2.367 langabe gehiago zenbatu dituzte uztailean Hego Euskal Herrian
Langabezia datuak Euskadin eta Nafarroan 2019ko uztailean: 2.367 pertsona gutxiago daude lan bila. Guztira, 144.086 langabe daude Hego Euskal Herrian.
De Rugyk dimisioa eman behar izan zuen, baina aurrera doa ekonomia zirkularraren lege egitasmoa. Irailaren amaieran aurkeztuko dute ofizialki Asanblea Nazionalean, udazkenean eztabaidatu eta onartu dadin. Datek badute garrantzia, batetik, Emmanuel Macronen gobernuak 2020ko martxoko udal hauteskundeen aurretik nahi duelako legea onartua, eta, bestetik, hori izango delako gaiari buruzko 2018ko zuzentarauaren transposizioa egiteko bidea.
Dena den, 2018ko apirilean Edouard Phillipe lehen ministroak iragarritako helburuez gain —zuzentarauak berak jasotzen dituenak—, legeak ez du xede berririk jaso. Eta, gainera, hainbat arlotan, erabakiak aplikazio dekretu bidez ezartzea aurreikusten du.
Gutxiago eta hobeto
Gutxiago eta hobeto ekoiztea, gutxiago eta hobeto botatzea, birziklatzea, konpontzea eta berrerabiltzea dira ekonomia zirkularraren azkenburuko helburuak. Eta xede horiek dituzte lege proiektuko neurriek ere.
Adibidez, kutsatzen duenak ordaintzen du printzipioari jarraituz, ekoizleen erantzukizun hedatua (REP, frantsesez) izenpean sektore gehiago sartuko dira —hamalau dira gaur egun—; alor horietako ekoizleek ere hasi beharko dute esku hartzen merkaturatzen dituzten produktuen hondakinen kudeaketan, eta horretan aritzen diren erakundeak finantzatzen. Ildo horretan, eraikuntza sektoreko materialen ekoizleek 2021ean euren ekarpena egin beharko dute eraikuntzako industriako hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko. Epe berean egin beharko du antzekoa industriak ere. Txanda urtebete beranduago —2022an— iritsiko zaie motorrei eta quadei; eta 2024an paper zapi bustiei.
Gaur egun ibilgailuekin erabiltzen den bonus-malus sistema ere zabalduko da REPeko sektoreetara. Ingurumen irizpideen arabera, produktu bat saritu edo zigortu egingo dute, haren prezioa gehienez %20 garestitu edo merkatu arte. Neurriok zenbateraino ordainduko ditu kontsumitzaileak? Ikusteko dago.
Dena den, erosleen mesederako izan daitekeen beste neurri batzuk jasotzen ditu lege proiektuak; besteak beste, kontsumitzaileek informazio gehiago izan dezaten. «Konpongarritasun indize» bat sortuko du gailu elektronikoentzat eta elektrikoentzat, energia tiketaren ereduari jarraituz. Gailu horiek dituzten matxuren %40 soilik konpontzen dira Frantzian, eta kopurua %60ra igo nahi dute.
Gailu horietako ordezko piezekin ere aldaketak izango dira: automobil konpontzaileek egiten duten moduan, behartuta egongo dira jada erabiliak izan diren piezak eskaintzera. Era berean, kontsumitzailea ordezko pieza horiekin hornitzeko epea murriztu egingo zaie: bi hilabetetatik hogei egunera.
Dirua merke izateak ez du errazten bankuen negozio ohikoa: jasotako aurrezkiari ematen dion interesa baino gehiago kobratzea mailegua eskatzen diotenei. Laboral Kutxak «ingurune zail» deitzen duen hori luzatu egingo da, ordea, Europako Banku Zentralak argi utzi duelako aurten ez dituela interes tasa ofizialak %0tik igoko, eta, are gehiago, beste interes batzuk gehiago apalduko dituela. Muga horiek ekarri dute Laboral Kutxaren interesen irabazi tartea 2,7 milioi (-%2,1) txikitu izana aurtengo lehen erdia, 122 milioira arte. Euriborraren bilakaera ez ezik —berriro jaisten hasi da—, NIIF16 kontabilitate arau berriak ere eragina izan duela argitu du kutxak. Horren zati bat, (0,8 milioi) komisio handiagoen bitartez berreskuratu du.
Komisio horiek lotuta daude negozioaren zabalpenari. Izan ere, Laboral Kutxak aurrezki gehiago jaso du (22.928 milioi, +%5,1), bere inbertsio funtsetan diru gehiago erakarri du (+%5,3), pentsio planetako saldoek gora egin dute (+%2,4), eta mailegu gehiago eman ditu. Zehazki, 13.454 milioi euroren kredituak ditu emanda, duela sei hilabete baino %1,96 gehiago.Nabarmen handitu dira etxebizitza erosteko mailegu hipotekarioak (iaz baino %5,9 gehiago), baina baita kontsumorako egindakoak ere (+%2,7). Maileguen berankortasuna %4,14ra jaitsi da, lehiakideen batez bestekoaren azpitik (%5,65).
Aseguruen negozioak ere emaitza positiboak eman dizkio: 20,5 milioi, 2018ko epealdi berean baino %3,2 gehiago. Aseguruen arloan berrikuntza bat jarri du indarrean Mondragon taldeko kreditu kooperatibak: ezbehar digitala izeneko zerbitzua. Haren bidez, bezeroek kutxaren webgunearen bitartez eman ditzakete etxean edo lanean gertatutako ezbeharren berri.
Emaitza onak eman dituzte Euskal Herrian egoitza duten beste banku batzuek ere: 2.442 milioi irabazi ditu BBVAk (-%3,7), 197,3 milioi Kutxabankek (+%5), eta bost milioi Bankoak (+%6,7).
Esloveniako Azpiegitura Ministerioak, berriz, Zidani Most eta Sentilj geltokien arteko 117 kilometroko tartea (Austriako muga artekoa) segurtasun eta seinaleztatze sistemak birgaitzeko lana eman die CAFi eta haren bazkideari, Esloveniako bertako Iskra konpainiari. CAFek azaldu duenez, «Iskraren erreleen katigamendu zaharrak CAF Signallingen katigamendu elektronikoekin ordezkatzea» da lanetako bat, eta horren bidez Esloveniako trenbide sareko zati horretako trenen maiztasuna eta segurtasuna handitu ahal izango dituzte. Europako Batasuneko funtsekin finantzatuko dute proiektua.
Distantzia laburrago bateko segurtasun eta seinaleztatze sistemak hornituko ditu CAFek, Bulgarian. Izan ere, hamabi kilometroko tartea baitago Sofia hiriburuko geltoki nagusiaren eta haren aldiriko Voluyak herriaren artean. Bulgariako AER enpresarekin egingo du lan CAFek.