U30eko deitzaileak: “Jaurlaritzak milaka langileri greba-eskubidea kendu die”
“Milaka langileri grebarako eskubidea kendu izana” leporatu diote Eusko Jaurlaritzari ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde eta EHNE sindikatuek.
Badira zazpi aste pentsioen erreformaren aurkako mugimendua abian jarri zela. Garraio publikoetako langileen mugagabeko greba amaitua da, eta ez dute arrakasta handirik lortu greba beste sektore batzuetara hedatzeko deiek. Baina horrek ez die protestarako grina itzali erreformaren aurkakoei, eta kaleko protestek jarraitu egiten dute.
Atzo zazpigarren mobilizazio egun handia izan zuten, eta hamarnaka mila lagun kalera atera ziren Frantziako hirietan. Euskal Herrian ere izan manifestazio bat, Baionan. Hiru mila lagun inguru bildu ziren erreforma bertan behera geratzeko eskatzeko. Azkeneko manifestazioetan bezala, hezkuntzako langileen parte hartzea handia izan zen, sindikatuek nabarmendu dutenez, sektore horretako langileek asko dutelako galtzeko sistema berriarekin. Parisko gobernuak agindu du hurrengo urteetan irakasleen soldata handitu behar duela, erreformak kalte egin ez diezaien. Promesa horrek, baina, ez ditu protestak eten, eta atzoko manifestazioan Lapurdiko hainbat ikastetxetako ordezkariak izan ziren, hala nola, Angeluko Cantau lizeokoak, Hendaiako Irandatz kolegiokoak, eta Miarritzeko Malraux lizeokoak.
Herritarren %61, aurka
Protesta bultzatu duten sindikatuek, CGT eta FO buru dituztela —LAB ere bai, Ipar Euskal Herrian—, ez dute lortu greba masiborik, eta abenduko manifestazioetan baino parte hartzaile gutxiago dituzte urtarrilekoek. Baina badute esperantza bat: inkesten arabera, herritarren zati handi bat haserretu du Macronen erreformak. Asteazkenean BFM telebista kateak eskatutako inkesta batean, galdezkatuen %61ek esan zuten gobernuak erreforma bertan behera utzi beharko lukeela. Aurreko asteburuko beste inkesta batean %51en atxikimendua zuen protestak, urte hasieran baino zazpi puntu gehiago.
Gobernuak erreformaren puntu nagusietako batean amore emateko prest egoteak ez die babesik kendu aurkakoei. CFDT mugimendutik atera ahal izateko, Edouard Phillippe lehen ministroak onartu zuen orekarako adina erreformatik ateratzea —pentsioa osorik jasotzeko 64 urtera arte itxaron behar izatea—, eta sindikatu horren eskaera bat bete zuen: pentsio sistemaren finantzaketa eztabaidatzeko konferentzia bat antolatzea. Datorren ostegunean bilduko da lehen aldiz lan talde hori, sindikatuak eta patronalak han direla. Edonola ere, Phillippek jakinarazi du konferentzia horretan sistemaren finantzak orekatzeko beste formula bat aurkitu ezean, orekarako adina berreskuratuko duela.
Finantzaketari buruzko konferentzia horretan eztabaidatuko duten txosten bat mahai gainean jarri zuen atzo Parisko gobernuak. Horren arabera, orekarako adina 65 urtean jarrita ere, sistemak BPGaren %0,2 eta %0,3 arteko defizita izango du 2050. urtera arte. Gaur egungo sistemarekin, berriz, defizita %0,4 eta %0,5 artekoa izango da 2050 arte, eta %0,3koa hortik aurrera.
Bidean «lumak galtzen» direla onarturik ere, ez dira amore eman nahian batere. CGT sindikatuko Peio Dufau, tren gidaria: «Enpresa barnean biziki azkarra da mugimendua, historikoa ere bai, sekula ez baita horrelakorik ikusi. Horren parean, arazoa da jendartea ez dela aski mobilizatu». Manifestazioa hasi gabe egin ohi duten biltzarrean, burdinbideetako langileek joan den astean deliberatu zuten grebarekin aurrera segitzea, baina momentu azkarretara mugatuz: egun oroz egin beharrean, astean hiru egunez greba eginez.
Anitz aipatu dira elkartasunez egin diren diru kutxak; horietan oihartzun handikoa, bi milioi euro gainditzen dituen Info’Com CGT kutxa. Frantzia mailakoa da, baina Dufauk dioenez diru horren parte bat iritsi zaie —30.000 euro zerbait gorabehera—. «Garrantzitsua da, motibatzen du segitzeko. Halere, ez du ordezkatzen galtzen dugun diru guztia», ohartarazi du Labatek, eta beste sindikatuetan horrekin ados dira. Fargallek kalkulu laster bat egin du, grebalariak larriki zenbatuz eta diru zama zatituz: «Zenbat iritsiko zaigu? Hogei euro hilabete hondarrean? Ongi da, sinpatikoa da, baina finantza elkartasuna gainditu behar dugu karrikako elkartasun bila, denak joan gaitezen proiektu horren kontra».
Estrategia desberdinak
SNCFko langileek aho batez aipatzen dute beste lan sektoreen inplikazioa ezinbestekoa dela hein honetan. Baionan, joan den astean, agerikoa zen irakaskuntzan mugimendua indartzen hasia dela. Hala zioen, funtsean, Donibane Garaziko Nafarroako lizeoan irakasle den Amaia Bolokik ere: «Konplikatua ikusten da greba iraunkorrean sartzea, baina aste guztiz baziren grebalariak gure ikastetxeetan. [Manifestazioa hasi aitzineko] hezkuntzako biltzarrean erran da hezkuntzak behar duela pixka bat erreleboa hartu ez uzteko burdinbideetako langileak bakarrik».
Burdinbideetako langile anitzek aipagai zuten lehen mailako irakasleen beharra, eta Fargallek ere bai: «Ezinbestekoa iduri zaidan sektorea hezkunde nazionalarena da: eskola batean irakasle guztiek greba egiten badute, nola eginen dute gurasoek haurrak zaintzeko? Badute blokeatze gaitasun izugarria, gurea baino handiagoa». Estrategia ez da bera, halere. Snuipp-FSU sindikatuko Cecile Sendarainen ustez, «greba iraunkorraren estrategiak oraingoz ez du funtzionatzen irakaskuntzan. Gurea puntuala da, momentu azkarretan zentratuz. Uste dut, dena den, ekintzak asmatu behar direla ikusiak izateko, mugimenduari ikusgarritasun handiagoa emateko».
Beste lan sektoreen mentsaz damuturik, analisia egin du LABeko kideak: «Macronek ongi ulertu du hori: sektore batzuk baztertu nahi ditu gu bakarrik uzteko». Dufauk, horretarako, laguntzeko kemena agertzen du: «Aitzineko egunetan, joan naiz kolegio batzuetara irakasleekin hitz egitera. Kolegio batean izan eta biharamunean kolegio hori itxia zen». Informazioa emateko eta antolatzen laguntzeko nahia jakinarazi nahi du.
Donibane Garaziko ikastetxeak, bestalde, saretzen hasiak dira astelehen eguerdi oroz elkartuz. «Bertan deliberatzen ditugu momentu azkarrak eta ekintza lokalak, mugimendura parte hartzera deituz aldi berean», argitzen du Sendarainek, gehituz ostiral honetarako «eskola hila» egiteko deia zabaldua zutela. Mediatizazio eskasak gordetzen du, bere ustez, irakasleen mobilizazioa: «Ez dugu kausitzen jakitea ere zer gertatzen den Frantzia mailan; alta, maila lokalean badira ekinaldi anitz». Segidarako «politikariei postura argiak hartzea» eskatu beharko zaiela dio, «beharbada hauteskundeak horrekin jokatuko» direlakoan.
Esperantzarako seinaleak
Mugimendu sozialen segidarako borroka irabazteak, elkarrizketatu guztien ustez, inportantzia handia du. Dufauren esanetan, alta, anitz ez dira grebara lotu «ez dutelako sinesten irabazten ahal dugula eta ez dutelako sinesten beren grebak indar bat egiten duela». Erreforma honekin ezarri nahi den gizarte ereduarekiko «duintasun kontu bat da borrokatzea eta ez egotea deus erran gabe», Bolokiren ustez. «Badakigu sektore pribatuek —bankuek eta asurantza etxeek— pagatu dutela Macron plantan emateko, eta orain badute ordaina. Haien helburua ez da soilik erretreta: gizarte segurantza eta beste urratsak ere izanen dira» gehitu du Dufauk. Labaten ustez, halere, «badira esperantzarako seinaleak; berantean sartzen dira, baina sartzen dira beste sektoreak ere».
Txibitek ez bezala, Iñigo Urkullu lehendakariak uko egin zion bilerari, argudiatuz deitzaileen aldarriak ez zirela Eusko Jaurlaritzaren eskumena. Sindikatuek, besteak beste, lehendakariaren argudioari erantzuteko antolaturiko agerraldian eman zuten atzo Nafarroako Gobernuaren data aldaketaren berri. Urkulluri dagokionez, «gezurretan» aritzea leporatu zion Novalek, eta borondate falta egotzi: «Lehendakariak bere esku du gure eskaera asko betetzea, baina ez du nahi. Gure ikuskerarekin bat ez etortzea zilegi da, baina ez dezala esan ezin duela; borondate kontua da».
Beraien iritzia arrazoitzeko, sindikatuetako ordezkariek Jaurlaritzak bere esku dituen, eta pentsiodunen eta langileen egoera hobetuko luketen, neurri batzuk zerrendatu zituzten. Esaterako, Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko aukera duela gogoratu zuen Novalek. «2015ean herri ekimen legegile baten bitartez eskaera hori Eusko Legebiltzarrera eraman genuen, eta txosten juridiko bat egin zen. Tramiterako ez zen onartu, baina nahi izanez gero, onar daiteke».
Novalek, halaber, administrazioan behin-behinekotasun tasa murrizteko aukera, «%40arekin Europako buruan dago»; azpikontrataturiko enpleguan subrogazio eskubidea bermatzea, soldata arrakalaren aurkako neurriak, eta zerga politika aldatzeko aukerak aipatu zituen. Alde horretatik, sozietate zerga igotzea iradoki zuen, baita kapital handiei ere, «diru gehiago biltzeko».
Sindikatuek «begirada Madrilen» ere jarri zuten, eta Espainiako Gobernuak azken egunetan harturiko neurriak «eskasak» direla esan zuten, eta, haiek ikusita, «grebarako arrazoi gehiago» daudela nabarmendu zuen Edurne Larrañaga LABeko ordezkariak. Gutxieneko legezko soldataren eta pentsioen igoera «nahikoak ez direla» kritikatu zuen: «Gutxieneko soldata 950 eurora igo dute, baina urrun dago 1.200 euroen gure eskaeratik. Eskaera hori, gainera, ez da gurea bakarrik, Europako eskubide sozialen gutunean oinarritzen da». Pentsioei dagokienez, %0,9 igo ditu Espainiako Gobernuak eta Larrañagak gogoratu zuen Hego Euskal Herrian KPIa %1,2 igo dela. LABen kalkuluen arabera, Hego Euskal Herriko pentsioak bederatzi euro baino ez dira igoko batez beste hilabetean, pentsiodun gehienek 1.000 baino gutxiago kobratzen dutelako.
Sindikatuek jakinarazi zutenez, Gutun Sozialak eskutitza bidali die CCOOri eta UGTri greban parte hartzera gonbidatuz, «Euskal Herriko lantegi askotako bere ordezkariak egiten ari diren bezala», zehaztu zuen Larrañagak. Oraingoz, erantzun zain daude, baina haiek batzea «desiragarria» litzatekeela onartu zuen, euren autonomia eta idiosinkrasia propioa errespetatuz. Elkarrizketa sozial antzua alboratzeko eskatu zien, eta ez onartzeko Espainiako enpresarien elkarteko «betoa». Aurten, esaterako, lau sindikatuek batera egin dituzte Bizkaiko metalgintzako grebak.
ELEk 711 etxeko langileri eginiko inkestekin osatu du iazko azterketa. Egoiliarren baldintza txarren datuak, baina, egoera erregularraz edo irregularraz harago doaz. %47k astean 80 ordu baino gehiago lan egiten dute —hori da legezko muga—, eta jardunaldi horretan daudenen %31 ez dira iristen legezko gutxieneko soldatara —1.050 euro, hamabi ordainketatan—. Egoera irregularrean daudenen artean, datu hori %54ra igotzen da. ELEk arreta berezia jarri du atseden gabezian; ikerketaren arabera, %24k ez dute atseden tarte arauturik egun osoan, eta %51 ez dira iristen hamar orduko atseden luzera.
Otxoaren ustez, egoera hori «ez da duina». Enplegatzaile batzuk atzerritarren legeaz baliatzen direla salatu zuen. Atzerritarren egoera erregularizatzeko modu ohikoenak, errotzea delakoak, hiru urteko antzinatasuna eskatzen du, eta enplegatzaile horiek tarte hori betetzean kontratua egingo dietela hitzematen diete etxeko langileei, baina gero ez dute betetzen. Hori gutxi balitz bezala, ez diete uzten etxe horretan erroldatzen, eta logela bat alokatzera behartuta daude erroldan izena emateko. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzaren kontrol falta kritikatu zuen Otxoak. «Ikertzeko eskatzen diogunean, beste alde batera begiratzen du. Langile horiek gizarte politikek konpondu beharko lituzketen menpekotasun arazo asko estaltzen dituzte».
ELEk egoiliarren eta kanpoan lan egiten dutenen etxeko langileen egoera aztertu du, eta onartu zuen kanpoan dihardutenen artean «albiste on batzuk» egon direla. «Gizarte Segurantzan izena emanda daukatenak asko igo dira». %75,43 dira orduren bat kotizatzen duten langileak, eta, 21 ordutik gora lan egiten dutenen artean, %94raino igotzen da kopuru hori. «Ikusi dugu Gizarte Segurantzan inskribatzeko eskatzen dietela langileek enplegatzaileei, euren baldintzen inguruan duten ardurarengatik». Dena, baina, ez da polita kanpoan lan egiten dutenen artean, %12 egoera irregularrean baitaude.
Era berean, iaz asko handitu zen euren lan jardunaldiaren araberako gutxieneko legezko soldata jasotzen ez dutenen kopurua: %21etik %45era. Horrek, baina, ez du esan nahi gutxiago kobratzen dutenik, baizik eta iaz gutxieneko soldata igo egin zela, eta soldatak ez zituztela eguneratu. «Ez dugu esaten soldatak jaitsi direnik, 2019ko arauzko egoerara iritsi ez direla baizik. Dena den, %90ek ez dute kobratzen beharko luketen adina».
«Iruzurra», berdin
Eguneraketen harira, Otxoak azaldu zuen iaz aurkitutako iruzurrak berean dirauela. Gutxieneko legezko soldata igotzean, enplegatzaile askok ez zituzten kotizazio oinarriak eguneratu, eta beharko luketen baino gutxiago kotizatzen duten langileen kasuak aurkitzen segitzen dute. «EAJk eta PSEk uko egin zioten Espainiako Gobernuari hori eragozteko neurriak eskatzeari».
ELEk agerraldia baliatu zuen urtarrilaren 30eko greba orokorra babesten duela gogoratzeko.