Merkataritzako Bilboko Bonuak 24 ordu baino lehen agortu dira
Herritarrek 24 ordu igaro baino lehen agortu dituzte Bilboko Udalak pandemia-egoeran merkataritzaren sektoreari laguntzeko ateratako 65.000 bonuak.
Eusko Jaurlaritzak ontzat hartu ditu datuak. «Euskal ekoizpen sarearen erresistentzia eta harekiko konfiantza sendotu egin da», nabarmendu du Alfonso Gurpegi Enplegu sailburuordeak. Edonola ere, langabe kopurua «milaka pertsonarentzat oso errealitate gogorra» dela onartu du. Nafarroako Gobernuak ere pozik hartu ditu datuak, bere iritziz, «suspertze garrantzitsu» bat adierazten baitute.
Sindikatuek, berriz, irakurketa ezkorragoa egin dute. Apirileko jaitsiera gorabehera, langabezia «krisiaren aurreko mailatik urrun» dagoela azpimarratu du ELAk, eta bi eskaera egin ditu: azken lan erreformak indargabetzea eta Jaurlaritzak «enplegua sortzeko estrategia bat» egitea, «langile publikoak finkatzetik hasita».
LABek «atseden txiki bat» ikusi du apirileko datuetan, eta onartu du txertaketak aurrera egin ahala enplegua «modu iraunkorrago batean» sortuko dela. Edonola ere, eskatu du ez gertatzea azken krisiaren irteeran gertatutakoa: «Orduan, susperraldi ekonomikoaren kostua langileriak jasan zuen, 2012ko lan erreformaren babesean soldata jaitsiera handiak eta lan baldintzen okertze larria jasan baitzituen, eta muturreko kasuetan, lan esklabotzarekin alderatu zitezkeen egoerak gertatu ziren».
CCOOk eskatu du «agindutako erreforma sozialak» indarrean jartzea: «Orain, kalitatezko enpleguaren eta kontratazioen egonkortasunaren txanda da, ez murrizketena eta kaleratzeena».
2020ko otsaileko datuetatik urrun oraindik
Lehen aldiz azken hamahiru hilabeteetan, urte arteko konparazioak positiboak dira. Hau da, aurtengo apirilean iazkoan baino langabe gutxiago daude (-10.538). Baina kontuan hartu behar da iazko apirilaren konfinamenduaren garairik zorrotzena izan zela, eta hilabetearen amaieran baizik ez zirela arintzen hasi jarduera ekonomikoa mugatzeko neurriak. Horregatik, ikuspegia zabaltzeko, egokiagoa da konparazioak egitea pandemiaren aurreko datuekin, hau da, otsailekoekin. Kasu horretan, argi ikusten da oraindik egoera nabarmen okerragoa dela: 2020ko otsailean baino 17.513 langabe gehiago daude, eta orduan baino 15.035 kotizatzaile gutxiago Gizarte Segurantzan.
Aste Santuaren eraginez, batez ere zerbitzuetan jaitsi da langabezia (-2.795), baina ekonomia osoaren hobekuntza bat erakuts dezake langabeziaren jaitsiera nabarmena izateak industrian (-696) eta eraikuntzan (-207) ere. Lehen sektorean ere, langabe kopurua jaitsi egin da (-177), baina igo, aldiz, aurretik lanik ez zutenen artean (+94). Nolanahi ere, esanguratsua da Araban handitu egin dela industrian lanik gabe daudenen kopurua (+26). Lurralde horretako industria handi askotan pilatu dira kaleratzeak azken hilabeteetan; apirilean, esaterako, Tubacexeko 124 langile geratu ziren lanik gabe.
Langabeen %56 dira emakumeak eta %44 gizonezkoak.
2.500 gutxiago
Espainiako Gizarte Segurantzako Ministerioaren azken datuek diote apirilaren amaieran 32.474 langile zeudela aldi baterako enplegu erregulazioan, martxoa bukatu zenean baino 2.522 gutxiago. Aldi baterako erregulazioan daudenetatik, bi herenek ez dute batere lanik egiten, eta beste bat erregulazio partzialean dago.
Mugagabeak, %9,3
Martxoan, zoritxarrez, ezohikoa izan zen kopurura iritsi ziren kontratu mugagabeak, %12,3ra. Lan ikuskariek finko egitera behartutako kontratu iruzurtien ondorio izan zen. Apirilean, %9,3ra jaitsi dira. Azken urteetan %7 eta %8 artean izan da portzentaje hori.
Eta finantzaketa nahikoa bada, hein batean behintzat, Elkargiri esker da. 2020an, 948 milioi euroren operazioak egin zituen, eta, horiei esker, 9.000 enpresari eta 150.000 enpleguri eusteko laguntza eman zuen. Elkargik urtebetean inoiz emandako kopururik handiena da, 2019an emandakoa halako hiru, eta enpresek bizi duten lurrikararen erakusle. Operazio gehienak iazko apiriletik ekainera egin zituzten, izan ere, inork espero ez zuen pandemiaren lehen kolpean; «azkar eman behar zen laguntza, eta azkar eman zen», azaldu zuen Sanchezek.
Aurten, berriz, hilabete pasatu da maileguen baldintzak aldatu eta horiek luzatzeko arau berria indarrean denetik, eta jadanik 4.600 eskari jaso ditu Elkargik luzapen hori lortzeko. Ia 500 milioi euroko itzulketaren epea luzatu dute enpresek, eta, dagoeneko, eskarien %93 gauzatu ditu sozietateak. Gainera, urteko lehen hiruhilekoan, beste 115 milioi euroko finantzaketa operazioak itxi ditu.
«Elkargin ez gara dagoeneko bermeen neska-mutilak», esan zuen Zenon Vazquez zuzendari nagusiak, garbi uzteko bermeak emateaz gain Elkargin mota guztietako zerbitzuak ematen dituztela dagoeneko: kudeaketarako aholkularitza, esportaziorako, baimenetarako… Eta, era barean, Elkargi beste aro batean sartu dela adierazteko, aurrerantzean enpresen parte hartzeak erosteko erabakia hartu baitu. «Betiere errentagarritasuna bilatuko dugu sartzen garen enpresa horren parte hartzeetan. Parametro zehatzekin ariko gara, kaudimen nahikoa duten enpresetan, eta gure errekurtsoen %25 baino gehiago inbertitu gabe», azaldu zuen Vazquezek. «Euskal enpresen sustraitzea sendotzen lagunduko dugu, Guuk konpainiarekin egin dugun moduan». Euskal enpresen sustraitzea laguntzea ez da oztopo, halaber, elkarrekiko berme gisa zerbitzua ematen hasteko Euskal Herritik kanpo. Izan ere, Elkargi hasia da bermeak ematen Madrilen.
Hiru urteko susperraldia
Aurreko urtearen bukaeran, 21.736 bazkide zituen Elkargik, urte bakarrean 6.100 gehituta. Enpresa txiki eta ertainak, eta autonomoak dira bazkide horiek. Elkarrekiko berme sozietatea txertoei begira dago susperraldiaz hitz egin ahal izateko, baina Sanchezek berak aitortu zuen atzeratzen ari dela pizkunde desiratu hori. Hari horri helduta, Europako funtsak atzeratzen ari direla esan zuen, eta kritika gogorra egin zien «ez oso urrun» gertatzen ari diren liskar politikoen eragileei, Espainiako egoera politiko nahasiari erreparatuz.
Elkargiren Batzar Nagusia hasi aurretik, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eskerrak eman zizkion erakundeari bere ekarpenarengatik, eta garbi utzi zuen COVIDari aurre egiteko murrizketak eragina izaten ari direla ekonomian, baina «lehentasuna duena osasuna eta bizitza» dela. «2022aren amaieran, EAEren BPGak galdu duen guztia berreskuratuko du, eta %2 handiagoa izango da; hiru urte beharko ditugu». Gogoratu zuen aurten %6,7ko hazkunde aurreikuspenari eusten diola Jaurlaritzak, eta, 2022rako, %5,7koari. «Egoera susmatu ere ez genuen egin; pandemia globala da», gaineratu zuen. Hala ere, «Euskadik kaudimen nahikoa» duela helarazi zien aurrez aurre izan zituen enpresa eta erakundeetako arduradunei; besteak beste, herrialdeetako patronaletako buruei. «Ez ditugu hipotekatuko belaunaldi berriak».
«Inguruneak duen baino egoera hobea» ikusten du Urkulluk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, industria gehiagorekin, esportazio gehiago egiten dituen ekonomia batekin, esaterako, eta eredu hori «indartzeko garaia» dela esan zuen, «kolaborazio publiko-pribatuaren bidez».
Batzordeak bere egitasmoan ez du esplizituki aipatzen Txina, baina agerikoa da neurri horren bitartez Bruselak mugatu egin nahi dituela herrialde horretako enpresek azken urteetan Europan egindako erosketak eta bestelako mugimenduak. Adibidez, Txinako kapital publikoarekin hainbat negozio erosi dituzte, logistikaren arlokoak bereziki; besteak beste, Grezia, Espainia eta Italiako portu batzuetako azpiegiturak.
Gainera, pandemia dela eta, Bruselak bere burua behartuta ikusi du bere estrategia industriala berrikustera; besteak beste, osasun krisiak agerian utzi duelako Asiarekiko mendekotasun handia duela funtsezko produktu batzuetan; azken adibidea autogintzaren sektorekoa da, txip elektronikoen faltagatik produkzioa mantsotu edo eten behar izan baitute Europako lantegi batzuek.
Brusela eta Pekinen artean tentsioa handitu den garai batean iritsi da, beraz, Vestagerren iragarpena. Gainera, 2020ko azken-aurreko egunean iragarritako merkataritza akordioa berresteko daukate oraindik. Testuinguru horretan, fitxa mugimendu gisa uler daiteke Bruselaren egitasmoa, baina testuan Batzordeak azaldu du haratago doala, laguntza publikoak jasotzen dituzten enpresen auzian irtenbide multilateral bat lortu nahi duela. 2020ko urtarrilean, AEBekin eta Japoniarekin adostu zuen arau horiek indartzea Munduko Merkataritza Erakundearen esparruan, baina «zentzuzko denbora batean irtenbide multilateral bat aurkitzea zaila denez», Bruselak bere kabuz jokatzea erabaki du.
Kontrola eta isunak
Araudia indarrean jartzen denean, Batzordeak enpresen erosketa edo bat egite guztiak jakinaraztera behartuko du, Europatik kanpoko enpresa bat dagoenean inplikatuta eta horrek azken hiru urteetan 50 milioi euro edo gehiagoko laguntza publikoak jaso baditu. Horrez gain, Europan eskuratuko duen enpresaren fakturazioa gutxienez 500 milioi eurokoa izan beharko du. Batzordeari jakinarazi beharko zaio, halaber, kontratazio publikoko prozeduretan, laguntza publikoak jaso dituzten Europatik kanpoko enpresak daudenean tartean eta lehiaketa publikoak 250 milioi euroko edo gehiagoko balioa duenean.
Bi kasu horietan, batzordeak gaitasuna izango luke ofizioz ikerketa bat hasteko eta kautelazko neurriak hartzeko, baldin eta diru laguntza bat merkatua desitxuratzen ari den zantzuak baditu eta uste badu merkatuan kalte egiteko arrisku larria dagoela. Halaber, fakturazioaren %10erainoko isunak ezartzeko aukera izango luke.