EAEk gasolinazko autoentzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) Estatuko tarifarik garestiena dauka, 44,48 eurokoa baita, Facua kontsumitzaileen arabera.
CAFek 21 tranbia egingo ditu Birminghamerako (Erresuma Batua) eta 30 autobus elektriko Veneziarako (Italia). Guztira, 70 milioi euro jasoko ditu Taldeak.
Xabi Alonso asteazkenean epaituko dute, iruzur fiskala egotzita. Bost urteko espetxealdia eta lau milioi euroko isuna eskatu ditu Fiskaltzak Alonsorentzat.
Europako produktuei muga-zergak jartzeko hartu duten erabakiaren aurrean, erantzun bat emateko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Europar Batasunari.
Bizkaiko metalgintzako langileek “greba historikoaren” azken eguna dute gaur, lan-hitzarmen duina eskatzeko. 11:30ean, Bilboko bi puntu ezberdinetatik abiatuko dira.
EAEko etxebizitza libreen alokairua 651 eurokoa izan zen batez beste iaz, hau da, aurreko urtean baino % 4 garestiago, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.