Inflazioak jaisteari utzi dio Espainian, baina Frantzian ez
Uztaileko igoera txikiaren arrazoien artean, INEk bi aipatu ditu: turismo paketeak eta erregaiak. Udako oporretan gertatu ohi den moduan, aurten ere erregaiak garestitzen ari dira. Esaterako, Hego Euskal Herrian gasolina litroa 1,660 euroan dago aste honetan. Lehen astean, berriz, 1,622 euroan. Gasolioa, berriz, 4,5 zentimo garestitu da litroa uztaileko lehen astetik azkenera, 1,461 eurotik 1,506 eurora.
Ipar Euskal Herrian ere garestitu da erregaia uztailean —hiru zentimo gasolioa, bi zentimo ezantza—, baina Frantziako datua erreferentzia gisa hartuz gero, ez dio asko eragin inflazioari. Izan ere, Insee erakundearen arabera, urte arteko inflazioak bi ehunen egin du behera, %4,5etik %4,3ra. Energia %3,8 merkeagoa da duela urtebete baino, eta elikagaien garestitzea pixka bat apaldu da, %13,7tik %12,6ra