Greba Bizkaiko Ostalaritzan, ostegunean eta ostiralean: “Hitzarmenik gabe, ez…
Greba Bizkaiko Ostalaritzan, ostegunean eta ostiralean: “Hitzarmenik gabe, ez dago Tourrik”
Joan den abenduan iragarri zuen Espainiako Gobernuak ohikoan %4ko BEZ zerga duten oinarri-oinarrizko produktu batzuek ez zutela zerga hori pagatuko gutxienez sei hilabetez. Horien artean daude ogia, irina, esnea, arrautzak, barazkiak, fruta, patatak, lekaleak eta zerealak. Gainera, %10eko BEZa izan beharrean, %5ekoa izan dute urte hasieratik olioak eta pastak.
Zergen jaitsiera horrek ez zuen eragotzi urte hasieran goia jotzeak elikagaien inflazioak. Hego Euskal Herrian, otsailean eta martxoan urtebete lehenago baino %15,8 garestiago zeuden jakiak. Baina beheranzko joera hasi zen apirilean (%12,8), eta sendotu egin da maiatzean (%11,9).
Etzi jakinaraziko du INEk Espainiari dagokion datu aurreratua, eta horren arabera jokatuko dutela esan du Calviñok, baina jakien BEZarekin zalantza handirik ez du utzi: «Ikusten ari garenez, prezioen bilakaerak esaten digu komeni dela indarrean ditugunak [neurriak] luzatzea».
BEZaren murrizketa arrainera eta haragira zabaltzeko eskaera asko jaso ditu Espainiako Gobernuak, baina hori egiteko asmo gutxi duela erakutsi du Calviñok, arraina merkatzen ari dela nabarmendu baitu.
Ministroak, ordea, ez du argitu zer gertatuko den profesionalen gasolioarekin. Urtea hasi denetik, garraiolariek, arrantzaleek eta nekazariek baizik ez dute deskontua erregaietan: hogei zentimokoa izan zen urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte, eta hamarrekoa orduz geroztik. 2022ko apiriletik abenduaren 31 arte, herritar guztiek izan zuten, baina, gasolina eta gasolioa asko merkatu zirela argudiatuta, haiena kendu egin zuen Madrilek.
CETM Espainiako garraiolarien patronalak eskatu du deskontua luzatzeko eta, are gehiago, hogei zentimora igotzeko. Esan duenez, gasolioa 2022 hasieran baino garestiago dago oraindik, azken asteetan gora egin du berriro, eta haien aurreikuspenek diote goranzko joerari eutsiko diola. Hego Euskal Herrian, 1,432 euroan jo zuen behea gasolioak maiatzaren erdialdean, baina pixka bat garestitu da orduz gero, eta batez beste 1,464 euroan salerosi zen aurreko astean.
Inflazioaren aurka hartutako neurriak gutxitzeko presioa egiten hasi da Europako Batzordea, kontu publikoentzat zama handia direlako eta kontu horiek txukuntzeko ordua iritsi dela uste duelako. Soilik behar handia dutenentzat izateko eskatu du Bruselak, eta bide horretan mintzatu da Calviño ere, esan baitu neurriek «gero eta kirurgikoagoak» izan beharko dutela. Espainian, krisiaren aurkako neurriek 45.000 milioi euroko kostua izan dute.
Aldatuko ez direnak
2022ko abenduko dekretuak sei hilabeteko iraupena eman zien neurri batzuei, baina urtebetekoa beste batzuei. Horrela, abenduaren 31 arte merkeagoa da garraio publikoan ibiltzea. Doan dira hilabeteko bonuak Renfeko aldirikoetan eta distantzia ertainekoan. Airean daude, ordea, hiri barruko eta hiri arteko autobus garraioaren deskontuak.
Alokairuen prezioa gehienez %2 igotzeko agindua ere indarrean dago 2023 osoan, baina ez, ordea, etxegabetzeko debekua.
Energiari dagokionez, bonu soziala dutenek deskontu handiagoak izango dituzte urtea amaitu arte —%25etik %65era handitu du Madrilek—, eta argindarraren eta gasaren gaineko zergek ere apalduta segituko dute.