Elordik eta Zabaletak egurra eman diete Altunari eta Arangureni
Lehen jardunaldian ez ziren ondo ibili iazko txapeldunak, baina gaur erakutsi dute aurten ere zergatik diren faborito. Elordik eta Zabaletak 3-22 irabazi diete Altuna III.ari eta Arangureni Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Neurketak ez du kontatzeko asko utzi. Arlo guztietan gehiago izan dira urdinak, eta etengabe baliatu dute atzeko koadroetan Zabaletak duen nagusitasuna. Horrela, Elordik ere errematerako aukera mordoa izan ditu. Altuna saiatu ahal zuen heinean bere atzelariari lana kentzen, baina ezinezkoa izan da. [articles:2134654]