‘Txotx’ik gabeko ‘txotx’ garaia, otsailaren 5etik aurrera
2021eko sagardotegien denboraldia edo ‘txotx’ garaia otsailaren 5ean hasiko da, baina, covid-19ari aurre egiteko neurrien ondorioz ezingo da txotxik egin upelez upel
Eustatek inoiz emandako daturik okerrena da. Aurrekoa, 2009koa, -%4,1 izan zen; hau da, koronabirusaren krisiak txiki utzi duela Atzeraldi Handiaren urterik okerrena. Bada, ordea, alde handi bat krisi horren eta oraingoaren artean: luze jo zuen hark, 2008-2013, baina oraingoan ez da horrelakorik espero. Eusko Jaurlaritzak uste du hasi berri den urtean %8,6 haziko dela bere ekonomia. 2021erako aurrekontuetan iragarritakoa baino hiru hamarren gutxiago da, baina azalpen bat eman du horretarako Jordi Campas Ekonomia eta Plangintza zuzendariak: iazko jaitsiera uste baino txikiagoa izan denez, txikiagoa izango dela haren errebote efektua.
Izan ere, Jaurlaritzaren azken aurreikuspenak, irailekoak, esaten zuen %10,1 txikituko zela BPGa, baina , azkenean, sei hamarren kendu dizkio iragarpen hari. Hori hala izan da udako errebotea uste baino handiagoa izan zelako —+%15,5, hiru hilabete arteko tasan—, eta urteko azkenekoa ez delako uste bezain txarra izan.
Beldur handia zegoen 2020ko laugarren hiruhilekoarekin, irailaz geroztik joan-etorriak eta harreman sozialak mugatzeko hartutako neurriek ez ote zuten berriro ekonomia atzeraldian sartuko. Azkenean, ordea, ez da halakorik izan, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia gai izan da hazkunde tasa positiboari eusteko; zehazki, %0,5 handiagoa izan da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero. Horren ondorioz, azken hiruhilekoan, urte arteko hazkunde tasan ez da ia aldaketarik izan, eta %7,8an geratu da.
Industria, hobetzen
Eustatek martxoaren 5ean emango ditu datu xeheagoak, orain eskuragarri ez duen informazioa jasotzen duenean, eta orduan jakinaraziko du sektorekako bilakaera nolakoa izan den. Edonola ere, Campasek aurreratu zuen industria izan dela azken hiruhilekoan hazkundea positiboa izatearen erantzule nagusia, zerbitzu batzuk, ostalaritzarekin eta turismoarekin lotura dutenek, maila negatiboan jarraitzen dutelako.
«Orain dagoen informazioak pentsarazten digu industriaren ekoizpenak eta esportazioek atzean utzi dituztela udaberriko eta udako jaitsiera handiak, eta urte arteko hazkunde tasetara gerturatzen ari direla», gaineratu zuen Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Horrenbestez, Azpiazuk espero du aurreko krisietan gertatukoa gauza berta gertatuko dela oraingoan ere bai: «Atzerriko eskariek tira egiten diote industriari, eta, hari lotutako zerbitzuak erakartzen dituenez, enpleguak gora egiten du, eta horrek eskarien eta zerbitzuen eskaria handitu duenez, hobekuntzen zirkulu birtuosoa sortzen du».
Industriaren sendotasuna gora behera, urte hasiera zaila izango dela onartu zuen Azpiazuk, hirugarren olatuari aurre egiteko neurriak galga bat direlako jarduera ekonomikoarentzat. Lehen hiruhilekoan urte arteko hazkunde tasa negatiboa espero du, eta positiboa bigarrenean, iazko hilabete okerrenekiko errebotea izango delako. Txertoen banaketen erritmoak eta pandemiaren bilakaerak zeresana izango dute jarduera ekonomikoaren suspertzean, baina Azpiazuk espero du 2022rako berreskuratuko dela koronabirusaren krisiaren aurreko maila.
Langabezia, ostiralean
Enpleguarentzat ere urte txarra izan da. Eustatek dio dedikazio osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, %8,1 murriztu dela, aurreko urtearekin alderatuta. Zenbaki osoetan, 79.300 enplegu dira horiek, baina kontuan hartu behar da sailkapen horretan sartzen direla aldi baterako enplegu erregulazioan daudenak ere, horrela egiten baitu Kontuen Europako Sistemak (SEC). Edonola ere, Campak azaldu du batez beste 45.000 lagun egon direla aldi bat baterako erregulazioan joan den urtean zehar. Horrenbestez, enplegu galera erreala 25.700 lagunekoa dela, irailean Gasteizko gobernuak kalkulatutako 30.000 enpleguetatik behera.
Langabezia tasari buruzko datuak ostiralean kaleratuko ditu Eustatek, baina urte osoko tasa %10,1 izango dela aurreratu du Jaurlaritzak —irailean, %11,2 eman zuen—.
Nastatek, urtarrilaren 29an kaleratuko du Nafarroako datua.
COVID-19a Txinan zabaldu zen lehenik, 2019ko abenduaz geroztik, eta han ezarri ziren lehen konfinamenduak gaitzaren hedapena kontrolatzeko, 2020ko urtarrilean. Baina neurri horiek beste herrialde gehienetan baino eraginkorragoak izan dira, eta, udaberriaren amaieraz geroztik, koronabirusaren kasu gutxi agertu dira. Horren ondorioz, ekonomiak ez du hazteko barne trabarik izan, beste eremu batzuetan ez bezala, eta 2020 hasierako hondoratzea gainditu ahal izan du.
Industria esportatzailearen indarrak pisu handia izan du suspertze horretan. Pekingo gobernuaren laguntzarekin, urteko azken hiruhilekoan %7,1 handitu da: aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu gehiago. Ikusteko dago erritmo horri eutsi ahal izango dion, ekoizpen horren zati bat esportazioetara doalako, eta horiei kalte egingo dielako bere bazkide komertzial garrantzitsuenek oraindik COVID-19arekin borrokan egon behar izateak. Berez, esportazioak asko ugaritu dira urtearen amaieran —+%18 abenduan—, eta, abenduan, inoizko merkataritza superabitik handiena izan zuen Txinak.
Kasu berrien arriskua
Pandemiari lotutako bi sailen esportazioak handitu dira gehien: medikuntzarako produktuak, eta etxetik lan egin ahal izateko behar diren gaienak. Esaterako, Txinak 225.000 milioi maskara esportatu zituen martxotik abendura, 40 maskara munduko biztanle bakoitzeko.
2021ean hazkundeak bultzada handia izango duela uste dute —%7,9 iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak—, baina harri batzuk ager daitezke bide horretan. Horien artean da go COVID-19a bera. Kasu berriak azaldu dira azken asteetan Txina iparraldeko eskualde batzuetan, eta joan den astean pertsona bat hil zen gaitzaren ondorioz, lehenengoa apirilaz geroztik. Pekingo gobernua ez dabil txikikeriatan COVID-19aren hedapena kontrolatzeko: hiri osoak ixten ditu, eta milioika biztanle etxean konfinatzen. Adibide soil batekin ikusten da nola jokatzen duen Pekinek: azken egunotan 23 milioi herritar konfinatu ditu, 718 kasu aktibo kontrolatzeko.
Urte berri txinatarraren atarian iritsi dira neurri horiek. Munduan pertsonen mugimendurik handiena eragiten duen data da hori, 3.000 milioi mugimendu gertatzen baitira, senideak bisitatzeko gehienak, baina baita atzerriko oporraldietarako ere.
Murrizketa horiek eragina izan dezakete barne kontsumoan, eta hain zuzen ere, hori da azken urteko suspertzearen alde ahula. Urte osoan %3,9 txikitu zen familien kontsumoa, jatetxeetan gertatutako %17ko uzkurtzearen ondorioz. Egia da urteko azken hiruhilekoan tasa positiboa izan dela —+%4,6—, baina krisi aurretik ohikoa zen soldaten igoera asko moteldu da, eta desberdintasun sozialak handitu dira.
Gobernuaren jarrera ere ikusteko dago. Ekonomia sustatzeko neurriak hartu ditu, baina zor handia pilatu du horretarako, eta orain haren zama ahultzen hasi behar duela iragarri du. Hala ere, urratsez urrats joango dela agindu du.
Munduko lehena, 2028an
Txina hazteak eta beste potentzia handienak atzeraldian egoteak badu beste ondorio bat: Txinaren pisu ekonomiko erlatiboa handitu egiten duela. NDFk kalkulatu duenez, pandemiak bi urte aurreratu du Txinako ekonomia munduko handiena izateko prozesua; 2028. urterako gainditu beharko luke AEBetakoa.
Horrek ez du esan nahi, inondik ere, Txina munduko herrialderik aberatsena izango denik, per capita BPGan eta errentan oraindik urrun dituelako Mendebaldeko herrialde gehienak eta Golkoko monarkia aberatsak.
Proposamen horiek mahai gainean jarri baditu ere, negoziazioa hasi besterik ez da egin. Datozen hiru asteetan astelehenero eta ostegunero biltzeko asmoa dute, eta aditzera ematen du xehetasun ugariz hitz egiteko asmoa dutela.
Langileei azalpena
Ororbian, Kybsek automobilentzako motelgailuak ekoizten dituzte, eta 900 langile ingururi ematen dio lana Kayaba taldeak. Langileen batzordean, LABek gehiengoa du 10 ordezkarirekin; UGTk bost ditu, CCOOk eta ELAk bina, eta Solidarik zein CCPk bana. Lehenik eta behin, sindikatuek bileraren nondik norakoak azaldu egin behar dizkiete langileei datozen orduotan: gaueko txandakoei bart gauean zehaztu zieten, eta goizeko zein arratsaldekoei gaur bertan emango diete horren berri.
Zuzendaritzak sindikatuei argudiatu zien pandemiaren ondorioz bezeroen eskari garrantzitsuak bertan behera geratu zirela. 2019an, lantokiak 2,6 milioi euroren irabaziak izan zituen, baina iaz 3,6 milioi euroren galerak izan dituela dio. Egoera ikusirik, sindikatuek «kudeaketa txarra» egitea aurpegiratu diote zuzendaritzari.
Nahiz eta lan erregulazioko espedientea atzera bota, enpresak 2023ra begirako produkzio jaitsiera aurreikusten du, eta, horren ondorioz, uste du ehun lanpostu inguru sobera daudela. Hasieran, espedientea 2023ra arte luzatuta, kaleratzeak apurka egitea proposatu zuen. Behin hori atzera botata, erretiro aurreratuen bidez egin nahi du. Gaur egun, 60 langile inguruk dute 60 urtetik gora. Gainerakoa, borondatez enpresa uzteko pizgarriekin osatzea proposatu du 70.000 eurokoak izango lirateke.
Atzo gaueko batzarrean eta gaur egingo den horretan langileen erantzuna jaso zain, datorren egunetan emango du bere iritzia langileen batzordeak. Enpresak lan erregulazioko espedientea atzera bota badu ere, kezkaz ikusten dute etorkizuna eta zuzendaritzaren planteamendua. Enpresak proposatutako alternatibez harago, aurrera begira fabrikaren zein enpleguaren gaineko bermeak izatea proposatuko dute.
Parlamentuan, EH Bilduko Bakartxo Ruizen arabera, «albiste ona da» Kayabak hasierako asmoan atzera egin izana. «Edonola ere, ondorioa argia da. Krisi honek eta eredu produktiboaren aldaketak eragin zuzena du langileengan. Erne erreparatu beharko diegu Kybsen gertatzen denari eta beste enpresa batzuetan gertatzen denari», zehaztu zuen. Pandemiaren aitzakian halako neurri gehiago etor daitezkeela ohartarazi zuen.
Baina eskatuko zaio hori baino zerbait gehiago ere: herrialdeko desberdinkeria izugarria benetan murriztuko duten neurri ekonomikoak hartzea; izan ere, desberdinkeria eta milioika estatubatuarrek ikuspegi ekonomikotik pairatzen duten segurtasun falta dira, hein handi batean, krision muineko funtsezko arazoak.
Desberdinkeria murrizteko, hori bai, aldaketek sakonekoak izan beharko dute. Baina halakoetarako, aukeraz gain, denbora behar izaten da. Eta Joe Bidenek, nahiz eta pandemia ostean ekonomiaren hazkunde indartsua espero den, ez du denbora gehiegi ekonomia eta enplegua gutxieneko maila batzuetara bideratzeko, eta politika horiek errotzeko, gero ezabatzen horren errazak izan ez daitezen.
Bi urteren buruan midterm direlakoak iritsiko zaizkio, Ordezkarien Ganbera eta Senatuaren heren bat aukeratzeko hauteskundeak. Ordurako AEBetako herritarrek euren poltsikoetan hobekuntzarik antzematen ez badute, gerta daiteke demokratek erabakiguneetan gehiengoak galtzea, eta Bidenen talde ekonomikoa edozertarako maingu geldituko litzateke. Itxi egin daiteke Bidenentzat Georgiako bi senatari demokraten garaipenarekin urtarril hasieran zabaldu zaion aukera tarte estua.
Donald Trump garaitzea ez zen gutxi demokratentzat, baina Senatuan gehiengoa irabazteak izugarri zabaltzen dio Bideni bultza ditzakeen neurri politikoen eta ekonomikoen zerrenda, nahiz eta gehiengo hori oso estua izan —50na senatari dituzte demokratek eta errepublikanoek, eta, berdinketa egonik, Kamala Harris presidenteordeak erabakitzen du—. Izan ere, berez Kongresuarena (bi ganberena) da zerga legedia eta gastu federala ezartzeko eskumena. Hori gabe, zaila zukeen taxuzko ezer egitea ikuspegi ekonomikotik, Barack Obamari gertatu zitzaion bezala. Eta demokratek ez lukete nahi jokaleku horretan egon bi urteren buruan.
Gastu federala handitzeko bidea errazten diete, gainera, interes tasa txikiek, eta hori azpimarratzen aritu da egunotan presidente hautatua, teorian defizitak gorrotatzen dituzten errepublikanoen diskurtsoa aurretik isilarazi nahian.
Eta, hala ere, asko kostako zaio Bidenen taldeari bere programako zenbait neurri aurrera eramatea. Kapitolioan jokatuko da borroka hori ere. Senatuan, berez, 60 boto behar baitira legeak onartzeko. Dena den, badago haiek gehiengo soilarekin ateratzeko modua: adiskidetze aurrekontuen bidea, zeina filibusterismoa —araudiaz baliatuta jarduera nahita trabatzea— gainditzeko sortu zen. Hori bai, bide hori soilik gai jakin batzuetarako erabil daiteke, baldintza jakin batzuetan, urtean aldi gutxi batzuetan.
Analista batzuen arabera, eta berak ere esan du berebizikoa dela lehenbailehen zerbait egitea, Bidenek ezinbestekoa izango du berehalako neurri batzuk hartzea. Eta urte bukaeran irits daitezke, neurri handinahienak aurrekontuen lege zabal baten barruan, eta baita adiskidetzearen bidea erabiliz ere. Hauek dira bide batetik edo bestetik Bidenek iragarritako neurri batzuk:
Laguntza zuzenak, txekeak eta langabezia
Aste honetan aurkeztu duen pandemiari aurre egiteko 1,9 bilioi dolarreko erreskate planean, Bidenek hirugarren estimulu txeke bat iragarri du, 1.400 dolarrekoa —Trumpek bi banatu ditu: 1.200 dolarrekoak, apirilean, eta 600ekoa, abenduan—. Langabezia sariak ere luzatu eta zabaldu nahi ditu Bidenek.
Gutxieneko soldata, hamabost dolarrera
Demokraten —zehazki, Bernie Sandersen— aldarrikapen bat bere egin du Bidenen talde ekonomikoak: erreskate planean gutxieneko soldata bikoiztea; orduko 7,25 dolarretik hamabost dolarrera handitzea jaso du. Aldaketa oso sakona izateaz gain, hurrengo presidente batek atzera bota ezineko neurria litzateke. Agian urte bukaerara itxaron beharko du hor zerbait lortzeko.
Azpiegitura plan erraldoia
Enplegua sortzeko, lan publikoetan gastu handia egiteko asmoa du Bidenek, eta hor, kontrakotasun txikiagoa espero daiteke errepublikanoen aldetik.
Zergak
Trumpek 2017an onartutako zerga jaitsiera soilik aberatsenen mesederako izan zela inork gutxik jartzen du zalantzan honezkero AEBetan. Bidenek esana du jaitsiera hori ezabatu nahi duela. Alderdi Demokratan indartsuak dira aberastasunaren gaineko zerga baten aldeko ahotsak.