2023ko kontuak negoziatzeko bigarren bilera erronda egingo du gaur…
Lehenengo errondan bezala, EH Bilduko ordezkariak hartuko ditu aurrena (09:30), eta ondoren Elkarrekin Podemos-IU (11:00) eta PP+Cs (13:00) taldeen txanda izango da.
Madrilgo gobernuak ezarritako tarifa arautua hartzen du aintzat argindarra kalkulatzeko, eta, horri gasarena gehituz gero, batez beste biak %15,7 merkatu dira urtebetean. Aldiz, herritarren eguneroko erosketen saskian, elikagaiak eta edariak batez beste %15,7 garestitu dira urte batean. Erregaiaren prezioak ere gora egin zuen urrian: %1,1 garestitu zen irailetik urrira, eta %18,1 azken hamabi hilabeteetan.
Elikagaiei begira, azukrearen salneurria igo zen gehien: urrian %37 garestitu zen, eta urtebetean, %68. Lekaleak eta barazkiak azken hilabetean %9,9 garestitu ziren batez beste, eta frutak, %6,6. Azken urteari begira, azukreaz gain, egunerokoan asko erosi ohi diren elikagaiak daude %10etik gorako prezio igoera izan duten gaien artean: ogia (%15,9), fruta (%11,4), txerrikia (%13,7), txahal haragia (%15,3), hegazti haragia (%14,7), olioa (%22,1), zerealak (%21), esnea (%24,3), lekaleak eta barazkiak (%27,5), eta arrautzak (%28,5).
Berehalako eragina dutenez, energiaren kostuek eta elikagaiek bultzatu dute gorantz inflazioa azken hamabi hilabeteetan, eta, apurka, salneurrien igoera beste sektoreetara zabaldu da. Izan ere, azpiko inflazioa, energia eta elikagaiak aintzat hartu gabe kalkulatzen dena, iazko azaroan %1,6koa zen, eta irailean %6,6raino iritsi zen. Urrian, lehen aldiz behera egin du, %6,4raino.
Elikagaiez gain, urrian gizon-emakumeen arropa %11 garestitu zen Hego Euskal Herrian, eta haurrena, %14,5. Dena den, urtebeteko prezioak aintzat hartuz gero, arropak eta zapatak inflazioaren azpitik garestitu dira, eta KPIaren joeran beherantz bultzatzen lagundu dute, argindarra baino apalago bada ere: emakumeen arropa %0,6 garestitu da urtebetean, eta zapatak, %4,9.
Zudairek Jose Angel Corres ordezkatuko du, hark erakundeari emaniko ikusgarritasun handiari eusteko helburuarekin. Zudaire oso ezaguna da energiaren sektorean. Besteak beste, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea da egun, eta Industria sailburuorde izan zen. Arregik, berriz, Pedro Esnaola ordezkatuko du. Eraikuntza sektorean eskarmentu handia du, eta ekonomian lizentziaduna da.
Araban, hirugarren agintaldia izan du Rojok. Dagoeneko izendatu du kontseilu berria, eta Arabako enpresa munduan ospe handia duen jendea sartu du. Hor izango dira Emilio Titos —aurki utziko dio Mercedesek Gasteizen duen plantako zuzendaria izateari— eta Pascal Gomez SEA Arabako enpresarien elkarteko presidentea.
Lan ikuskaritzak ikerketa bat egin ostean, ofizioz aurkeztu zuen salaketa Gizarte Segurantzak. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek parte hartu dute auzian.
Ez da inondik ere lehen epaia. Iaz, Auzitegi Gorenak, jurisprudentzia ezarri, eta ebatzi zuen Glovorentzat lan egiten duten banatzaileak autonomo faltsuak direla. Hala, Berta Garcia LABeko Zerbitzu arloko arduraduna pozik azaldu da, Auzitegi Gorenak iaz irekitako bideari jarraitu diolako Iruñeko epaitegiak. Dena den, «berandu dator», haren ustez: «Bitartean, esplotazioa jasan dute langileek, baldintza txarretan eta prekaritate handiarekin lan egin baitute».
Carlos de la Torre CCOOko Lan Munduko Errealitate Berrien arloko idazkariaren arabera, epaiak sindikatuek aspaldidanik salatutako egoera baieztatu du, baina uste du oraindik asko dagoela egiteko lan baldintzak hobetze aldera. De la Torreren arabera, enpresa kotizazioak ordaintzera behartzeaz gain, epaiak «aukera berriak» ireki ditu, epe horretan 80 rider-ek lan harreman iraunkorra izan zutelako, eta kontratazioan eragina izan dezakeelako.
Glovok argudiatu du banaketa zerbitzuaren eta banatzaileen arteko bitartekariak baino ez direla, eta langileek ordutegiak aukeratu ditzaketela. Alta, epaiak agerian utzi du autonomia hori ez dela erreala. Izan ere, lan ordutegi hoberena izateko, bizikleta banatzaileek puntuazio handia izan behar dute, eta hori ordu askoan lan eginez erdiets daiteke soilik.
Sindikatuen arabera, iazko rider-en legeak ez du hobetu banatzaileen egoera, Glovok aplikazio sistema eta algoritmoa aldatu baititu. «Orain, banatzaileek nahi duten ordutegian egiten dute lan, baina langilearen gaineko balorazio sistema baten eta aukeratutako tarifaren arabera ematen diete lana», salatu du De la Torrek. Tarifarik merkeena dutenei ematen diete lan gehien.
Berta Garciaren arabera, langileak autonomo faltsuak dira oraindik. Beste prozedura bat irekitzeko prest dira, auzitegiak eta legedia oso atzetik baitoaz Glovoren pareko enpresen ekintzekin alderatuta.