Loiu eta Paris arteko hegaldien maiztasuna % 30 handituko…

Air France-KLM konpainiak % 30 handitu du Paris eta Loiu arteko hegaldien maiztasuna, udara begira. Egunean sei hegaldik lotuko dute aurrerantzean Loiu eta Paris.

AEBetako USTR Merkataritza Ganberaren proposamena bere egin du Trumpek, eta MME Munduko Merkataritza Erakundearen ebazpen bat erabili du muga zergak justifikatzeko. Izan ere, MMEk iaz ebatzi zuen EBk legez kontrako laguntzak eman zizkiola Airbusi. Alabaina, MMEk berak, joan den martxoaren 8an, ebatzi zuen Washingtonek ere nazioarteko araudiaren kontrako diru laguntza publikoak eman dizkiola Boeing hegazkin konpainiari, eta hala Airbusi kalte egin diola eta merkatua itxuraldatu duela.
Garai delikatuan dago Boeing: 737 Max 8 modeloko bi hegazkinek istripua izan dute bost hilabetean, eta denera 346 pertsona hil dira. Istripuak softwarearen arazo batek eragin dituenez, bezero batzuek, Boeingekiko tratua bertan behera utzi, eta Airbusera jo dute hegazkin berriak erosteko.
Egoera horretan dator Trumpen mehatxua. Baina 12.700 milioi euroren muga zergak ez dira izango soilik hegazkingintzaren sektorearentzat. Etxe Zuriak muga zergen zerrendan sartu nahi ditu Europako elikagai batzuk ere: besteak beste, gazta, olioa eta ardoa.
«Pauso handia»
Trumpen muga zergen mehatxuak Ekialdera begira harrapatu du Brusela. Txinari begira hain zuzen, atzo bi aldeek goi bilera bat izan baitzuten Belgikako hiriburuan. EBk eta Pekingo gobernuak adostu zuten industriarako diru laguntzei buruzko nazioarteko arauak indartzeko eztabaida sakontzea. «Pauso handitzat» jo zuen adostasuna Donald Tusk Europar Kontseiluko presidenteak, MME erreformatzeko konpromisoa agertu duelako.
2020rako merkataritzaren eta inbertsioen inguruko akordio bat lortzeko asmoa agertu dute Li Keqiang Txinako lehen ministroak eta Tuskek, negoziazioak bizkortzekoa. «Bi aldeetako negozioak era berean tratatzea» da helburua. Pekin kexu da zailtasunak dituelako EBn inbertsioak egiteko; EB, halaber, kexu da teknologiaren transferentziaz.
Lik, halaber, «errugabetasun presuntzioa» errespetatzeko eskatu dio Bruselari, Huawei auziari erreferentzia eginez.
Lehenengo biltzarra bukatu ondoren jakinarazi zituzten adostutako gaiak Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek. Garrantzitsuena Gaurgeroa koordinakundearen sorrera izan zen. Horrek ekarriko du aurrerantzean modu koordinatuan ariko direla Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko elkarteak. Herrialde bakoitzeko biltzarretan aukeratutako 24 kidek osatuko dute koordinakundea, eta lau bozeramaile egongo dira. Herrialde bakoitzak bozeramaile bat izango du, eta bi emakumek eta bi gizonek beteko dituzte lanak.
«Aurretik ere egin izan ditugu bilerak lau herrialdeetako ordezkarien artean», azaldu zuen Jospo Barrutia bozeramaileak. Dena den, atzoko biltzarrak «ofizialtasuna» eman dio aurretik egiten ari zen elkarlan guztiari. Koordinakundeak helburu izango ditu «pentsiodunen mugimendua dinamizatzea, antolatzea, eztabaidak sustatzea eta eztabaida horien ondorioak hedatzea».
Horrez gain, orain arteko aldarrikapenak berretsi zituzten. Pentsioak automatiko igotzea eskatzen dute, prezioen garestitze errealaren arabera. Betiere, kontuan hartuta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa nahi dutela. Haatik, Gaurgeroak ez du pentsioetara bakarrik murriztuko bere borroka. Lan erreforma begiz jota daukate, eta hura bertan behera uztea eta gutxieneko 1.200 euroko soldata ezartzea eskatuko dute, orain arte bezala; emakume eta gizonen arteko soldata eta pentsio arrakala gainditzea ere eskatuko dute.
Mobilizazioei esker
Bozeramaileek nabarmendu zuten garbi dutela «lortutako apurrak» egindako mobilizazioei esker lortu dituztela, eta atzerantz urratsen bat eginez gero pentsioen murrizketak berriro ere indarrean sartuko direla. Argitu zuten astelehenero 13.000 pertsonatik gora biltzen direla gero eta herri gehiagotan. «Zoritxarrez, lortutakoa ez dago bermaturik», azaldu zuen Marian Otxoak. «Estatuak lotsagabeki muzin egiten dio Europako Gutun Sozialak dioenari». Kritika, dena den, ez diote Espainiako Estatuari bakarrik egin. Hego Euskal Herriko bi gobernuei ere egin dizkiete: «Bide beretik doaz, eta ez dute urratsik egin, eskatzen diegun osagarriak abian jarriz, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak lortzeko».
Gobernu horiei galdegin zieten bizi den egoeraren neurriko pentsioak bermatzea. «Exijitzen diegu pentsio duin, publiko, bidezko eta behar bestekoak ezartzea», esan zuen Barrutiak. Era berean, euskal erkidegoen eskumen falta nabarmendu zuten pentsioak bermatzeko. «Ezagutzen dugu eskumen defizita. Horregatik, agertu nahi dugu gure konpromisoa pentsio sistema publikoa eraikitzea ahalbidetuko duen estatus politiko berri batekin».
Apirilaren 13ko eta maiatzaren 11ko mobilizazioetan ahalegin berezia egingo dute langileek, emakumeek, gazteek, eta eragile sindikal eta sozialek parte hartzeko.
Duela hamar urte hasi zuten bidea Arabako, Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko pentsiodunen elkarteek. Besteak beste, osasun alorreko ordainketa partekatuaren aurkako sinadurak batu zituzten, eta herri ekinaldi legegileak aurkeztu zituzten pentsiodunen egoera aldatzeko.
Gasteizko gobernuaren beraren ekinaldiz sortu zen Euskaltel, 1995. urtean. BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren finantza laguntza izan zuen operazio horretarako. Aurrezki kutxak eta haien ondorengoa, Kutxabank, Euskaltelen %60en jabe ere izan ziren. Azken urteetan, baina, Kutxabank akzioak saltzen aritu da, enpresa ez daukalako estrategikotzat eta Europako Banku Zentralaren arau berriek zigortu egiten dutelako bankuek industria enpresen parte hartzeak izatea —kapitala gordetzera behartzen ditu—.
Kutxabanken babesa izan du orain arteko zuzendaritzak, Alberto Garcia Erauzkin presidentea eta Francisco Artetxe kontseilari ordezkaria buru dituztela. Karguak arriskuan dituzte, Zegonak auzitan jarri dituelako haien kudeaketa eta ildo estrategikoa. Bi taldeen arteko harreman handirik ez dago; joan den astean egin zuen Euskaltelek akziodunen batzarra, eta han ez zen Zegonako ordezkaririk joan. Administrazio kontseiluko bileretara ere ez da joan aspaldian.
2017an sartu zen funts britainiarra Euskaltelen akziodun taldean. Asturiasko Telecable enpresaren jabea zen Zegona —hura zen bere inbertsio bakarra—, eta Euskalteli saltzea onartu zuen. Trukean, dirua eta Derioko enpresaren akzioen %15 jaso zituen.
Urtebetez akzioen kopuru hori ez aldatzeko konpromisoa hartu zuen orduan Zegonak. Abuztuan amaitu zen epe hori, eta urrian jakinarazi zuen Euskaltelen kontrola hartu nahi zuela. Iragarpena ez zen ezusteko handia izan, jakina baitzen Zegona ez zegoela gustura Euskaltelen akzioak burtsan zuen beheranzko bidearekin —balioaren %26 galdu zuen 2016an, eta beste %17 2017an—, eta kostuen jaitsiera eskatu ziola Garcia Erauzkinen taldeari.
Akzioak erosteko eskaintza partzial bat iragarri zuen Zegonak, Euskaltelen %29,9 erosteko, baina, operazioa garesti aterako zitzaiola ikusita —iragarpenak Euskaltelen akzioa garestitu zuen—, merkatuan tituluak banan-banan erosteko estrategia hobetsi zuen. Hainbat asteko isiltasunaren ondoren, atzo jakinarazi zion CNMV merkatuen arautzaileari jada akzioen %20,94 eskuratu dituela. Pentsatzekoa da %29,9 kontrolatzeko helburuari eutsiko diola; horren zati bat, %2,4 hain zuzen ere, Talomon bazkidearen esku dago.
Zegonaren azken erosketek aldaketarik eragin ez badute, March bankuaren inbertsio adarrak, Corporacion Financiera Albak, akzioen %11 ditu, eta Abanca banku galiziarrak, beste %4,48. Halaber daude akziodunen artean Capital Group (%5), Artemis Investment (%3,75) eta NN Group ere (%3).
Hedapena, auzoetatik
Garcia Erauzkinen eta Artetxeren gidaritzapean, Euskaltel bere hasierako eremutik zabaldu da, hau da, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik. 2015. urtean, Galiziako R Cable telefono konpainia erosi zuen, eta Asturiasko Telecable 2016an. Iberiar penintsulako iparraldeko kable bidezko operadore nagusia izateko helburuarekin, iaz Nafarroan hasi zen zerbitzuak eskaintzen, eta duela aste gutxi, beste lurralde batzuetan, hala nola Leonen, Kantabrian eta Errioxan. Kataluniara ere hedatu nahi du, RACCtel markarekin.
Zegonak helburu handinahiagoak azaldu ditu: Espainia osora zabaldu nahi du, eta Virgin marka erabili nahi du horretarako. Virgin Phone 1999. urtean eratu zen, Erresuma Batuan, eta gaur egun telefono zerbitzuak eskaintzen ditu dozena bat herrialdetan (Frantzia, AEBak, Australia, Txile…). Virginek berak eta Barclays bankuak 34 milioi euro mailegatu dizkiote Zegonari Euskaltelen akzioak erosteko, eta 116 milioi euro gehiago jaso ditu kapital handitze baten bidez.
EH Bilduren eskaera
Zegonaren asmoekin oso kezkatuta azaldu zen atzo EH Bildu. «Oso albiste txarra da euskal ekonomiarentzat», Iker Casanova legebiltzarkidearen hitzetan. Jaurlaritzari eta Kutxabanki «utzikeriaz eta arduragabekeriaz» jokatzea egotzi zien. «Euskaltel enpresa estrategikoa da herri honentzat estrategikoa den sektore batean», eta horregatik eskatu dio Jaurlaritzari akzioak berriro erosteko eta Kutxabanki parte hartzea handitzeko.
Otsailean, BERRIAri emandako elkarrizketan, Euskaltelen akzioak erosteko aukera aipatu zuen Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak: «Herri honek Euskaltel sortu zuen, eta, aurrera begira ere, behar dugu horrelako enpresa bat hemen egotea». Horretarako goiz dela zehaztu zuen atzo Erkorekak: «Zuhurrena eta bidezkoena da itxarotea jakin arte operazioa nora iritsiko den». Gobernuak espero du egoera berriak ez egitea kalterik enpresaren erroei.



Emakume pentsiodunen Oneka plataformak ere bat egin du larunbaterako deialdiarekin. Ziurtatu du pentsioen sistema publikoa «emakumeen lanaren banaketa sexistan eta baztertzailean» oinarrituta dagoela, eta pobreziak emakume aurpegia daukala, haienak direlako pentsio apalenak. Hainbat datu eman ditu plataformak. Besteak beste, emakumeen batez besteko pentsioak gizonezkoenak baino %40 txikiagoak direla. Horrek berekin dakar Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan beren pentsioak diru sarrerak bermatzeko errentarekin (DSBE) osatzen dituzten hiru pentsiodunetatik bi emakumeak izatea.
«Enplegurako sarbide zailagoak, lan baldintza prekarioek eta zaintza lanetako erantzukidetasunik ezak azaltzen dute emakumeek beren senarren kotizazioen menpeko pentsio gehiago jasotzea eta erretiro pentsio propio gutxiago», azaldu du elkarteak. Gaur egun, Hegoaldeko alarguntza pentsioen %93,4 emakumeek jasotzen dituzte, eta %6,6 gizonezkoek.
Estatalizazioaren eragina jasan duten soldatapekoen artean zenbatu ditu LABek bertako sektore hitzarmena erorita daukaten soldatapekoak, estatuko hitzarmena ezarri zaienak, gai batzuk estatuko negoziazio esparruak bere egin dituen sektoreetakoak, eta sektore publikoa. Hego Euskal Herriko sektore publikoko langile guztiak zenbatu ditu estatalizazioak kaltetutakoen artean, iritzita Espainiako aurrekontu legeek haien lan baldintzetan eragin dutela.
Aspaldiko inboluzioa
Lan harremanetan azken urteetan gertatzen ari den «inboluzioa» salatu du Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak. Abaguneko testuinguru politiko eta sozialaren deskribapen bat egin du, eta esan «hauteskunde garaia dela, faxismoa eta eskuin muturra indartzen ari den garaia, eta kapitalismoaren oldarraldi berri batena».
Hala eta guztiz ere, Aranburuk ohartarazi du lan harremanetako oraingo «inboluzioa» ez dela mehatxu bat, «baizik eta gertatzen ari den zerbait». Eta 2010ean PSOEren gobernuak egindako lan erreforma jo du negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren lehen mugarritzat, eta gogoratu EAJren abstentzioari esker onartu zela.
Estatalizazioaren bi helburu nagusiak esplikatu ditu Aranburuk: «Batetik, soldatak eraitsi nahi dituzte, eta lan baldintzak prekarizatu; bestetik, ordezkaritza sindikalak aldatu nahi dituzte». Haren hitzetan, Hego Euskal Herrian gehiengoa den «kontrabotereko sindikalismoa» ordezkatu nahi dute «askoz otzanagoa den CCOOren eta UGTren ereduarekin». Aranbururen esanetan, negoziazio kolektiboa euskal eremuan egin ordez Espainian eginda, «patronalarentzat askoz errazagoa da itun merkeagoak lortzea CCOO eta UGTrekin».
LABeko idazkari nagusiak negoziazio eremu guztietan borroka egitea defendatu du, eta ez lehentasuna ematea enpresetako negoziazioari. «Enpresetako negoziazioa oso urrun dago langileei negoziazio kolektiboaren babesa eskatzetik. Enpresa eremutik ezinezkoa da euskal langileen gehiengoari negoziazio kolektiboko eskubideak bermatzea».
Zenbakiak adibide
Horren haritik, adibide bat eman du Aranburuk: EAEko metalaren hitzarmenak, esaterako, 136.000 behargin hartzen ditu aintzat, eta bakarrik 47.000k daukate enpresa hitzarmena. «Oso datu adierazgarria da, zeren metalaren sektorean enpresan negoziatzeko tradizioa egon baita, eta, hala ere, zenbakiak hor daude».
ELAk idazkari berria aukeratu osteko lehenengo agerraldian, Aranburuk ez du adierazpenik egin nahi izan Adolfo Muñozen lekukoa Mitxel Lakuntzak hartu izanak ELAren eta LABen arteko harremanetan izan ditzakeen eraginez. Datorren astean, Aberri Egunaren harira, LABek testuinguru politikoaren analisia egingo du, eta abagune honek zer sindikalismo mota eskatzen duen esplikatuko du analisi horretan. Garbiñek aurreratu du adierazpen horretan erreferentzia zuzena egingo diotela ELAri ere.