Renove plan berriak 130€ko laguntzak emango ditu etxetresnetan eta…
2010etik egoera gogorra bizi izan duen sektore bati laguntzea da laguntza horiek helburu nagusia. Guztira, 2,5 milioi euroko bonoak helaraziko dira.
Politikoki bidea libre izan dezake gobernuak, baina Gipuzkoaren adibidea dator gogora. Gobernuak ez du oraindik bertako garraiolarientzako konpentsazio neurriez hitz egin, baina Geroa Baik azpimarratu du bertako enpresak bi aldiz ez zigortzeko formulak bilatu behar direla. Hain zuzen, horrek buruko min franko eragin dizkio Gipuzkoako Aldundiari, 2018an N-1 eta A-15 autobideetan 3,5 tonatik gorako ibilgailuei ordainsaria ezarri zienetik. Foru arauak tokiko garraiolariei saria apaltzeko sistema bat ezarri zuen, baina EAEko Auzitegi Nagusiak bi aldiz baliogabetu du, Europako Batasuneko legedia urratu eta kanpoko garraiolarien aurkako bazterketa dela iritzita. Gorenak izango du azken hitza.
Nafarroako Gobernuaren planteamendua ustekabean etorri da. Alarma egoera ezarri aurreko astean, iragarri zuen N-121 errepideko tuneletan ibilgailu astunentzako ordainsariak jarriko dituela, «disuasio neurri gisa». Aspalditik, N-121ak zeharkatzen dituen herrietako biztanleak eta udalak protesta ugari egin dituzte kamioien joan-etorri handiaren aurka, eta proposamena errealitate horri loturik zegoela zirudien.
Haatik, maiatzaren 15ean, gainerako errepide nagusietara zabaldu zuen kamioiei bidesariak jartzeko planteamendua: A-15 Leitzarango autobidean, A-10 Sakanako autobidean, Altsasutik Ziordiara arteko A-1 autobidean, eta Castejon eta Cortes arteko A-68 autobidean. Nafarroa ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten Bideko eta Pirinioetako autobideak bidesarietatik libre geratuko lirateke, kontzesio enpresei ibilgailu kopuruaren arabera ordaintzen dielako; Tuteratik Irurtzunera arteko AP-15ean, berriz, bidesaria badago.
EBko 2004ko zuzentaraua oinarri hartuta, «erabiltzen duenak ordaintzen du eta kutsatzen duenak ordaintzen du» printzipioari erreparatu diote, Zirizaren esanetan. Europako Batasunean, ahalmen handiko errepideetan «guztiz hedatua» dago ibilgailu astunei bidesariak jartzea: %100ean Alemanian, Herbehereetan, Portugalen, Txekian, Belgikan, Suedian eta Danimarkan, eta oso hedatua Frantzian eta Italian. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak errepide nagusietan antzera jokatzen dutela deritzo gobernuak, eta, Nafarroa Europaranzko pasabide izanik, norabide bera hartu behar duelakoan dago.
Bidesarien bilketa kudeatzeko sozietate publikoa sortzeko asmoa azaldu du. Gastu propioez gain, bost errepide horietako mantentze lanez eta inbertsio berriez arduratuko litzateke. Uneotan, hain zuzen, gobernuarentzat lehentasunezkoa litzatekeen obretako batez arduratuko litzateke, adibidez: N-121 2+1 erraileko eredura egokitu eta Belate eta Almandozko tuneletako obrak. Kalkulatu du sistema horrekin urtero mantentze aurrekontuetatik bost milioi euro aurrezteko aukera legokeela; haatik, zehazteko dute nola eta zenbat finantzatuko den sozietatea. Arkuak eta bidesariak martxan jartzeak hamabost milioi euro inguruko kostua izan dezake.
Uneotan, Nafarroako errepide sistemaren zuloak handiak dira. Murrizketen garaiak min handia egin zuen. Iragan legealdian, obra publikoen orduko arduradunak, Manu Aierdi kontseilariak, hamaika bider ohartarazi zuen desoreka handia zegoela mantentze lanetan inbertitu beharrekoaren eta egiazki inbertitzen zenaren artean. Urtero, 72 milioi euro inguru behar dira Nafarroako errepideak taxuz mantentzeko, baina azken hamarkadan batez beste 36 milioi inbertitu dituzte. Barkosen agintaldian, 31 milioitik 47 milioira igo zen ahalegina, baina oraindik ere ez da aski.
Mantentze lanez harago, Miguel Sanzen azken agintaldian, errepideen plan zuzentzailea egin zen, 2010etik 2018ra artekoa. Epe hori amaituta, egitasmo horretan jaso ziren asmoak urruti geratu dira, eta 200 obra ez dira egin. Orduko hartan aurreikusi zen urtero 100 milioi euro inbertitu behar liratekeela, eta iaz, kasurako, bederatzi milioi baizik ez ziren inbertitu.
Bi autobideen gainkarga
Azken hamarkadan, esfortzu publikoa batik bat itzalpeko bidesarietara bideratu da. 2007an Bideko autobidea eta 2012an Pirinioetako autobidea eraiki zirenetik, 525 milioi eta 127 milioi ordaindu dituzte nafarrek, hurrenez hurren —55 milioi urtean, eta, kontratua amaitu bitartean, kalkulatzen da bien artean beste 1.377 milioi pagatuko dituztela —urtean 90 milioi—. Faktura horretan mantentze lanak sartzen diren arren, zama handiegia da.
Kontratuok bertan behera uztea aztertu du gobernuak, baina baztertu egin du: kontzesio enpresei kalte-ordainetan 512 milioi inguru pagatu beharko lieke. Hortaz, zuloak estaltzeko ardura kamioien esku utzi nahi du, baina garraiolarien haserrea piztu du. Auzia hasi besterik ez da egin.
Birusak hegalak moztu dizkio Lufthansari, gainontzeko aire konpainiei bezala, baina Alemaniako konpainia handiak Alemaniako Estatu handia dauka atzean babak eltzetik ateratzeko. Ikusteko dago lurrean dauden beste konpania batzuek ba ote dituzten atzean aireratzeko moduko laguntzak emango dizkieten estatuak.
Izan ere, norberaren enpresak salbatzeko indarrean sartu den Europako arautegiak baldintza berak jartzen dizkie estatu kideei, baina haiek ez dute gihar ekonomiko bera beren enpresa ikurretan esku hartzeko. Ondorioa da krisia atzean utzi eta susperraldia hasten denean enpresa batzuek besteek baino baldintza hobeak izango dituztela lehiatzeko; kapitalizazio sendo batek ematen duen arnasari esker, pandemiaren aurretik zegoen merkatuaren itxura aldatzeko gai izan daitezke, kuota eta posizioak irabazita, laguntza eskasagoak jasotakoen bizkar.
Estatu laguntzen inguruko arautegi berria eliteko kirolariei EPOa hartzeko aldi baterako baimena ematea bezala da, finean. Kontua da denek ez dutela diru bera dopinez aritzeko. Bruselan badakite zein den Txinako konpainia handiek duten abantaila munduko merkatuetan aritzeko; esaterako, CRRC trengintzako erraldoiak merkatu kuota handia eskuratu du proiektu garestiak finantzatzeko duen bermeari esker: Pekin da berme hori. Frantziako Alstomek eta Alemaniako Siemensek bat egiteko prozesua jarri zuten martxan iaz, CRRCri aurre egiteko munduan, eta gauzak nola diren: Lufthansaren erreskatea baimendu duen Lehia komisario berak galarazi zuen ezkontza hori, lehiaren arauak urratzen zituelakoan. Beasaingo CAFen ospatu ote zuten ez da ezaguna; motiborik bazen…
Euskal enpresen kezka
Euskal enpresetan bai baitago kezka beren lehiakideek jaso ditzaketen estatu laguntzak direla eta. Mondragon taldeko presidente Iñigo Uzinek onartu dio egunkari honi «oso gertutik» erreparatzen ari zaizkiela operazio horiei, gaur egun merkatuko lider diren euskal enpresa batzuentzat kalte izan daitezke eta. «Lur jota zeuden enpresak zutik jarri dituzte. Ez da berria. Eta arriskutsua da, bai, krisiak etortzen direnean merkatuko posizioak alda daitezkeelako».
Ez alferrik, estatu kideen 120 eskaera inguru onartu ditu Bruselak koronabirusarekin lotutako estatu laguntza bereziak direla eta; 27en ogasunak ia bi bilioi euroren bermeak, maileguak, donazioak eta bestelako laguntzak ematen ari zaizkie enpresei. Bada, kopuru horren erdia Alemaniako enpresentzat da; %17 Frantziakoentzat, eta %15 Italiakoentzat. Margrethe Vestager Lehia komisarioak berak onartu du Europako barne merkatuan lehiaren orekari eragingo diola horrek.
Eta timing-a zer den: Lufthansa bai, Naval ez. Aurreko urtean betiko itxitako Sestaoko ontziolako beharginek behin eta berriro eskatu zuten erreskate publiko bat, eta behin eta berriro erantzun zien Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ezin zela. «Garbi esan behar dugu: ez da posible, ez erreskatea eta ez publifikazioa: Europako Batasunak eragozten du». Naval zabalik balego, agian aukera bat luke orain, arautegi berriari esker. Jakina, ahal izatea eta nahi izatea ez dira gauza bera. Administrazioak aitzakia bat gutxiago luke behintzat.
2 Zer gertatu zaio? Dirua bideratzen duen konpainia batek arrastoa galdu diola diruari? Okerragoa izan daiteke. Badirudi inoiz existitu ez den diru baten berri ematen zuela bere kontuetan. Hau da, bere kontuak puztu zituela, arrakastatsua zela erakutsi eta burtsan bere balioa handitzeko. Aldi batez funtzionatu zion: 2018an sartu zen Dax indizean, eta 24.000 milioi ere balio izan zuen. Orain, balioaren %99 galdu du.
3 Zenbat diru galdu du? Wirecarden kontuak gainbegiratzen ari direnek diote 1.900 milioi falta direla. «Ziur aski, inoiz ez dira existitu», aitortu du konpainiak, azkenean.
4 Gauza larria dirudi. Hala da, bai, eta, horregatik, Alemaniako Poliziak Markus Braun Wirecardeko burua atxilotu du, eta bost milioiko bermea jarri dio. Steve Jobs europar baten gisa azaldu da azken urteetan Braun austriarra, hark bezala lepo luzeko jertseak janzten dituelako eta, ustez, teknologiaren azti bat zelako. Hitzontzi bat, orain ageri denez.
5 Nondik dator auzia? Afera ez da guztiz berria. Salatariei esker, Financial Times-ek 2019 hasieran argitaratu zuen Wirecarden kontuetan irregulartasunak zeudela, eta diru zuriketaren aztarnak bazirela. Baina orain lehertu da erabat, EY auditoreak uko egin dionean 2019ko emaitzak onartzeari, zalantzan jartzen zuelako kontuetan agertzen ziren 1.900 milioi benetan ba ote ziren. Filipinetan zeudela zioen Wirecardek, baina inork ez du oraindik haren arrastorik aurkitu.
6 EY ez zen aurretik ohartu? Ezetz dio. EYk salatu du «iruzur landu eta konplexu» bat izan dela, «munduko hainbat lekutan egindakoa, erakundeak engainatzeko». Bera ere engainatu zutela dirudi, azken hamar urteetako balantzeak sinatu zituelako eta ez zuelako ezer okerrik aurkitu. Ikerketapean dago hura ere, auditoreen oinarrizko lan batzuk ez zituelako egin.
7 Horrelako finantza konpainiak ez al dituzte erakunde publikoek gainbegiratzen? Bai, baina egia da finantza molde berrien sorrerarekin batzuetan ez dagoela garbi nork kontrolatzen duen zer. Wirecarden kasuan, nahiko argi dago Alemaniako finantza merkatuen gainbegiratzaileak, BaFin izenekoak, ez zuela bere lana ongi egin. «Erabateko desastrea da», onartu du haren buruak, baina ez du artean azaldu zergatik ez zituen ikertu FTren salaketak. Are gehiago, kazetariak ikertzen aritu da, eta, «anglosaxoniar espekulatzaileei» aurre egiteko, Wirecarden akzioen motzerako salerosketa debekatu zuen aldi batez.
8 Zergatik ote? Alemaniako elite ekonomikoak ere bere burua babesteko joera du: dieselgate, Deutsche Bank….
9 Zer gertatuko da orain? Polizia Jan Marsalek Wirecardeko zuzendaritzako kidearen bila dabil, ustez esku hartze zuzena izan zuelako iruzurrean. Wirecardentzat beranduegi da: porrot eskaera egin du, ordaintzerik ez duen 3.400 milioi euroren zorrak dituelako. BanFin haren bankua kontrolatzen ari da. Milaka akziodun txikik dena galdu dute.
Lan Ministerioak atzo ezagutarazi zuen testua, eta Maria Jesus Montero gobernuko bozeramaileak zehaztu zuen oraindik «zirriborroa» dela. Koronabirusaren krisiaren aurretik zuten eztabaidagai, baina azken hilabeteetan telelanak izan duen gorakadak prozesua bizkortu du. Oraindik eragile sozialekin eztabaidatu behar dute, eta uztailaren 7ra arte ekarpenak egin ditzakete. Gero etorriko dira gorteetako tramiteak.
Aurreproiektuaren arabera, enpresak bere gain hartu behar ditu langilearen ordenagailuaren, argindarraren eta Internet konexioaren gastuak. Hala ere, ez du zehazten nola edo zeren arabera kalkulatu eta ordaindu behar diren. Lan hitzarmenetan agertu daitezela eskatzen du, edo enpresaren eta langileen artean adostu daitezela.
Ordutegia arautzeko neurriak ere ageri dira, «malguak» izan behar dutela argituz. Langileak ordutegia bere beharretara egokitu ahal izango du, baina hura ordu jakin batzuetan bere postuan egotera behartzeko eskubidea aitortzen dio enpresari. Horretarako, tarte horren hasiera eta amaiera orduak zehaztu behar ditu. Hor sartzen dira kontrol neurrien mugak, enpresak langileak bere ordutegia «zintzo» betetzen duela ziurtatzeko erremintak erabili ditzakeelako.
Kontrolaren eskutik doa «deskonexio digitalerako» eskubidea. Alegia, langileak ez du zertan une oro laneko baliabideei kasu egiten egon: «Atseden orduak errespetatu beharko dira, baita lan jardunaldiaren legezko iraupena ere». Besteak beste, enpresak ezingo du langilea behartu programa edo baliabide jakin bat instalatzera —laneko posta elektronikoa, adibidez— bere gailu elektroniko pertsonaletan.
Telelanak «borondatezkoa» izan beharko du, eta langilea nahi duenean itzul daiteke lantokira. Era berean, etxetik lan egitean ez da inolako eskubiderik galduko. Neurri horien aplikazioa kontratuetan edo lan hitzarmenetan agertu beharko da.
Deslokalizazioaren mamua
CEOE Espainiako enpresarien elkarteak telelana kontrolatzeko arauak «bizkorregi» ezarri nahi izatea leporatu zion atzo gobernuari, eta «zuhurtzia» eskatu. Antonio Garamendi patronaleko presidentearen hitzetan, baldintzak gogortzeak deslokalizazioa eragin dezake: «Norbait kontratatu behar baldin badut, eta ezinezko baldintzak ezartzen badizkidate, eta ezin badut nire lantaldea kudeatu, bihar bertan Portugalen kontratatu dezaket norbait… Mundua globala da, eta digitalizazioa ere bai. Kontu handiz planteatu behar da».
Eskaera horiek Gizarte Segurantzak jaso ditu behin-behinean, haien kudeaketa Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari ematen dien mandatua ez dagoelako prest. Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren lehen ordainketa atzo egin zuen Gizarte Segurantzak. Dirua jasoko dutenei ofizioz aitortu zaie laguntza, beren kargu seme-alabak izateagatik laguntza jasotzen zutenei, hain zuzen. Aldaketa hori izan dute 65 jasotzailek Hego Euskal Herrian.
Bestalde, Mari Carmen Maeztu Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilariak esan du errenta bermaturako aurrekontua 110-115 milioi euro artekoa izango dela aurten, krisiarekin eskatzaileen kopurua handitu egingo baita.