100 milioi euroko inbertsio jasangarriak iragarri ditu Urkulluk

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 100 milioi euroko inbertsio jasangarriak onartuko ditu, Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez. 2019ko uztailak 16.


2035ean 32.000 milioi eurora iritsiko da aireko taxien negozioa, Porsche Consultingen kalkuluen arabera. Tecnalia, ostera, baikorragoa da, Agustin J. Saenz Tecnaliako merkatuko zuzendariordeak atzo apustu egin baitzuen «bost edo zazpi urte barru» horrelako aireontziak «errealitate» izango direla merkatuan eta zenbait hiritako zeruan. Lasterketan lehen postuetan egon nahi du Tecnaliak, eta fin ari dela zioen Saenzek: «Orainaldiaren eta geroaren arteko mugan gaude». Ezin bizkorrago ibili.
Munduan sei bakarrik
Ez dirudi, gainera, negozio makala izango denik. Gaur egun, droneei lotutako zerbitzuen negozio bolumena dagoeneko 121.000 milioi eurokoa da munduan; bada, gertuko sektore batekin konparatzeko, datorren urterako espero da makina-erremintaren munduko negozio bolumena 120.000 milioira iristea.
Mundu osoan sei aerotaxi prototipo daude bakarrik; horietako bat, Euskal Herrian. Europan, hiru taxi hegalari baino ez daude.
Tecnaliarenak minutu eskas bateko hegaldia egin zuen atzo. Frogatuta geratu zen badakiela bakar-bakarrik hegan egiten, baina lehen taxi hegalariaren bidaiariari ezin galdetu zer sentitzen den adimen artifizialaren besoetan egonda lurretik hamar metrora, azpian sarerik gabe eta bizkarrean paraxutik gabe.
Ezin galdetu, ez zegoelako bidaiaririk. Baina ez boluntario faltagatik, baizik eta araudiak oraingoz ez duelako ahalbidetu. Bidaiaria barruan dutela, lehen hegaldiak datorren urtean egingo dituzte zenbait aerotaxik, Los Angelesen, Dallasen, Dubain, Singapurren eta Tokion.
Aerotaxia hirietan ibilbide laburrak era autonomoan egiteko diseinatu dute. Pertsona bakarra edo 150 kilogramora arteko kargak garraiatzeko prestatu dute. Hamabost bat minutuko distantziak egin ditzake, gehienez ere hamabost kilometrokoak.
Aerotaxiekin, munduko hirigune guztietako garraio beharren %85 beteko lirateke. Joan-etorriak orduko 90 kilometrorainoko abiaduran egingo lirateke, baina gehienez orduko 190 kilometro har ditzake. Hegaldiaren garaiera, berriz, 100-300 metro izan daiteke. Dena dela, aerotaxien funtzionamendua baimentzeko sortu beharko den araudiak zehaztu beharko ditu bai abiadura muga, bai gehienezko garaiera.
Taxi baten prezioan?
Prototipoaren arduradun Joseba Lasak azaldu zuenez, Tecnaliaren ibilgailuaren berritasuna eta «abantaila lehiakorra» da lau drone burujabe direla propultsioa egiten dutenak: «Dronez osatutako drone bat da». Kontrol aurreratuko sistema bati esker, era independente baina koordinatuan mugitzen dira droneak. «Egonkortasuna, efizientzia, doitasuna eta kabinaren kontrolagarritasuna hobetzen dira; baita kabinako konforta ere».
Helikoptero itxura badu ere, ez da helikopteroa. Lasak esplikatu zuen seguruagoa, egonkorragoa eta moldagarriagoa dela hirian ibiltzeko. Hasteko, hamasei motor dituelako —drone bakoitzak lau dauzka—, «haize eta euri bortitzak ere jasan ditzakeelako», eta ez duelako heliporturik behar. Saenzen esanetan, «espazio estuetan lurreratzeko eta aireratzeko gai izango da, esate baterako autoen aparkaleku batean».
Taxi hegalariarekin, hirietako bi arazo leundu nahi ditu Tecnaliak: batetik, trantsizio energetikoarena, ibilgailu elektrikoa delako; bestetik, mugikortasunarena, lurrekoa arindu dezakeelako. Saenzek, gainera, ez du uste elite batentzako garraioa izango denik: «Orokortzen denean, taxien antzeko prezioa izango du: 30-40 euro bidaiako». Uste du Uberrek autoekin eskaintzen duen zerbitzuaren antzekoa izango dela taxi hegalariena etorkizunean.
Sindikatuen arabera, zaila ematen du, patronalak ez dauka-eta negoziatzeko inolako borondaterik. «Ez dago bilera berririk egiteko egunik; FVEMen utzikeria eta zabarkeriaren adibide argi eta garbia da». Atzo esan zutenez, patronalak berak hartu zuen hitzordua proposatzeko konpromisoa, baina ez zaie heldu halakorik. Negoziatzeko datarik gabe joko dute, beraz, grebara.
Deialdi horri ohar bidez erantzun zion FVEMek, lanuztea egitea «arduragabekeria hutsa» dela esanez, eta sindikatuek euren proposamena ezarri nahi dutela salatu dute. Maiatzaren 10ean plataforma bat osatu zuten sindikatu denek proposamen bakarra eramateko negoziaziora. Patronalak salatu zuen, ordea, sindikatuek ez dutela ezer berririk mahairatu ordutik, eta FVEMek negoziatzeko borondatea baduela argitu zuen, langileen ordezkariek diotena gezurtatuz.
Sindikatu deitzaileen arabera, patronalak behin eta berriro eskatu zien plataforma komun bat osa zezatela, eta hala egin dutenean ezezkoa besterik ez dutela jaso azaldu zuten. Begi bistakoa da, beraz, alde biak gero eta urrunago daudela. Ez daukate deialdirik beste bilera baterako, eta negoziatzeko proposamen berririk ez egitea ere leporatzen diote elkarri. Sindikatuek zalantza egiten dute, ordea, FVEMek gatazkaren irtenbiderik nahi ote duen: «Gatazka luzatu nahi duela ondorioztatu dugu, alegia, ez duela konponbiderik nahi». Era berean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere salatu dute, «ez baitu inolako jarrerarik hartu».
Iraileko eta urriko bost greba egunen aurretik, ordea, mobilizatzen segituko dute. Ostegun honetan Bizkaiko eskualdeetako erreferentziazko enpresetan elkarretaratzeak egingo dituzte. Bilbon, Elecnorren; Muskizen, Petronorren; Erandion, Astilleros Muruetan; Durangon, Layde Steelen; eta Igorren, Orman.
Egunero, goizeko zazpietatik arratsaldeko zazpietara —edo alderantziz— egiten dute lan beharginek, ELAk salatu zuenez; ostiraleko bigarren txandan, berriz, arratsaldeko zazpietatik larunbat eguerdiko ordu biak arte da lan txanda. 20-25 langilek egiten dituzte gehiegizko lanaldi horiek, hamabi pertsonak txanda bakoitzean.
Egoerari aurre egiteko, ELAk lau salaketa jarri dizkie eraikuntza enpresei; salatu dituzte legez kontrako lanaldiak, lan erritmo azkarregiak eta «lan baldintza prekario eta iruzurrezkoak», San Josek azaldu zuenez: «Ituna ez da errespetatzen, eta langileek lan ordu gehiegi sartzen dituzte». Lurraren mailatik behera 30-40 metrotan lanean ari dira beharginak, eta lanaldiak gehienez sei ordukoa izan behar duela ezartzen du hitzarmenak. Egunero bikoizten ari dira ordu kopuru hori. «Ezin da onartu; ilegala da, eta hori salatu dugu», gaineratu zuen ELAko bozeramaileak.
Salatutako enpresak
Mirakontxa-Easo ABEE Aldi Baterako Enpresa Elkartea osatzen dute Sacyr, Campezo, Mariezkurrena, Zubieder eta Cavosa eraikuntza enpresek. Azken hori da lur azpiko lanak egiten ari den enpresa, eta, beraz, salatu dutena. Baina ELAk adierazi zuen ABEE osatzen duten gainontzeko enpresak ere salatu dituztela. Enpresa talde horrek «iruzurrezko kontratuak» egiten dituela adierazi zuen San Josek: «Lan baldintza prekarioetan kontratatzen dituzte langileak, merkeago atera daitezen».
Bihar elkartuko dira enpresak Lan Ikuskaritzarekin, azalpenak emateko. San Josek eskatu zion ikuskaritzari «beste alde batera ez begiratzeko», konpondu dadin «langileen egoera jasangaitza». ELAren ustez, bereziki larria da horrelako lan baldintzak izatea Eusko Jaurlaritzak sustatutako obra batean.
Oraingoz, Mirakontxa-Easo tarteko irregulartasunak soilik salatu ditu sindikatuak, baina San Josek esan zuen beste tarteetan ere aurkitu dituztela arau hausteak, eta haien berri emango dutela aurrerago.
ELA sindikatuak hedabideetara helarazitako ohar batean dioenez, «Donostiako hondartza ederren azpian badira zulo beltzak»; eta jarraitzen du: «Goian, komedia barregarriak, eta behean, drama izugarriak».
Anoeta Estadioaren lanetan izandako «gehiegikeriak eta iruzurrak» ere salatu ditu ELAk berriki. Jaurlaritzak berak fiskaltzara jo zuen duela hilabete eskas, lan arloko salaketa zehatzak azter zitzaten.




