Zaldibarko hondamendian hildakoak omendu dituzte, eta erantzukizunak eskatu
Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak eskatzen jarraitzen du Zaldibar Argituk. Ostegunean bete ziren bost urte zabortegiaren luizitik; Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze hondakinen azpian harrapatuta gelditu ziren, eta haien gorpuak ez zituzten topatzen. Sei hilabetera topatu zituzten Sololuzeren gorpuzkiak, eta 2021eko maiatzean eten zituzten Beltran topatzeko lanak. Haiek omendu dituzte gaur 300 lagun inguruk Eitzaga auzoan (Zaldibar, Bizkaia). Zaldibar Argitu plataformaren izenean, Idoia Marinek eskerrak eman dizkie gaur bertaratutakoei, baina baita azken bost urteetan kaltetutako familiei eta bizilagunei babesa eman dieten guztiei ere. Lore eskaintza, gaur, Zaldibarren. MIGUEL TOÑA / EFE Gaizka Zabartek, berriz, gogorarazi du «lehen egunetik» eskatu dituztela erantzukizunak. Ingurumen delituekin lotutako auzia instrukzioan dago oraindik ere, adituen txostenak biltzen, eta hori «eramangaitza» egiten zaiela adierazi du. Hildakoen omenezko monolitoetan lore eskaintza egin dute, eta izan dira musikariak eta bertsolariak ere ekitaldian. [articles:2137092]



