Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek grebari ekin diote, maiatzaren 10era arte
Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek grebari ekin diote berriro, maiatzaren 10era arte, lan hitzarmen kolektiboaren alde, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.
Sei zutabe izanen ditu mobilizazioak, deitzaileek adostu dituzten aldarrikapenen araberakoak, eta horien ondotik joanen dira sindikatuen ordezkaritzak. Hala, klimaren aldeko borroka, munduko langileriaren defentsa, babes sozialaren eta zerbitzu publikoen defentsa, gazteriaren prekaritatearen salaketa, eta gizonen eta emazteen arteko berdintasunaren aldarrikapena izanen dira aurtengo maiatzaren 1eko mobilizazioaren lehen lerroan. «Langileen kontrako erasoak ugaritzen ari dira», Eñaut Aramendi LABeko koordinatzailearen arabera, eta, horregatik, «ezinbestekoa da indar guziak batzea». Dominique Pons CGTko kidearen hitzetan, «kapitalak egunero kolpatzen gaitu».
Gazte mugimenduaren blokea izanen da aurtengo beste berezitasunetako bat. Unai Arkauzek ohartarazi du azken hilabeteetan eremu ezberdinetako gazteak anitz mobilizatzen ari direla, izan ikasle protestetan, izan klimaren alde, izan G7koen gailurraren kontrako mugimenduan. «Gazte horiek guziak saretu eta manifestaziora bideratzea da gure helburua», adierazi du. 10:00etan ezarri dute ordua, Baionako presondegian, ondoren manifestazio nagusira txertatzeko.
Batasuna lehenetsia
Ezin erran LABek eta CGTek azken urteetan harreman biziki onak izan dituztenik. Urteetan, intersindikaletik kanpo utzi dute sindikatu abertzalea, eta, duela bi urte, enpresa txikietako hauteskundeetara aurkeztu zuen zerrendari helegitea ezarri zion CGTk. Gaurko prentsaurrekoan adierazi dutenez, sindikatuaren oinarriak eskatu dio elkarlanean aritzeko. «Batasuna lehenetsi dugu. Macronen gobernua biziki bortitz ari da langileriaren kontra; ezinbestekoa da elkarlanean aritu gaitezen. Haserretzen gaituena baztertu eta adostasunak aitzinean eman ditugu», adierazi du Ponsek, iragana iraganean uzteko eskatuta. Bide beretik jo du LABek ere: «Sindikatu blokeen eskematik ateratzea lortu dugu. Ez dugu denean bat egiten, baina batera aritzera kondenatuak gara; zatiketak baztertu behar ditugu».
Hauek dira bi sindikatuek proposatutako hamar ardatzak: eredu produktibo jasangarri berri bat; kalitatezko enplegua; zerga bilketa handiagoa eta bidezkoagoa; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; pobreziari aurre egitea; pentsio publikoen bideragarritasuna eta nahikotasuna; kalitatezko zerbitzu publikoak; laneko ezbeharren kontra egitea; tratu eta aukera berdintasuna; eta demokrazia hobetzea.
Hego Euskal Herrian, iazko azken hiruhilekoan baino 5.300 lagun gutxiago zeuden langabezian urteko lehen hiruhilekoan, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Gaur eman ditu Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak; horien arabera, denera, 124.900 langabe Hegoaldeko lau lurraldeetan.
Nafarroako datuek hobetu dituzte, batez ere, gainerako herrialdeetakoak. Lurralde horretan, 6.300 langabe gutxiago utzi ditu 2019ko lehen hiruhilekoak -%19,98ko jaitsiera da-: 25.300 daude denera.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, berriz, gora egin du langabeziak, INEren datuen arabera. Iazko azkenengoan baino 1.000 lagun gehiago zeuden lanik gabe aurtengo lehen hiruhilekoan -%0,98 gehiago-. Guztira, 99.600 pertsona daude langabezian.
Gaurtik aurrera, egunez zein gauez, uneoro egongo da irekita Forondako (Araba) aireportua: 24 orduz. Duela zazpi urte mugatu zuen ordutegia Espainiako Gobernuak, eta hura zabalduta, zama hegaldiez gain, bidaiarientzako hegaldi gehiago eman asmo dituzte. Dena den, horretarako denbora beharko dela ohartarazi dute.
Iaz, 62.000 tona mugitu ziren Forondan -jarduera hori da nagusi gaur egun-. Bidaiariak, berriz, 140.000 bat izan ziren. Charter hegaldiak alde batera utzita, Ryanair konpainia da hegaldi erregularrak eskaintzen dituen bakarra: Sevillara, Tenerife hegoaldera, Palmara, Koloniara eta Bergamora eskaintzen ditu hegaldiak.
EH Bildu “pozik” agertu da berriarekin. Hala adierazi du Kike Fernandez de Pinedo hautagaiak: “Hurrengo helburua izan behar da euskal aireportuak hemendik bertatik kudeatzeko eskumena lortzea”.
Azken zazpi urteetan gorabehera handiak izan dira Forondako aireportuaren orduetan, eskariaren araberako irekitzeekin eta abarrekin. Mariano Rajoyren gobernuaren 2018ko aurrekontuak babesteko EAJk PPrekin hitzartutako akordioan jaso zen Forondaren ordutegia handitzeko diru saila, baina aurrekontu haiek ez ziren aurrera atera, ezta 2019rako Pedro Sanchezenak ere. Gauzak horrela, azkenean Aenak jarri du dirua. Gaurtik aurrera, hamabost langile gehiago izango ditu aerodromoak -42 orotara-, hamar suhiltzaile, zentral elektrikorako hiru behargin eta eragiketetarako bi teknikari gehiagorekin.
«Erabat kontrajarrita dauden kontzeptuak dira kapitala eta bizitza, eta bigarrenaren alde egin beharra dago lehenengoari aurre egiteko», argudiatu du Mitxel Lakuntzak gidatutako sindikatuak, ohar batean.
Eta nola defendatu bizitza? «Oinarrizko hiru tresna» aipatu ditu ELAk: mobilizazioa, gizarte partaidetza eta greba eskubidea. Garrantzi berezia eman dio greben indarrari. «Aurten, nabarmen ugaldu dira grebak, eta haietako askotan emakumeak izan dira protagonistak. Hori oso albiste ona da; horrela bakarrik hobetu daitezke gure bizi baldintzak, bai lan arlokoak, bai gizarte arlokoak», azaldu du ELAk Maiatzaren Lehenerako manifestuan.
Borroka antolatuaren bestelako onurak ere nabarmendu ditu: «Borrokak batu egiten gaitu, lagundu egiten digu gure egoeraz jabetzen, eta beldurra eta etsipena eta indibidualismoa gainditzen».
ELAk datorren asteazkenean Iruñeko eta Bilboko kaleetan defendatuko du, hain zuzen, zenbat eta greba gehiago egin orduan eta hitzarmen hobeak lortzen direla —Iruñean, 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Gurutzeko plazatik, eta Bilbon, 11:45ean, Jesusen Bihotzetik—. Defendatu du grebak eginda, gainera, «ekarpen txiki bat» egiten dutela «gizarte hobe baten alde»: gizarte demokratikoagoa eta berdintsuagoa sustatzen dutelakoan.
LABen bost zutabeak
Politikaren, ekonomiaren eta lan eta bizi baldintzen arteko erabateko loturaz ohartarazi du Lakuntzaren sindikatuak. «Eskuin muturrak ildo politikoa markatzen du, eta ezkerra ez da gauza aukerako erreferentziak taxutzeko». Agintekeriaren eta beldurraren kultura nagusitzen ari dela iruditzen zaio ELAri, pobreak elkarren aurka jartzen ari direla, eta aberastasuna metatzearen kontrako proiektu kolektiboak zapuzten ari direla.
«Euskal Herrian bertan ere banka eta patronala goxo-goxo dabiltza gobernuen, komunikabide nagusien eta klase politikoaren zati handi baten babespean», adierazi du sindikatuak. «Agintekeriaz baliatzen da Eusko Jaurlaritza elkarrizketa sozialeko mahaian, eta gutxieneko zerbitzuen dekretuak erabiltzen ditu grebak indargabetzeko», salatu du. Baina, ELAren iritziz, «gizarte bat ezin da demokratikoa izan benetako kontrabotererik gabe».
Halaber, LABeko Maider Jauregi komunikazio idazkariak eta Imanol Karrera Nafarroako bozeramaileak atzo Iruñean esplikatu zuten sindikatuak bi helburu dauzkala Maiatzaren Lehenerako: klase kontzientzia indartzea eta langile borrokari bultzada berri bat ematea.
LABek hainbat sektore sozialen borrokak islatu nahi ditu datorren eguaztenean, eta, horregatik, Iruñeko Gaztelu plazan 12:00etan egingo duten mobilizazioak bost zutabe izango ditu, «bost kolektibori dagozkienak: lantokietako gatazkak, feministak, langile migranteak, gazteak eta pentsiodunak».
LABek Maiatzaren Lehenean klase izaera harrotasunez aldarrikatzearen garrantzia nabarmendu du, langileen nazioarteko egunaren «despolitizazio eta folklorizazioaren» aro betean.
Testuinguruaren garrantzia ere aipatu du Jauregik, «faxismoaren gorakada eta kapitalismoaren garai berria» azpimarratuz. Gizartea «inboluzio antidemokratiko» batean dagoela uste du Jauregik, eta inboluzio hori hirukoitza dela. «Inboluzio soziala, eskubide sozialen eta lanekoen galera dakarrena; inboluzio patriarkala, feminismoaren eta emakumeon eskubideen kontrako oldartze kontserbadorearekin; eta inboluzio nazionala, birzentralizazioa eta errepresioa dakarrena, nazio eskubideen kontra».