Hazkunde aurreikuspena puntu bat baino gehiago jaitsi du BBVAk,…

Zehazki, 1,4 puntu murriztu du BPGaren 2022ko hazkunde-aurreikuspena, % 4,1eraino. Inflazioa da susperraldirako mehatxu nagusia, eta aurten % 7 eta 2023an % 2,5 izatea aurreikusten du.



Arcelor Mittalek 1.400 langile ditu Euskal Herrian. Sestaoko (Bizkaia) ACBn 240 dira; Etxebarriko plantan, 340 (Bizkaia); Bergara eta Olaberrikoan, 500 inguru (Gipuzkoa), eta Nafarroako hiruretan (Lesaka, Legasa eta Berriobeiti), 310. Enpresa horietako ordezkariak, baina, Espainiakoekin batera eseriko dira, eta guztira 8.000 langile dira, gehienak Asturiasen. Horiek hala, langile batzordearen banaketa hurrengoa da: UGTk bost ordezkari izango ditu; CCOOk eta ELAk, hiruna, eta LABek eta USOk, bana.
Euskal Herriko planten jarduna oso ezberdina da. Sestaon, esaterako, altzairu bobina handiak ekoizten dituzte; Gipuzkoan produktu luzeekin egiten dute lan, barrak eta antzekoak, eta Etxebarrin kontserbetarako latak egiten dituzte. Hala ere, enpresak erregulazio bateratu bat adostu nahi du. Argindar gehien kontsumitzen dutenetako bat Sestaoko altzairutegia da, eta neguan bi hilabete egin zituen geldirik haren prezioarengatik. Martxoan itzuli zen lanera, eta hartaz geroztik beste bederatzi egun egin ditu geldirik. Olaberrian eta Bergaran ere etenaldi «selektiboak» egin dituzte neguan. Ordu bakoitzeko argindarraren prezioen arabera antolatu zituzten txandak.
Arcelor Mittalek «eskura» izan nahi du malgutasun erreminta hori. «2021eko abenduan amaitu zen erregulazioa bezalakoa nahi dugu, sindikatuekin izandako akordio ezarengatik berritu ez zena», azaldu du enpresak. Egun, gainera, enpresaren arabera, mehatxuak gehiago dira, argindarraren garestitzeari lehengaien krisia gehitu zaielako, eta Ukrainako gerrak mundu osoko merkatuan eragindako ezegonkortasuna. Horren zehar kalteen eredu, iragan astean Etxebarriko planta geldirik egon zen egun batzuetan: garraiolarien grebaren eraginez, ezin izan zuen jaso latak egiteko erabiltzen duten letoia.
CCOO, erabakigarri
Enpresak azaldu bezala, aurreko erregulazioa iazko abenduan amaitu zen —2009tik zegoen indarrean, eta langileen soldaten %90 bermatzen zuen—, CCOOk bere jarrera aldatu zuelako. Orduan sindikatuak esan zuen ez zetorrela bat enpresak hura luzatzeko mahai gainean jarritako argudioekin, eta gogorarazi zuen multinazionalak 5.490 milioi euro banatu zituela iaz dibidendutan. ELA eta LAB ere luzatzearen aurka agertu ziren.
ELAk dagoeneko aurreratu du ez duela begi onez ikusten oraingo asmoa. Unai Martinez industria idazkari nagusiak Cronicavasca atariari esan dionez, Arcelorrek «behin-behineko arrazoi bat erabiltzen du egiturazko arazo bat ez konpontzeko». Martinezentzat ere ez du zentzurik neurri orokor bat ezartzeak planta bakoitzaren ezaugarriak ezberdinak izanda.
Are gehiago, ELAko kideak ez du baztertu erregulazio berriaren auziak Espainiako Auzitegi Gorenean amaitzea. Enpresa beste aldi baterako erregulazio bat aplikatzen saiatu zen pandemia garaian, 2020an, eta Auzitegi Nazionalak onartu egin zuen sindikatuek jarritako helegitea.
Duela hiru aste Hego Euskal Herrian hasi zen garraiolarien greba ofizialki amaitu da. Bilboko portuan granelak mugitzen dituzten garraiolariak iragan ostiralean itzuli ziren lanera, eta edukiontziak mugitzen dituztenak falta ziren. Garraiolariek zerbitzuen prezioa igotzea eskatzen zuten, haien iritziz 15 urte zeramatzatelako baldintzak okertzen. %12ko igoera eskatu zuten, erregaien garestitzeari lotuta, eta prezioak hilabetero berrikusteko mekanismoak.
2014. urteko uztailean likidatu zituzten Fagor Etxetresnen jabetzak, konkurtso fase traumatiko baten ostean, eta, horri esker, zorren zati bat jaso zuten porrot egindako enpresa handiaren hartzekodun gutxi batzuek; beste askok ez zituzten sekula berreskuratu galerak. Kataluniako CNA taldearen aldeko adjudikazioa erabaki zuen Donostiako Merkataritza arloko epaile Pedro Malagonek, 42,5 milioi euroko eskaintza ontzat jota. Aljeriako Cevital multinazionala izan zen beste hautagai sendoa, baina motz geratu zen egindako eskaintzan.
San Andres eta Garagartza
Kontua da Fagor Etxetresnak ohia alokairuan ari zela San Andresko egoitza nagusian, 2013an porrota gero eta argiago iritsi zitzaionean; planta handia Ekimen Berri Kudeaketa enpresak erosi baitzuen 2011. urtean, Mondragon korporazioaren sozietate batek. Horregatik ez zen sartu kooperatiba historikoaren likidazioan: ez zen haren jabetza. Orain, berriz, Mondragonekin egin du akordioa Ekide Groupek, hamabost milioi euroren truke San Andresko instalazio erraldoiak erosteko.
Garagartzako fabrika handia ere (Arrasate) Ekimen Berri Kudeaketarena zen, ez Fagor Etxetresnak ohiarena, eta CNA taldeak han egin zuen etxetresnen alorrean Fagor marka suspertzeko saio antzua, alokairu baten truke. Beste industria jarduera batzuetan oso marka preziatua da oraindik ere Fagor, izen bereko taldean dauden kooperatiba indartsuei esker: besteak beste, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Automation, Fagor Porfessional (Industrial zena) eta Fagor Electronica.
Ekide Group duela 30 urte sortu zuten, Arrasateko Mondragon Unibertsitatean, hiru langileren egitasmo bati esker. Zenbakizko kontroleko makinekin abiatutako enpresan, egun, ingeniaritza eta fabrikazio industriala egiten dute, kontrolerako gaiak eta robotika. Hedatze prozesu indartsu batean da Ekide; badu beste lan zentro bat Bizkaian, eta bi atzerrian: bata Mexikon eta bestea Txinan. Fagor Etxetresnak zenaren instalazioak zaharberritu ondoren, balio erantsi handiko ekoizpena garatu nahi du han Ekidek.


