Pentsiodunek ‘huskeria’tzat jo dute Espainiako Gobernuak iragarritako igoera
Jon Fano euskal pentsiodunen bozeramaileetako batek esan du “iraingarria” dela Espainiako Gobernuak esatea erosteko ahalmena bermatzen dela pentsioak % 0,9 igota.
Eta zein den haren eginkizuna? Ezkerretik sortzen diren unean uneko matxinada gogaikarriak amatatzea; adibidez, U-30 greba orokorra. Sanchezek baditu lanak eskuin muturraren faxismoari eta haren hedabideei aurre egiten eta, bitartean, Dolores Delgado Justizia ministro ohia fiskal nagusi izendatzen. Ez, Sanchezen kezka handien zerrendan ez dago Hego Euskal Herrian egingo den greba orokorra; besteak beste, UGTri eta CCOOri dagokielako horri aurre egitea, 23. ministerioari, alegia. Eta Unai Sordoren sindikatuak perla hauxe utzi du asteon pentsiodunek greba orokorrari emandako babesa hautsi nahian: «Pentsiodunen objektibotasuna larriki kalteturik dago, greba orokorra babesteko eta bultzatzeko hautua egin dutelako». Nortasun nazional espainiarraren betaurrekoak jantzi gabe nekez utziko dio inork pentsiodunen hautuaren logika ikusteari. Kalean bi urtez hainbat erreibindikazioren alde egon ondoren, hain zuzen aldarrikapen horien aldeko greba orokor bat babestu dute. Baina logika bost CCOOri, «ELArentzat eta LABentzat, nortasun nazionala baita garrantzitsuena, muga fisikoak eta banderak, eskubide sozialen gainetik». Ez da Alfonso Guerraren ateraldi bat, baina haren betaurrekoak jantzita idatzitakoa bai, Uribitarte kalean, hain zuzen, azken bi urteotan pentsiodunak Bilboko udaletxearen aurrean eguzkipean zein euripean bertatik bertara ikusi dituzten bulegoren batean.
Gutunari gutunarekin erantzun dio Urkulluk
23. ministerioan badira are gogorragoak, dena den. Nortasun nazional espainiarra «eskubide sozialen gainetik jartzea» erabaki duen beste bat da UGT, «grebaren helburu bakarra zatiketa delako, eta lurraldetasuna markatzea». Euskal langileen baldintzak finkatuko dituen negoziazio kolektiboa Euskal Herrian egiteko eskubideaz harago, ez dago ezer lurraldetasunarekin lotua U-30 greba deitu dutenen aldarrikapen taulan. Baina lan itunen estatalizazioari muga jartzeko eskatzea nahikoa da UGT eta CCOO mobilizazioaren aurka jartzeko; Euskal Herrian dauden oreka sindikalak gainditu eta negoziatzeko gaiak Madrilera eramateko atea zabaldu zuen Zapateroren erreformak, eta Sanchezen doiketak ez du itxiko ate hori; aitzitik, grebaren aurka dauden sindikatuek Espainian duten ordezkaritzaz euskal langileen baldintzak erabakitzeko duten ahalmenaren atea gehiago zabal dezake.
Estatalizazioak Lander Martinez zenbat kezkatzen duen jakitea ez da erraza, baina Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak ez du grebarik egingo, beldur delako «sektore batzuk hauteskunde asmoekin» ari ote diren. Grebaren kontua ez du argi ikusten zerua konkistatzera iritsi eta Patxi Lopezen betaurrekoak jantzi dituen politikariak.
Iñigo Urkulluri ez zaio gertatzen halakorik. Aspaldian erabaki zuen non kokatu behar duen, eta greba orokorra «greba politikoa» dela. Horregatik ez du onartu Eskubide Sozialen Gutunaren eragileekin elkartzea, eta gutunez erantzun dio haien bilera eskaerari: «Grebak bakarrik kaltea egingo die ekonomiari eta hiritarren egunerokotasunari». Ez du kezkatzen, itxura batean, horrek urra ote dezakeen elkarrizketaren txapeldunaren irudia. Sindikatuen garaipen txiki bat da Urkulluk orain arte bezala ez ikusiarena egiteari utzi eta grebaz aritu behar izatea. Euskal politikak noizean behin eragiten duen surrealismo kuota betez, berriz, Maria Txibitek atea ireki die Urkulluk itxi dienei; perestroikaren kontuak.
2 Berdetzea kostatuko zaio arkaitz beltza deitzen den bati. Kasu honetan, gainera, Black Rocken beltzena agian ez da izena, haren izaera baizik. Inbertsio handiak ditu hidrokarburo konpainia handienetan: Exxon Mobilen, Chevronen, Conoco Phillipsen… eta, guregandik pixka bat gertuago, baita Repsolen ere (%4,8).
3 Nik uste nuen banku bat zela. Lehengo egunean ez al zuten haren aurkako protesta bat egin Baionan, pentsio sistemaren erreformaren bultzatzailea zela salatzeko?
Bai, hala da, baina Black Rock ez da banku bat, baizik eta munduko inbertsio funtsik handiena. Munduko lau bazterretan eta hamaika negoziotan zazpi bilioi euro inguru inbertituak dituen funts bat.
3 Zazpi bilioi? Asko dirudi horrek. Eta hala da, munduko BPGaren %8, Alemaniakoa halako bi, eta Euskal Herrikoa halako 70. Hori bai, diru hori guztia ez da berea; zati handi bat berak kudeatzen du, baina beste batzuena da, pentsio funtsena eta inbertitzaile pribatuena, esaterako.
4 Eta zer gertatzen zaio Black Rocki? Aste honetan, Larry Fink Black Rockeko buruzagiak eskutitz bat bidali die AEBetako enpresa handietako arduradunei. Hor aipatu du inbertitzaile gehienek klima aldaketari buruz galdetzen diotela; haren iritziz, horrek esan nahi du kapitala ingurumen irizpideen arabera joango dela leku batetik bestera , «askok uste duten baino azkarrago». Horregatik, eskatu die aurrerantzean aintzat hartzeko ingurumenaren defentsa edozein erabaki hartzean.
5 Oso hunkigarria: kontzientzia ekologikoa duen finantza marrazo bat. Izango du kontzientzia, baina eskutitzean bertan Finkek onartu du kezkatuta dagoela klima aldaketak inbertsioetan izango duen eraginarekin. «Zer gertatuko da 30 urterako hipotekekin hartzekodunek ezin badute klimaren arriskuaren eragina aztertu hain denbora luzean? Zer gertatuko da inflazioarekin, eta zer interes tasekin elikagaien prezioa handitzen bada lehorteen eta uholdeen ondorioz?».
6 Interesa, alegia. Bai, eta denetatik entzun behar izan du: hipokrita dela, berandu datorrela, operazio estetiko bat baizik ez dela… Baina eskutitzak badu balio bat, erakusten duelako hizki larriz idatzitako kapitala ohartzen ari dela klima aldaketak kapitalismoa akaba dezakeela. Hau da, planeta txikitu bat badago, ez dago kapitalismorik.
7 Ingurumen kontuetan, hitzak ongi daude, baina ekintzak hobeak dira. Zerbait egingo al du Black. Rockek?
Urrats oso txikiekin hasi da. Ikatzak etekinen laurden bat baino gehiago dakarkien enpresetatik aterako ditu aktiboki kudeatzen dituen funtsak; ingurumen irizpideak aintzat hartuko ditu parte hartzen duen administrazio kontseiluetan, eta «gero eta gehiagotan» emango du zuzendaritzaren aurkako botoa baldin eta nahiko informaziorik ematen ez badute jasangarritasunaz; eta alternatiba «jasangarriak» eskainiko dizkie dirua bere bidez inbertitu nahi dutenei.
Frantziako Errepublikako presidenteak adierazpen horiek egin zituen egun eta toki berean, abenduaren 21ean Abidjanen (Boli Kosta), Alassane Ouattara Boli Kostako presidenteak —eta UEMOA Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasuneko presidenteak— iragarri zuen 2020. urte honetan Mendebaldeko Afrikan diru berri batek ordezkatuko duela CFA frankoa.
Hortaz, aldatzera doa kolonialismotik neokolonialismorako jauzian Afrikan ia bere hartan mantendu den sinboloetako bat. Hiru izango dira aldaketa nagusiak: CFA frankoak izen berria izango du; Eko izena jarri nahi diote diru berriari. Sorreran, CFA inizialek Colonies françaises d’Afrique esan nahi zuten, eta deskolonizazioarekin inizialei eutsi zieten, Communauté financière Africaine esateko.
Beste bi aldaketarekin, printzipioz, murriztu egingo da diruak Frantziarekiko duen lotura: batetik, zortzi herrialdeak ez dira egongo behartuta beren erreserben %50 Frantziako Bankuan izatera; eta Frantziak ez du ordezkari ofizial betodunik izango BCEAO Mendebaldeko Afrikako Estatuetako Banku Zentralean.
Baina lokarri guztiak ez dira hautsiko, inondik ere. Diru harreman berrituan, CFA frankoak euroarekiko bere truke finkoari eutsiko dio, eta Frantziak bere bermatzaile rolarekin jarraituko du.
Trikimailua
Hori ikusita, bada uste duenik Macronek eta Outtarak aurkeztutako erreformak prestidigitazio trikimailu bat besterik ez direla, eta herrialde afrikarren Frantziarekiko mendekotasun harremanak hor jarraituko duela oraindik. Hori pentsatzen du, adibidez, Mendebaldeko Afrikako Estatuetako Banku Zentraleko gobernadore ohi Philippe Henri Dacoury-Tableyk.
Dena aldatu ezer ez aldatzeko. Kezka bera du Ndongo Samba Sylla ekonomistak, zeinak Fanny Pigeaudekin batera idatzi duen L’arme invisible de la Françafrique, une histoire du franc CFA (2018) liburua. Ekonomista senegaldarrak Jacobin aldizkarian hilabete honetan argitaratuko artikuluan azaltzen duen moduan, erreforma sinbolikoek ez dute zertan aldaketa nabarmenik ekarri BCEAOren diru eta truke politikan.
«Aitzitik, CFA frankoa bere sinbolismo kolonialenetatik libratzeko logikan daude. Frantziar ordezkaritza BCEAOko organoetan, afrikar gordailuak Frantziako Altxorrean, eta franko franc izena bera —hala nola CFA franko billete eta txanponak Frantzian irartzea—, sinbolo gehiegi dira mugimendu panafrikarrak eta Afrikako iritzi publikoak orokorrean gogor gaitzetsiak».
Prestidigitazio trikimailu horren adierazle litzateke, Syllaren ustez, Frantziak BCEAOn ez izatea ordezkari ofizialik, eta haren tokian, ordezkari independente bat egotea, nork eta Frantziak izendatutakoa. Ordezkari independente hori banku zentralaren gordailuen eguneroko kudeaketaren kontrolean egongo da. Funtsean, iragarritako erreformak, Syllaren arabera, CFA frankoaren sistemaren lau zutarrietako bakarra aldatuko du egiaz, erreserben kontrol zentralizatua.
CFA sistema nora joan daitekeen ikusteko, komeni nondik datorren ikustea. Frantziar kolonialismoa indar betean zegoen oraindik II. Mundu Gerra amaitu zenean. Gerra osteko metropoliaren egoerak eta Bretton Woodsera egokitu beharrak (AEBetako dolarrarekiko truke finkora), liberaren debaluazio handi bat behartu zuen. Debaluazio hori kolonia guztietara ez zabaltzea erabaki zuen Parisek. Eta, hala, CFA frankoa sortu zen 1945eko abenduaren 26an.
Ofizialki, Afrikako koloniei debaluazio handia saihestea zen diru berriaren helburu nagusia. Baina diru berriaren truke balioa ikusgarria zen. Truke tasa finkoa zuen liberarekin: 1 CAF franko 1,7 libera ziren. Hiru urtera balio are handiagoa hartu zuen CFA frankoak, bi liberakoa, eta, praktikoki —balio errealean—, horrela iraun zuen 1994. urteko debaluaziora arte —zeinak, Frantziak alde bakarrez behartua, diruaren balioa erdira jaitsi zuen—.
Ndongo Samba Syllak azaldu moduan, horrek ondorio zuzenak izan zituen CFA frankoaren eremuko herrialdeentzat, bai Frantziaren kolonia zirenean, bai ofizialki kolonia izateari utzi ziotenean ere. Lehengaiak esportatu eta beste guztia inportatzen zuten herrialde horietan, diruaren gehiegizko balioak, hain zuzen, barne kontsumoa moteldu izan du, eta esportazioen lehiakortasunari kalte egin die. Metropoliarentzat, berriz, abantaila agerikoa zen; Frantziako konpainiek diru propioarekin, merkatuko prezioaren azpitik, eskuratzen zituen kolonietako lehengaiak.
Truke finkoak badu beste ondorio bat ere. Frantziak, Frantzian pentsatuz, liberarentzat —eta gero euroguneak euroarentzat— hartutako erabakiek zeharkako eragina zuten Afrikako herrialde haietan, eta beti ez zen mesederako.
Lotura estuak
Deskolonizazioa Afrikara iritsi zenean, beste potentzien pean egondako eremuetan diru propioak agertu ziren, baina Frantziarekiko loturak hor jarraitu zuen Saharaz hegoaldeko hainbat herrialderentzat. Finean, independentzia aitortuko bazien, Frantziak elkarlanerako akordioak sinatzea jarri zien baldintza bere koloniei. Eta akordio horien arabera, besteak beste, herrialdeek CFA frankoari eutsi behar zioten.
Hori guztia, Parisen arabera, herrialde horien mesedetan zen; inflazio eta debaluazio zakarrak eragozteko egonkortasuna eskaintzen zien Frantziak. Truke tasa finkoarekin adierazitako bermea zen, azken buruan Frantziako Altxorrak behar adina frantziar franko mailegatuko zizkiela bi banku zentralei, haiek atzerriko erreserba nahikorik gabe gelditzen baziren. CFA frankoaren historia guztian ez da halako erreskate baten beharrik izan. 1994ko debaluazioan Nazioarteko Diru Funtsak eman zuen laguntza, eta Frantziak soilik zorraren zati bat barkatu zien herrialdeei.
Frantziaren bermeak, hori bai, kontraprestazioa zuen: Frantziako Altxorraren kontrola. CFA frankoaren eremuko herrialdeek euren atzerriko diruen erreserbak Frantziako Altxorrean gorde behar zituzten. Hasieran erreserba guztiak ziren, 1973tik aurrera %65 eta 2005etik gaurdaino erreserben %50. Trukean, %0,75eko interes eskasa jaso dute.
Baldintza hori desagertu egingo da orain. Frantziaren bermeak jarraitu egingo omen du, hori bai, Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroaren arabera, «beste aukerarik ez dagoenean soilik erabiltzeko». Historian zehar, dena den, Frantziaren eta haren kolonia ohien arteko lokarriak gehiagotan erabili izan dira aberastasunak lotzeko salbamendurako baino.