Lauak taldeak 138 langile kaleratzeko prozedura abiatu du
Lan agintaritzak bi asteko epea du orain Lauak-en eskaerari erantzuteko. Baiezkoa bada, haren ondoren hasiko dira langileak kaleratze gutunak jasotzen.
Konfinamenduen eta bidaiatzeko beste mugen ondorioz aeronautikaren sektore osoa «larri» dagoela argudiatu du enpresak kaleratzeak justifikatzeko. Nagusiki Airbusentzat egiten du lan, eta lan eskaerak asko gutxitu direla azaldu du: %50 2020ko azken bederatzi hilabeteetan. Erantsi du beste hainbeste gutxituko zaizkiola salmentak ere.