Auzitegiak berretsi du Maiatzaren Leheneko ekitaldietan murrizketak bete behar…
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Maiatzaren Leheneko ekitaldietan osasun agintariek ezarritako neurriak errespetatu behar direla.
Euskal Herrian ere nabaritu da txip eskasia. Urte hasieran, VWek eta Mercedesek jakinarazi zuten euren produkzioari eragingo ziola. Hasieran lasai egoteko abisatuagatik, goiz edo beranduago nabarituko zutela uste zuten Iruñean zein Gasteizen. Landabenen, martxoaren 25, 26 eta 27an gelditu egin zen produkzioa, eta Gasteizen, martxoaren 23an.
VWek ostegunetan banatzen ditu hurrengo asterako semieroaleak taldeko fabriken artean. Iragan astean produkzioa gelditzear izan zen. Eskularru-kutxa azpiko IMB3 zentralita falta zaie batik bat, eta, «egoera ezegonkorra» bada ere, VWek erabaki du aurrera jarraitzea: produkzioa eten ordez, zenbait kasutan ez dute autoa osorik ekoitziko. ELAk uste du ezingo dutela luzaroan horrela jarraitu. Dena den, osagai faltak jada izan du eragina: aurreikusitakoa baino 3.300 ibilgailu gutxiago egingo ditu aurten.
Hornidura krisiak autogintzari eragin dio bete-betean. Besteak beste, VWek, General Motorsek, Fordek, Hondak eta Nissanek produkzio jaitsierak iragarri dituzte. Arazoak agerian utzi du ekoizteko unean bertan hornitzeko just in time ereduaren arriskua. Aholkularitza etxe baten arabera, 51.000 milioi euro gutxiagoko diru sarrerak izan ditzake aurten sektoreak. AEBetan, 1,3 milioi ibilgailu egiteari utz diezaioke sektoreak.
Zergatik gertatu da? Arrazoien artean nagusietako bat pandemia bera da. Iazko konfinamenduaren ondorioz, autogintza gelditu egin zen hainbat astez, eta autogileak semieroaleen eta txipen eskaria murriztera behartu zuen. Aldi berean, konfinamenduak berak etxetik lan egitera, eskolak ematera edo aisialdia teilatupean egitera bultzatu zuen, eta horrek ordenagailu, kontsola, telebista eta bestelako tresna elektronikoen gorakada ekarri zuen.
Hutsunea besteen esku
Autogintzak hornidura katean utzitako hutsunea bete zuten alor horiek, eta semieroaleen egileek haien beharretara egokitu zuten ekoizpen lerroa. Irailetik aurrera, auto produkzioak erritmoa berreskuratu eta eskariak handitu zirenean, ilaran azken tokian jarri behar izan zuten, eta, euren biltegiak hustuz joan direnean, azaleratu da arazoa. Egun, semieroale eta txip fabrikak %100ean ari dira lanean, eta 40 aste inguru behar izaten dute automozioko bezero baten eskariari erantzuteko.
Dena den, ez dira kaltetu bakarrak. Azken batean, gero eta digitalizatuago dagoen ekonomia batean, autogintzak semieroaleen egungo merkatuaren %10 baino ez du ordezkatzen, eta sektore teknologikoetan ere nabaritu da eskasia. Adibidez, udazkenean Applek hilabete batez atzeratu behar izan zuen iPhone-12aren aurkezpena, osagai faltagatik, eta antzera gertatu zitzaion iPad-aren azken modeloarekin. Microsoftek eta Sonyk ere euren kontsolen merkaturatzea atzeratu behar izan zuten.
Digitalizazioaren joera aurretik ere bazetorren, baina pandemiak nabarmen bizkortu du, eta funtsean eskaintza ez da gai eskariaren igoera handi horri erantzuteko. Gabezia horren atzean, COVID-19aren aurretiko erabaki politikoen ondorio ekonomikoa egon daiteke. Donald Trump AEBetako orduko presidenteak Txinako produktu teknologikoei ezarritako blokeoak epe luzeko kaltea eragin zuen. 2018. eta 2019. urteetan, Txinak ezohiko kopurutan bereganatu zituen nazioarteko merkatuan txip eta semieroaleak, 5G sareen zein behar teknologikoei erantzuteko. Orain, biltegi horrek lehia abantaila handia ematen dio Txinari.
Izan ere, ez dirudi eskariaren eta eskaintzaren arteko tarte hori berehalakoan estaliko denik. Semieroaleak ekoiztea ez da torlojuak fabrikatzearen modukoa, inbertsio eta ahalmen teknologiko handia eskatzen dute, baita kualifikazio handiko lantaldea ere.
Pandemiaren hasieran, osasun arloko materialen produkzioarekin gertatu zen bezala, arazoak agerian utzi du mendebaldeko herrialdeen beste gabezia bat: besteen menpe daude. Semieroaleen ekoizpenaren %80 inguru Asia Ekialdean egiten da, Taiwanen eta Hego Korean bereziki. «Gehiegi», Intel konpainiak berak onartu duenez.
Egoera aldatu nahian
Egoera hori aldatu nahi dute AEBek eta Europako Batasunak. Azaroan Joe Biden presidente aukeratu berriari bidalitako gutunean, Bob Swan Inteleko presidenteak gogorarazi zion munduko semieroaleen %12 baino ez zela ekoizten han. Kargua hartu eta berehala, Bidenek autogileei agindu zien arazoa aztertuko zuela. Iragan astean, berriz, konpromisoa hartu zuen 42.000 milioi euroko inbertsioa egingo zuela azpiegiturak hobetu eta semieroaleen produkzioa sustatzeko. Intelek ziurtatu du 10.000 milioi euro inbertituko dituela Arizonan bi fabrika egiteko. Bederatzi hilabete beharko ditu abian jartzeko. TSMS enpresa taiwandarrak, berriz, beste 10.000 milioi inbertituko ditu Arizonan ere —kasu honetan 2024rako jarriko da abian.
Europak ere ekoizpen ahalmena bikoiztu nahi du, eta asmoetako bat da megafabrika bat eraikitzea. Negoziazioetan ari dira TSMSk ekoizpenaren zati bat Europara ekar dezan. Intelek egun Irlandan fabrika bat du, eta beste herrialde batean beste ekoizpen zentro bat irekiko duela aurreratu du —ez du esan non—. Inbertsio horiek denbora beharko dute merkatuan nabaritzeko. Ez dirudi, hortaz, berehalakoan konpondu daitekeenik eskasia. 2022ra arte luzatu daiteke.
Segurtasun Sailak helarazi dien erabaki horrek sutan jarri ditu sindikatuak. LABen arabera, «pandemia hasi denetik», Jaurlaritzak «ez du ahaleginik egin enpresetan» segurtasun neurriak bete daitezen: «Egunero, milaka langile beharrera joaten gara, lepo dauden garraio publikoetan sarritan, ez delako zerbitzu nahikoa ematen. Eta, garraio horiei begiratu beharrean, Ertzaintzak kalean egingo diren mobilizazioei begiratzen die, segurtasun neurri guztiekin egitekoak diren arren».
Sindikatu abertzaleak, gainontzeko sindikatuek bezala, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta beste herri handietan aurreikusitako mobilizazioetan itxiera perimetralaren baldintzak bermatzeko eskaria jaso du Ertzaintzarengandik. 27 manifestazio antolatu ditu Euskal Herrian, martxa bateratu handirik ez egiteko. Garbiñe Aranburu idazkari nagusi duen sindikatuak gogorarazi du jarduera sindikala «salbuespen gisa jasoa» dagoela itxiera horien baldintzetan, eta sindikatuen betebehar bakarra dela segurtasuna bermatzea ekitaldietan. «Lanera joateko itxitako herrietatik atera daitekeen bezala, gauza bera egin daiteke Maiatzaren Lehenekoaren moduko jarduera sindikaletara joateko ere », LABen ustez, eta ez dago ados Jaurlaritzaren erabakiarekin: «Ematen du koronabirusak baino gehiago mobilizazio sozialak kezkatzen duela».
CCOO eta UGT ere bai
CCOO eta UGT sindikatuak ere ez daude ados Maiatzaren Lehenean parte hartzeko itxiera perimetralak indarrean leudekeela dioen tesiarekin. Izan ere, Euskadiko CCOOk EAEko Justizia Auzitegi Nagusira jo du helegite batekin, «langileen ahotsa isiltzeko saio» gisa hartu duelako Segurtasun Sailaren debekua: «Ez du inolako oinarririk, ez osasun arloan, ez logikan», esan du Loli Garcia idazkari nagusiak. CCOOk UGTrekin batera deitu du ekitaldietara egun horretako. Garciaren ustez, «langileak eta pandemia osoan herritarrei sostengua eman dieten pertsonak isilarazteko saio bat» dago Jaurlaritzaren erabakiaren atzean.
ELAk herenegun egin zuen Maiatzaren Lehenerako deialdia, eta Ertzaintzak jarri dituen mugekin kexu azaldu zen hura ere. Hegoaldeko lau hiriburuetara deitu ditu langileak Mitxel Lakuntza idazkari nagusi duen sindikatuak. Uste du manifestatzeko eskubidea nahikoa arrazoi dela itxiera perimetrala hausteko, eta iragarri du helegitea jarriko diola Ertzaintzaren ebazpen horri, «gehiegizkoa delako eta manifestaziorako eskubidea urratzen duelako».
Eusko Jaurlaritzak, berriz, ukatu egin du hiritarrak manifestazioetara joatea eragotziko duela, «Espainiako Konstituzioak jasotzen duen oinarrizko eskubide bat delako», baina, Lakuarentzat, «logikoena» da herritar bakoitza bizi den herrian aritzea. Gasteizko gobernuak gogorarazi du langileen egunaren auzia emakumeen egunarenaren parekoa dela, Martxoaren 8aren parekoa. Edonola ere, Bingen Zupiria bozeramaileak garbi utzi du justiziak erabakiko duela langileak herri batetik bestera joan daitezkeen edo ez manifestatzera, sindikatuek jarritako helegitearen ondoren. Alegia, Jaurlaritzak udalerrien itxierei eutsi nahi die Maiatzaren Leheneko manifestazioetara joan nahi dutenenentzat, eta epaitegiek erabakiko dute debeku hori egongo den ala ez.
Hegazkingintzaren gaineko laino beltza noiz joango den, horixe zalantza. Langile batzordeko sindikatuek (CCOOk, UGTk, LABek eta ELAk) behin-behineko krisia dela argudiatu zuten. Enpresaren abokatuak, berriz, aurkakoa, aeronautikaren krisia estrukturala dela defendatu zuen, COVID-19a iritsi aurretik hasia zela, eta pandemiak areagotu egin duela. Juan Carlos Iturri da epailea, eta gizarte arloko salako beste bi magistraturekin batera ebatzi beharko du kaleratzeak legezkoak diren, bidegabeak diren edo epaiketa indargabetuko duen. Hilabeteko epean espero da ebazpena.
Sindikatuen abokatuek erregulazioa indargabetzea eskatu zuten, hiru arrazoi nagusirekin. Batetik, enpresaren fede txarra negoziazioan, kaleratzeak eginez gero bezero bat lortuko zuela hitzeman baitzien. Bigarrenik, 2016ko barne lan akordio bat urratu izana egotzi diote; kaleraturiko langileak espresuki izendatu zituela, eta haien artean %90ek kaleratzeen aurreko babes klausula zutela —PCBko bi langiletik batek du—. Hirugarrenik, kaleratzeak justifikatzen dituen ekoizpen galera pandemiak eragindakoa delako. Azken puntu horretan du garrantzia krisiaren jatorria eta bilakaera zein den.
Enpresak, berriz, kaleratzeak legezkoak direla defendatu zuen. Haren abokatuak gogoratu zuen lan ikuskaritzak fede txarra ezbaian jarri zuela, eta fiskaltzak epaiketan bertan esan zuen bere ustez kaleratzeetan ez zela diskriminaziorik izan.
Horiek hala, joko zelaia krisiaren jatorria eta bilakaera da, are gehiago iragan asteko aurrekariaren ondoren. ITPk abenduan iragarri zuen lan erregulazioa, baina aurretik, maiatzean, aldi baterako erregulazio bat eskatu zuen koronabirusaren eraginari aurre egiteko. Auzitegi Nagusiak, baina, iragan astean berretsi zuen eskaera ez zela legezkoa, agiriak falta zirelako, eta arrazoi ekonomikorik ez zegoelako.
Enpresaren abokatuak diru kontuen erradiografia zehatza egin zuen. 2016tik galerak dituela esan zuen, eta inbertsio plan bat martxan jarri zuela orduko hartan. 2019an, 1,9 milioi euro galdu zituela nabarmendu zuen, eta 2020rako espero zen 80 milioi euroko fakturazioa 47 milioira murriztu zela. Etorkizunera begira ere jarri zen: 2020rako 10,9 milioi euroren galerak espero ditu, 2021erako 11,1 milioikoak, eta 2022rako, berriz, 3,8 milioikoak. Haren ustez, kaleratzeek asko arinduko lituzkete galerak: 2021ekoak bost milioira murriztuko lirateke, eta 2022an bi milioi euroren irabaziak izango lituzkete. Horiei finantza zorra gehitu behar zaie. «2020n auditoreak zalantzan jarri zuen ea enpresak irekita jarraitu zezakeen», azaldu zuen. ITP Aero Castingsek Sestaon eta Barakaldon ditu plantak (Bizkaia), eta egun 420 langilek dihardute.
Sindikatuek, berriz, arrazoi horiek auzitan jarri zituzten. Enpresak iaz 67 milioi euro fakturatu zituela nabarmendu zuten, eta galerek ordainduriko maileguen epeekin harremana zutela. 2016 eta 2020 bitartean jende asko kontratatu zituela azaldu zuten, eta iazko martxoan 617 langile zituela. Ondorioz, erregulazioko 83 kaleratzeei behin-behineko beste 120 gehitu behar zaizkie; alegia, doitze neurriak hartuta zeudela aurretik. Sindikatuek beste galdera bat planteatu zuten: zergatik ez behin-behineko neurriak hartu? ELAko abokatuak argudiatu zuen: «Erregulazioarekin, eta kalte ordainen eraginez, bi urtean 17,5 milioi galduko ditu enpresak; aldi baterakoarekin, berriz, 16,3. 1,2 milioi aurreztuko lituzke».
Salmentaren itzala
Orduan zergatik egin kaleratzeak? Rolls Roycek ITP Aero osoa saldu nahi du, eta operazio hori errazteko taldeko langileen %15 kaleratzea agindu zuela nabarmendu zuten sindikatuek. Era berean, enpresak iazko martxoan aurreikusi zuen ekoizpenaren %40ko jaitsiera, eta, sindikatuen ustez, hor garbi ikusten da koronabirusak eragindakoa dela. «Maiatzeko erregulazioa koronabirusarengatik zen; abendukoa, berriz, estrukturala. Noiz bihurtzen da behin-behineko krisia estruktural?», galdetu zuten. «Hemezortzi hilabetez galerak izatean, Auzitegi Gorenaren ebazpen bat dago», erantzun zuen enpresako abokatuak, eta iragarpen txarrekin hornitu zuen bere tesia: 2024an 2019ko lan kargaren %73 izango dute, eta 2026ra arte ez da aurrekora itzuliko. Sindikatuek ezbaian jarri zuten IATAren aurreikuspen baikorragoekin.