Erandioko Cables y Alambres enpresako langileek Vicinay Taldeak geldiarazitako…
Erandioko Cables y Alambres enpresako langileek, lantegiaren atarian 25 egunez kanpatuta egon ostean zuzendaritzak materiala atera ez zezan, kanpalekua altxatzea erabaki dute Administrazio Konkurtsalarekin lehen bilera izan eta gero. Berriro lan egitea erabaki dute negozioa berreskuratzeko, industria-proiektuarekin interesatuta dauden balizko inbertsoreak bilatzen dituzten bitartean.