170 bidaia bertan behera geratuko dira Renfeko lanuzteengatik igande…

Renfen lanuzte gehiago egingo dituzte irailaren 1ean, CGT sindikatuak deituta, eta enpresa publikoak 170 bidaia bertan behera utziko ditu ‘itzulera operazio’ betean.

LABek azaldu duenez, langilea Kuluxka konpainian lanean ari bazen ere, berez egoitza Kordoban (Espainia) daukan Recacor enpresarentzat egiten zuen lan. Sindikatuak, hain zuzen ere, salatu du azpikontratazioak eta prekaritateak heriotza eragiten dutela, eta gogora ekarri du urtea hasi zenetik Euskal Herrian 30 pertsona hil direla lanean ari ziren bitartean.
Nasser Qudwa Palestinako Atzerri ministro eta NBEko enbaxadore ohiak «kolonietan edo Israelen interesen alde» lan egiten duten enpresei boikota egiteko eskatu du, baita horien «aurkako neurriak» hartzeko ere. «Nazioarteko legedia urratzen du edozein konpainiak lurralde okupatuan negozioa egiteko saiakerak».
Ez ditu eskariak soilik egin, ordea, Atzerri ministro ohiak. Espainiako Gobernuarekin izandako harremanak emaitzarik ematen ez badu, ez du baztertu Espainiako epaitegietara jotzea, ezta nazioarteko erakundeetara jotzea ere.
Bestalde, Boikota, Desinbertsioa, Isunak (BDS) mugimenduko koordinatzaile Jamal Jumak Eferi adierazi dionez, «harritu egin gintuen enpresa hori Euskal Herrikoa izateak, Palestinako herriarekiko elkartasun handia baitago han».
Horren adibide da CAFeko langile batzordea. Beharginek aurtengo urtarrilean adierazi zioten enpresari zer jarrera zuten Jerusalemgo lanaren inguruan, proiektuaren lizitaziorako lehiaketara aurkeztu zenean: «Ez dugu nazioarteko legezkotasunaren aurka doazen lanetan parte hartu beharrik». Zehaztu zutenez, «proiektua legez kontrakoa da; bai trazatuagatik, bai diskriminatzailea delako, Palestinako lurretan kolonoek modu esklusiboan erabiltzeko izango baita». PAEk eskertu egin zien euren jarrera langileei.
Eztabaida ez da ideologikoa soilik. Jamal Jumak Jerusalemgo lehen tranbia egin zuten Alstom eta Veolia frantziarrak jarri ditu adibide gisa. Palestinaren aldeko mugimenduek 2008an hasi zuten Jerusalemgo tranbiari boikot egiteko kanpaina. Hurrengo urteetan, aipatutako bi enpresak proiektu horretatik atera ziren, eta, Jumaren arabera, eginiko presio kanpaina gogorrak «18.000 milioi euroko galera» eragin zion Veoliari: Israelekin eginiko kontratuek beste zenbait proiektutatik at utzi zuten. CAFek atzera egiten ez badu, «haren aurkako nazioarteko kanpaina zabal bat» hasiko dutela ere esan du aktibistak.
Orain arte atzera egin ez duten gutxietako bat izan da CAF; lehiakide bakarra zuen lizitazioaren azken fasean. Beren hautagaitzak kendu zituzten Alstom frantziarrak, Siemens alemaniarrak eta Bombardier kanadarrak.
Proiektu garrantzitsua
Palestinarrei kendutako lurraldean egin nahi du tranbia Israelek. NBEren ebazpenek diotenaren aurka, Jerusalem ekialdea eta Zisjordaniako hainbat kolonia batu behar ditu tranbia horrek.
CAFek abuztuaren 8an jakinarazi zuen berak eta Israelgo Saphir eraikuntza enpresak sortutako TransJerusalem J-Net Ltd partzuergoak egingo duela tranbia; haren kudeaketaz ere arduratuko da. Dirutza irabaziko du trukean: operazioaren guztizko zenbatekoa 1.800 milioi euro baino gehiagokoa da, eta, horietatik, 500 milioi inguru zuzenean dagozkio Beasaingo tren konpainiari.
Zehazki, Linea Berde berrian ibiliko diren 114 Urbos tranbia egingo ditu, eta gaur egungo Linea Gorrian zerbitzuan dauden 46 unitate zaharberritu. Halaber, CAFen esku geratuko dira linea seinaleztatzea, energia eta komunikazio sistemaz hornitzea, eta proiektua integratzea. Bi lineen kudeaketaz eta mantentze lanez ere arduratuko da Beasaingo enpresa.
Preseski, normaltasunetik oso urrun zegoen Grezia 2015eko ekainean. Eurogunearen une kritikoenaren protagonista izan zen herrialdea: sekula ikusi gabeko beso borroka gogorra egin zuten Atenasek eta Bruselak —ordura arte inoiz ere ez zen benetan planteatu euroa hautsi zitekeenik—, eta Europak irabazi zuen.
‘Grexit’-aren garaian
Syrizaren gobernuak ez zuen onartu nahi troikak mahai gainean jarritako hirugarren austeritate erreskatea, baina Greziaren finantzak hari batean zeuden. Zirt edo zart egin behar zuen, eta Alexis Tsiprasen gobernuak erreferendum batera deitu zuen erreskatea bai ala ez galdetzeko. Hein batean, euroa bai ala ez bilakatu zen galdeketa, Alemaniak ere lehen aldiz posibletzat jo baitzuen Grezia eurotik ateratzea.
Gainera, erlojuaren kontrako beso borroka bat izan zen: 2015eko ekainarekin amaitzekoa zen bigarren erreskatea, Atenasek 1.600 milioi euro bueltatu behar zizkion NDF Nazioarteko Diru Funtsari hilabetea amaitzerako, eta 6.700 milioi euro EBZri uda amaitzerako.
Greziak ez zeukan diru hori, banka likidezia maila oso larrian zeukalako, kapital ihes etengabean 2014ko udazkenetik —kapital ihesa 30.000 milioi eurotik gorakoa zen 2015eko udaberrirako—, eta EBZren larrialdiko likidezia lerroak mantentzen zuen bizirik.
Erreferenduma uztailaren 5ean zen egitekoa, eta oso posible zen herritar eta konpainia askok, grexit-aren beldur, kolpean diru asko ateratzea atzerrira bidaltzeko galdeketa baino lehen. Kapital ihes masiboa eragozteko ezarri zuen Atenasko gobernuak kapital kontrola, galdeketa baino lehen banka gehiago ez hondoratzeko. Erabaki zaila zen, ordura arte eurogunean bakarrik Zipren ezarri baitzen corralito-a, 2013an, eta gertaera hark eurogune osoan eragin zuen izu larria.
Greziako corralito-ak hiru aste iraun zuen: bankuak itxita egon ziren ekainaren 29tik uztailaren 20ra. Pertsona bakoitzak egunean 60 euro bakarrik atera zitzakeen kutxa automatikoetatik. Burtsa ere itxita egon zen hilabetez.
Arnasa enpresentzat
Erreferendumean ezetzak irabazi zuen, baina Tsiprasek bira kopernikarra eman zuen: bozetara deitu zuen, berriro irabazi, eta hirugarren erreskatea onartu zuen, austeritatearen faktura eta guzti.
Hiru aste iraun zuen corralito-ak, baina lau urte iraun dute, era batera edo bestera, kapital kontrolek gaur arte. Gobernua pausoz pauso joan da ezabatuz kontrolak: esate baterako, kutxa automatikoetan dirua ateratzeko mugak 2018ko urrian ezabatu zituen erabat.
Baina gaur arte indarrean jarraitu dute lau kontrolek. Greziako enpresek ezin izan diete atzerriko bezeroei egunean 100.000 euro baino gehiago ordaindu; greziarrek ezin izan dute atzerrirako bidaietan 10.000 eurotik gora eraman eskudirutan; herritarrek ezin izan dute atzerrira 4.000 eurotik gora bidali bi hilean behin; eta debekatuta zeukaten atzerrira ordainketak egitea bitxiak, artelanak, material pornografikoak eta zorizko jokoak pagatzeko.
Azken kontrolok ezabatzea arnasa da enpresen nazioarteko jarduera normalizatzeko eta aurrezkiak dituzten herritarren egunerokoa arintzeko. Nazioarteko inbertsioak erakartzea da gobernuaren azken helburua, hazkunde ekonomikoa sustatzeko.
Datu makroekonomikoen hobekuntza ekarri dute Tsiprasen gobernuaren murrizketek eta erreformek, baina aldagai asko dira corralito eta krisi aurrean baino okerragoak. Besteak beste, estatuak azpiegitura gako dezente pribatizatu behar izan ditu —Pireoko portua eta hainbat aireportu, esate baterako—; zor publikoa 2015ean baino ia 23.000 milioi euro handiagoa da —334.571 milioi euro guztira, BPGaren %181—; eta hiru herritarretik bat (%35) pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago. Horra hor normaltasun berria.


Merkataritza gerraren bi protagonistek igarri dituzte kalteak, baina ez dira bakarrak. Txinaren nazioarteko salmentak %5,3 jaitsi dira bigarren hiruhilekoan,eta AEBetakoak, %1,1. Oraintxe hasi dira jaisten esportazioak bi potentzietan, lehen hiruhilekoan igo egin baitzituzten, OCDEren ustez, hain zuzen ere merkataritza gerrarako prestatzeko.
Baina, tartean egon arren, Europako ekonomia ere ari da igartzen esportazioen galga: esportazioak %1,2 apaldu dira bigarren hiruhilekoan, eta inportazioak, %2,3. Eta makalaldi handiena Alemaniak bizi du, Europako motor ekonomikoak, hain zuzen ere ekonomia industrializatuena eta esportatzaileena daukalako eta Donald Trumpen gobernuak mehatxupean daukalako Europako altzairua eta autogintza.
Alemaniako esportazioek %3 egin dute behera, eta inportazioek, %1,7. Jaitsiera leunagoa izan du Frantziak —%0,3 gutxitu ditu esportazioak, eta %0,7 inportazioak—; Italiak eutsi egin die esportazioei, %0,1 handituta, eta %0,6 gutxitu ditu inportazioak.
Eurogunean denak daude Alemaniara begira, haren moteltzeak diru batasuneko ekonomian eragin dezakeen ahulaldiaren beldur. Europako ekonomiarik handiena atzeraldiaren amildegira gerturatzen ari da, %0,1 uzkurtu baita haren BPG barne produktu gordina aurtengo bigarren hiruhilekoan. Moteltzeak dagoeneko badu eragina herrialdeko lan merkatuan: langabe kopuruak gora egin du lau hilabetez jarraian; abuztuan bakarrik, 4.000 langabe gehiago zenbatu zituen Enplegu Agentzia Federalak. Hala ere, Alemaniaren langabezia tasa EBko bigarren apalena da, %3,1ekoa, soilik Txekiar Errepublikaren atzetik (%1,9).
Zigorrak eta elkarrizketak
Italiako esportazioen igoera ñimiñoa kenduta, ez dago kanpo merkataritza hobetu duen EBko beste herrialderik G20an. Aurtengo bigarren hiruhilekoan kanpo merkataritza indartu duten herrialdeak lau dira, Italiaz aparte: Kanada (%6,4), Australia (%6,3), Mexiko (%2,4) eta Japonia (%0,2).
Washingtonen eta Pekinen arteko tentsioak, gainera, ez du baretzeko itxurarik, Txinako Merkataritza Ministerioko bozeramaile Gao Fengoek atzo esan arren «elkarrizketaren alde» egiten duela eta ez duela errepresalia gehiagorekin erantzungo. Dagoeneko jarri dizkiote elkarri nahikoa zigor bi potentziek udazkenean nazioarteko merkataritza are gehiago estutzeko.
AEBek gaur zortzi iragarri zuten Txinako produktu batzuei muga zergak %25etik %30era igoko dizkietela urriaren 1etik aurrera, 250.000 milioi dolarren balioarekin; halaber, datorren igandetik aurrera tarifak, %10etik %15era igoko dizkiete beste hainbat produkturi (300.000 milioi dolar).
Kolpe horri beste muga zerga batzuen igoerarekin erantzun zien Pekinek: %5etik %10era igoko dizkie AEBetako produktu batzuei, 75.000 milioi dolarren balioarekin.
Zigor horiek guztiak mahai gainean jarri eta gero, irailean elkarrekin negoziatzen jarraitzeko asmotan direla adierazi dute bi aldeek. Gerra komertzialaren hasieratik ari dira berbetan, baina egoera okertu baino ez da egin harrezkero. Europa, bitartean, beldur da Txinak 2020rako indarrean nahi duen SCSC Kreditu Sozial Korporatiboen Sistemarekin, uste baitu Txinako merkatuaren ateak itxi daitezkeela Europako enpresa batzuentzat. Merkaturako sarbidea soilik «enpresa fidagarriei» emateko puntu bidezko sistema bat da CSCS.