Osakidetzako Lehen Arretako langileek egungo eredua eskasa dela salatu…
Greba Osakidetzako Lehen Arreta zerbitzuan, 2019ko maiatzaren 17an. Eusko Jaurlaritzak 46 plaza berri iragarri arren, sindikatuek deialdiari eutsi diote.
Atzerritarrek bete dezakete langile falta, EHUren ikerketa baten ustez
Joera demografikoei begiratuz gero, gainera, «ez dirudi arazoa konponduko denik». Areago, jaiotza tasak bat-batean gora egingo balu ere, horiek lan merkatura sartzeko 25 urte itxaron beharko lirateke. Horregatik, galdera egin zuen De la Ricak: «Zer egingo dugu denbora tarte horretan?».
Berak eman zion erantzuna berak egindako galderari. Asteazkenean Cebek Bizkaiko patronalak egindako proposamena bere eginez, esan zuen hutsune hori «atzerritarrek bete» dezaketela. Etorkinak beso zabalik hartzeko deia egin zuen horregatik, eta esan laneratzeko formatu egin beharko liratekeela. Hala ere, pertsona horiek lanera etor daitezen, lan baldintzak hobetzeko eskaria ere egin zuen. «Euskadi leku atsegina da bizi ahal izateko, familiak etor daitezke hona, baina horretarako lan baldintzak hobetu beharko lirateke».
Alde horretatik, Bizkaiko enpresariei gogoeta egiteko gonbita egin zien De la Ricak: «Industriari lotutako kontratuak ezin dira behin-behinekoak izan; oporrak eta gaixoaldiak ordezkatzeko, ados; baina hortik aparte, ez». Gogoetarako deia egin zien, Bizkaian ugaritu direlako gehien behin-behineko kontratuak azkeneko urtean. Iseak fundazioak webgunean bildu dituen zenbakietatik atera daiteke baieztapen horren datua: 2018 hasieratik eta 2019 apirilera arte Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian %4,5 ugaritu dira mugagabeko kontratuak, eta %1,8 behin-behinekoak. Zenbakiak okerragoak dira Bizkaian: lan kontratu mugagabeek %3,5 egin dute gora, eta %2,6 behin-behinekoek. Gipuzkoan kontratazio mota horiek %5,1 eta %1,4 egin dute gora hurrenez hurren, eta %4,8 eta %0,5 Araban. Hau da, Gipuzkoako eta Arabako joeratik aparte doaz Bizkaiko enpresariak.
Kontratu mugagabe gehiago egitea bere horretan albiste ona dela zioen De la Ricak, «baina horrek ez du esan nahi epe batera kontratuak eteten ez direnik». Berak gidatzen duen lantaldea ikerketa egiten ari da, jakiteko ea mugagabeko kontratu horiek ez ote diren ezkutuko behin-behineko bihurtzen ari. «Kontratu mugagabea egiteagatik ordain sari bat jasotzen dute enpresek, eta, kasu askotan, epe hori amaitzen denean, eten egiten dituzte; behin-behineko kontratu luzeak izaten amaitzen dute askotan». Alegia, kontratu mugagabeen kopuruak gora egiteak ez duela esan nahi lan baldintzak hobetu direnik. Hori jakiteko, ikerketa bat egin behar dela uste du.
Luzarokoak, behera
Iseak fundazioak hiru hilean behin argitaratzen duen Lan Txostena aurkeztu zuen atzo. Hemendik aurrera LanLab izena izango du, eta lan merkatuaren inguruko datuak hilero eguneratuko dituzte webgunea baten bidez. Enplegu zerbitzuetako zenbakiekin osatuko dute, «egoeraren analisirako datuak eskuragarri izateko».
Agerraldian, ordea, egoeraren erradiografia orokorra egin zuen De la Ricak, eta langabeen artean joera aldaketa bat egon dela nabarmendu zuen. «Krisialdian orokortu zen joera bat izan zen, hau da, luzaroko langabeak gehiago ziren epe laburrekoak baino». Baina azken hiruhilekoko datuak biltzen dituen txostenean, lehen aldiz, luzaroko eta epe laburreko langabeen kopurua parekatu egin da. «Horrek elementu oso positibo bat adierazten du, erlazio negatibo oso handia dagoelako langabeziaren iraupenaren eta lan bat aurkitzeko posibilitatearen artean». Hau da, zenbat eta denbora gehiagoz egon langabezian, orduan eta zailagoa dela lana topatu ahal izatea.
Aurreko agerraldietan behin eta berriro errepikatu izan zuen arrisku hori De la Ricak: luzaroko langabeen egoera kronifikatzearena. Gaur-gaurkoz, arrisku hori Bizkaian legoke argien, langabeen %53 egoera horretan daudelako.
«Gainera, 45 urtetik gorakoak izaten dira luzaroko langabe hauetako asko; horregatik, oraindik lan handia dago egiteko pertsona hauek lan merkatuan sartu daitezen». Alde horretatik, lan egiteko eskatu zuen.
Bost bankuri 1.100 milioi euroko isuna jarri diete kartelak…
Banku horiek —Citigroup, Royal Bank of Scotland, JPMorgan, Barclays eta Mitshubishi UFG— 2007. urtetik 2013ra artean dibisa merkatua manipulatzeko kartel bat osatu zutela ebatzi dute orain Europako Batasuneko lehia agintariek. Zehazki, bi kartel, trukalariek bi txat egin zituztelako, erreferentzia izango ziren truke tasak kontrolatzeko, bezero handien erosketa aginduak nahierara txandakatzeko… 11 dibisekin ibili ziren horrela; besteak beste, euroarekin eta dolarrarekin.
Hor zegoen UBS bankua ere, baina, bera izan zenez agintariei kolusioaren berri eman ziena, ez du zigorrik jasoko. Beste bost bankuek, bai, guztien artean 1.100 milioi euroko isuna ordaindu beharko dute, Lehia agintariekin akordioa eta %10eko beherapena adostu ostean.
«Dibisen trukeena munduko merkaturik handienetakoa da, milaka miloi euroko balioa mugitzen du», azpimarratu zuen atzo Europako Batzordeko Lehiarako komisarioak, Margrethe Vestagerrek. Haren arabera, isunak erakutsi du Batzordeak ez duela onartuko inolako kolusio jokaerarik finantza merkatuetan.
Ez da lehen aldia Europako lehia agintariek bankuei isuna jartzen dietela halako manipulazioengatik. Hala egin zuten, adibidez, Euriborra manipulatu zutenekin. Dena den, isun gehiago etor daitezke Europan. Adibidez, Credit Suisse auzibidean dago, beste txat baten kontura. Hori bai, Credit Suissek ukatu egin du bere langileek inolako araurik urratu dutela».
Isuna jaso duten bankuek jakinarazi dute diru bat gordea zutela hura ordaintzeko. JP Morganek esan du pozik dagoela bukatu delako «soilik langile ohi batekin zerikusia zuen auzia», eta orain kontrol zorrotzagoak dituela.
Dibisa merkatuetako kolusioengatik 15 banku zigortu dituzte azkenaldian AEBetan, Erresuma Batuan, Suitzan eta Singapurren. Horiei lotuta, milaka milioi euroren auzi zibilak aurkeztu dituzte kaltetuek. Halakoak ere espero dira orain Europan.
%3,4
Bizkaiko Ogasunak 2.884 milioi euro jaso ditu zergetan 2019. urtea hasi denetik, iaz epe horretan baino %3,4 gehiago. Errenta zergaren bilketa %3,2 handitu da, eta %0,4 txikitu da BEZarena eta %13,3 sozietate zergarena. Arabako Ogasunak 573 milioi bildu ditu (+%6,2), eta 1.115 milioi, berriz, Gipuzkoak (+%0,2). Azken horrek aitatasun eta amatasun laguntzen atxikipenak itzuli ditu.
Avanza taldeak Pesa garraio enpresa erosi du
Avanza taldeak Pesa garraio enpresa erosi du. Erabakia langileei jakinarazi diete, baina Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordearen oniritzia falta da.
Tramitera onartu dute Loiuko aireportuko zuzendariaren aurkako salaketa
Tramitera onartu dute Loiuko aireportuko zuzendariaren aurkako salaketa, pasareletako langileen greba tarteko. CSIFk salatu zuen, grebarako eskubidea mugatzeagatik.
Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – EMET 2019
Zerga politika. Nolako eredua, halako zergak
Amaitu den agintaldi honetan aldaketa esanguratsuak izan dira aldundien zerga politikan: esan daiteke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ereduak atzera harmonizatu egin direla, Bilduk Gipuzkoako Diputazioan egindako aldaketak lehengoratu ostean. PSEk amore eman eta gero, hiru aldundiek Jaurlaritzarekin bat egin dute sozietate zerga jaisteko, baina, hori bai, ez dute adostasunik lortu Ekarpen Legea berritzeko; moldaketa batekin konformatu dira, batzuk besteak baino konformeago.
ABERASTASUNAREN
GAINEKO ZERGA
Esan eta egin. EAJk ez zuen eman ustekabekorik, eta, 2015eko hauteskundeetan Gipuzkoako Aldundia berreskuratu bezain pronto, «urgentziazko» moldaketak egin zituen Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko zergan. Jeltzaleek begiz hartuta zeukaten aberastasunaren zerga, Bilduren gobernuaren ikur nagusietako bat izandakoa, onartu zenetik bertatik. Haien arabera, zergak zigortu egiten zuen irabaziak atzera enpresetan inbertitzea; zergapekoak eta haien dirua herrialdetik joatea eragin zezakeen, eta, gainera, hautsi egiten zuen hiru aldundien zerga politika harmonizatua.
Aukera izan zuenean, Markel Olanoren gobernuak zergaren eragina murriztu zuen, besteak beste, enpresetako parte hartzeak salbuetsiz. 2015. urtean bertan egin zuen hori. Zerga bera 2017an ordezkatu zuen, Ondarearen gaineko zergarekin —izen hori dute Arabako eta Bizkaiko zergek—.
‘ZERGA EZKUTUA’
EAJren ustez, aberastasunaren gaineko zergak eta zerga ezkuturik ez izateak zergadunik handienak eta haien zergak herrialdetik joateko arriskua zekarren, besteak beste ez zegoelako harmonizaziorik Arabarekin eta Bizkaiarekin. Argudio horrekin, Gipuzkoako Aldundiak berreskuratu egin zuen bere garaian Bilduren gobernuak bertan behera utzitako zerga ezkutua. Ezkutu horrek muga ezartzen dio zergapekoek urte batean errenta eta ondare zergatan ordaindu beharreko kopuruari: zenbatekoak ezin du gainditu urte horretan zergadunak izandako diru sarreren %65.
Aldiz, Bilduren ustez, Aberastasunaren zerga baliogabetzearen ondorio nagusia zera zen: Gipuzkoako aberatsenek gutxiago ordaintzea. Koalizioak gaitzetsi egin zuen «funtzionatzen zuen» zergaren eta harekin lortutako sarreren desagerpena. Ahal Dugu ere aberastasunaren zergaren alde agertu zen orduko hartan.
SOZIETATE ZERGA
Sozietateen gaineko zerga jaisteko akordioa EAJk eta PSEk adostu zuten 2017ko urrian —ondare zergaren harmonizazioarekin eta errenta zergaren zenbait baldintzarekin batera—. Baina ez zen nahikoa izan. Confebaskek gogor kritikatu zuen jaitsierarik ez izatea; azkenean, PSEk presioari amore eman, eta hiru astera beste akordio bat etorri zen, zeinetan sozietate zergaren tasa nominala jaisten zen, enpresa elkarteen pozgarri.
Bi urteren buruan, sozietate zergaren tasa %28tik %24ra jaitsi zaie enpresa handiei, eta %24tik %20ra enpresa txiki eta ertainei. Era berean, diru bilketa ez murrizteko, kenkariak, konpentsazioak eta hobariak izateko baldintzak gogortu zaizkie enpresei.
ELKARTASUN LEGEA
Agintaldi honetan berritu behar zen 2012. urtetik luzatuta dagoen Ekarpen Legea. Horretarako asmoa agertu zuten behintzat Jaurlaritzak eta aldundiek, baina aldundiak ados jartzea ezinezkoa izan da, nahiz eta hiru diputazioak EAJren esku egon.
Ekarpen Legeak arautzen du nola biltzen eta banatzen den zergetan bildutako dirua erakundeen artean. Araba gutxiago eta Gipuzkoa gehiago, kexu dira tokatzen zaien baino ekarpen handiagoa egiten dutela, edo bidezkoa litzatekeen baino gutxiago jasotzen dutela Bizkaiaren mesedetan.
2019ko otsailean iritsi zen korapiloa askatzeko —edo beharbada eztabaida atzeratzeko— nolabaiteko pausoa, Finantzen Euskal Kontseiluan. Aldundiek men egin zioten Jaurlaritzak proposatutakoari, eta funts berri bat eratzea onartu zuten, ezohikoa, kontuak berdintzeko osatuta dagoen Egokitzapenerako Funtsaren osagarri moduko bat, baldintza jakin batzuetan soilik erabiliko dena. Ez zen Gipuzkoak nahi zuena. Eta ez du asko balio izan, oraingoz behintzat, legea berritzeko.
PROPOSAMENAK
Agintaldi berrirako, alderdiek hainbat proposamen egin dituzte zerga politikaren inguruan, asko erabat kontrajarriak. Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusi izateko EAJren hautagaiak, tratamendu «erakargarriagoa» nahi du BGAE borondatezko aurreikuspeneko erakundetako ekarpenentzat, eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, halakoei kenkari guztiak kentzea.
Errenta zergan, EH Bilduk kapital errenten gaineko zergaren tasa lan errenten gainean ezartzen denera gerturatu nahi du; hori da PSEren jarrera ere. Elkarrekin Podemosek bi tasak berdintzea proposatzen du zuzenean.
Ondare zergan ere jarrera bertsuak dituzte EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek: zerga ezkutua desegitea eta aberastasunaren gaineko zergak eratzea.
Eta, sozietateen zergari buruz, joan den agintaldiko jaitsiera ezerezean utzi eta lehengo tasak ezartzea nahi du Elkarrekin Podemosek. EH Bilduk, berriz, sozietate zerga «progresiboa» bultzatuko du, bidezkoagoa eta eraginkorragoa izango dena.
Makina erremintak nekez hobetuko du aurten 2018ko jardun historikoa
Ez da dramarik, 2018. urtea oso ona izan baitzen makina erremintarentzat; historikoa, neurri batean. Inoiz baino gehiago ekoitzi zuen (1.796 milioi euro, +%5,44), eta inoiz baino gehiago esportatu zuen: AFMko kideek Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo egin zituzten salmenten hiru laurden: 1.363 milioi euro, hain zuzen ere.
Berez, AFMk Espainiako elkartetzat du bere burua, baina Donostian du egoitza, haren kideen %80tik gora Euskal Herrikoak baitira, gipuzkoarrak nagusiki. Danobat, Fagor Arrasate, Ibarmia, Korta, Lazpiur, Latz, Sarralle eta Zayer daude 127 bazkideen artean; 7.583 langilerekin amaitu zuten 2018. urtea, urtebete lehenago baino %2 gehiagorekin.
Alemania da bezero onena
Makina erremintaren azpisektoreek portaera desberdina izan dute joan den urtean. 2017an, autogintzaren gorakadak asko bultzatu zuen deformazioaren azpisektorea, eta iaz ezin izan zion erritmo horri eutsi (-%7,4). Kontrara, bilakaera ona izan zuten harroketak (+%15,7), osagaiek (%6,9), erremintek (+%4,6) eta, batez ere, mekanizazioek eta zerbitzuek (+%24,2).
Merkatuei dagokienez, Alemaniako industria boteretsua da oraindik ere makina erremintaren erosle nagusia. Hara joan dira esportazioen %13,7 (2017an %14,4 izan ziren). Are handiagoa da osagaien esportazioan duen lekua: %22,8. Krisiaren urterik okerrenean, Alemaniak eta Txinak eutsi zieten Euskal Herriko makinen erosketei, baina azken urtean beste merkatu batzuek izan dute gorakadarik handiena: iaz, Txekiar Errepublikak eskaera ugaritu zuen, eta %25 handitu zuen Portugalek, %22 Frantziak eta %17 Italiak. Muga zergak eta gerra komertzialak gorabehera, ia %15 handitu dira AEBetara egindako salmentak.
AFMk Kopuru batekin ikusten du arazoa: «barne merkatua» deritzonarekin; hots, Hego Euskal Herriko eta Espainiako salmentekin, iaz %0,72 baizik ez zirelako handitu, «apal». «Teknologian inbertitu behar da herrialde indartsu bat izan nahi badugu», ziurtatu zuen Ortuetak, eta gobernuen laguntza eskatu zuen, dela makina berriak erosteko laguntza zuzenen bitartez (Renove planak), dela inbertsioetarako zerga pizgarrien bidez. Gogorarazi zuenez, Italiak hiru urte daramatza makinen erosketa laguntzen, eta Frantziak ere badu asmoa.
AFMri funtsezkoa iruditzen zaio industriak makina berriak erostea, industriaren etorkizuna digitalizazioa baita, eta hori ezin delako egin makina zaharrekin, ezin baitira sarera lotu; «amonaren telefono analogikoa konektatzen ez den moduan», Ortuetak aipatu zuenez. Gaur egungo makinak Internetera konektatuta daude, ekoizleak une oro jakin ahal izateko nola ari den funtzionatzen makina, eta beharrezko moldaketa eta konponketa guztiak bizkor egin ahal izateko. Gainera, gero eta gehiago, makinak ez ezik, haiei lotutako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte sektoreko enpresek.
Hasiera «hotza»
Cesar Garbalena AFMko presidenteak onartu zuen 2019. urtea ez dela ongi hasi barruko zein kanpoko eskariei dagokienez. 2018 amaieran zabaldutako ziurgabetasun giroak jarraitzen du nazioarteko arazoen ondorioz, eta horrek enpresa askoren inbertsioak «hoztu» ditu. Baina urteek aurrera egin ahala eskariek hobera egitea espero du Garbalenak. Edonola ere, AFMk udara arte itxaron nahi du iragarpen zehatzagoak egiteko, orduan iristen baitira eskarietako asko. Makina erremintaren sektorean, eskariek garrantzi berezia dute; izan ere, makina bat egiteko denbora nahikoa behar denez —gehienetan hiru hilabetetik urtebetera bitartean—, eskari zorroak baldintzatzen du hurrengo urteko jarduna.
AFMk bihar egingo du urteroko batzarra, Orona fundazioan (Hernani).