Jaurlaritzak 2021ean ekingo dio Lanbideren erreformari, “eraginkorra egiteko”
Eusko Jaurlaritzak 2021ean ekingo dio Lanbideren erreformari, “eraginkorra egiteko”. Enpleguaren Euskal Estrategia eta Enplegu Plan Estrategikoa ere landuko ditu.
Sindikatuek mahaia utzi dute, Osasun Sailak proposamena publiko egin…
Sindikatuek mahai sektoriala utzi dute, Osasun Sailak proposamena bileraren aurretik argitaratu ostean. Neurrien artean Lehen Mailako Arreta indartzea zegoen.
Parisek ezin du gehiago itxaron, edo bai
Zerga berri hori izozturik zeukan Parisek, AEBek ezarritako tarifa bereziak bezala. Su etena adostu zuten, eta OCDEren teilapera joan ziren nazioarteko adostasun baten bila. Baina Trump ez zegoen europar harroputz horien eskaerak aintzat hartzeko prest. Nola emango zion ba Frantzia chauvinistari garaipen bat America first kantuaren solistak? Noiz eta hauteskunde urtean. Gauza bat baita AEBek ere konpainia erraldoi horiek zerga gehiago paga ditzaten aldaketa fiskal bat beharrezkoa dela barneratzen hastea, alegia, eta bestea Europatik datorren erasoaldi bat gisa begitantzen dena onartzea.
Eta orain zer? Paris besterik gabe hasiko da zerga berria kobratzen? Washingtonek muga zergak aplikatuko ditu trukean? Eta negoziazioaren beste mugimendu taktikoa baizik ez bada hau? Mila ehuni joka daiteke aukera horren alde.
Arnasa, Poloniara
Egun negoziazio prozesu betean daude, abenduaren 12ra arte luzatuko dena. Asteartean izan zuten bigarren bilera zuzendaritzarekin eta balizko erosle bat aipatu zien, baina izenik eman ez, eta gehiegi zehaztu gabe. Atzo, aldiz, Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailarekin bildu ziren. Urrutikoetxea ez zen bereziki baikor irten bilera horietatik. «Hitz onak bai, baina ziurgabetasuna da okerrena. Ea negoziazio epeak aurrera egin ahala eskaintzarik iristen den». Tira, bat jaso dute dagoeneko: sei langilerentzako lana urtarrilera arte eta «irteera ordenatuak» besteentzat. «Lotsagarria da», kritikatu du. Egun greba mugagabean daude, apirilera arteko lan karga baitute. COVID-19aren krisian ez dute aldi baterako erregulaziorik ezagutu.
Kelvionek Espainian dituen beste bi plantekin batera itxi nahi du Igorrekoa, baina ez lan faltarengatik. «Guk dakigula, milioi bat euro inguruko hiru enkargu Poloniako plantara bideratu dituzte azken asteetan, eta susmoa dugu gehiago izaten ari direla. Eskaera horiek egun dugun lanari gehitu beharko litzaizkieke. Hau multinazionala da, eta zuzendaritzaren gehiengoak lana Poloniara eraman nahi du».
Urrutikoetxeak argi du zein den diagnostikoa: «Deslokalizazio kasu argi bat da. Ez dakit han gure kalitate parametroak dituzten; ezetz esango nuke, guk hemen galbanizatu labe ona dugulako. Baina han lan baldintzak kaskarragoak dira, eta ezin gara lehiatu. Bueno, oraingoz, laster hemengo baldintzak ez dira hangoetatik urrun ibiliko».
Kelvion GEA zena erosita iritsi zen Igorrera, eta duela hogei urte 140 langile ziren. Bero trukagailuak egiten dituzte. «Lagunei azaltzean esaten diet autoen erradiadoreak bezalakoak direla, baina industrialak, 10-15 metrokoak». Bi tankerako bezeroak dituzte: taldea bera eta haren eskariak; eta kanpokoak. Kanpoko askok Igorreko lanak exijitzen dituzte; multzo barneko eskarietan, aldiz, salneurria enpresak jartzen du. Hortaz, enpresak negozio bolumenaren eta fakturazio zifren gaineko kontrola du.
Langileak hasiak dira protestekin. 24 orduko zaintzak egiten ari dira lantegiaren aurrean, eta mobilizazioak deituko dituzte. Negoziazioan, neurri ez-traumatikoak lortzen saiatuko dira. Lantaldearen batez besteko adina, baina, 45 urtetik beherakoa da eta gutxi daude erretiro aurreratua hartzeko moduan. Urrutikoetxeak dio giro goibela Arratia osora zabaldu dela. «Iaz Araluce itxi zuten, aurretik Negarra, orain gu… Bailara kinka larrian ikusten dut».
Bilbo Estibak uko egin dio berriz bitartekaritzari
Bilbo Estibaren ustez negoziazioak ez du biderik sindikatuek defendatzen dituzten argudioak lan hitzarmenetik haratago doazen eskaerak direlako. Sindikatuek, aldiz, aurkakoa esan izan dute, lan hitzarmena akordioa pribatua den heinean osagai ezberdinak izan ditzakeela. Enpresaren arabera 25 bilera egin dituzte 2019ko abenduaz geroztik. Gaurkoa grebaldiaren 49. eguna da.
Kaleratzeak eta lekualdatzeak biltzen dituen akordioa egin dute GTS…
Gestamp Tooling Services (GTS) konpainiak akordio transakzionala egin du langileen ordezkariekin. Aurre-erretiroak, lekualdatzeak eta kaleratzea aurreikusten ditu.
Sindikatuek salatu dute Osakidetzak ez dituela euren aldarrikapenak aintzat…
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dutenez, Osakidetzak ostegunerako deitu duen mahai sektoriala “hutsik dago edukiz”.
Euskadiko BPGa % 10 jaitsiko da aurten eta %…
Euskadiko BPGa % 10 jaitsiko da aurten eta % 7 igo 2021ean, Laboral Kutxaren ustez. Itxi gabe dagoen arren, erorketa handiagoa izango dela uste da.
ITP Castingsek 136 kaleratze egiteko asmoa du, ia lantalde…
Langile batzordeko iturriek aitortu dutenez, ITP Castingseko lantalde murrizketa espero baino handiagoa da. Erregulazio espedientea eskatzeko gutxienez langileen %10ei eragin behar die, baina, ITP Aerok duela bi hilabete Zamudion (Bizkaia) aurkezturiko erregulazioak hango lantaldearen %15ei eragin zienez, antzeko zerbait espero zuten. Kaleratze proposamena, ordea, esperotakoa ia halako bi izango da..
Negoziazioa atzo hasi zuten, Bilboko hotel batean, eta sindikatuek espedientearen nondik norakoak jaso zituzten. Negoziazio mahaia ere osatu zuten: CCOO eta UGTko launa kide, LABeko hiru, eta ELAko bat. Enpresari dagokionez, arrazoi ekonomikoak eta ekoizpenaren ingurukoak arrazoitu zituen kaleratzeak justifikatzeko. Azken urtean ekoizpena asko jaitsi dela esana du, eta galerak izango dituela aurten.
Langile batzordeko kideek, baina, auzitan jartzen dituzte argudio horiek. Batetik, ITP bera delako PCBren bezero nagusia, eta hark duelako eskaera bolumena erregulatzeko ahalmena. Eta, bestetik, ITP egoera ekonomiko onean dagoela iritzi diotelako. Urrunago joan gabe, iaz 95 milioi euroko irabazia izan zuen.
Iragan irailean, baina, mugarri bat egon zen langileen eta enpresaren arteko harremanean. PCBko zuzendaritzak aldi baterako erregulazio espediente bat eskatu zuen, eta sindikatuek helegitea jarri zioten epaitegietan. Epaileak arrazoia eman zien langileei, eta neurria hartzeko arrazoirik ez zegoela ebatzi zuen. Hartaz geroztik, langileek nabarmendu dute eskaerak uzkurtu egin direla. Hala ere, diotenez, oraindik ere erritmo onean dihardute.
Langileek ez dute erabaki nola erantzun. Batzordeak aurreratu du «erabaki traumatikoak» saihesten saiatuko direla, euren iritziz krisia «koiunturala» delako, eta osasun egoerak hobetzean hegazkingintzak ere goraka egingo duelako. Protesta ekintzekin hasteko asmoa dute, eta ikusteke dago grebarik egingo duten. Sindikatuek. behintzat, erreakzio gogorrak izan zituzten atzo. LABek Jaurlaritzari non dagoen galdetu zion, Ezkerraldeko enpresa handienetako bat arriskuan dagoen honetan. ELAk, berriz, kostuak murrizteko pandemia aitzakiatzat hartu izana egotzi zion ITPri.
Salgai dagoen enpresa
Rolls Royce Ingalaterrako multinazionala da ITP Aeroren jabea, eta jakina da hura saldu nahi duela. Zamudioko erregulazioa erabaki zuenean, langile batzordeko kideek hor ikusi zuten gakoetako bat: soldaten masa murriztea, produktua erakargarriagoa egiteko. PCB ere salmenta horren barruan legoke, baina han momentuz ez dakite harremanik dagoen ala ez. PCBn hegazkinen turbinen piezak egiten dituzte, fundizioa ere badute, eta Zamudion lotu egiten dituzte gero. Planta horiez gain, ITPk beste bi ditu Bizkaian: ITP Externals (Derio) eta ITA (Zamudio).