2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du…
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak
Gainontzeko diru osagarriekin gertatzen den bezala, tokiko zirkuitu ekonomiko bat osatzea da euskal monetaren helburua. Kidetza sistema batekin funtzionatzen du: kide diren norbanakoek erabil dezakete, kide diren profesionalei ordainketak egiteko, perimetro jakin batean. Hain zuzen, eusko bilakatzen den euro bakoitzak Ipar Euskal Herrian soilik zirkulatuko du. Profesionalek badute parada euskoak berriz euro bilakatzeko, baina balioaren %5 galduko dute transakzioan. Diru hori bitan banatzen da: %2 Euskal Moneta elkartea finantzatzeko erabilia da, eta gainerako %3a, berriz, kide diren elkarteei dohaintzak egiteko. Horri esker, Euskal Monetaren funtzionamenduaren %76 autofinantzatua zen 2021ean. Hamar urtean 250.000 eusko eman dizkiete 70 elkarteri.
Era berean, zirkuitu ekonomikoaren sarea indartzeko modua ere bada %5eko freno hori, euskoa erabiltzen duten hornitzaileak bilatzera bultzatzen baititu profesionalak. Euskal Monetaren arabera, Eusko sareko profesionalen %56k Ipar Euskal Herriko hornitzaile berri bat hartu dute euskoak erabili ahal izateko. Bestalde, %84k ez dute sekula beharrik ukan eusko bakar bat ere euroekin trukatzeko.
Hala ere, gertatzen da profesional batzuek euskoak metatzea, horiekin zer egin ez dakitela, beren sektorean ez dutelako atzematen euskoa erabiltzen duen hornitzaile egokirik. Mendi Esteban Euskal Monetako kidearen hitzetan, «ez da problema bat, erronka bat baizik». Kasuz kasu, laguntza eman izan diete profesionalei, bakoitzari egokitutako adibideak atzemateko. «Euskoaren funtsezko gaia da hastapenetik».
Hego Euskal Herria helburu
«Basoa erdi hutsa ala erdi betea» ikus daiteke, Estebanen iritziz. Argi bazuten ere Euskal Herriko mugimendu militantea indar bat izan zitekeela, duela hamar urte ez zuten uste euskoak halako bilakaera izanen zuenik. Okzitaniako abeille (erlea) tokiko moneta eredu hartuta abiatu zuten proiektua, 2010eko hamarkadan. «Sare militantearen bidez zabaldu genuen deia. Ate joka joan ginen; konfiantzazko harremanaren bidez egin zen». Hamar urteren buruan, Europan gehien erabiltzen den diru osagarria da. Orduan apustua egin zutenak eskertu nahi izan ditu Estebanek.
Erabiltzaile eta profesional sarea garatzea da ondoko urteetarako duten erronka nagusia. Horretarako, zenbait lan lerro dituztela esplikatu du Estebanek. «Gizartean hedatu behar da, komunago bilakatzeko». Gizarteak eraldatzeko behar duen denbora azpimarratu du.
Beste batzuek instituzioen parte hartzea indartzean ikusten dute aukera. Erakundeek euskoa erabili ahal izateko Frantziako araudia arintzea da Euskal Monetaren erronketako bat.
Baina bada gaitzeko erronka bat hastapenetik helburu gisa ezarria dutena: euskoa Hego Euskal Herrira zabaldu eta Euskal Herri osoko diru bilakatzea. «Bide horretan ari gara lanean, aditu batzuen laguntzarekin. Jadanik izan diren esperientzia batzuetan ere oinarritu gara», azaldu du Estebanek. Asmoa ikerketa fasean da oraingoz. «Urratsa egitekotan, baldintza onetan egin behar dugu».
Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioaren arabera, Europako ekonomiak «espero baino sasoi hobeagoan» ekin dio urteari, eta «atzeraldia saihesteko prest» dago. Iazko azken hiruhilekoko datuetan oinarritu du baikortasun mezua, «ezohiko baldintza negatiboak» izanda ere atzeraldian sartu ez zelako. Hori bai, komisarioak garbi esan du: «Uste baino hobea izateak ez du esan nahi ona denik». Hazkundea oso apala izango da hurrengo hilabeteetan, eta inflazioa motel baizik ez da apalduko.
Atzeraldia uxatu izanaren zergatiak aletzen jarrita, energiaren kostuetan jarri du lupa komisarioak, gerra aurreko mailetara jaitsi baita. Batzordearen ustez, bi dira arrazoiak: hornidura iturrien dibertsifikazioa eta kontsumoan egondako «murrizketa handia».
Atzeraldi tekniko batzuk
Orain, Bruselak espero du euroguneak eta EBk izkin egingo diotela atzeraldi teknikoari; hau da, BPGa ez da bi hiruhileko segidan jaitsiko. Bere iragarpenak betetzen badira, atzeraldi teknikoan eroriko dira Alemania, Austria eta Danimarka urtearen hasieran, baina gero suspertu egingo dira, eta urtea zenbaki positiboekin itxiko dute: %0,1 Danimarkak, %0,2 Alemaniak, eta %0,5 Austriak. Gaur egun atzeraldian egon eta urtea datu negatiboekin amaituko duen bakarra Suedia da (-%0,8).
EBko beste kide handienetan ez da atzeraldi teknikorik izango. Gertu ibiliko da Italia, baina urtea %0,8ko hazkundearekin amaituko du; Polonia %0,4 da haztekoa; Frantzia ,%0,6; eta Espainia, berriz, %1,4.
Langabezia datuek ez dutela okerrera egingo ere aurreikusi du Batzordeak. Iazko urtea %6,1eko tasarekin amaitu zen, inoizko txikiena, eta bere horretan mantenduko dela uste du.
Inflazioa, Europa erdira
Herrialdez herrialdeko langabezia iragarpenik ez du egin oraingoan. Inflazioarenak, ordea, bai, eta hor argi ikusten da datu okerrenak Baltikotik Europa erdialdera igaroko direla. %20ko prezio igoerak gertu izan zituzten iaz Estoniak, Letoniak eta Lituaniak, baina 2023an Hungaria izango da kopuru horretara gehien gerturatuko dena (%16,4).
Oro har, Gentilonik ohartarazi du inflazioaren presioa dela gaur egun Europako ekonomiak duen arazorik handiena. Hortaz, Europako Banku Zentralak politika ekonomiko «murriztailearekin» jarraitzea espero du, eta horrek inbertsioa zailduko du. Alegia, luze gabe behintzat ez da espero interes tasa jaistea.
Luze gabe ez, baina luzera begira ziur asko bai, urteko inflazio iragarpena apaldu baitu: %5,6koa espero du eurogunerako (%8,4, iaz), eta %6,4koa EBrako (%9,2, iaz). Beheranzko bidea izango du inflazioak urteak aurrera egin ahala. Eurogunean, %8,2koa espero du lehen hiruhilekoan, eta %3,2koa laugarrenean. «Badirudi inflazioak goia jo duela, eta halabeharrez gehiago jaitsiko dela iradokitzen du energia merkatuan izandako hobekuntzak».
Erretreta adina 64 urtera luzatu nahi duen egitasmoak dagoeneko hasi du tramitazioa, eta espero da datorren ostiralean amaitzea Asanbleako eztabaida, gero Senatura bidaltzeko. Hain justu, egun bat lehenagorako, ostegunerako beste mobilizazio handi bat antolatu dute sindikatuek. Azpimarratu dutenez, «kaleko gaitzespena» eta protestekin jarraitzeko agertu duten «erabakitasuna» bera nahikoa izan beharko luke erreforma gelditzeko. Hala ere, ohartarazi dute politikariek «entzungor» jarraitzen badute, «langileei, gazteei eta erretiratuei» mugimendua «gogortzeko» deia egingo dietela, «martxoaren 7an Frantzia geldiarazteko».
Herrialdea gelditzeak zer esan nahi duen galdetuta, Frantziako lehen sindikatu CFDTko idazkari nagusi Laurent Bergerrek erantzun zuen orain arte mobilizazioak manifestazioetan oinarritu direla bereziki, baina martxoaren 7an «gauzak alda» litezkeela. Dena den, zehaztu zuen ez dela greba orokorrerako dei bat. «Sindikatuen erabakitasunaren erakustaldi bat egin nahi da, eta, beti bezala, modu baketsuan». Gaineratu zuen protesta horiek «jarduera ekonomiko jakin batzuk blokeatzea» ekar lezaketela, baina horietan greba mugagabera deitzea ere baztertu dutela, «oraingoz behintzat». CGTko idazkari nagusi Philippe Martinezek, berriz, azpimarratu zuen hori gertatzea ala ez «gobernuaren eskuetan» dagoela. Bi buruzagiek aitortu zuten sindikatuen artean jarrera ezberdinak daudela mobilizazioen intentsitateari buruz, baina ziurtatu zuten bat eginda jarraituko dutela, «erreforma atzera bota arte».
Atzoko protestak baketsuak izan ziren. Parisen istilu bakan batzuen berri eman zuen prefeturak, baina manifestaziotik kanpo zegoen talde batek eragin zituela zehaztu zuen. Auto bat irauli, eta su eman zioten, eta banku, aseguru etxe eta janari lasterreko jatetxe batzuetako leihoak hondatzen saiatu ziren. Atxiloketa gutxi batzuen berri eman zuen Poliziak. Larunbata izanik, grebara ere ez zuten deitu, baina Paris-Orlyko aireportuan egindako «lanuzte sorpresa» batengatik bertan behera utzi zituzten programatuta zeuden hegaldi ugari.
Protesta jendetsua Baionan
Ipar Euskal Herrian ere aurreko egunetako protestetan baino jende gehiago bildu zen atzo, kopuruetan gorabeherak egon arren: deitzaileen arabera, 12.000 inguru izan ziren, eta Poliziarentzat, 10.000. Sindikatuek nabarmendu dutenez, mobilizazioekin hasi zirenetik, beren afiliatuen kopuruak gora egin du.
Erretreten erreformarentzat egun erabakigarriak dira, eta Macronek oraindik ez du argi aurrera aterako duen ala ez. Gobernua babesten duten hiru alderdien babesarekin ez du aski, eta falta zaizkion botoak soilik LR Errepublikanotik lor ditzake; gainera, gobernuko alderdietako hautetsi batzuk ere ez daude eroso. Macronek baditu aukera batzuk egitasmoa bozketarik gabe onartzeko, baina arazo handiak ekar diezazkiokete.
Arabako Errioxako ardoaren kanpoko salmentak 21,2 milioi litro izan ziren iaz, 2021ean baino %16,9 gutxiago, baina batez besteko prezioa %18,6 handiagoa izan zenez, fakturazioa apenas murriztu zen: 146,7 milioi euro guztira. Arabako Errioxako ardo litroaren batezbesteko prezioa 6,92 eurokoa izan da 2022an.
Barietateen arabera, ardo zuriaren esportazioak gehiago jaitsi ziren beltzak eta gorriak baino. Arabako Errioxako ardoa munduko 97 merkatutara esportatu zen. Bolumenean, Erresuma Batua izan da, beste behin ere, merkatu nagusia, baina beherakada «nabarmena» izan dute hara egindako esportazioek. Aldiz, AEBetara gehiago bidali da, azken urteetako joerari jarraituz: laugarren postutik bigarrenera igaro da, Suitza eta Alemania gaindituz. AEBen hazkundea are handiagoa izan da balioari dagokionez, eta Erresuma Batua eta Suitza gainditu ditu lehen merkatu gisa.
Datu horiek Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jakinarazi ditu larunbat honetan, Lapuebla de Labarcan (Araba) ardogileekin batera eginiko ekitaldi batean.
Tapiak nabarmendu duenez, merkatuetan bilakaera bat ematen ari da, salmentak Europatik AEBra igarotzen ari baitira; igoera handia izan dute, halaber, Kanadan eta Mexikon egindako salmentek. Bestalde, behera egin dute Erresuma Batukoek, Suitzakoek, Alemaniakoek, Irlandakoek, Suediakoek, Norvegiakoek eta Herbehereetakoek.
Sailburuak gogorarazi duenez, pandemiaren krisia gainditu eta 2021ean marka historikoak izan ostean, munduko ardo merkataritzak «ziurgabetasun handiko» urtea pasatu du 2022an.
Ukrainako gerrak, garraioaren eta materialen horniduraren krisiak eta energiaren eta erregaiaren garestitze handiak eragin dute munduko ardo esportazioak bolumena galtzea, baina fakturazioan irabaztea, prezioen igoeragatik.