Urte arteko inflazioa % 1,2koa izan da EAEn eta…

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,2 eta % 1,3 igo da EAEn eta Nafarroan 2019an, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera.


Bizkaiko metalgintzako sektorea %1,1 hazi zen 2019an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia baino gutxiago —datu ofiziala ez dute eman oraindik, baina %2aren ingurukoa izatea espero da—. Urte ona ez izan arren, sektoreko enpresen %36k espero baino irabazi handiagoak lortu zituzten, %29k esperotakoaren inguruan, eta %34k, berriz, gutxiago. 2020ko lehen seihilekoan 2019ko azken txanpako joera mantentzea espero du FVEMek, eta egoerak hobera egingo duela uda iristean. Oro har, enpresen %68k irabaziak espero dituzte 2020rako, eta %10ek, galerak. «Datu hori 2019koa baino hobea da, iazko inkestan %15ek espero baitzituzten galerak», zehaztu zuen federazioko buruak.
FVEMek bere afiliatuei eginiko inkesta baten bitartez egiten ditu 2020rako aurreikuspenak, eta 251k erantzun dute. Alde horretatik, enpresen %74k langile kopurua mantentzea espero dute, eta %13 dira lantaldea murriztea edo handitzea espero dutenak. Kontratazio horien %70 langile formakuntzan trebaturikoak izango dira. Sektorean 58.000 langile daude, eta %84k behin betiko kontratua dute. Inkestan, halaber, lehiakortasunari gehien eragiten dioten aldagaien inguruan galdetu diete enpresei, eta hiru hauek nabarmendu dituzte: langile kostuak, kotizazioei dagozkienak bereziki; lanaldiak eta haren araudiak (malgutasuna, aparteko orduak…), eta lehengaien kostua.
Hauteskundeak, apirilean
Lopez Gil bere presidente aldia amaitzeko zorian dago, eta FVEMek buru berria aukeratu beharko du apirilerako. Bigarren agintaldia du, eta ezin da berriz aurkeztu. Oraingoz ez dago hautagairik, baina «norbait» aurkeztea espero du. Sektoreko lan hitzarmena sinatuta egoteak hautagaitzak agertzea erraztu beharko luke. Martxo amaieran batzorde nagusiko 45 enpresak aukeratuko dituzte, eta haien ordezkariek aukeratuko dute presidente berria, apirilean.
Dagoeneko hilabete eta erdi egin dute greban sektore batzuetan, eta nabari da nekea. «Guretzat, gero eta zailagoa izanen da horrela irautea; ekonomikoki konplikatua bilakatzen ari da anitzentzat», azaldu du Peio Dufau trenbideetako CGTko kideak. «Gogoetan ari gara, nola egin ahal bezainbat iraun eta diru gutxiago galtzeko». Haren hitzetan, enpresa anitzetan mugimendu azkarrak ikusten dira: Frantziako zortzi petrolio findegiak greban dira, eta blokeatuak dituzte; petrolio biltegi bat baino gehiago ere blokeatuak dira. Iraungo balute, erregai eskasia sor liteke epe labur edo ertainean. Frantzia iparraldeko portuetako langileak ere ekonomia anitz kaltetzen ari direla baieztatu du Dufauk. «Hedabideetan ez da hainbeste aipatzen; domaia da. Garrantzitsua da langileek ikustea zer ondorio dituen grebak: orain arte bezala ekonomia blokeatzen badugu, irabazten ahal dugu. Hori goraipatu behar dugu; langileek sinetsi behar dute irabazten ahal dugula».
Trenbideetako langileen %94k greban segitzea bozkatu zuten atzo goizean, Baionan eginiko biltzarrean. Greban segitu ala ez bozkatzen dute egunero, eta, atzo, hiru aukera zituzten: greba iraunkorrean segitzea, intersindikalaren agendari jarraitzea edo greba uztea. Lehen bi aukerak gailendu ziren, greba iraunkorraren aldeko diferentzia txiki batekin. Izan ere, abenduaren 5ean mugimendua abiatu zenetik modu iraunkorrean greba egin duen sektore bakarrenetakoa da trenbideetako langileena, eta nekea sumatzen zaio bati baino gehiagori. Mugimendua gogortzeko ardura bere gain hartu badute ere, hasieratik erran dute bakarrik ez zutela lortuko, baina orain arte ez dute kausitu mobilizazioa gainerako sektoreetara zabaltzea.
«Nekatuak eta kezkatuak» ikusten ditu grebalariak Geronimo Prieto LABeko arduradunak. «Zoritxarrez, ez dugu beste sektoreetatik erreleborik ikusten. Horrek kezka sortzen du greba egiteko modu honetan». Ezinbestekoa iruditzen zaio greba sektore berrietara zabaltzea, eta estrategiaz gogoetatzea nahi du. Ez du uste CFDTren mugimenduek greba ahulduko dutenik, baina berak dio bai Frantziako Gobernuak eta bai sindikatu erreformistak grebarekiko atxikimendua apaltzeko erabiliko dutela. Horregatik, sindikalistak uste du garai «kritikoa» dela; aste hau erabakigarria izanen da, haren arabera.
Haurtzaindegietakoak
Haurtzaindegietako langileek eta gurasoek protesta egin zuten atzo, Haurrik ez zaindegian lelopean, eta pentsioen erreformaren kontra antolatua zen manifestaziora batu ziren Baionan. «Haurtzaindegientzat lege berri bat prestatzen ari da Frantziako Gobernua; guretzat, arrunt lotua da gaurko mobilizazioarekin», azaldu zuen Marie Dol Ohakoa haurtzaindegiko zuzendariak. «Haurtzaindegietan haur gehiago hartzea nahi dute, heldu eta profesional gutxiagorekin. Haurrentzat metro koadro gutxiago ezarri nahi dituzte, gainera. Ez gara ados. Pertsonal diplomadun gehiago nahi dugu, denbora gehi- ago geure lana aztertzeko; lana hobeki egiteko baliabideak».
Hego Euskal Herrian, hamaika euro baino gehiago igoko da batez besteko pentsioa urtarrilaren lehenaz geroztik —atzerako eraginez onartu dute dekretua—, eta 1.230 euro ingurura iritsiko da. Iazko abenduan 699.500 pentsio zeuden Hegoaldeko lau lurraldeetan, eta pentsioen gastua ia 853 milioi eurorena izan zen.
Pedro Sanchezek berak azaldu zuen atzo, Ministro Kontseiluaren ondoko agerraldian —aurrerantzean astearteetan izango da ministroen batzarra—, pentsiodunek 2021eko apirila baino lehen jasoko dutela konpentsazio ordainketa bat, baldin eta 2020ko KPIa %0,9 baino gehiago igotzen bada. «Erosteko ahalmena gal ez dezaten hartu dugu erabaki hori», esan zuen Sanchezek, gogoratuz Rajoyren garaian pentsiodunek hainbat urtez galdu zutela erosteko ahalmena, pentsioak %0,25 besterik igo ez ziren urteetan. Sanchezen gobernuak pentsioak berriro inflaziora lotzeko neurriak 1.397 milioi euroko kostua izango du, Gizarte Segurantzaren Ministerioak jakinarazi duenez.
Pentsiodunen eskaerak
Bi urte dira pentsiodunak kalean direla protestan, «pentsio publiko duinen alde». Haien aldarrikapen taulako bat besterik ez da pentsioak KPIra lotzeko eskaera. Hasteko, pentsioak betiko KPIra lotzea nahi dute, eta ez urtez urte aldatzea, egun indarrean dagoen pentsioen erreformak behartua. Gainera, jasangarritasun faktorea baztertzea eskatzen ari dira, erretiro adina gehiago atzeratu ez dadin eta pentsioak apalduz joan ez daitezen haiek kalkulatzeko tarteak zabaltzearekin batera.
Sanchezek, ordea, aditzera eman zuen aldagai horiek guztiak Toledoko Itunean erabaki beharko direla, adostasun handiagoa beharko dutela. «Enpresariek eta sindikatuek ere zeresan handia dute pentsioen inguruan», gaineratu zuen. «Gobernuaren konpromisoa da pentsioen jasangarritasuna bermatzea»
Zehaztasun falta horretan utzi zituen, halaber, lan erreformarekin lotutako gaiak: adibidez, gaixo baimenak pilatzeagatik kaleratzea ahalbidetzen duen araua; aurreko beste eduki guztiak bezala, hori ere elkarrizketa sozialeko mahaira bideratu zuen. Gobernu berria azken lan erreformaren hainbat eduki aldatzeko prest legoke: adibidez, ultraaktibitatea —urtebetekoa alboratu, eta mugagabea ezarriko litzateke— eta negoziazio kolektiboaren itunen lehentasunak, enpresa itunei kenduta eta sektorekoei emanda.
LAB sindikatuak salatu zuen Sanchez «oso urrun» geratu dela pentsiodunen eskaeretatik: «Berandu iritsi da, eta ez du inor asebete».



Etxeko atarian, Frantziako Poliziak bertara sartzea egotzi zien manifestariei. Errepidean jarri ziren sindikatuko kide Jaka Ubelak —Jaka Horien adar feminista— eta Jaka Horiak, eta bazkaria partekatu zuten. Ondoren, komuneko papera jaurti zuten baratzera, protesta sinboliko gisa.
Greba iraunkortzea erronka
Iragan larunbatean, gizarte eragileengan duen «konfiantza erakusteko», Frantziako lehen ministroak orekarako adinaren neurria kentzeko aukera eskaini zien sindikatuei, «behin-behinean» bada ere. Edouard Philippek jasoa du erretreten erreforman erretiroa 64 urtera atzeratzea, 2022tik 2027rako epean. Sindikatu erreformisten babesa lortzeko saioa da, azken finean, lehen ministroaren proposamen hori. Izan ere, erreformaren neurri nagusietako batean atzera egiteko prest egonda ere, nekez erakarriko ditu CGT, FO, FSU, Solidaires eta CGC sindikatuak. «Mugimenduak segitzen du; Frantziako Gobernuak ez du atzera eginen, baina guk ere ez», esan zuen Delionek atzoko protestan.
Sindikatu gehienen arabera, Philipperen iragarpena «probokazioa» da. Ez dute mugimendua eteteko asmorik. Philippek iragarpenak egin zituen egun berean, Frantzian eta Ipar Euskal Herrian mobilizazio jendetsuak egin ziren. Baionan, mila bat pertsona atera zen karrikara. Trenbideetako langileek 41 egun daramatzate greban, eta hiru eguneko greba deialdia egin dute sindikatuek, gaurtik hasita. Gaur goizean, karrikara aterako dira, eta ostegunean ere manifestazioa egingo dute. Baionan, 10:30ean abiatuko dute martxa, geltokitik.
Euskal Herritik hegazkinez atera edo Euskal Herrira hegazkinez iristen diren lau bidaiaritatik hiruk Loiuko aireportua erabiltzen dute. Zehazki, iaz 5,9 milioi erabiltzaile izan zituen Bizkaiko aireportuak, 2018an baino %8 gehiago.
Hein batean airebide berriek eragin dute trafikoaren ugaltzea. Horrela, udan hainbat hegaldi gehitu zituen Loiuk: besteak beste, Portora (Portugal), Florentziara (Italia) eta Coruñara (Galizia). Gainera, Ryanair itzuli egin zen aireportura, Southenderako (Ingalaterra) airebide batekin. Irlandako konpainia hori 2012. urtean hasi zen Loiun lanean, bost airebiderekin, baina urtebeteren ondoren utzi egin zuen, Aenak eskatzen zizkion tasak oso handiak zirela argudiatuta.
2020ari dagokionez, dagoeneko bost airebide berri iragarri ditu Bilboko aireportuak: Voloteak hegaldiak eskainiko ditu Lyonera (Frantzia), Murtziara (Espainia) eta Cagliarira (Sardinia, Italia), Transaviak Rotterdamera (Herbehereak), eta Aegeanek, berriz, Atenasera. Transaviak eta Aegeanek lehen aldiz izango dituzte airebide erregularrak Loiutik. Gainera, Voloteak lehia egingo dio Vuelingi Menorcarako norantzan (Balear Uharteak, Herrialde Katalanak).
Miarritzek goia jo du
Erabiltzaile eta airebide kopuruari dagokionez, Miarritzekoa da Euskal Herriko aireportuetan bigarrena, Loiukoaren atzetik. Iaz, 1,06 milioi lagun igaro ziren Lapurdiko aireportutik. Baina, Loiuk ez bezala, badirudi Miarritzek goia jo duela bere hazkundean.
2017an izan zuen erabiltzaile gehien (ia 1,2 milioi), baina azken urteetan bidaiariak galdu ditu: 7.000 2018an, eta 117.000 2019an. Jaitsiera handi horren arrazoi nagusia da lau astez itxita egon zela urte hasieran, otsailaren hasieratik martxoaren hasierara arte. Gutxi gorabehera 50.000 erabiltzaile galdu zituen lan horiengatik.
Tarte horretan, pistaren zorua berritu zuten, eta argi berriak jarri zizkioten. Terminalaren barruan ere izan ziren berrikuntzak: autoak alokatzeko bulegoak aparkalekura gerturatu zituzten, itxarongela berritu zuten, eta ekipajea jasotzeko eremua itxi. Konponketa gehiago egin behar dituzte, aireportua brexit-era egokitzeko. Miarritzetik Ingalaterrarako sei airebide daude gaur egun, eta 140.000 lagun baino gehiago garraiatu zituzten iaz. Trafikorik handiena, edonola ere, Pariserako hiru hegaldiek dute: 625.000tik gora iaz.
Urte ona Forondan
Txikiagoak dira gainontzeko aireportuak, baina hirurek dute ezaugarri komun bat: urtetik urtera krisian galdutako bidaiariak berreskuratzen ari dira. Igoera ikusgarriena Forondak izan du. 2013an eta 2014an, airebide erregularrik gabe, 7.000 lagunek soilik erabili zituzten, udako charter hegaldietan batez ere. Baina, Ryanair itzuli zenetik, bizitza berreskuratu du Arabako aireportuak, eta, iaz, ozta-ozta izan bazen ere, bidaiarien marka hautsi zuen: %23,5 handitu zuen trafikoa, eta 174.022ra iritsi zen.
Ikusteko dago 2020an marka hori hausterik duen, Ryanairrek bertan behera utzi baitu eskaintzen zituen hegaldietako bat, Tenerifera zihoana (Kanariak, Espainia), hango egoitza itxi duela eta. Kanarietarako airebidea berreskuratzeko lanetan dabil Forondako aireportuaren sustatzailea, VIA (Vitoria International Airport).
Bidaiarien terminala hutsik izan zuen urteetan, merkantzietan jarri zuen indarra Gasteizko aireportuak, eta fruituak eman ditu, urtetik urtera garraiatutako salgaien kopurua handitzen ari baita. Iaz 64.400 tona igaro ziren Forondatik, aurreko urtean baino %3,7 gehiago.
Hondarribiko aireportuak oso urrun du oraindik 2007ko marka, nahiz eta iaz urte ona izan zuen: 30.000 bidaiari gehiago (+%10,7). 2020. urteari baikor ekin dio haren sustatzaileak, Ortzibiak. Izan ere, aurten berreskuratuko du Londreserako airebidea, 2017an galdutakoa. Ingalaterrako hiriburuaren erdialdean dagoen City aireportu txikira astean bi hegaldi irtengo dira, uztailaren 4tik irailaren 10era, baina, arrakasta izanez gero, espero dute beste hilabete batzuetara hedatzea.
Krisiak are gogorrago jo zuen Noaingo aireportua, 2007an milioi erdi bidaiari garraiatzen baitzituen eta 2014an, berriz, 138.000. Azken bi urteetan, Lufthansaren eraginez, 75.000 bidaiari irabazi ditu.