Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu maiatzetik irailera…
Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro bideratuko ditu goialdeko depresioek eragindako kalteak ordaintzera. Zehazki, maiatzetik irailerako euriteek nekazaritzako azpiegituran eragindako kalteak ordaintzeko erabiliko da dirua.
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek inoizko urririk onena izan…
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek inoizko urririk onena izan dute aurtengoa. Bidaiarien trafikoa % 18,3 hazi da Loiun, % 25,5 Hondarribian eta % 33,3 Hondarribian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Laneko sailburuordeak Sailaren bultzada eskaini du Gizarte Ekonomiari buruzko…
Eusko Jaurlaritzak Londresen hartu du Catalyst 2030 nazioarteko saria…
Nafarroako Gobernuari eskatu diote gutxieneko pentsioak osatzeko
1080 Orain herri egitasmoak deituta, manifestazioa egin dute larunbat honetan Iruñean, Nafarroako Gobernuari eta parlamentuko taldeei eskatzeko gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko diru sail bat sar dezatela 2024ko aurrekontuetan. Kalkulatu dute guztira 65 milioi euro izango liratekeela.
Mobilizazioan 400 pertsona inguruk parte hartu dute, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren arabera. Irailaren 26an erregistratu zuten 1080 Orain herri egitasmoa Nafarroako Parlamentuan. Besteak beste, pentsiodunen mugimenduak, sindikatuek eta beste kolektibo batzuek osatzen dute.
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Paula Garcia bozeramaileak adierazi du gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoa izan beharko lukeela «bizitza duina» izateko, eta, azpimarratu duenez, Nafarroan 32.000 pertsonak jasotzen dute kopuru horretatik beherako pentsioa; emakumeak dira gehienak. «Egia da kalean denbora luzea daramagula aldarrikapen honekin, baina jendea sentsibilizatzen jarraitu behar dugu, argi eta garbi utziz ez garela jaitsiko aldarrikapen horretatik».
Garciak nabarmendu du beste arlo batzuetan aurrerapausoak eman dituztela erakundeek, eta adibide gisa gutxieneko soldata aipatu du. «Dezente igo da azken urteetan, eta pentsioek norabide berean joan behar dutela uste dugu».
Errepideetatik bidegorrietara
Gorakada hori amaitu da. Paco Prieto Oiartzun Bike dendako kudeatzaileak azaldu du salmentak «egonkortu» egin direla. Aitortu du «bizikletarik gabe» egon zirela tarte batez, baina esan du egun «merkatuko bizikleten %80» dendan daudela. Hori bai, bizikleta jakin bat erosteko sei edo zazpi hilabete itxaron behar dira oraindik.
Bizikletak erosteko gogo hori baretu dela argi geratu da Conebi Europako Bizikleten Konfederazioaren azken txostenean. Haren arabera, 2021ean jo zuten goia salmentek, 17,1 milioi unitate salduta, eta 2022an 14,7 milioi saldu ziren. Baina bizikleta elektrikoen salmenta ez da eten, 5,5 milioi saldu baitziren iaz, inoiz baino gehiago.
Bizikleta urbanoek ere gorakada handia izan dute. Are gehiago, Espainiako AMBE patronalaren arabera, bizikleta elektrikoen salerosketa %5,7 handitu zen iaz Hego Euskal Herrian eta Espainian, eta %22,5, berriz, hirietarako bizikletena.
Azpiegitura gehiago
Datu horien emaitza hirietan antzeman da. Prietok garbi ikusten du jendeak bizikletak erosteko eta kotxea aldera batera uzteko joera duela hirian zehar mugitzeko. Iritzi berekoa da Julen Izagirre Diaz Donostiako Kalapie elkarteko koordinatzailea. Adierazi du bizikleta geroz eta gehiago erabiltzen dela, «ekologikoena, merkeena eta abantaila gehien» duen garraiobidea delako.
Bizikleta erosleak bi erabilera izan ditzaketen bizikletak aukeratzen ari dira, Oiartzun Bikeko kudeatzaileak ziurtatu duenez: «Igandean mendira joateko erabiltzen duten bizikleta astean zehar lanera joateko erabiltzen dute». Bizikleta horiek, «orokorrean», elektrikoak dira. Prietoren ustez, beharbada ez da aukerarik ekonomikoena —haren webgunean 1.400 euro balio du merkeenak—, baina bai praktikoena.
Lehen, oso denda gutxik zituzten bizikleta elektrikoak, Prietok adierazi duenez, baina orain «edozein dendatan aurkitu daitezke». Adi ibiltzeko ohartarazi du. «Bizikleta elektrikoek hiru urteko bermea izan behar dute, eta denda batzuk ez daude prest hiru urte horietan egin behar diren mantenu lanak egiteko».
Bizikleta elektrikoa «luzerako etorri» dela uste du Izagirrek ere. Gainera, Donostiak dituen aldapak kontuan izanda, gehitu du lehen jendea bizikletan joaten ez zen lekuetara joateko aukera ematen duela; ospitaleetara, adibidez.
Gipuzkoako hiriburuan lehen baino gehiago erabiltzen denez orain bizikleta, azpiegiturak hobetzeko eskatu die Izagirrek agintariei. Bidegorrietan diru gutxi inbertitzen dela salatu du, eta bizikletentzako aparkaleku babestu gehiago behar direla. «Bidegorriek seguruagoak, erosoagoak eta erakargarriagoak izan behar dute; hala, jende gehiagok erabiliko lituzke».
Donostiak badu mugikortasun jasangarrirako plan bat, baina plan horretan aipatutako helburuak ez dira bete. Haren arabera, joan-etorrien %12 bizikletaz egin behar ziren 2022. urterako, baina egun %5 baino ez dira.
Euskal Herriko beste hiriburu batzuetan —Iruñea, Gasteiz eta Baionan— gauza «interesgarriak» egiten ari direla esan du Kalapieko koordinatzaileak, eta Donostia «atzean» geratu dela. Bilbon, berriz, garraio publikoak garrantzi handia duela gaineratu du, eta bizikleta oraindik «sartzen» ari dela.
Diru laguntzak, erosteko
Europako hainbat hiri eta herrialdetan —Frantzian, Herbehereetan eta Belgikan, besteak beste—, diru laguntzak ematen dituzte bizikletak erosteko. Leku horietan bizikleten salmenta diru laguntzen «proportzioan» hazten ari dela azaldu du Prietok. Beste batzuetan, berriz, bizikleta zaharra berritzeagatik ematen dituzte laguntzak. Herrialde batzuetako enpresek ere onurak izaten dituzte langileek bizikleta erabiltzen badute.
Euskal Herriaren kasuan, Nafarroako Gobernuak %30eko kenkaria eskaintzen du errenta aitorpenean bizikleta elektriko bat erosteagatik. Bizikleta berritzeagatik ere diru laguntza ematen du, gehienez 50 eurokoa.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, urrian bukatu zen EEE Energiaren Euskal Erakundeak autonomoentzat eta enpresentzat bizikleta elektrikoak erosteko eman zuen diru laguntzen epea. Prietoren ustez, halakoak ezinbestekoak dira salmentak gehiago handitzeko.
Pandak Txinara: aro bat amaitzen ari da
Orain, apurka-apurka, panda guztiak etxera itzultzen ari dira. Erabakiari kutsu politikoa kendu dio Pekinek, baina egia da orain egoera desberdina dela. Txinak Sobietar Batasunaren lekua hartu du, AEBetako lehiakide geopolitiko eta ekonomikoaren lekua. Jada ez da nekazari pobreez populatutako herrialde umiliatua, baizik eta ekonomikoki, politikoki eta militarki AEBen hegemonia lehiatzen duen herrialdea, bere historiari eta orainari harro begiratzen dion herrialde bat.
Hurrengo egunotan, panden kontrako bidea egingo du Xi Jinping Txinako presidenteak. Washingtonera ez, San Frantziskora joango da, APEC Asia eta Ozeano Bareko Ekonomia Elkarlanaren bileran parte hartzera. Ezusterik ez badago, Kaliforniako hirian Joe Biden AEBetako presidentearekin bilduko da, asteazkenean. AEBetara egin zuen azken bidaian, leku informalago batean egin zuen hitzordua AEBetako orduko presidente Donald Trumpekin: azken horren Mar a Lago klubean, Floridan.
Pandarik, oroigarri kitsch-ik edo beste opari fisikorik ez da espero Bidenen eta Xiren arteko bilera horretan, baina bada itxaropen txiki bat lagunduko ote duen Txinaren eta AEBen arteko tentsioa baretzen.
«Lehia arduratsua»
Giro politiko gaiztoa ez da berria —Trumpek Txinaren aurkako erretorika eta zigorrak erabili zituen, Xiren aldeko laudorioekin uztartuta—, baina Bidenekin jo du goia. Kontrolpetik atera aurretik, azken hilabeteetan eztabaida lasaitzeko saioak izan dira. «Bi herrialdeen arteko lehia arduratsua bilatzen dugu, ez dadin gatazka bilakatu», esan zuen Bidenek irailean, NBEren egoitzan.
Beste zerbait ere esan zuen: orain AEBen helburua ez da Txinarekiko lotura haustea, harreman horrek dakartzan arriskuak arintzea baizik. Hau da, Europako Batasunaren estrategia bera, de-risking izenekoa, nahiz eta azken hilabeteetan Brusela bera den Pekinekiko harremanak tenkatzen ari dena, haren auto elektrikoen eta haize erroten inportazioen inguruan ikerketa abiatuta.
Estrategia praktikoagoa da, oso handiak direlako AEBen —eta EBren— harreman ekonomikoak Txinarekin, eta elkarren beharra dutelako: munduko bloke ekonomiko garrantzitsuenak izanik, bata bestearen bazkide komertzial handienak dira, eta hori oso arrazoi ona da soka gehiegi ez tenkatzeko.
Baina, aldi berean, tentsioaren lehen ondorioak ikusten ari diren zantzuak ikusi dira aste honetan. Batetik, merkataritza harremana txikitzen ari da. Urrian, Txinak AEBetara egindako esportazioak %15,4 jaitsi ziren, eta handik egindako inportazioak, berriz, %5,8. EBrekiko joera bera da, baina ez hain zorrotza: esportazioak %10,6 txikitu dira, eta inportazioak, %1,3 —gehiago jaitsiko ziren baldin eta Txinak ez balitu Herbehereetako ASMLren mikrotxipak saldoka erosi, AEBetako zigorrei aurre egiteko—.
Berez, Txinaren nazioarteko merkataritza osoa jaitsi da (-%6), eta faktore bat haren ekonomiaren hazkunde motelagoa da, baina AEB eta EBrekikoak gehiago apaltzeak bi mugimendu irudikatzen dituela aipatu dute analista batzuek: Asiako beste herrialde merkeago batzuetara mugitzen hasi dela hornidura katea —Vietnamera eta Indonesiara, esaterako—, eta ekoizpenaren zati bat jatorriko herrialdera itzuli dela.
Globalizazioaren aroak
Eta azken horren susmoa indartzeko, beste datu bat iritsi berri da: lehen aldiz 1998an datuak biltzen hasi zirenetik, atzerriko kapital gehiago atera da Txinatik han inbertitutakoa baino. Txinako interes tasa txikiagoen ondorio izan daiteke, baina baita beste joera batena ere: arrazoi ekonomiko hutsek gidatutako globalizazioaren amaieraren hasiera, eta aliatu politikoen blokeetan oinarritutako globalizazio baten hasiera.
Aroen arteko trantsizio hori gatazkatsua ala baketsuagoa den, hori da azken finean Bidenen eta Xiren arteko bilerek finkatu dezaketena.
Nafarroako pentsiodunek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute Iruñean
Nafarroako pentsiodunek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute Iruñean. Diotenez, Foru Gobernuaren 2024rako aurrekontuetan 14 ordainsaritan 1.080 eurora iristeko gutxieneko pentsioaren osagarri bat ezartzea “ez da, ez ezinezkoa eta ez apartekoa”.
ELAk ontzat jo du PSOE-EAJ itunean euskal hitzarmenak lehenestea,…
Salatu du akordioa “zehaztugabea” dela gai askori buruz, eta ez duela salatzen Estatuak behin eta berriz egindako “ez-betetzeak” eskumenetan.