Euroguneko inflazioa % 8,5era jaitsi da otsailean
Euroguneko inflazioa % 8,5era jaitsi da otsailean. Otsailean hamarren bat jaitsi ostean, inflazioak lau hilabete jarraian egin du behera, iazko urrian % 10,6ko maila harrapatu eta gero.
INEren arabera, bi dira inflazioaren gorakada azaltzen duten arrazoiak: batetik, argindarra garestitu egin da otsailean; bestetik, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak ere gora egin du.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantziako datua erreferentzia gisa baliatuz gero, han ere emendatu da KPIa, %6tik %6,2ra. Azpiko inflazioa ere bi hamarren igo da, %7,2ra.