Urteko lehen lan-heriotza salatu dute Barakaldon
Urteko lehen lan-heriotza salatu dute Barakaldon. Zenbait kolektibo sozial eta sindikalek elkarretaratzea deitu dute Euskadin 2022an atzemandako lehen lan heriotza salatzeko.
«Gure lan baldintzak ez daude beherapenetan», hori izan zen ELAk eta LABek atzo Bilboko Kale Nagusian eginiko protestaldietan erabili zuten leloa. Cecobirekin izandako bileren berri emateko antolatu zuten. Besteak beste, ehungintza merkataritzakoa, merkataritza orokorrekoa eta zapata eta larrugintza dendetako lan itunak dituzte mahai gainean. Ez dira gatazka berriak; azken itun hori, esaterako, 2007az geroztik berritu gabe dago. Ezta txikiak ere: ehungintzakoa 2015ean berritu zen azkenekoz, eta orduan 5.505 langileri eragiten zien bakarrik Bizkaian.
Sindikatuen arabera, merkataritza patronalak denda fisikoetan izandako salmenta beherakada erabiltzen du argudio gisa hobekuntzak ukatzeko. ELA eta LAB, baina, ez datoz bat: «Argudio hori ez da baliagarria, ez baitute kontuan hartzen Internet bidezko salmentetan izandako jauzi handia. Mozkin erraldoiak izaten ari dira, eta zuzendaritzakoek sumatzen dituzte bakarrik». Merkataritza langile askok, ehungintzakoek kasurako, multinazional handien dendetan dihardute.
Hobekuntzarik ez, eta, langileen ustez, «atzerapausoak» ikusten ari dira negoziazio mahaian. Esaterako, sindikatuek espresuki jaso nahi dute lan itunean igande eta jaiegunetan lan egiteko debekua. Patronalak, berriz, ez dio zentzurik ikusten, igandean irekitzen ez dutelako. Langileek, baina, zehaztea nahiago dute; esaterako, elikagai merkataritzaren hitzarmenean agertzen den bezala. Sindikatuek, halaber, patronalak aipaturiko beste bi baldintza gaitzetsi dituzte: batetik, antzinakotasunaren desagerpena; eta, bestetik, udako larunbat arratsaldeetan lan egitea.
Bretxa, igandean itxita
Bilbon bakarrik ez, Donostian ere merkataritza langileak igandean lan egiteko aukeraren aurka agertu ziren atzo. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Jaietan denok jai plataforman bat eginda, Donostiako Udalak turista asko jasotzeko gunea handitu izana arbuiatu zuten. Izendapen horren menpeko eremu berriak Bretxako merkatua ere hartzen du, eta, horrenbestez, bertako dendek igande guztietan irekitzeko baimena dute. Sindikatuen ustez, aldaketa horrek «ondorio tamalgarriak» izango ditu. Salatu dutenez, igandean irekitzeko askatasunak kate handiei egingo die mesede, eta, aldiz, «kalte baino ez» denda txikietako merkatari eta langileei.
Laboral Kutxaren arabera, 2021eko laugarren hiruhilekoan «okertu» egin da herritarrek egoera ekonomikoari buruz duten iritzia, eta negatiboa da oraindik ere (-9). Kontsumitzaileek oro har jarrera «ezkorra» dutela dio (0). Dena den, are ezkorragoa da herrialde hauetan: Espainian (-10) eta Frantzian (-6). Europako Batasunean -7koa da.
Prezioen igoera da kezka handiena eragiten duen faktorea, bereziki energien garestitzea (-64). Etxebizitzen eta autoen gisako erosketa handiak egiteko konfiantza lau puntu okertu da azken hiruhilekoan, eta guztira -21ekoa da.
Alderantzizko errebotea
Iragan urtean galdu zena berreskuratzeko urtea izan da amaitu berri dena. Nolabait, alderantzizko errebotea jo du langabeziak. Hego Euskal Herriko langabezia tasak bi puntu egin du atzera: 2020aren amaieran %12,7 zen, eta orain %10,8. Izan ere, 2020an, langabeziak nabarmen egin zuen gora (22.514 langabe gehiago). Iaz, pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketek jarraitu zuen zerbitzuen jarduera baldintzatzen, eta industrian hornidura arazoak izan ziren: hala ere, 23.006 langabe gutxiago egon dira abenduaren amaieran Nafarroako Lansareren eta EAEko Lanbideren bulegoetan.
Urrian alarma egoera kendu ostean, zerbitzuen alorrak hilabete ona izan zuen azaroan, eta, Eguberrien kanpainak hauspoturik, joera horri eutsi zion abenduan: 2.467 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe, aurreko hileko datuekin alderatuta. Alderantziz, industriak aurreko hilabeteetako joera gelditu egin zuen, eta 612 langabe gehiago izan ziren sektore horretan. Azpimarragarria da bolada handi batez lana topatu ezinik ibili diren kolektiboan langabeziak nabarmen egin duela behera (-804), batik bat Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Urtebete atzera eginez gero, jaitsiera nabarmena izan da lau lurraldeetan. Jaitsierarik handiena Nafarroan izan da, urtebetean %21,2 egin baitu behera, eta, guztira, 8.611 langabe gutxiago daude. 2019ko datuekin konparatuta, Nafarroan 1.172 langabe gutxiago daude. Araban, urtebetean %10,6 egin du behera langabeziak: aurreko urteko abenduan baino 2.313 langabe gutxiago daude. Bizkaian eta Gipuzkoan, %11,2 jaitsi da langabezia: 8.202 langabe gutxiago daude Bizkaian, eta 3.880 gutxiago Gipuzkoan.
Egiturazko arazoa
Pandemiak ez du aldaketa handirik eragin lan merkatuko egiturazko arazoetan. Hau da, pandemiaren aurretik langabe guztien %57 emakumeak ziren, eta gutxi gorabehera ehuneko horretan dago oraindik ere: abenduan langabeen %56 emakumezkoak ziren. Gazteen artean, orekatu egin da joera hori, 25 urtetik beherako langabeen %51 baitira emakumeak. Arrakala are handiagoa da sexu bakoitzeko biztanleria aktiboa aintzat hartuz gero: emakumeen artean %12,5ekoa da langabezia tasa, eta gizonezkoen artean, %9,2koa.
4.313 langile oraindik ere
Pandemiak lan merkatuan zulo handiagoa eragin zezakeen baldin eta aldi baterako lan erregulazioak (ABEE) aplikatu izan ez balira. Konfinamendua kendu zenetik, logikoki, espediente horien pean dauden langile kopuruak beherantz egin du nabarmen, baina ez da guztiz desagertu, oraindik ere egoera ekonomikoa jarduera batzuei eragiten ari zaien seinale. Hala, 2020ko apirilean, konfinamenduaren gordinean, 208.281 langile egon ziren batez beste aldi baterako erregulazio batean, eta abenduan 4.313 zeuden ABEE batean, Gizarte Segurantzaren datuen arabera. Adierazgarria da gobernuek alarma egoera kendu zutenetik, urritik (8.733), erdira murriztu dela erregulazioan zeudenen kopurua. Era berean, egun egoera horretan dauden langileen %64 emakumeak dira.
Behin-behinekoak nagusi
Lan merkatuan, beste egiturazko joera batek bere horretan jarraitu zuen iragan urtean ere. Orotara, 1,2 milioi kontratu izenpetu ziren Hego Euskal Herrian: %91,3 behin-behinekoak izan ziren, eta gainerakoak, mugagabeak. Adierazgarria da 2020an baino 183.000 kontratu gehiago izenpetu dituztela administrazioek eta enpresek, baina 2019an baino 183.000 gutxiago.
%55, babesik gabe
Hegoaldeko lau lurraldeetako langabeen erdiek baino gehiagok ez dute inolako estaldurarik: zehazki, %55,5ek. Laurden batek langabezia sari arrunta jasotzen dute (iaz, %34.5eraino igo zen), eta beste %17k, subsidioa.
Bada, behargin gehienek ez dute lortuko helburu hori, aintzat hartzen badira hiru aldagai. Lehena negoziazio kolektiboaren egungo egoera da; hots, langile gehienek berritzeko dituzte lan hitzarmenak. Bigarrena da negoziazio hori egiteko joko arauak ez direla haien aldekoak, lan erreforma berrian negoziazioa estatalizatzeko neurriek bere horretan segitzen dutelako. Eta azkena eta erabakigarriena da patronala garbi uzten hasi dela ez duela inolako asmorik %6tik gorako soldata igoerak onartzeko modu orokorrean.
Gutxi batzuen aukera
Zein langilek lortuko dute, baina, erosteko ahalmenari eustea? 2022an lan ituna indarrean dutenek eta behintzat KPIa bezainbesteko soldata igoera adostua dutenek eutsiko liokete; enpresek lan baldintzak beren kabuz aldatzeko pribilegioa baliatzen ez badute bederen. Espainiako Kongresuan bozkatzeko bidean den lan erreformak gaitasun hori gorde baitu enpresentzat. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, langileen %22 baizik ez dira talde horretakoak, Tomas Arrieta Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak esan duenez; Nafarroan handiagoa da ehuneko hori. «Horien artean, gehiengoak erosteko ahalmenari eutsiko dio, eta batzuek hobetu egingo dute gaitasun hori, baina langile gehienek soldatak izozturik izango dituzte inflazio handi baten jokalekuan».
Lan ituna berritzea lortzen dutenek eta hitzarmen berrian KPIa bezainbesteko igoera lortzen dutenek ere eutsiko liokete erosteko ahalmenari. Baina ez dira asko izango helburu hori betetzen dutenak, enpresa gehienak ez baitaude prest horretarako. Enpresen bideragarritasuna eta igoera handi hori ez direla bateragarriak argudiatzen ari dira patronalak.
Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidentearen hitzak argigarriak izan dira berriki: «Soldata igoeren inguruko itunak bilatu behar dira enpresen geroa bermatzeko». Zubiaurrek esplikatu du inflazioa «aurreikusi gabeko mailara» iritsi dela, eta hura «galgatzeko erronka bat» izango dela enpresetako negoziazioa. «Itunak behar dira oreka bat lortzeko erosketa saskia garestitzen dela ikusten dutenen artean eta garestitze hori sufritzeaz gain enpresaren geroa bermatzea bilatzen dutenen artean». Confebaskeko buruarentzat, «giltzarria» izango da «enpresa proiektu partekatu gisa ulertzea». %6tik gorako igoera orokorrak baztertu dituela esaten ari da formula horrekin Confebask.
Bada, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langileen %80k kasik ituna iraungia edo berritzeko izango dute urte hasiera honetan, eta, beraz, soldata izozturik geratuko zaie, hitzarmen berriak egiten dituzten arte. Nafarroan, ituna berritzeko dutenen ehunekoa apalagoa da; edonola ere, enpresek negoziatzeko abantaila handia izango dute, eta gehienak saiatuko dira soldata igoerak inflazioaren azpitik egiten. Horregatik, lan gatazkak ugarituko direla ere aurreikus daiteke; ez alferrik ELAk eta LABek garbi utzi dute soldatapekoen erosteko ahalmena defendatuko dutela enpresetan. «Euskal Herrian KPIa da erreferentzia historikoa: ez dugu onartuko sinatuta dagoena errespetatzea ez den beste ezer; soldatak ez dira arazoa, soluzioa baizik», esan dio egunkari honi ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak.
Adegi eta langile publikoak
Bestalde, ezin da ahaztu 70.000 baino gehiago direla itunik gabeko beharginak Hego Euskal Herrian, haien lan akordioak iraungi zirelako, eta, lan erreforma bere horretan onartzen badu Espainiako Kongresuak, arrisku handia izango dute Espainia mailako sektore hitzarmen batek harrapatzeko; bertako balizko akordio baten aldean lan baldintza apalagoak lortuko lituzkete, soldata txikiagoak tartean. Okerrago izango dira, berriz, SMI lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzen duten 65.000 euskal langile inguru. Haiek 965 eurorekin jarraituko dute 2022an, eta iazko azken igoerak (hamabost euro, %1,5) inflazioaren laurden bat baizik ez du estaliko. SMIa mila euroraino igotzea negoziatzen hasiko dira aurki Espainiako eragile sozialak.
Beraz, erraza da aurreikustea 2021eko inflazio handia jasoko duten soldata igoerak gutxiengoa izango direla, eta igoera horiek askotarikoak izango direla, baina %6,5ekoaren azpitik. Esaterako, Gipuzkoako patronal Adegik eskatu du 2021eko inflazio handia bi urtean banatzeko, edota, bestela, urteko batez besteko inflazioa aplikatzeko, hau da, urte arteko %6tik gorakoaren ordez, %3 ingurukoa ezartzeko.
Hego Euskal Herriko langile publikoek, berriz, %2ko igoera baizik ez dute izango. «Igoera eskuzabala da inguratzen gaituen errealitatea kontuan hartuta», esana du Andres Zearreta Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordeak.