Joaquin Beltran aurkitzeko eskatu dute, luizia gertatu eta bederatzi…
Zaldibar Argitu: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze lurperatu zituen luizia duela bederatzi hilabete gertatu zen zabortegian. Elkarretaratzeak. 2020ko azaroak 7.
Eta orain zer?
Orain ahalik eta enplegu gehienari eusteko ahaleginak egin behar dira. Erakundeek egin behar dute esfortzu hori. Ia 190 milioi euroko estimazio bat egin dugu, orain arte izan ditugun mugak aintzat hartuz, eta itxiera honek aurreikusitako laguntza horiek handitu egingo ditu. Erakundeen eginbehar horrek galarazi behar ditu kaleratzeak. Sektorearen helburua da ahalik eta lanpostu gehienei eustea, eta enpresen itxiera eragoztea.
Eusko Jaurlaritzak, ordea, 30 milioi euroren laguntzak iragarri ditu oraingoz…
Bai, oso urrun daude gu eskatzen ari garen laguntzetatik eta gerturatzeko bide horretan topo egin beharko dugu. Ostalari asko daude zorpetuta, inbertsioak egin dituztelako egoera berriari aurre egiteko, edota pandemia aurretik ere egina zutelako inbertsio hori. Zor hori itzuli egin behar da; ez digute barkatuko, noski. Eta bien bitartean, alokatzaileekin borrokan ari dira, alokairua jaistea lortuko badute. Muturreko egoera gehiegi daude ostalaritzan.
Katalunian, gobernuak esku hartu du alokairuan. Jaurlaritzak gauza bera egitea nahi duzue?
Enpresei beren alokatzaileekin negoziatzeko esan diegu elkartean, eta bide hori ez uzteko, baina horrelako egoera batean, lokalen jabeek ezin dute erabaki alokairua merkatu edo ez. Sektoreak eskertuko luke alokairuaren auzian Jaurlaritzak esku hartzea, eta salbuespen neurri orokor bat hartzea, salbuespen egoera batean gaudelako.
Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteek lanpostuak salba ditzakete, ezta?
Enpresentzako ez da batere erraza tresna horietara jotzea. Konpromiso batzuk hartu behar dira kontratuei sei hilabetez eusteko, eta egoera honetan ezinezkoa da jakitea hori bete ahal izango den edo ez. Enpresek enplegu guztiari eustea nahiko lukete, baina gaur egun nork daki zenbat iraungo duen zutik bakoitzaren negozioak? Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak amaitzean, urtarrilaren 31 eta gero, mugekin jarraituko dugu? Litekeena da. Horrelako agertoki batean, erregulazioen tresna ez da opari bat enpresentzat.
Terrazak erabili ahal izateko esperantza zenuten? Arazorik handiena lokalen barruan dagoela dirudi. Edo zuentzat hobe al zen dena ixtea, enplegu erregulazioak errazteko?
Iturri ofizialen arabera, kutsatzeen %3,2 gertatzen dira ostalaritzan. Gu ez gara kutsatzeen gune nagusia; hori hasteko. Terrazak? Baten bati ongi etorriko zitzaion beharbada, baina denok ez dugu aukera hori, eta, beraz, ez litzateke neurri on bat denontzat. Izan ere, ez da gauza bera ABEEra jotzea itxiera ofizial bat izanda, edo muga batzuk daudelako. Alde horretatik hobe izan da dena ixtea.
Gimnasioak eta elizak zabalik daude…
Eta zenbat eta zenbat gehiago, mugekin edo gabe… Zer sektore dago itxita? Hori da galdera. Eta erantzuna da: ostalaritza. Neurri hori hartu duenari galdetu behar zaio zergatik.
Neurri orokor bat da, ordea; Europako zati handi batean dago. Denak ote dabiltza nahastuta?
Ez, baina kanpoan, itxierarekin batera, neurriak eta laguntzak finkatu dituzte. Galizian, 7.000 euro arteko kopuru bat negozio bakoitzeko. Alemanian eta Frantzian, gauza bera. Konfinamenduak laguntza batzuekin datoz. Hemen ez dago horrelakorik. Hitzak bai, baina herrialde serio batean, plan zehatzak egon behar dira. Denbora nahikoa egon da horretarako. Itxierarekin batera, oso garbi geratu behar zuen nola eta zenbateko laguntzekin egingo zuten itxiera hori. Zain gaude oraindik.
Udan, uste baino hobeto egin dute lan ostalaritzakoek; Gabonetan ere gerta daiteke hori?
Batzuei uste baino hobeto joan zaie, bigarren etxebizitzetako herrietan adibidez, Zarautzen, Bakion eta horrelakoetan. Beste askori, ez, turismorik ez da egon-eta. Ostalariek Gabonak baditugu, hobeto, baina ezinezkoa da ohiko Gabonak ospatzea. Enpresa bazkariak eta abar ez dira egongo.
«Kontua da nola iritsi garen egoera honetara», esan du sindikatuak; «Jaurlaritzaren planifikazio eta estrategia ezak ekarri gaituzte egoera honetara. Unean-unean hartzen dira erabakiak, beti gertakarien atzetik». ELAk uste du Jaurlaritzak birusarekin «elkarrekin bizitzea» erabaki zuela, eta pandemia neurtzeko ezarri dituen mailak Europako beste lurralde batzuetan baino «askoz altuagoak» direla; «ondorioz, egoerak gainezka egiten duenean baino ez du esku hartu».
Zenbait tasa, bertan behera
Gasteizko Udalak iragarri du zabor eta terraza tasak bertan behera utziko dituela gaurtik aurrera. 1.300 negoziori eragingo die neurriak, eta itxierak irauten duen bitartean iraungo du. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak dio erruduna ez dela sektorea, jendeak tabernetan harremanak egiteko modua baizik.
Ipar Euskal Herriko aurrezkia bildu eta harekin enpresen sorrera laguntzen duen arrisku kapitaleko sozietate bat da Herrikoa. Hemen elkarteak sortu zuen, duela berrogei urte, eta ordutik kasik 20 milioi euro inbertitu eta 366 enpresa lagundu ditu
Hiru eta hogei kide artean izan ditzake Herrikoa-ko zaintza batzordeak, eta sozietateko akziodunen batzarrak hautatzen ditu urtero. Herrikoa sozietatearen kudeaketa ikuskatzea eta araudi etikoa errespetatua dela zaintzea da haien funtzioa. Orain arte hamasei kidek osatzen zuten, baina urriaren 13aren ondotik lehertu egin zen. Bellanek BERRIAri aitortu dio gaia konplikatua dela, «isilik egoteko betebeharra» dutelako berez. Honela kontatu du Zoom plataformaren bidez egin zuten bilera: «Izan ziren eztabaida konplikatuak, eta adierazpen sexistak izan ziren; edo gutxienez emazteen kontrakoak. Emazteek dimititzea erabaki dute. Normala iruditzen zait». Ez du gehiagorik erran nahi izan. «Zur eta lur» gelditu zirela azaldu du. Jauregirekin eta Oxandabaratzekin «iritziak trukatu» eta haiek ere dimititzea erabaki zutela azaldu du. Heldu den urtarrilean egitekoa dute Herrikoa-ko akziodunen biltzarra, eta zaintza batzorderako kide berriak bozkatzeko aukera izanen dute bertan. Bellanek erran du ez dela berriz aurkeztuko.
Diskrezio berarekin mintzatu da Beñat Jauregi, Herrikoa sozietatea sortu zuen Hemen elkarteko presidentea. «Herrikoa-n ezin gara mintzatu barnean pasatzen diren gauzez, hori da gure politika. Bilkuraz geroztik aritu naiz barnean gauzak argitzen. Eskatu dudana da Herrikoa-k gure kideei esplikatzea zer pasatu den, bakoitzak jakin dezan eztabaida zer den. Ez nuen nahi baitezpada publikoa izan zedin». Urtarrilean iraganen den biltzar nagusiaren ondotik gauzak «argiago» errateko aukera izanen dela erran du.
Caroline Philipps enpresaburua mintzatu da argien. «Biziki agresiboa izan zen», kontatu du. «Bi pertsonak erran ziguten emazteak zaharregi ginela. Eta ez ginela ordezkari hoberenak; kontseilua gaztetu behar zela. Baziren beste hamabi gizon kontseiluan, baina suposatzen dut haiek ez direla zaharregi», adierazi du. Zehazki, «adin muga» pasatua zuela erran zion gizonetako batek Philipps-i, eta bere ordezkoa bazuela. Ez du izenik eman nahi izan, baina «planifikatua» zutela uste du; «biziki arraroa» izan zela dio. «Nire kasua izan zen lehena; gero, Andere Nahia atakatu zuten». Gertatutakoa «biziki gaizki» hartu zutela erran du. «Oso harrituak ginen. Han ginen han izatea eskatu digutelako». Dimititu duten gainerako kideekin mintzatzen saiatu da BERRIA, baina ez du haiekin harremanetan sartzea lortu.
«Ez da solas misoginorik»
Zaintza batzordean gertatutakoaz galdetuta, horri buruz sozietateak zabaldu duen agiria bidali du Marie Claire Salaberri Herrikoa-ko zuzendari nagusiak. «Herrikoak argi eta garbi gezurtatzen ditu dimisioa eman duten batzordeko kide batzuek egin adierazpenak», idatzia da bertan. Bi ohar ere egiten ditu. Batetik, Herrikoa-k «etnia, erlijioa, politika edo sexu irizpideetan» oinarritutako diskriminazio oro «errefusatzen» duela. «Hori bere araudi etikoan idatzi baloreetarik da, sozietateak kasu guzietan zorrozki errespetatzen duena». Bestetik, zaintza batzordeko kideen betebeharra dela «bilkuretara erregularki jin eta bertan aktiboki parte hartzea», eta hango solasen «konfidentzialtasun osoa» errespetatzea.
Halaber, zehazten du zaintza batzordeko kide emazteei ez zaiela «sekula» eskatu beren lekua beste emazte gazteago batzuei uztea. Agiriaren arabera, batzorde horretan izan diren desadostasunak «belaunaldi desberdinen ordezkatzeari buruzkoak» izan dira. «Bereziki aipatu da ez dagoela 20 eta 50 urte arteko pertsona fisikoa den batzordekide bakar bat ere. Hori da gauza ona, eta Herrikoa-rentzat Euskal Herriko errealitate ekonomikoarekin hozka handia izateko arriskua dakar».
Agirian gehitu dutenez, bilkuraren ondotik «agerian» eman da dimisioa eman duten pertsonetako batzuek ez zutela eskatu den jarraitutasun minimoa errespetatzen, «bilkuren erdiak baino gehiago» huts egin baitituzte. Azkenik, azpimarratu dute azken hamabi hilabeteetan 122 enplegu sortzen lagundu duela Herrikoa-k. «Norabide estrategikoei buruz, kudeaketari buruz, eta politikari buruzko funtsezko desadostasun bihirik ez da».
Abuztuan itxi zuten fabrika. Enpresak prestakuntza eta orientazio plan bat eskaini dizkie langileei, eta konpromisoa hartu du behargin guztiak birkokatzeko hamabi hilabeteko epean (hamabost hilabete, 50 urtetik gorakoen kasuan). Guztira 238 pertsona zeuden han.
Laster ikusiko da Agoizko plantari buruz esandakoa zer neurritan den egingarria. Izan ere, enpresak iragarri du balitekeela doikuntza gehiago egitea errentagarritasuna lortzen saiatzeko prozesuan, baina ez du eman xehetasunik. Dena den, Nauenek azpimarratu du taldeak «oinarri sendoak» dituela «errentagarritasun iraunkorrera itzultzeko». «Dagoeneko martxan dauden neurriek gure jarduna hobetuko dute, eta gure indarguneak indartuko dituzte, klima aldaketaren aurkako borrokan etorkizun bikaina duen industria baten buru izateko jarrera hartuz».
Siemens Gamesak 918 milioi euroren galera historikoak izan ditu 2020ko ekitaldi fiskalean (iazko urritik aurtengo irailera arte), COVID-19aren eraginez. Enpresaren arabera, datu horiek agerian uzten dute Indiako merkatuaren etengabeko moteltzea eta Europako iparraldean proiektuak gauzatzean izandako gainkostuak, oraingo krisiak areagotu egin dituenak. Aurten salmentak %7 jaitsi dira. 9.483 milioi eurorenak izan dira; horietatik 2.868 milioi, azken hiru hiruhilekoan.
Eskaera zorroa handituz
Egoera «zaila» dela aitortu arren, konpainiak azpimarratu du 14.736 milioiko «eskaera errekorra» izan duela 2020ko ekitaldi fiskalean, %15,6 igo baita. 30.248 milioiko eskaera zorroa du. Konpainiak azpimarratu duenez, «etorkizunerako oinarri sendoa eta energia eolikoaren potentziala» islatzen ditu horrek.
Egoerari aurre egiteko, zuzendaritza taldeak 2021-2023ko eperako negozio plan bat abiarazi zuen abuztuan, itsasoko eolikoetan (offshore) eta zerbitzuetan izandako «hazkunde errentagarriari» eusteko, eta lurreko eolikoetan (onshore) izandako galerei buelta emateko.
Hala, 2021-2023ko eperako bide orri bat ezarri zuen Andreas Nauenek gidatzen duen zuzendaritza berriak —ekainean, Markus Tacke ordezkatu zuen Nauenek—. Konpainiak espero du 2021ean 10.200 eta 11.200 milioi euro arteko salmentak lortzea, eta 2023an merkatua baino azkarrago haztea. Siemens Gamesak, ekoizpen bolumenari baino gehiago, errentagarritasunari emango dio lehentasuna, kutxa fluxuan eta iraunkortasunean zentratzeko. Konpainiak jakinarazi du 4.200 milioi euroko likidezia duela finantzaketa lerroetan, eta horietatik 1.100 milioi euro baino ez dituela erabili, eta 49 milioi euroko zor garbia duela.
Eskura duen informazioa aztertuta, auzitegiak uste du lehiaren defentsarako legea urratu izanaren «arrazoizko zantzuak» daudela. Era berean, nabarmendu du «bereziki kaltebera» den kolektibo bati eragiten diola: etxebizitza bila dabiltzanei, hain zuzen. Akordio horien oinarria gutxieneko prezio batzuk finkatzea da, euren arteko lehia mugatzeko, eta hori bezeroaren kalterako izan ohi da.
Espedientearen helburua arrazoizko susmo horiek behin-behinekoak diren ondorioztatzea da. Era berean, deigarria da bulego guztiak eremu geografiko jakin batekoak izatea: Bilbokoak. Ikerketak luze jo dezake, hemezortzi hilabeteko muga baitu. Gero, Lehiaren Euskal Kontseiluak izango du azken hitza, eta hark erabakiko du auzia artxibatzen duen, isunak ezartzen dituen edota espedientea itun batekin ixten duen. Ituna ebatziko balu, enpresek jarduera onaren konpromiso batzuk hartu beharko lituzkete euren gain.
Agintaritza beste baldintzak ere ikertzen ari da, alokairuen prezioaz gain: fidantzak, komisioak… Dena den, baldintza batzuk nahiko zabalduta daude sektore osoan. Esaterako, agentziaren komisioa etxebizitzaren hilabete bateko errentaren adinakoa izatea, eta hura etxea alokatzen duenak ordaintzea. Jabeek ordaintzen duten kopuruetan gora behera handiagoak izaten dira.
‘Salatariei’ mesedea
LEA administrazio izaera duen erakunde autonomo bat da, eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikia dago. Isun ekonomikoak jartzeko ahala du: arau-hauste arina bada, urteko negozio bolumenaren %1era artekoak; ertaina bada, %5era artekoak; eta larria bada, %10era artekoak. Kasu honetan, balizko kartel bat ikertzen ari da, eta halakoetan Erruki programa delakoa dauka. Enpresetako bat isuna ordaintzetik salbuetsia gera daiteke, baldin eta ikerketan baliagarria izan daitekeen informazioa ematen badu.
Ez da etxe agentzia batzuk prezioak adosteagatik ikertzen dituzten lehen aldia, baina oraingoan berritasuna da bulego fisikoak dituzten enpresak direla. Izan ere, iragan maiatzean, Lehiaren Defentsarako Espainiako Batzordeak ireki zien zigor espedientea zazpi etxe agentzia handiri: besteak beste, Idealista eta Look & Find Internet atariei, sektoreko liderretako biri.