Darponek dimititzeak ‘ez du zentzurik’, Erkorekaren esanetan

Jon Darpon Osasun sailburuak bere dimisio emateko eskarien harira, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, “ez du zentzurik, guztiz kontrakoa”.
Hamabost egun eta bi Ministroen Kontseilu geratzen zaizkio dekretuok onartu eta Kongresura bidaltzeko —berez, behin ganberak deseginda, larrialdi kasuetan baino ez dira dekretuak onartzen—. Legebiltzarrak berretsi egin behar izaten ditu dekretuak 30 eguneko epean, bestela iraungi egiten da haien indarraldia. Dagoeneko egutegian markatuta dagoenez apirilaren 28ko hauteskunde eguna, erlojuaren kontrako lasterketa bat izango da kontraerreformaz jantzitako moldaketena. «Kontua ez da erreforma handiak egitea», aitortu du Valeriok, «baizik eta bultzada bat ematea» sindikatuekin eta Sanchez presidentetzara eraman zuten alderdiekin eztabaidatutako gaiak.
Hauteskundeetarako 69 egun geratzen dira, baina lehenago desegingo dira Kongresua eta Senatua, martxoaren 5ean. Erlojua, ordea, ez da bi aste barru geratuko. Astirik ematen ez badu dekretu berriok Kongresuak onartzeko, martxoaren 5etik aurrera Kongresuko Diputazio Iraunkorraren esku geratuko da dekretuak berrestea edo atzera botatzea.
Organo horrek hartzen du bere gain Espainiako Kongresuaren botere hori hurrengo ganbera eratu bitartean. 64 diputatuk osatzen dute, ganberako alderdi politikoen banaketa proportzionalki mantenduta. Beraz, gutxienez 33 diputaturen babesa jaso behar dute dekretuek aurrera egin ahal izateko.
Espainiako patronalak ere egin ditu zenbaketak, eta 33 diputatuko bloke bat ziurtatu nahian dabil eskuineko alderdiekin harremanetan, lan erreformaren eta pentsioenaren aldaketarik onar ez dadin hauteskundeak baino lehen. Izan ere, PPk, Ciudadanosek, EAJk eta PDeCATek 33 diputatuko gehiengoa osa dezakete Diputazio Iraunkorrean gobernuaren dekretuak atzera botatzeko.
Hipoteka Legea, etzi
Sanchezen gobernuarentzat ez da berria errege dekretuen erabilera. Zortzi hilabeteko agintaldian gehien erabili duen tresna izan da: 25 dekretu onartu ditu, eta bakarrik hamahiru lege. Datozen asteetan dekretuak aurkeztu eta gero Diputazio Iraunkorrak atzera botatzen badizkio ere, ahaleginak hauteskunde kanpainarako promozio moduan balio diezaioke Sanchezi, boto emaileen aurrean irudikatzeko zer onartzeko prest dagoen, eta zer ez dioten utzi onartzen 2019ko aurrekontuak atzera bota dizkiotelako.
CCOO eta UGT sindikatuek apirilaren 28ko hauteskundeen data jakin bezain laster hasi zaizkio presio egiten Sanchezi, eskatuz lehenbailehen onar ditzala erreformen aldaketak.
2012ko lan erreforma aldatzeko dekretuak lau oinarri izango lituzke, Madrilgo gobernuak elkarrizketa sozialerako mahaian CCOOrekin eta UGTrekin adostutakoak —patronala akordiotik kanpo geratu zen—: sektoreko lan hitzarmenei lehentasuna ematea, enpresakoen gainetik; lan hitzarmen kolektiboen ultraaktibitateari berriz ere iraupen mugagabea ezartzea, urtebeteko muga kenduta; azpikontratazioa erreformatzea; eta lanorduak erregistratzeko derrigortasuna.
Pentsioi dagokienez, gobernuak Toledoko Itunaren batzordean gomendio adostuen testua lortu nahi du bi asteren barruan. Batzordeak bi urte daramatza pentsioen erreforma berri bati buruz eztabaidan, eta joan den urrian ERCk ez beste alderdi guztiek adostu zuten «KPIa oinarri hartuko duen» eguneraketa sistema bat sortzea, gehiago zehaztu gabe.
Toledoko Ituneko batzordeak gomendioak baino ez ditu egiten, eta gobernuari dagokion erreforma legeak eta dekretuak aurkeztea. Sindikatuek eskatu diote dekretu bidez berreskuratu dezala KPIa eta ezaba dezala jasangarritasun faktorea.
Azken orduko legeen artean, Hipoteka Legeak du aukera gehien aurrera egiteko: Kongresuak etzi eztabaidatu eta bozkatuko ditu Senatuan egindako aldaketak. Halaber, Sanchezek trantsizio energetikoaren legearen aurreproiektua aurkeztuko du bihar, barikuan Ministroen Kontseilura eramango duena.
Gaur bertan abiatuko dira, Washingtonen, munduko gerra komertzialik handiena amatatu beharko luketen negoziazioak. AEBak eta Txina aurrez aurre izango dira laugarren aldiz iazko abenduaren 1ean potentzia biek hiru hilabeteko su-etena adostu eta gero. Elkarri muga zerga gehiago ezartzeko erabakiak eten egin zituzten orduan, baina Donald Trumpek epemuga jarri zuen behin betiko akordio bat lortzeko: martxoaren lehena. Eta Damoklesen ezpata altxaturik dagoela ere garbi utzi zuen: itunik lortu ezean, bere mehatxua beteko du, eta Txinari 200.000 milioi dolarren zerga berriak ezarriko dizkio. Esan beharrik ez dago: neurri horrek Pekinen erantzuna ekarriko luke, eta munduko merkatuak harrotu dituen gerra komertziala nabarmen areagotuko litzateke.
Hori eragozteko, Pekinen eta Washingtonen negoziatzaileek gaur bertan hasiko dituzte azken hiruhileko honetako laugarren negoziazio errondak. Jeffrey Gerrish AEBko Kanpo merkataritzako idazkariaren albokoarekin elkartuko dira Txinatik iritsitako ordezkariak lehen egunean. Talde biek aurreko egunetan lortutako “aurrerapausoak” eta “sintonia ona” berretsiko dituzte, E egunaren zain dauden bitartean. Ostegunean, Kanpo Merkataritzako buru Robert Lighthizer, Altxorraren idazkari Steven Mnuchin eta Merkataritzako idazkari Wilbur Ross eseriko dira Pekindik joandako ordezkaritzarekin, eta, batzarraren garrantzia garbi uzteko, Trumpen konfiantza osoko beste bi ordezkari egongo dira: haren ondokoa, Larry Kudlow, eta politika ekonomikorako haren aholkularia, Peter Navarro.
Pekinen egindako azken negoziazioak “oso emankorrak” izan direla esan berri du Trumpek berak, eta “ohorea” litzateke Etxe Zuriko buruarentzat Txinari ezartzekoak diren muga zergak erretiratzea. Gustuko duen akordio bat erdietsi beharko dute aldeek aurrena, ordea.
Europako autoen auzia
Liu He Txinako lehen ministrordea Washingtonen izango da gaur bertan, baina ez dute jakinarazi Donald Trumpekin elkartuko den ala ez. Agian, negoziazioen emaitzen arabera gertatuko da bilera hori. Horiek horrela, gaur abiatuko den negoziazio sortak erabakigarria ematen du munduko bi potentzia ekonomiko handienen arteko harremanak aurrerantzean nolakoak izango diren jakiteko. Beti geratuko da, ordea, luzapenaren karta. Trumpek berak esan du akordiora “behar bezain beste” hurbiltzen badira hura itxi gabe ere prest legokeela 200.000 milioi dolarren muga zergen neurriak berriro atzeratzeko.
Donald Trumpen agendaren lehen lerroan egon dira hasieratik gerra komertziala eragin duten neurri protekzionistak, eta politika horren lehen jomuga Txina izan da. Iazko uztailean, esaterako, Txinarekin eragindako gerra komertzialean beste koska bat igoarazi zuen. Dena den, munduko beste potentzia guztiekin piztu ditu suak, betiere AEBen posizio ekonomikoa indartu nahian. Europako Batasunarekin ere nor baino nor gehiago aritu zen muga zergen pistolarekin jolasean, harik eta iazko uztailean akordioa itxi zuen arte Bruselarekin.
Akordioak akordio, Trumpek mahai gainean dauka Europako autoak muga zerga bereziekin zergapetzeko erabakia, eta ordu batzuk barru ezagutarazi dezake Washingtonek Europako industriaren motor nagusia oztopatzea deliberatzen zuen. Europako Batasunak esan du “konfiantza” duela Trumpekin egindako akordioarekin, baina zerga bereziak baletoz “segurtasun nazionalaren” aitzakian, “berehala” erantzungo luke Batasunak, eta azken hilabeteetan lo dagoen gerra komertzlalaren beste fronte hori esnatuko litzateke.
Erabakia brexit-arekin lotu daiteke, indarrean jartzeko hilabete eskas falta den honetan artean ez dagoelako garbi zer gertatuko den. Ezjakintasun hori oso kaltegarria da autogileentzat, just in time ekoizpen eredua erabiltzen dutelako: osagaiak ekoizpen egunean bertan edo egun gutxi aurretik iristen dira muntatze lantegira, eta, hortaz, ahalik eta muga irekienak derrigorrezko dituzte ongi funtzionatzeko.
Baina Hondaren erabakian zeresana izango zuen Japoniaren eta Europako Batasunaren arteko merkataritza itunak ere. Hilaren 1ean sartu zen indarrean, eta haren bidez desagertu egingo da Japoniatik inportatutako autoek EBn ordaintzen duten %10eko muga zerga. Hau da, posible dela merkeago izatea autoa Japonian egitea eta handik EBra eramatea, Erresuma Batuan egin eta kontinente zaharrera bidaltzea baino, azken aukera horretan litekeena delako muga zergak pagatzea.
Honda ez da Erresuma Batuko inbertsioak auzitan dituen Japoniako autogile bakarra. Duela aste batzuk, Nissanek jakinarazi zuen X-Trail modelo berria ez zuela Sunderlanden eraikiko (Ingalaterra), Kyushun baizik (Japonia).
Beste autogile batzuk ere ari dira neurriak hartzen. Urtarrilaren hasieran, Fordek iragarri zuen milaka langile botako zituela kostuak txikitzeko plan baten ondorioz. Prentsak argitaratutakoaren arabera, Bridgenden (Gales) milatik gora lanpostu gal daitezke erabaki horren ondorioz.
Brexit-ak ez ezik, diesel autoen salmenten beherakadak eta Txinako merkatuaren ahultzeak ere eraman dute Jaguar Land Rover iragartzera Ingalaterrako bere fabriketan 4.500 langile kaleratuko dituela.
Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, bi mila euro emango dizkie martxoaren 1etik aurrera auto berria erosi eta hamar urtetik gorakoa botatzen dutenei. Laguntza 3.000 eurora iritsiko da auto elektrikoen kasuan. Elektrikoen erosketa bultzatzeko plana jarri du Espainiako Gobernuak ere.