Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolak txosten bat eskatu du ganberako osoko bilkuretan euskara, katalana eta galegoa erabiltzeari buruz. Txosten horrek, bertzeak bertze, hauek aztertuko lituzke: itzultzaileen kostua zein den; zein izanen liratekeen ondorio politikoak gutxiengo linguistikoak dituzten Europako bertze herri batzuek gauza bera egin nahiko balute; eta gaelikoaren kasu zehatza aztertzea, anitzetan zaila baita hizkuntza horretarako itzultzaileak aurkitzea. Lana eskatu badute ere, ez dute zehaztu noizko eginen duten. Parlamentuko lehendakariordeek eginen dute txostena, administrazio lanetan aritzen diren bertze zenbait eurodiputaturekin batera. Berri agentziek azaldu dutenez, iaz Metsolak antzeko txosten bat eskatu zuen —ondorioen berri ez du eman—, baina dokumentu berriarekin bertze pauso bat emanen dute: eurodiputatuak berak izanen baitira txostena eginen dutenak. Eskaera, baina, ez da bat-batean iritsi: Espainiako Gobernuko Atzerri ministro Jose Manuel Albaresek hirugarren gutuna igorri zion irailean Mersolari, aipatutako hiru hizkuntzak erabiltzeko modua eman zezala eskatuz. Erabakia, baina, ez dago Albaresen eskeen mende, bertzelakoa baita prozesua: Europako Batasuneko Kontseiluan aztertu behar dute eskaria. Hasieran, europarlamentua kontseiluaren erabakiaren zain zegoen, baina oraindik ez dira bozkatzen hasi. Bertzeak bertze, herrialde batzuek kostua azpimarratzen dute, eta bertze herrialde batzuek aipatzen dute beste hizkuntza batzuk ofizial bihurtzeko eskariak bultzatuko ote diren horrela.
Bortz urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak gizon bati, bikotekidearen alabari sexu erasoak egitea leporatuta. Zigorraz gain, epaileak ebatzi du akusatuak ezin izanen duela adingabeekin lan egin bederatzi urtez; eta zortzi urtez ezin izanen da biktimarengana hurbildu edo harekin solastatu. Kartzelatik ateratzen denean, gainera, zaintzapean aske egon beharko du bortz urtez. Sententziak dioenez, 2020 eta 2021 bitarte gertatu ziren erasoak: akusatua biktimaren amaren bikotekidea zen orduan, eta emakumea lanean zegoenean erasotzen zion. Sententzia ez da behin betikoa, eta errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusian.
Deialdi honen bidez, garraiolarien erretiro aurreratua arautzea eskatu nahi dute, lanbidearen arrisku-mailagatik. Lanuztea urriaren 28an, azaroaren 11n, 28an eta 29an, eta abenduaren 5ean eta 9an egingo da, eta abenduaren 23tik aurrera mugagabea izango da.
Luis Baraiazarra aita Luis «Bertsoaren eragile nekaezina» dela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak. 1991tik 1994ra bitartean Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzan parte hartu zuen, baina Bizkaiko Bertsozale elkartean ere, 1991tik 200ra bitartean. Bestela ere erakutsi zuen bertsozaletasuna, esate baterako, hainbat txapelketatan epaile gisa parte hartuz, haa nola Lea-Artibai eskualdekoetan, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian, eta eskolartekoetan. Euskal filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta, irakasle zela urte luzez landu zituen bertsoak eta euskal kantak umeekin. Ikasmateriala sortzen ere aritu zen. Euskaltzaindian ere arrasto handia utzitakoa da Baraiazarra. 1996an euskaltzain urgazle eta 2010ean euskaltzain ohorezko izendatu zutenetik, hainbat batzrodetan aritu zen lanean: Hiztegi Batuko lantaldean (1993-2017), Gramatika batzordean (1997-2007), Euskaltzaindiaren Hiztegia batzordean eta Adierak eta adibideak lantaldean. Bestalde, idazle eta itzultzaile ere bazen. Augustin Zubikarai, Santi Onaindia eta Jon Lopategiren biografiak landu zituen, besteak beste, eta itzultzaile gisa, testu erlijiosoei heldu zien nagusiki. Hark euskaratu zituen, esate baterako, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak, eta horiei esker, hain zuzen, Espainiako Itzulpen Onenaren saria eman zioten 2015ean. Ordu gutxiren buruan kendu zioten, arrazoi harrigarriak tarteko.
Jon Ander Peñak eta Jose Javier Zabaletak irabazi dute Caixabank Mastersaren laugarren aldia. Finala gaur jokatu dute Nafarroa Arenan, eta 13-22 irabazi diete Altuna III.a-Iztuetari. Partida lehiatua izan da lehen erdian, eta atsedenaldira 12-11 aurretik heldu dira Altuna eta Iztueta. Bigarren erdian, ordea, 1-11ko partziala egin dute txapeldunek. Protagonista Martxel Iztueta izan da, Baikoko atzelari gaztea. Peñak eta Zabaleta etengabe bota dizkiote pilotak, baina ahal izan duen bitartean ederki erantzun du hark. Lehiaren lehen erdian estuasunetan ere jarri du Zabaleta, eta zaleen txaloak irabazi ditu. Iztueta nekatzen joan ahala, ordea, errematerako aukera gehiago izan ditu Peñak, eta ezer gutxi egiteko aukera izan du Altunak. Tantoak amaitzen asmatu du Tolosako aurrelariak, eta aurrez egindako higadura lanak izan du saria.
Jai giroan ospatu dute Kilometroak jaia, gaur, Azpeitian (Gipuzkoa). Giro lainotua izan da, baina euririk, behintzat, ez dute izan Gipuzkoako Ikastolen aldeko festan elkartu diren milaka euskaltzaleek. Amaitutakoan, antolatzaileek adierazi dute dena aurreikusi bezala joan dela, eta «bizipen zoragarria» izan dela urte osoan zehar Kilometroak antolatzea. Azken egunean, mila lagun baino gehiago ibili dira boluntario lanetan. Oro har, intzidentziarik ez dela izan azaldu dute —ezta puntu moreetan ere—, eta jende ugari elkartu dela, nagusiki familiak, baina baita gazteak ere. Giro jator eta lasaia izan dela nabarmendu dute, eta euskara arin eta bizi entzun dutela. Hasiera ekitaldian, Igor Aranbarri Azpeitiko Ikastola Ikasberriko kontseiluko kidea izan da hitza hartzen lehena. «Aurtengo Kilometroen urtean abiatu dugun bidean jarraitzea da gure desioa. Aurrerantzean ere gure ardatzek etenik gabeko mugimenduan jarrai dezaten. Eta horretarako, ikasturte guztian zehar erein dugun hazia ernatzeko baldintza egokiak sortzea da hurrengo erronka». Kilometroak jaiaren hasiera ekitaldia, gaur, Azpeitian. GORKA RUBIO / FOKU Izan ere, Izpiz izpi lelopean, euskaran, kulturartekotasunean eta herrigintzan ardaztu dute urteko lana, eta gaur jasotakoa ardatz horien inguruko proiektuak finantzatzeko erabiliko dute. Nagore Alkorta alkateak ere urte osoan zehar ikastolak egindako lana azpimarratu du, eta eskerrak eman dizkie egitasmoaren sustatzaileei. «Nahiz eta beti izan den garrantzitsua euskararen alde egitea, bizi dugun testuinguruan inoiz baino beharrezkoagoa dela esango nuke», gehitu du. «Ea lortzen dugu euskarari beste bultzada bat ematea». Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak, bere aldetik, goraipatu egin ditu aurtengo Kilometroak ardaztu duten zutabeak. Esan du sakondu egin behar dela, euskal curriculumaren lanketan ez ezik, hizkuntza proiektu sendoetan, irakasleen prestakuntzan eta ikasleen aniztasunaren inguruko lanketan. Ildo beretik jo du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere. Azpeititik Elgoibarrera Azkenik, Alaitz Perez de Arenaza Kilometroak Kultur Elkartearen lehendakariak hitz egin du. Antolatzaileei eskerrak eman dizkie, eta nabarmendu du Azpeitia euskararentzat «arnasgune handia» dela. Horregatik, Azpeitiak eta bertako ikastolak ere XXI. mendeko erronkei erantzuteko eginahalak egin behar dituela narbarmendu du: «Euskaratik kulturarteko hezkuntza eta harremanak eraikitzea ezinbesteko erronka bihurtu zaigu. Ezberdinon arteko harremanak aitortu eta sustatuz berrituko gara». Pirritx, Porrotx eta Marimototsi eta Txapasi omenaldia egin diete. GORKA RUBIO / FOKU Ikastolako bi ikaslek aurkeztutako ekitaldian omenaldia egin diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei, haien jardunak bat egiten duelako gaur behin eta berriz aipatu dituzten hiru ardatzekin: euskara, kulturaniztasuna, eta herrigintza. Eskertuta agertu dira pailazoak, eta hala esan du Pirritxek: «Nik begiak ixten ditudanean Gabonak eta Kilometroak etortzen zaizkit burura». Jarraian, kalejiran egin dute Ikastolatik Azoka plazara arteko bidea. Han egin dute lekukoa eskualdatzeko ekitaldia, eta Elgoibarko Ikastolako Jon Lizarraldek jaso du. Han izango da festa datorren urtean, urriaren 5ean. Ginga Gaur, beraz, ginga jarri diote urtean zehar egindako lanari. Eskaintza oparoa eta gustu guztietarakoa prestatu dute, euskal kulturan ardaztutakoa batez ere. Lehen gunea herriko plazan egon da, eta Herria deitu dute. Bertan herri kirolak, mutxikoak eta bertsolariak izan dira. Erronka hor izan da, eta dantza egiteko beta ere izan da. Bigarren eta hirugarren gunea Euskara izendatutakoak izan dira. Bigarrenean, Esklabetan, gazteenentzako eskaintza atondu dute: magoak, karaokea eta Goa!zen-en ikuskizuna, eta puzgarriak ere bai. [articles:2131170] Hirugarren gunean, Ikastolan, kontzertuak izan dira bata bestearen atzetik. Skapaie elektrotxaranga, Leherkaitz, Ukabil, Tapia eta Leturia eta Janus Lester. Troia kale antzerkia ere izan da goiz partean. Laugarren gunea Loiolan egon da, eta Aniztasuna deitu diote. Egon da yoga, gimnastika erritmikoa eta judo erakustaldia. Horretaz gain, ez da musika falta izan. Ro, Eraldatzen, Trini Fox eta Urtz moduko taldeak izan dira. Jolasak, giro ona, eta jan-edanerako askotariko eskaintza ere izan da, noski, gune guztietan.
Neurri hau bihar, astelehena, sartuko da indarrean. Horrela, Muntaketa Gordina, Pintura eta Azken Muntaketa sailetan, 04:30ean amaituko da gaueko txanda.