ELAk erakundeen politiken “zuriketa morea” salatu du
ELAk erakundeen politiken “zuriketa morea” salatu du. Jone Bengoetxeak Eusko Jaurlaritzak aurrera eramandako “politika diskriminatzaileak” salatu ditu.
«Eztabaida publikoan 115 ordutik gora egin ostean, 8. artikulua aztertzen hasi da Asanblea», gaitzetsi zuen lehen ministroak (65 dira eztabaidatzekoak), «gutxiengo baten jardun oztopatzailea» salatuz. «Ez dut uste gure demokraziak onar dezakeenik halako ikuskizun bat». Ez da ahaztu behar Emmanuel Macronen LREM Errepublika Martxan alderdiak gehiengo osoa duela Asanblea Nazionalean, eta, beraz, bozketa batean gobernuak ez lukeela eragozpenik izango bere erreforma onartua izateko.
Hasiera batean, bozketa martxoaren 3ko osoko bilkuran egin nahi zuen Errepublika Martxan-ek, baina eztabaida luzatuz joan da Asanblean. Espero izatekoa zen, oposizioak 41.000 zuzenketa aurkeztu baitizkio. Gainera, erreformari buruzko eztabaida datorren astean, martxoaren 6an, eten egin behar zen, martxoaren 15eko eta 22ko udal hauteskundeengatik.
Koronabirusak eragindako krisia aztertzeko xedez atzo goizean egindako Ministroen Kontseilua baliatu zuen Frantziako Gobernuak 49.3 artikulua abian jartzeko. Oraindik ez dago oso argi gobernuak bozketarik gabe pasatu nahi duen testua zein izango den, eta aintzat hartuko duen hasierako proposamenari aurkeztu zaizkion zuzenketaren bat. «Aberastutako testu bat» izango dela aipatu zuen lehen ministroak.
Oposizioak bide bakarra du orain bozketarik gabeko onarpena oztopatzeko. Diputatuek 24 ordu dituzte zentsura mozio bat aurkezteko, eta hura hurrengo 48 orduetan eztabaidatu beharko litzateke—astelehenean edo asteartean—. Dagoeneko bi zentsura mozio iragarri ditu oposizioak. Baina, edonola ere, Errepublika Martxan-ek gehiengo osoa du mozio horiek gainditzeko.
Mozio bateratua aurkeztuko dutela iragarri dute ezkerreko hiru taldeek, Frantzia Intsumisoak, Alderdi Sozialistak eta komunistek. «Mozioaren testua gobernuaren prozedura txarrei buruzkoa izango da, pentsioen erreformaren edukiari buruz baino gehiago, horrela guztiak eroso senti daitezen bozkatzeko orduan», zehaztu zuen Jean-Luc Melenchonek, Frantzia Intsumisoko buruak.
Errepublikanoek, berriz, beste zentzura mozio bat aurkeztuko dute. «Behartutako pauso bat da, eta demokraziaren ukazioa, aurrekaririk gabekoa pentsioen erreforma batean», salatu zuen Damien Abadek, Errepublikanoen Asanbleako buruak. BN Batasun Nazionala alderdiko presidente Marine Le Penek, berriz, galdera gaiztoa egin zuen, Frantziako gobernuak koronabirusaren hedapena eragozteko eremu itxietan 5.000 pertsonatik gorako bilkurak debekatu dituela eta: «Galdetu beharko dugu zein den egiazko helburua: frantziarrak babestea, edo manifestazioak eragoztea».
Prozedura
Gobernuak, printzipioz, aise gainditu behar lituzke zentsura mozioak. Hori gertatuz gero, 49.3 artikulua baliatuko lukeen testu berria Senatura pasatuko litzateke zuzenean, lehen irakurketan, eta, hor adostasunik ez balitz, erreformaren testua atzera Asanbleara itzuliko litzateke, non bozketarik gabe pasaraz lezake gobernuak, berriz ere 49.3 artikulua erabilita.
Frantziako Gobernu batek konstituzioko 49.3 artikulua aktibatu zuen azken aldia 2016an izan zen. Manuel Valls lehen ministro sozialistaren gobernuak erabili zuen, bere lan erreforma ezartzeko.
Orduko hartan ere gobernuaren jokaerak erantzun handia izan zuen kalean. Lau urte geroago, greba eta mobilizazio ugari izan dira Frantzian —eta Ipar Euskal Herrian— erretreta sistema erreformatzeko Macronen asmoen aurka.
Deliveroo, Glovo, Cuideo, Uber eta, oro har, plataforma digitalen bidez aritzen direnak hain azkar zabaltzen ari dira autonomo faltsuen iruzurra, ezen esparru horretan muga jartzea izango baita Espainiako Gobernuaren hurrengo neurria. Yolanda Diaz Lan ministroak iragarri zuen aurreko astean: Langileen Estatutuaren 1. artikulua aldatuko dute luze gabe, Gizarte Segurantzan soldatapeko gisa jardun behar duen langilearen definizio argiagoa jaso dadin, eta Interneteko enpresa handiek iruzur egiteko aurkitu duten zirrikitua ixteko.
Sarearen bidez jarduten duten erraldoi horiez gain, ordea, badira autonomo faltsuekin diharduten enpresa tradizionalak Euskal Herrian. Arotzak, margotzaileak, iturginak eta abar dauzkate beraientzat lanean, eta soldatapeko kontratu bat egin beharrean autonomo gisa dituzte, iruzur horrek ematen dizkien abantailak lortzeko: soldatapeko ez direnez, ez dute lege ardurarik lanik gabe uzten badituzte; haien kotizazioak aurrezten dituzte, beharginak berak pagatzen dituelako; edota kotizazio txikiagoa pagatu behar dute, hitzezko akordio bat badago enpresak berak langilearen izenean pagatu dezan autonomoaren kupoia. Oporrak, langabezia saria, gaixo baimenak… enpresak ez du inolako ardurarik langile horrekin, berez behargin horrek soldatapeko behar lukeen arren, soilik enpresa horrentzat jarduten baitu, enpresak jarritako baldintzetan, eta haren ekoizpen bitartekoekin; hots, autonomiarik gabe. Juridikoki ez du garrantzirik kontratuak dioenak, beharginak beste batentzat lan egiteak baizik; horregatik da soldatapeko eta ez langile autonomo. Iruzurrezko kontratuak bihurtzen du autonomo faltsu.
Epaitegietan dago auzia
Plataforma digital handiek, ordea, iruzurrari izkin egiteko bide bat aurkitu dute ekonomikoki mendekoa den langile autonomoaren kontratuan (TRADE). Deliveroo, Glovo, Cabify eta beste batzuk arautegi berezi bat eskatzen ari dira beraientzat, mota horretako langilearen kontratua garatuz.
Baina esparru legegiletik harago, partida hau esparru judizialean ere jokatzen ari da. Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak ebazpen garrantzitsu bat eman du orain aste batzuk. Haren arabera, Deliverooko rider-ak autonomo faltsuak dira. Bizikletarekin diharduten 532 behargini eragin die epai horrek. Egon dira, ordea, beste norantzako ebazpenak ere —Glovoren kasuan—; alegia, esaten dutenak plataforma digitalentzat aritzen diren langileak autonomoak direla, legezkoak. Espainiako Auzitegi Gorenera iritsi arte ez da argituko auzia, hark ezarriko baitu jurispridentzia. Hori gertatu aurretik, ordea, Madrilgo gobernuak aldatu egin nahi du Langileen Estatutuaren 1. artikulua. Baliteke aste batzuk barru prest egotea idatzi berria.
«Negozio eredu horrek bi helburu ditu», esan dio BERRIAri Andrea de Vicente EHUko irakasleak; «lan harremanak lan esparrutik aldentzea da lehena. Hau da, lan harremanen inguruan jasota dagoen guztia alboratzea, indarrik gabe uztea, eta hor sartzen da langilearen babesa, legediak jasotzen duena». Kontratazio digitalean aditua da De Vicente; «klase kontzientzia haustea» da Interneteko enpresa horien bigarren helburua, haren arabera. «Finean, langileak elkarren lehiakide bihurtzen dituzte».
Langileentzako ondorio larriez gain, gizarte osoari kalte egiteko gai ere badira iruzurrezko kontratazio horiek. «Gizarte Segurantzaren kutxa husten ari da, eta 75 milioi euroko zuloa eragiten du kutxan enpresa horien iruzurrak, hau da, dagokion soldatapeko kontraturik ez baina autonomoena eginarazteak; UGTren txosten batek jaso du kopuru hori Espainiari erreparatuz». EHUko irakasleak esplikatu du autonomo faltsuekin aritzen diren enpresen patronalak aseguru pribatuak bultzatu nahi dituela. «Epe luzeko helburuak dituzte bide orrian; paradigma osoa aldatu nahi dute».
Eta zer sektoretan sartu dira lehiatzera enpresa horiek? Lehenik eta behin, ostalaritzan eta pertsonak garraiatzeko sektoreetan. «Ez da kasualitatea», dio De Vicentek; «prekaritateak jota dauden sektoreak dira; informaltasuna egunerokotasun bihurtu da jarduera horietan, eta modu oso indibidualean garatzen dira lanak, beharginen arteko harreman txikiarekin. Lan harreman alternatibo bat eraikitzen ari dira, azken finean, iruditeria kolektiboari horrelako lan harremanak normalak direla helarazita». Lan eredu hori beste sektore batzuetara eramaten hasi dira, gainera: adibidez, zaintza lanetara, Cuideoren moduko enpresen bidez.
Erraza da pentsatzea enpresa horiek emaitza ekonomiko onak lortuko dituztela kontratazioan lortzen dituzten abantailak kontuan hartuta, baina ez da horrela. Dirua galtzen dute denek. Glovok, esaterako, 90 milioi euroko zuloa plazaratu du 2019an. Non dago negozioa orduan? «Epe luzeko helburuetan dago. Funts handien bitartez finantzatzen dituzte. Kapital handiaren ekarpenei esker daude zutik oraindik, finean tresna bat baizik ez direlako lan harremanak ezagutzen ditugun bezala desagerrarazten hasteko». Uberrek berak zutik dirau oraindik Amazonen, Goldman Sachenen eta beste handi batzuen maileguei esker, hark ere dirua galtzen baitu urtero.
Cristina Gonzalez Glovoko langilea da. Bi urte egin ditu jada rider gisa Gasteizen, eta ongi ezagutzen du autonomo faltsu gisa aritzeko modua. Alternatibak asteon antolatutako Ekonomiaren uberizazioa forumean parte hartu du. «Enpresaren mendeko gara: hark ez badigu enkargurik ematen, lanik gabe geratzen gara. Sakelakoa, bizikleta eta abar geurea da, baina, arazorik sortzen bazaigu, enpresara jo behar dugu; esaterako, bezeroa ez badago», kontatu du.
Zer dio sinatu duen kontratuak? «Glovok eskuak garbitzen dituela, hitz gutxitan», esan du Gonzalezek. Autonomo erregimena pagatzen du hilero Glovoko langileak. «Hasieran, gazteentzako tarifa bat pagatzen nuen, 50 eurokoa, eta gero igotzen hasi zen». Zergatik egin ditu bi urte horrelako lan baldintzetan? «Beste erremediorik ez dudalako izan. Asko daude ni bezala Glovon, askotariko baldintza pertsonalen menpe. Badira diru sarrerak osatzeko baliatzen dutenak, eta badira adinean gora eginda daudenak eta horrelako lan bat lortu baino ezin dutenak».
Gero eta gehiago dira
Gonzalezek azaldu du enpresa saiatzen dela langilearekin duen harremana ezkutatzen, baina harreman hori oso agerikoa da. «Eraginkortasun sistema baten menpe aritzen gara. Sistema horrek nota bat ematen digu, eta hark finkatzen du zer ordu tartetan aritu gaitezkeen. Zenbat eta nota hobea izan, orduan eta ordu gehiago eskaintzen dizkigute. Jakina, denok nahi dugu nota ona, baina hori bezeroen esku dago hein handi batean, eta ahalik eta adeitsuen izaten saiatzen gara haiekin, nota txar batekin zigortu ez gaitzaten». Enkargu bakoitzean bi eta lau euro bitarteko kopurua irabazten du Gonzalezek, hiru kilometro inguruko ibilbideak egin eta gero; «euro eta erdiko enkarguak ere ikusi ditut. Gertuko lekuak izaten dira, baina bizikletan goaz, eta istripu bat edukiz gero… euro eta erdiren truke hil gaitezke; ez zait burutik kentzen».
Europako eta Amerikako hiri handietan zabalkunde handia dute Glovok, Uberrek eta abarrek, eta Euskal Herrian ere gero eta gehiago dira «uberizazioaren mendeko» bihurtzen ari diren langileak, EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronaren esanetan. «Cuideo ere sartu da zaintza lanetan, eta benetako basakeriak egiten ditu», esan du; «lan baldintza penagarriak eskaintzen dituzte, lanaldi amaiezinak, miseriazko soldatak… XXI. mendeko esklabotza dela esan daiteke». Iazko abenduan ekonomiaren uberizazioa baztertu zuen Gasteizko Legebiltzarrak, EH Bilduren ekimenez. Haren idatziak, Glovo, Uber eta beste batzuk arbuiatuz, EAJren, Elkarrekin Podemosen eta PSEren babesa jaso zuen.
Estarronak salatu du plataforma horietan lanerako izena eman bezain laster garbi uzten dutela zer hiztegi erabili behar den. «Enpresak ezartzen du ezin dutela hitz egin ordutegiaz, soldatez eta abarrez beste langileekin edota bezeroekin. Lan harreman bat dagoela erakutsiko lukeen hiztegia aldatzen dute. Ekonomia kolaboratiboaz aritzen dira, eta beste kontzeptu batzuez, eta, digitalizazioaren bidez, langileen gaineko ardura guztiak kentzen dituzte».
Gaur-gaurkoz, gehiegi da halakorik baieztatzea, ez baita ezaguna noiz bukatuko den birus kutsakorraren krisia; hots, zenbat iraungo duen pertsonen/langileen mugimenduak murrizten dituen egoerak. Hain zuzen, Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Batzordeak eta potentzia ekonomiko garrantzitsuenek muzin egin diote galeren aurreikuspen zehatzak emateari, baina gehienek aintzat hartu dute urtearen bigarren erdian ekonomia normaltasunaren bidetik joango dela berriro; alegia, koronabirusaren oldarraldia iragana izango dela jaso dute beren bide orrietan. Paperak edozeri eusten dio, baina ikusteko dago ekonomia globala kutsatzen ari den birus matxino bati eutsiko ote dion.
Mikroskopioa euskal enpresetan jarriz gero, Confebaskek aitortu du begien bistakoa dena: Txinan lantegiak dituztenek —Mondragon taldeko kooperatibek 22 fabrika dituzte— kalteak izango dituztela. Txinak sufritu du gehien orain arte, ez bakarrik osasunaren esparruan, baita ekonomiarenean ere. Lantegi ugari itxita egon dira edo daude, agintaritzak ezarritako berrogeialdiak hala beharturik, eta orain aste batzuk plazaratzen hasi zen galderak badu erantzuna. Bai, osagaien potentzia izaki, Txina ekoizpen kateak eteteko gai da bere mugetatik kanpo ere. Japonian eta Hego Korean gertatu da, eta sektore kaltetuena autogintza da. Izan ere, Asiako erraldoia da auto fabrika handiena munduan.
Berrogeialdiak, erronka handia
Baina Txinako galerak aspaldian daude jasoak multinazionalen koadernoetan, Euskal Herrikoak barne; kontua da COVID-19a arazo ekonomiko global larri bihurtu dela Txinako mugak gainditzearekin bat, eta nekez aurreikus daitezke ondorioak orain. Ziurgabetasun horretan dago giltzarria ulertzeko ekonomia 2008ko krisiaren pareko agertoki batera abiatu daitekeela esaten dutenen azterketak.
Lombardian (Italia), Europaren bihotzean, lantegi ugari itxita daude joan den ostiraletik. Autogintzako osagaiak egiten dituzten lau enpresa handi daude eremu horretan, eta gertatzen ari denaren neurria eman du asteon Iruñeko Volkswagenen zuzendaritzak iragarritakoa: aldi baterako enplegu erregulazio bat. «Badaezpada egindakoa» da, enpresaren esanetan, Italiako hornitzaileen egoera larriak ekoizpen katea etengo duelakoan erabakia (sindikatuen oniritzia lortzen badu).
Hornitzaile horien lantegiak itxita baitaude derrigorrezko berrogeialdiak direla eta. Koronabirusa ez da oso hilgarria, baina bai oso kutsakorra. Horrek berrogeialdi zorrotzetara derrigortzen ditu agintariak, zenbat eta denbora gehiago eutsi pandemia lehertu gabe, orduan eta gertuago egongo baita birusari aurre egiteko botika edo txertoa. Kontua da pertsonen joan-etorrien debekua arrisku handia dela ekonomia globalizatuarentzat, langileen joan-etorria murriztea baitakar eta, domino efektu batez, merkantziena ere bai. Beldurrak berak (edo zuhurtziak) eragiten duen hautuak bere pisua dauka bidaiak ez egiteko ere, hegazkin konpainiak eta turismoarekin lotutako industria datu deigarriez gogorarazten ari diren moduan.
Europarentzat koronabirusa ez dela brexit-aren pareko arazo bat uste zuen Confebaskeko buru batek joan den igandean. Interesgarria litzateke jakitea uste horri eutsiko liokeen gaur.