Akordioa hurbil Gipuzkoako papergintzan
Datozen egunetan batzarrak egingo dira proposamenaz erabakitzeko. Adegiren proposamenak hiru neurri berri biltzen ditu: soldaten KPIa gehi %1,25eko igoera, errelebo kontratuak 2018ko legearen arabera egiteko konpromisoa, eta baimenen hobekuntza, baita guraso bakarreko familientzat ere. Akordio hori Errenteriako Papresa enpresan sinatutakoa sinatu eta gero etorri da. Egun bateko grebaren ondoren, duela bi egun sinatu zuten hitzarmena langileek eta enpresak. Akordio horren harira, ELAk adierazi du badela garaia patronalek eta komunikabideek erakusten duten egoera onak oihartzuna izateko langileen eskubideetan eta aberastasunaren banaketan.


