Ostalariek ostegunetik aurrera eskatu ahalko dituzte 4.000 eurorainoko laguntzak
Ostegunetik aurrera eta hamabost eguneko epean, 4.000 eurorainoko laguntzak eskatu ahalko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko ostalariek.
Abenduaren 1ean iragarriko du Frantziako Gobernuak oraingo neurriak mantendu ala aldatuko dituen, dendek itxita jarraitu beharko duten ala ez. Baina hainbat merkatari elkartek iragarri du Gobernuak erabakitzen duena erabakitzen duela ireki egingo dituztela ateak, segurtasun neurriekin horretarako prestatuta daudela iritzita.
Donostia aldeko gasolindegi ezagun bateko terrazan ez dago lekurik eguerdi atseginean; eguzki izpiak aurpegian sentitzea oparia da azaroan. N-1 errepidean, Donostiarako norabidean doazen garraiolariek bete dute jatetxearen barrualdea; izan ere, ez da zaila hura betetzea: bi mahaitik batean bakarrik zerbitzatzen dute, sei mahaitan guztira. 15:30ak dira, eta oraindik bazkaltzen daude hamar bat langile.
Zerbitzariak bezero bati ohartarazi dio terrazako mahairen bat libre egon arte ezin dela kanpora atera, eta barrako tarte finko batetik ez mugitzeko. Segurtasun neurriek ez dute zerikusirik itxiera aurretik taberna gehienetan egon direnekin. Areto guztia dago seinalez beteta, bezeroak non egon daitezkeen garbi gera dadin. Komunera abiatu den beste bezero bati jakinarazi diote kaletik joan behar duela, han ere badela ate bat. Mezularitza enpresa ezagun bateko gidariak ez du ongi hartu abisu ozena: «Bakarrik komunera noa!».
Eta nola dago terraza? Kanpoko sei mahaietan ere laneko elastikoekin eta jertseekin jantzitakoak ikus daitezke, baina baita kaleko jantzitakoak ere, binaka, hirunaka eta baita launaka ere, kafe bat edo garagardo bat hartzen. Erraz suma daiteke batzuk ez direla haraino joan beren autoak erregai egarri direlako; ez dute presarik, lagunarteko solasalditxo batean daude, telefonoari begira tarteka. Horientzat ez da astunagoa izan gasolindegiraino joatea okindegiko ilaran egotea baino, kaleko banku baten zain; lagun batekin trago bat hartzeko lana ez da lana.
Kafetxo bat baino ez
Autoa gelditu dute Beasainera doazen lankide bik Tolosa igaro ondoren dagoen beste gasolindegi batean. Donostiatik datoz, eguneko lanaldia bukatu ondoren. Emakumeak kafe bat hartzen ari dira etxera iritsi aurretik; 16:00ak dira, ordu egokia terraza batean kafe bat hartzeko bazkaldu ondoren. Gasolindegiko jatetxeak aukera eman die horretarako, autoak erregaia behar ez duela ere. «Kafe azkar bat eta etxera», esan dute. Izenik ez dute eman, baina azaldu dute estreinakoz egin dutela geldialditxo hori. «Nori egiten diogu kalte, ba?».
Zerbitzariak berretsi du ez dela aspertzen egun hauetan; joan-etorrian dabiltzan beharginak dira «gehien-gehienak» bere bezeroak, baina lanean ez daudenak ere badatozela uste du. «Guk ezin diegu eskatu karneta jakiteko garraiolariak diren ala ez», dio, barraren atzean.
Barruko jangela beteta dago bazkaltzen ari diren beharginekin. Jertseetan erakusten dituzten enpresa logoek ez dute zalantzarako tarterik uzten. Mahaitik mahaira bi metro inguruko tarteak daude, eta egongela osoa seinalez beteta dago: barratik mahaira nondik joan behar den azaltzeko, barrako zer eremutan eska daitekeen argitzeko eta abar.
Kanpoko terrazan, hutsik daude zurezko mahai batzuk; beste batzuk ez. 16:00ak jo dute, eta garagardo bat hartzen ari dira bi gizon. Haien alboan, emakume bat kafe batekin. Zigarreta piztu du. Hutsik geratu berri den beste mahai batean lau gizon gazte egon dira garagardo batzuk hartzen; autoaren motorra piztu dutenerako, zerbitzaria haien mahaia garbitzen ari da desinfektatzeko produktu batekin. Donostialdekoan bezala, enpresa ibilgailu eta kamioiak bezainbeste dira auto pribatuak gasolindegiaren parkinean.
Institutuko ikertzaileen arabera, krisiari aurre egiterako orduan, euskal ekonomiaren eta euskal enpresen egoera hobea zen 2008ko krisiaren bezperetakoa baino. Hala ere, pandemiaren aurretik kalitatezko enplegua sortzea zen ekonomiaren erronka nagusia, eta hori ez da aldatu.
Koronabirusaren inpaktuaz, berriz, Orkestrak azaldu du oso desberdina izaten ari dela sektoreka. «Eraginak bereziki larriak izan dira hurbiltasuneko sektoreetan, esate baterako, ostalaritzan eta merkataritzan; baita kanpoarekiko oso irekiak diren sektoreetan ere, hala nola garraio materialean, metalurgian, eta kautxuan eta plastikoetan adibidez; eta gizarte jarduerarekin lotutako sektoreetan ere bai, aisia eta kultur jardueretan kasu».
Luzera begiratu beharra
Pandemiaren ibilbideak oraindik gauza asko baldintza ditzake, baina luze gabe izango diren erresistentzia neurriez gain, luzera ere begiratu behar dela uste dute Orkestrako buruek. Ildo horretan, Ivan Marten Orkestrako presidenteak erronkaren gakoak identifikatzearen garrantzia nabarmendu du, aukerak eta lurraldeak berak dituen indarguneak behar bezala baliatzeko: «Jakin badakigu gaur egungo egoera larria dela, baina gure lurraldeak aktibo asko ditu erronka honi arrakastaz aurre egiteko».
Urrunagora begira, «fokua erresilientzian» jarri behar dela uste du Mari Jose Aranguren Orkestrako zuzendari nagusiak, eta inklusiboagoa eta iraunkorragoa izango den beste lehiakortasun eredu baterantz abiatu.
Horretarako, zazpi erronka-gomendio eman ditu Orkestraren txostenak. Hala, uste du pandemiak bizkortu duen trantsizio digitalizazioaren erronkak aukerak ere ekar ditzakeela. «Baina enpresen, administrazioen eta, oro har, gizartearen trebetasunak eta gaitasunak hobetu behar dira, digitalizazioak negozio eredu berriak ekar ditzan eta herritarrek zerbitzu digital gehiago eska ditzaten». Iraunkortasuna eta ekonomia berdea ere aukera izan daitezke, eta hiru arlo aipatu ditu Arangurenek: elikagaiak, mugikortasuna eta energia.
Era berean, pandemiak erakutsi du zeinen funtsezkoa den ongizaterako eta beste sektore batzuen erresilientziarako ekonomia fundazionala, zeinak osasuna, elikadura, hezkuntza edo zaintza hartzen dituen barne. Hori bai, trantsizio horietarako laugarren erronka bat ere badu euskal ekonomiak, Orkestraren ustez, eta hori da gaitasunena.
Gaitasunen etengabeko bilakaeran eta prestakuntza moduak egokitzen lan egitea ezinbesteko ikusten du txostenak, «trantsizioak bultzatzeko behar diren gaitasunak izango dituzten pertsonak izan ditzagun».
Administrazio arinagoa
Enpresek eta pertsonek soilik ez, administrazio publikoek ere izango dute zereginik etorkizunean, eta «administrazio digitalagoa, arinagoa eta herritarrekiko hurbilagoa lortzeko pausoak ematen jarraitu behar» dela dio Orkestrak. Eraginkortasun hori behar-beharrezkoa izango da Europako funtsetatik iritsi daitekeen diruak behar bezala baliatzeko, baita trakzio lana egiteko ere.
Hain zuzen, administrazioen arteko elkarlaneko gobernantza eredua eta horretarako mekanismoak lantzea ere beharrezkoa ikusten du Orkestrak, «rolen banaketa argia bermatuz, bikoiztasunak saihesteko eta sinergiak aprobetxatzeko».
Espezializazio adimentsuko estrategia sendotu beharra da Lehiakortasun Institutuaren arabera, ekonomiak duen beste erronka garrantzitsua, eta hari iraunkortasunaren dimentsioa gehitu behar zaiola uste du. «Horrek aukera emango du lankidetza publiko-pribatuan sakontzeko, palanka izan dadin susperraldia eta trantsizioak bultzatuko dituzten proiektu komunak sortzeko, lankidetza publiko-pribatuko mekanismoez baliatuz».
Zamaketariek portuko gatazkaren inguruko beren bertsioa plazaratu dute agerraldi publiko batean. Alberto Dañobeitia langile batzordeko presidentea (Coordinadora) izan da bozeramailea, eta ez du kazetarien galderarik onartu. Enpresen aldeak beraien inguruan zabalduriko «difamazio eta albiste faltsuei» erantzun nahi izan diete: «Gertatu ez diren mehatxu, lege urratze eta ekintza ugari leporatu dizkigute. Asmo bakarra dute: iritzi publikoak portuan gertatzen ari denaren pertzepzio okerra izatea».
Bilboko portuko zamaketariek egun osoko greba deialdiaren zortzigarren eguna dute gaur —lanuzteak azaroaren 16an hasi zituzten—, eta azken asteetan negoziazio prozesuak martxan jartzeko haien saioak azaldu dituzte. «Egun indarrean dagoen lan hitzarmeneko edozein punturi buruz hitz egiteko prest gaude», nabarmendu du Dañobeitiak. Gako handietako bat hor dago, hitzarmen horren arabera, zamaketariek lehentasuna baitute portuan lurrean egiten diren lanetako askotan; alegia, zama ontzitik atera eta lurrean jarri ostekoetan. Eta lehentasun hori nolabait subrogatzea nahi dute. Jarduna liberalizatu duen legeak, baina ez du halakorik bermatzen. Horrek aldi baterako langileak kontratatzeko aukera ematen die enpresei, normalean baldintza txarragoetan.
«Konplot itxura»
Zamaketariek gogoratu dute azaroaren 6an bitartekotza eskaera bat egingo ziotela sektoreko Espainiako batzorde paritarioari, eta enpresek baztertu egin zutela. Ondoren, azaroaren 11n, Bilboko portuko agintaritzak bilera batera deitu zituen, eta negoziatu beharrean «arbitrajea» eskaini ziela. Sindikatuen ustez, hori da «inposizio estrategian» falta zaien pieza, arbitraje hori enpresen aldekoa izango dela uste dutelako.
Horren ondoren, sindikatuen ustez, enpresen borondate ezaren zantzu argiena dena iritsi zen. «Bi aldeen arteko negoziazioa irekitzearen truke greba bertan behera uztea eskaintzea, eta enpresek baztertzea, hasierako euren asmoak bakarrik kontuan hartuta, arbuiagarria da. Baina, horrez gain, bazterketa hori portuko agintaritzaren aurrean egiten bada eta hark grebak jarraitzeari oniritzia ematen badio, negoziazioaren aukera baztertzeko konplot itxura hartzen du guztiak».
Negoziazio saiakera horiek mehatxupean egin dituztela kritikatu dute. 320 langile finkoei lana ematen dien CPE elkartea desegingo zuela esan zuen lehenbizi Bilbo Estibak, eta gero behin-behinean diharduten poltsa historikoko zamaketariei «eraso» egin zien: «Hamabi urtez zerbitzu ona eman, profesionaltasuna erakutsi eta beti erabilgarri egon ondoren lanetik baztertu dituzte». Hamabi urte daramatzate egun bateko kontratuak kateatzean, eta haiek apurka finko egitea da grebagileen eskaeretako bat.
Mehatxuekin batera jasaten ari diren «presio poliziala» salatu dute zamaketariek. Portuan Ertzaintzaren auto eta furgoneta ugari ikus daitezke. «Enpresari bati langile batekin ez negoziatzea otutzen zaion bakoitzean, haren esku hainbeste polizia jartzen badituzte negoziazio eta lan eskubideak urratzeko, herrialde honek beste garai batzuetako kutsua har dezake». Era berean, langileek «probokazioen aurrean» izandako «jarrera eredugarria» txalotu dute; hala gehiegizko gutxieneko zerbitzuak jasotzean, «lan kargaren %100 izatera iritsi direnak»; nola «eskirolkeriarekin»ere. Greban enpresek langileak kontratu dituzte Adecco aldi baterako enpresaren bitartez.