Michelinek Frantziako bi lantegi itxiko ditu eta ekoizpenaren zati bat Gasteizera eramango du. Gurpil ekoizleak Frantziako Cholet eta Vannes udalerrietan dituen lantegiak itxiko ditu 2026ra bitartean, Asiako lehia eta Europako lehiakortasunaren “hondatzea” argudiatuta.
Duela 20 urte hasi zen dena, 2004an, K2 zortzimilakoaren maldetan: urte hartan, 1954ko K2ko lehen igoerako italiarren oxigeno botila bat aurkitu zuen Alex Txikonek 6.900 metrotan, eta jaitsi egin zuen. Huraxe izan zen lehen pieza. «Nik, ordura arte, ez nuen inolako mendi museorik ikusi, baina kezka hori banuen barnean». Eta mendiz mendiko ibilietan, hango eta hemengo piezak eskuratzen eta bilduma osatzen hasi zen. Azpeitiko Esklaben Komentuko ganbarako gela batean gordez joan zen Txikon pieza eta «traste» horiek denak, Soraluze família, 1998. urtetik eraikinaren jabea, laguna baitzuen mendizale lemoarrak. Azkenik, iaz, Annapurnatik bueltan, bildutako pieza horiekin guztiekin zerbait egiteko garaia zela erabaki zuten Txikonek berak eta Soraluze familiak, eta hala, «zortzi hilabete eskasean», XIX. mendeko eraikina erabat birmoldatu, elizakoak ziren traste zahar pila bat 26 kamioitan atera, lekua museo-proiektu batek eskatzen dituen beharretara egokitu eta mendiko museo bat zabaldu dute: Mendietxe, etxe bat mendiarentzat. Mikel Soraluzek, eraikina laga duen familiaren izenean, nabarmendu du asmoaren «bihotza, hemen, Azpeitian, gerora ere iraungo duen zerbait uztea» izan dela. «Gu joango gara, baina hau hemen geratuko da». «Planetako bildumarik handieneako bat da hau. Balio handiko piezak daude, eta pieza bakoitzaren atzean historia handi bat dago»», nabarmendu du Alex Txikonek. Bertan daude, esaterako, George Mallory eta Andrew Irvinek 1924an Everesteko kanpaleku nagusitik igorritako postal bat, Reinhold Messnerrek 1980an Everesten, montzoi betean, bakarka eta oxigenorik gabe eginiko igoeran erabilitako kanpadenda… Mendietxen dago, 1970ko otsailean, Naranjoko mendebaldeko hormako neguko lehen igoeran, Jose Luis Arrabalek zeraman jaka; 13 egun denborale batek astinduta erlaitz batean bizirik iraun ondoren, erreskatatu eta astebetera hil zen Arrabal Oviedoko erietxean. «Jaka hori, beraz, altxor bat da», azpimarratu du Txikonek. Museoan daude Mussolonik 1939an Terminilloko eski estazioan inauguratutako aulki bat, edo Leon Trotsky hiltzeko Ramon Mercader espainiarrak erabili zuen pioletaren iguala… Alex Txikon, Soraluce familiako kideak, Dean Fedelman argazkilaria (ezker-ezkerrean) eta museoan eragile izan diren beste zenbait kide, aurkezpen ekitaldian. BIOK KOMUNIKAZIOA Mendietxen daude Espainiako eski parerik zaharrena, 1780koa, 1879ko eskaladako mazo bat, Yvon Chouinard entzutetsuaren munduko piolet bildumarik onenetakoa, 1777ko elur lera bat; Angel Cinterok Rigloseko Puro ezaguna eskalatzeko erabili zuen mazoa… «Bost ordu pasa ditzaket hemen dauden piezen kalitatea eta balioa azaltzen, baina egokiena etortzea eta jendeak bere begiz ikustea da». Eskiak, kaskoak, betaurrekoak, kranpoiak, bastoiak, botak, erraketak, arnesak, 250 piolet baino gehiago, horien artean François Simondena izandako bat, «historia bizia dago museo honetan» nabarmendu du Txikonek. Lagun Onak-en bilduma Museoak hiru gune ditu. Arestian aipatutako pieza historiko horiek osatzen duten bilduma iraunkorra dago ikusgai gune nagusian. Ondokoan, berriz, Txikonen espedizioetako artikuluen bilduma pribatua dago, eta hor daude, besteak beste, alpinista lemoarrak Nanga Parbateko eta Manasluko neguko lehen igoeretan erabilitako buzoak. Areto horretan dago Azpeitiko Lagun Onak Klubaren bilduma ere, eta hortxe, Beñat Arrue mendizale azpeitiarrak 2001. urteko Pumoriko zorigaiztoko istripuan zeraman motxila, Joxe Urbieta Takolo zenarena, balio sentimental eta historiko handikoa hori ere, edo Benantxio Irureta zenaren ondarea. Hirugarren aretoan, berriz, Ramon Garoz taxidermistaren animalia disekatuak daude: benetako tamainako basahuntzak, hartzak… «Planetako bildumarik handieneako bat da hau. Balio handiko piezak daude, eta pieza bakoitzaren atzean historia handi bat dago» ALEX TXIKON Alpinista eta Mendietxeren Sustatzailea Areto horretan dago Everesteko jasangarritasunari eta, oro har, mendiko turismoak eragindako masifikazio arazoei loturiko The NeverRest proiektuaren gunea ere. Frederic Kauffmann proiektuaren sortzaileak eta arduradunak berak azaldu du egitasmoaren funtsa: «Everesteko turistifikazio larregizko hori ez da jasangarria. Hori jasangarriago egiteko eta beste mendi eta parke natural batzuetara hedatzeko ari gara lanean. Azken batean, jendearen atzetik garbitzen joatea baino eraginkorragoa da jendea heztea eta nork bere alea jartzea». Museoari itsasita, Jesusen Bihotzaren elizan, Dean Fidelman argazkilariak Yosemiteko Stonemasers famatuei, Jim Bridwell, John Bachar, Billy Westbay, John Long, Lynn Hill, Ron Kauk eta enparauei atera zizkien argazki ikonikoen erakusketa dago. Fedelman bera Azpeitian dabil egunotan, erakusketa hori atontzen, eta erabat liluratuta geratu da Txikonen museoarekin: «Nik neuk ere, pandemia betean, Yosemiteko museo txiki bat atondu nuen parkearen sarreran, ia dirurik gabe, auzolanean, bailarako arotzei eta adiskideei laguntza eskatuta. Urtebete egin nuen museoan bertan bizitzen eta, orain, Alexen museora etorri naizenean, guztiz konektatuta sentitu naiz bere filosofia eta egiteko moduarekin». Aurreko egunetan, goizean goizetik erratza pasatzen ere ibili da Fidelman. «Asmoaren bihotza, hemen, Azpeitian, gerora ere iraungo duen zerbait uztea izan da. Gu joango gara, baina hau hemen geratuko da» MIKEL SORALUCE Eraikinaren jabea eta Mendietxeren sustatzailea Elizaren aldarean, gurutze baten ordez, Jean Christophe Lafaille alpinista zenaren piolet bat dago, frantziarrak Makaluko ipar aurpegian bide berri bat zabaltzeko eginiko ahaleginaren ondoren Alex Txikoni Makalun bertan oparitutakoa. «Ahalegin hartatik zetorrela, ekaitzaren erdian, gure dendetako batean egin genion lekua, eta, esker onez, piolet hori eman zidan. Zoritxarrez, handik bi urtera desagertu zen Lafaille, Makalun bertan. Esan bezala, pieza bakoitzaren atzean historia handi bat dago». Museoaren inaugurazio ekitaldi ofizialean, Esklaben Komentuko eliza jendez gainezka. BIOK KOMUNIKAZIOA Mendietxek zabaldu ditu ateak. «Gustatuko litzaiguke hau hasiera bat izatea. Goian beste 500 metro daude, hutsik oraingoz, eta ederra litzateke hori ere berregokitzea eta janzten joatea. Orain arte, inolako diru publikorik gabe, babesle askori esker, gauzatu dugu proiektua, baina aurrerantzean ezinbestekoa izango da erakunde publikoen babesa, Mendietxe zabaltzen eta hobetzen jarraitzeko», nabarmendu dute Soraluzek eta Txikonek. Arratsaldean egin da jendaurreko inaugurazio ekitaldi ofiziala. Esklaben Komentuko eliza gainezka zela, bertan bildu dira, Alex Txikon eta Soraluce familiaz gain, Euskal Herriko enpresa, politika, kultura eta mendi munduko hainbat ordezkari; besteak beste, Nekane Alkorta Azpitiko alkatea eta Antonio Garamendi Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentea. Ekitaldiaren hasieran hala nabarmendu du Txikonek: «Alpinismoa, mendia, garrantzi handiko kirola da Euskal Herrian eta euskal kirolariek protagonismo handia izan dute. Mendia, mendizaletasuna, euskal kulturaren parte da, eta horri guztiari balioa eman nahi dio Mendietxe Museoak».
Valentzia (Herrialde Katalanak) astindu duen denboralearen osteko zazpigarren egunean, erreskate lanak fase batean sartu dira: batez ere, urak hartutako lurpeko guneetan eta ibaien ibilguetan ari dira orain desagertutako herritarren bila. Hildakoak 210 dira, Valentziako Generalitateak emandako azken datuen arabera. Herenegundik kopuru hori ez da aldatu, eta horren zergatia argitu du Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkari Pilar Bernabek: «Gainazalean ez dituzte gorpu gehiago aurkitu». Horregatik, sotoak, lurpeko aparkalekuak eta antzerakoak miatzeari ekin diote erreskate lanetan ari direnek. Horietako batean sartu dira gaur suhiltzaileak: Bonaire merkataritza guneko lurpeko aparkalekuan, Valentziako Aldaia herrian. Han jardun duten suhiltzaileen bozeramaile batek ziurtatu du ez dutela gorpurik topatu. Aurrez, aparkaleku horretan ehunka hildako zeudela zioten mezuak zabaldu dituzte sare sozialetan. Denboraleak utzitako ondorioen harira, informazio faltsu gehiago ere ari dira zabaltzen sare sozialetan; hori horrela, informazioa bilatzeko orduan iturri ofizialak erabiltzeko deia egin du Bernabek. Euriteengatiko alertei eutsi diete Herrialde Katalanetan. Izan ere, euriteek uholdeak eragin dituzte Tarragonan eta Bartzelonan. Azken lurralde horretan, alerta gorria ezarrita egon da, eta Bartzelonako Udalak Larrialdietarako Udal Planaren alerta aktibatu du. Ohar bidez, hainbat gomendio eman dizkiete herritarrei; besteak beste, etxeetako teilatuak berrikusteko eskatu diete, urik ez pilatzeko. Egoera dela eta, bertan behera egon da Kataluniako Rodalies trenen zerbitzua, eta hegazkin batzuk Prat aireportutik Gironara bideratu behar izan dituzte. Bartzelonako Unibertsitateak ere eskola guztiak eten ditu, eta zenbait errepide ere itxita egon dira. Raval auzoko etxebizitza sindikatuak eta beste hainbat erabiltzailek X sare sozialean salatu dutenez, Bartzelonan alerta ezarrita egon arren mossoak familia bat etxegabetzen aritu dira. Tartean adingabe bat dago. ⚠️ ACABA DE SONAR L’ALERTA DE PROTECCIÓ CIVIL A BARCELONA I ELS MOSSOS ESTAN DESNONANT UNA FAMÍLIA AMB UN NEN MENOR D’EDAT ⚠️ AIXÒ ES UNA VERGONYA. MÀXIMA DIFUSSIÓ. @salvadorilla NO PENSES ORDENAR ALS MOSSOS QUE ATURIN AIXÒ? @socialistes_cat CÒMPLICES. pic.twitter.com/qQU5agVFt1 — Sindicat Habitatge Raval (@Raval_SHSC) November 4, 2024 Bihartik aurrera, eguraldiak hobera egingo duela diote iragarpenek. Halere, kalte guztiei aurre egiteko lanean jarraitzen dute Valentziako suhiltzaile, polizia, larrialdi zerbitzu eta boluntarioek. Beste toki batzuetatik ere joan dira laguntzera. Besteak beste, Espainiak 5.000 militar eta 5.000 polizia mobilizatu ditu. Eta asteburuan jakinarazi zuten Hego Euskal Herritik ehun suhiltzaile joan direla. Gaur, Valentziako ikasleen sindikatuak aste osoko grebara deitu du, «herriari laguntzen jarraitzeko». Erakundeen laguntzarik eza salatu dute: «Erakundeen utzikeria ikusirik, gazteak eta familia langileak duintasun eta elkartasun lezioa ematen ari dira». Larrialdiaren kudeaketa Carlos Mazon Generalitateko presidentea COPE irrati katean izan da gaur goizean, eta esan du joan den asteartean, «iraultza meteorologikoa» gertatu baino lehen, Espainiako Larrialdi Unitate Militarra aktibatzeko eskatu zuela, baita «ahal zen laguntza guztia» bidaltzeko ere. Salatu du Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioak hiru aldiz indargabetu zuela arriskuaren alerta asteartean. Arratsaldean, Espainiako Larrialdi Unitate Militarreko buruak agerraldi bat egin du. Bertan, goizean Mazonek esandakoei erantzunez, azaldu du Espainiako soldaduak «hasiera-hasieratik» egon direla Valentzian laguntzeko prest, baina larrialdiaren kudeatzaileak «baimena eman ezean» ezin direla sartu. Larrialdiaren kudeaketa Valentziako Generalitatearen esku dago uneotan. Horren harira, Alberto Nuñez Feijoo PP Espainiako Alderdi Popularreko buruak «larrialdi nazionala» deklaratzeko deia egin du gaur emandako prentsaurreko batean. Hori eginez gero, Espainiako Barne Ministerioaren kargu geratuko litzateke hondamendiaren kudeaketa. Espainiako Gobernuak, ostera, ez du horretarako asmorik azaldu. Lurralde Politikako ministro Angel Victor Torresi larrialdi nazionala deklaratzeko aukeraz galdetu diote kazetariek, eta horrek erantzun du Valentziako instituzioen «alboan daudela»: «Lurraldea gehien ezagutzen dutenak haiek dira».
Azken bizpahiru asteak egoerak gaina hartuta igaro ditu Danel Elezkanok (Zaratamo, Bizkaia, 1994). Sare sozialen bidez jakinarazi zuen erretiroa hartuko zuela, azken urtean izandako osasun arazoak direla kausa, eta telefonoa
Landabengo lantegiko hiru hornitzailek kalte handiak jasan dituzte euren instalazioetan. Dena ondo bidean, bihar, asteartea, ekoizpena normaltasunera itzuliko da.
Gipuzkoako Avanzako langileek grebari ekingo diote berriro astelehen honetan, hitzarmena hobetzea eskatzeko. Sindikatuek salatu dutenez, negoziazio mahaian ia lau urte eta 32 bilera egin ostean, “ez dago langileen erreklamazioak asetzen dituen eskaintzarik”.
Aho zapore gazi-gozoa utzi du gaur eskuratutako puntuak San Mamesen (1-1). Athleticek ez du asmatu ate aurrean, asko barkatu du, baina markagailuan aurrea hartu duen taldea Betis izan dela kontuan izanda, horren txarra ere ez da puntua. Lehen zati bikaina egin du Ernesto Valverderen taldeak. Gauza bakarra falta izan zaio: gola. Rui Silva atezainak zenbait geldiketa ikusgarri egin ditu, eta zutoinera ere hiru bider bidali dute baloia Athleticeko jokalariek. Gehiago merezi zuten. Betisek hiru aldaketa egin ditu atsedenaldian, eta berehala heldu zaio saria, 51. minutuan: Diaok eskuin hegaletik egin du jokaldia, eta bere erdiraketa sareetara bidali du Fornalsek. Hobea zen Athletic, baina margailuan aurretik zena Betis zen. Aulkitik Athleticen erreakzioa ere aldaketen bidez heldu da. Zelairatu berria zen Berenguer De Marcosen erdiraketa bat buruz bikain errematatu duenean. 66. minutua zen. Azken minutuetan Ander Herrerak izan du abagune argiena, baina erdira errematatu du. Gauzak horrela, puntu bat gehiago poltsikoratu dute zuri-gorriek, eta 19 dituzte jada. Seigarren dira sailkapen nagusian.
Valentzia astindu duen hondamendiaren kudeaketarekin ez dira kontent herritarrak. Seigarren egunean, Paiportako (Herrialde Katalanak) biztanleek argi utzi diete hori Felipe VI.a Espainiako erregeari, Letizia erreginari, Pedro Sanchez presidenteari eta Carlos Mazon Generalitateko presidenteari. Lokatza eta zenbait objektu bota dizkiete «hiltzaileak!» zioten oihuen artean, eta Sanchezen zein Mazonen dimisioa eskatu dute. 🔥| BORBOIAK SUTARA!pic.twitter.com/KPw0vuhew0 — Malcolm iXa 🍉 (@ideiazabaldub) November 3, 2024 Horren ondorioz, autora itzularazi dute Sanchez, eta guardia zibilek eta poliziek inguratu egin dituzte Felipe VI.a eta Mazon. Herritarrekin hitz egiten saiatu dira horiek. Azkenean, zenbait minutuz eten dute tanta hotzaren ondorioak ikusteko egiten ari ziren bisita, eta bertan behera utzi dute. Zenbait hedabideren arabera, Sanchez pala batekin jo dute bizkarrean, eta Espainiako Gobernuak aitortu du «akats erraldoia» izan dela bisita egitea, «erregea tematu delako» egin dutela. Bi ordu eskas iraun du bisitak. Arratsaldean Chivara (Herrialde Katalanak) egitekoak zirena ere bertan behera utzi dute. Errege-erreginak eta erakundeetako ordezkariak Paiportara eramateko erabilitako autoetako bat. MANUEL BRUQUE / EFE Mazonek X-n idatzi du Paiportatik alde egin berritan: «Ulertzen dut herritarren haserrea eta noski hori jasotzera geratuko naizela. Nire betebehar politiko eta morala da. Erregearen gaur goizeko jarrera eredugarria izan da». Felipe VI.ak esan du ulertu egin behar dela jendearen haserrea eta frustrazioa, «oso gaizki pasa dutelako eta zaila delako larrialdiei aurre egiteko mekanismo guztiek nola funtzionatzen duten ulertzea». Sanchezek, bere aldetik, elkartasuna adierazi die Paiportako eta Valentziako bizilagunei, eta haien sufrimendua ulertzen duela esan du. Jarrera biolentoak salbuespena direla gehitu du, herritarren gehiengoak horiek baztertzen dituela uste du eta nahi duena konponbide bat eta erakundeen konpromisoa direla ere bai. «Gobernuaren helburu nagusiak dira bizitzak salbatzea, gorpuak erreskatatzea eta berreraikitzea, eta ez gara bide horretatik mugituko», amaitu du. Debekuak Hortaz gain, gaur, Cecopik, Generalitateak larrialdia koordinatzeko darabilen organoak, boluntarioei sarrera debekatu die hondamendiak kalteak eragin dituen 11 herritan, erakundearen arabera, Aemet meteorologia agentziak alerta horia ezarri duelako. Aldaia, Alaquas, Picanya, Sedavi, Benetusser, Alfafar, Massanassa, Catarroja, Albal, Beniparrell eta Paiporta dira. Azken hori da istiluak izan diren udalerria; han baieztatu dira, momentuz, hildako gehien. Mazon eta Felipe VI.a lokaztuta, gaur, Paiportan. ANA ESCOBAR / EFE Hala ere, milaka boluntariok ez diote jaramonik egin debekuari, eta herri horietara joaten ari dira. Batek baino gehiagok errege-erreginen bisitarekin lotu dute debekua, hedabideetan egin dituzten adierazpenetan. [articles:2132949] Azken orduetan, Aemetek zenbait alerta ezarri ditu Valentzian, Katalunian, Aragoin eta Murtzian, baina momentuz ez da eurite handirik izan. Hildakoen kopurua ez da ia batere hazi. Bakarra baieztatu dute gaur; 214 dira momentuz, horietatik 211, Valentziako erkidegoan. Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak X-n azaldu du kopurua zergatik ez den handitu azken orduetan. Kontatu duenez, gainazalean jada ez dira askoz gorpu gehiago azalduko. Oraindik aparkaleku eta sotoetakoak falta dira ordea, baina gune horiek hustu egin behar dira lehenik eta behin. Esan du ezinezkoa dela zenbat hildako gehiago topatuko dituzten jakitea, eta zifra zehatzak eman dituztenak espekulatzen soilik ari direla kritikatu du. Gehitu du Madrilek ez duela hildakoen kopurua ezkutatzeko inongo interesik. Mazonek atzo goizean eskatu zion militar gehiagoren laguntza Espainiako Gobernuari, eta Sanchezek ontzat jo zuen: «Baliabide gehiago behar baditu, eskatu besterik ez du». Hori dela eta, hondamendia izan den guneetan 7.500 militar eta 9.000 polizia baino gehiago arituko dira lanean datozen orduetan, Victor Angel Torres ministroak jakinarazi duenez.