Entitatearen negozio nagusia % 16,4 hazi da, 1.514,5 milioira arte. Gainera, handizkako segmentuaren finantzaketa 1.000 milioi euro baino gehiago handitu da.
Repsolek 1.792 milioi euro irabazi ditu irailera arte, % 36 gutxiago, petrolioaren eta gasaren prezioagatik. Hirugarren hiruhilekoaren amaieran konpainiaren zor garbia 5.532 milioi euroraino hazi da, eta bere likidezia, berriz, 9.528 milioi euroan kokatu da.
Osasuna gaur zen jokatzeko Espainiako Kopako lehen kanporaketako partida, Chiclanaren zelaian. Baina neurketa bertan behera geratu da, euriarengatik. Eguerditik euri dezente egin du Chiclanan (Cadiz, Espainia), eta zelaiaren egoera asko okertu da, baita harmailena ere. Hala, egoera aztertuta epaileak bertan behera uztea erabaki du. Kanporaketak badu data barria: asteartean jokatuko da, hilak 5, 19:00etan. Hori adostu dute bi klubek, eta Espainiako Futbol Federazioak berretsi egin du erabakia. Realak ere ez du jokatuko, bihar, Kopako kanopraketa. Imanol Alguacilen taldea Alacanten aritzekoa zen, Rico Perez estadioan, Jove taldearen kontra. Euriteek kale eta hondamendi handia eragin dute Valentzian, eta inguruetan, eta hori dela eta kasu honetan ere norgehiagoka ez da jokatuko. Momentuz Espainiako Federazioak ez du argitu kanporaketako data berria, baina ziurra da ez dela hurrengo astean izango, talde txuri-urdinak Plzenen jokatuko baitu ostegunean Europa ligako partida (21:00), eta igande honetan Sevillaren zelaian du ligako norgehiagoka. Gaur lehian izan diren euskal taldeen artean, soilik Barakaldok egin du aurrera. Bizkaiko taldeak 1-3 hartu du mendean Lleida, eta hurrengo kanporaketan izango da. Revillak gol bat sartu du (37. min.), eta Pablo Santiagok bi (66. min. eta 32. min.). Ezustean kanpoan geratu dena Eibar izan da.Luzapenean galdu du Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak Logroñesen zelaian: 1-0. Hala, bolada txarrean jarraitzen du Ipuruatik urrun. Denboraldi osoan partida bakarra irabazi du bisitari moduan. Beasainek eta Cortesek ere ezin izan dute kanporaketa gainditu. Gipuzkoarrek azken unean ematen dute amore, Cartagenak 90. minutuan sartu sailkapena eman dio gola; Nafarrek, berriz, 0-2 galdu dute Granadaren kontra. Ezustekorik ezean, bihar arituko direnak Amorebieta eta Tudelano dira. Barbastron jokatuko du Bizkaiko taldeak, Julen Guerrero entrenatzaile kargutik kendu eta gero (19:00). Nafarrek, berriz, Deportivo Mineira jasoko dute (20:00).
Espainiako Gobernuak bertan behera utziko du enpresa energetikoen gaineko zerga. Foru ogasunen esku geratuko diren bi zergari buruzko ohar batean, EAJk Exekutiboaren erabakiaren berri eman du. EH Bilduk zerga iraunkor egitea nahi du, baita Espainiako Gobernuko kidea den Sumarrek ere.
Espainiako Gobernuak energia konpainiei ezohiko irabaziengatik ezarritako zerga iraunkor bilakatzea eragotziko duen lege zuzenketa bat onartu dute. Era berean, asko leunduko du bankuen irabazitakoei ezarritakoa. Azken asteetan, zerga horiek iraunkor bilakatzeko aukera eztabaida iturri izan da Espainiako Gobernuaren eta inbestidurari bide eman zioten alderdien artean, eta EAJ eta Juntsek jendaurrean esana zuten neurria ez zutela gustuko. Ezkerreko bazkideei dagokienez, EH Bilduk, ERCk eta Sumarrek horren aurka doazen zuzenketak aurkeztu dituzte. Noiz-eta enpresa multinazional handiei —750 milioi eurotik gorako negozio bolumena dutenei— gutxieneko zerga bat ezartzeko lege aurreproiektuari zuzenketak ezartzeko azken egunean iritsi dira aldaketak. Espainiako Gobernuak legezko bide hori erabili zuen iraunkor bilakatzeko energia enpresa eta bankuen ezohiko irabaziei ezarritako zerga. Azken egunetan Espainiako energia enpresa handiek presio handia egin dute, eta zerga indargabetu ezean inbertsio estrategikoak arriskuan egon zitezkeela esan. Repsol petrolio konpainiak, esaterako, Katalunian egin asmo dituenak aipatu zituen. EAJk argitu du haien jardunarekin zerikusirik ez duten faktoreengatik «indargabetu» duela Espainiako Gobernuak energia enpresen tributua Presio horiek eragina izan dutela dirudi, baita EAJ eta Juntsen jardun politikoak ere. EAJ izan da hain zuzen energia enpresen zerga «indargabetzeko» zuzenketa onartua izan dela zabaldu duena. Hori bai, alderdi jeltzaleak ohar bidez argitu du haien jardunarekin zerikusirik ez duten faktoreengatik indargabetu duela Espainiako Gobernuak tributu hori. Are gehiago, zehaztu dute, euskal ogasunen esku utziz gero, prest leudekeela energia enpresen irabazien gaineko zerga hori iraunkor bilakatzeko. Ohar berean alderdi jeltzaleak nabarmendu du bankuen eta multinazional handien irabaziei erantsiko zaizkien zerga berriak Hego Euskal Herriko ogasunen menpe geldituko direla, eta haiek arautu ahal izango dituztela. «Erabaki garrantzitsu honek euskal autogobernua indartu egiten du», goratu du Aitor Esteban diputatu jeltzaleak. Zerga horiekin Eusko Jaurlaritzak 119 milioi euro jasotzea espero zuen hurrengo urtean; hori bai, aldaketen aurretik eginikoa da kalkulua. Bankuena, 2028ra arte Lege aurreproiektuari eginiko zuzenketen inguruko xehetasun guztiak oraindik plazaratu ez diren arren, Madrilgo hedabide batzuek zabaldu dute bankuen irabazien inguruko zerga leunduko dela, eta hura gutxitzeko eskema mailakatu bat ageri dela zuzenketetan. Gainera zerga ez da betierekoa izango, oraingoz hiru urtez mantenduko baita, 2028ra arte. Aldaketa horiekin batera tabakoaren —bapeatzeko gailuen likidoen gaineko zerga igo dute—, hidrokarburoen eta kapitalaren errentei eragiten dieten hainbat aldaketa adostu dituzte. Espainiako Gobernuari dagokio orain azalpenak ematea eta aldaketaren zergatia argitzea. Ziurtzat jo daiteke inbestidurari bide eman zioten ezkerreko alderdiek txartzat jotzea. Sumar oso irmoa izan da haren aurka, eta EH Bilduk eta ERCk zerga horiek iraunkor bilakatzeko zuzenketak erregistratu dituzte. Aldaketa guztiak Espainiako Kongresuan bozkatu beharko dira.
Tanta hotzak hondamendia eragin du Valentzian (Herrialde Katalanak). Denboralea handia izan da asteartean, eta gaua, luzea. Valentzian gutxienez 92 pertsona hil dira, Valentziako Generalitateak jakinarazi duenez; beste bi hildako aurkitu dituzte Gaztela Mantxan (Espainia) eta beste bat Malagan (Espainia). Eguna noiz argituko zain egon dira txikizioa zenbatekoa den zehazteko, baina gaur goizean Valentziako Generalitateko Larrialdietarako Koordinazio Guneak beste alerta mezu bat bidali die herritarrei, eta ohartarazi die gaur ere euri jasa handiak espero direla eta ez ibiltzeko errepidean. Aemeten arabera, ordu gutxi batzuetan 400 eta 500 litro euri artean egin ditu metro kubikoko. Valentzian inoiz izan den hondamendirik handiena da hau, 1982ko ezbeharraren aurretik; urte hartako urrian Touseko urtegia hautsi zen, eta 40 pertsona hil ziren. Visuals of a bridge collapsed due to the DANA in Picanya, Valencia. #DANA #Picanya #Valencia #Spain#Floods #Flooding #SpainFloods#Inundación #InundacionesEnEspaña #España pic.twitter.com/L929P7R2PQ — Mr. Shaz (@Wh_So_Serious) October 30, 2024 Hildakoez gain, desagertuak ere badira, sei gutxienez: Leturren, bost (Espainia); eta l’Alcudian, bat (Herrialde Katalanak). Kalte materialak handiak dira, sare sozialetan zabaldutako irudiek erakusten dutenez. Bi tornado izan dira gutxienez. Hainbat erreka eta ibaik gainezka egin dute, eta eraikinak, zubiak eta ibilgailuak eraman ditu urak. Etxetik kanpo zeuden herritarrek ahal izan duten lekuetan hartu dute babes, eta hala moduz pasatu dute gaua, eraikin altuenetan, merkataritza guneetan edo autoen gainera igota. Erreskate taldeez gain, Espainiak militarrak jarri ditu lan horretan. Udalerri askotan ez dago argindarrik. «Iritsi ahal izan garen tokietan hilotzak daude», esan zuen Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak, eta gero eta gehiago agertzen ari direla gaineratu. Mazonek iazko uztailean hartu zuen kargua, eta azaroan Valentziako Larrialdietako Zerbitzua kendu zuen haren gobernuak. Gainera, aurreneko errekak gainezka egin eta zortzi ordura eman die larrialdiaren abisua Valentziako Generalitateak herritarrei. Tanta hotzak hainbat errepide moztu ditu, eta trenak ere zerbitzuz kanpo daude. Valentzian, Ribera Alta eta Utiel-Requena eskualdeetan jo du era bortitzenean denboraleak. Magre eta Rambla del Poio ibaiek gainezka egin dute Torrent, Picanya, Paiporta eta Catarroja udalerrietan, eta hainbat zubi bota dituzte. Se habían difundido estas imágenes de una residencia en Masanasa (Valencia), pero ahora ya están todos los mayores a salvo. Esas cosas que se hacen bien y merecen ser aplaudidas. #DANA 🤗 pic.twitter.com/1jFy3n9yDj — Marta Llopis 🇪🇸🇺🇦 (@LlopisMarta95) October 29, 2024 Valentziako Generalitatearen lehen alerta mezua 20:10ean iritsi zen. Tanta hotza iragarria zegoen aurretik, eta 14:00etan haurrak ikastetxera ez eramateko eskatu zieten gurasoei. Lantokira ez joateko mezurik ez zen iritsi, ordea, eta iluntzean iritsi zen okerrena. Turia ibaia itsasoratzen den tokian, Valentzia hiriburuko Pinedo auzoan, hasieran eraikin altuenetara igotzeko eskatu diete herritarrei, ibaiak gainezka egin behar zuelako. Gero, ordea, udaltzainek bozgorailuetatik eskatu diete etxetik ateratzeko eta auzoa uzteko. Autobusak jarri dituzte horretarako. Aldaian, urak merkataritza gune bat hartu du, eta han pasatu dute gaua 600 pertsonak baino gehiagok. Egoera latzena errepidean zeudenek pasatu dute. Denboraleak ibilgailuan harrapatu ditu. Haizeak kamioiak bota ditu, eta urak gora egin duenean autoan zeudenek sabaira igo behar izan dute; askok han pasatu dute gaua. 112 larrialdietako telefono zenbakia laguntza eskatzeko deiez bete da; azaldu dutenez, zerbitzua ez da erori, baina euren txanda noiz iritsiko itxaroteko eskatu diete laguntza eske deitu duten herritarrei. mi padre trabaja en el taller de valencia sud, al lado de torrent. Lleva horas sin poder salir del trabajo por el agua y no sabe cuándo lo hará. Están subidos encima de un tren por la lluvia. Los coches de todos los trabajadores están apiñados e inutilizados y la línea de metro… pic.twitter.com/USfb5zC4JW — 𝓗 (@huugootr_) October 29, 2024 Denboralearen ondorioz hainbat orduz etenda egon ondoren, Valentziako Manises aireportua berriro ere martxan dagoela jakinarazi dute hango agintariek; 30 hegaldi desbideratu behar izan dituzte atzo iluntzetik gaur goizera, eta 40 inguru bertan behera utzi. Madril eta Valentzia lotzen dituen tren zerbitzua, berriz, etenda dago. Oscar Puente Espainiako Trafiko ministroak jakinarazi duenez, «ez dirudi posible» izango denik zerbitzu datorren astea baino lehen martxan jartzea. Lantokian harrapatuta geratu direnak ere asko izan dira, eta RNE Espainiako irratian valentziar batek azaldu du bizilagunei deitu behar izan diela etxean zeuden haurrengana joateko, gurasoak ezin zirelako iritsi. Bart gauean, hainbat irratik emankizun bereziak egin dituzte, eta herritarren eskura jarri dituzte, laguntza emate aldera. Sare sozialetan ere askok eskatu dute laguntza. Mila helikoptero bidali dituzte uholdeek eragindako eremura, eta biktimak artatzeko psikologoak ere bertan dira, Margarita Robles Espainiako Gobernuko Defentsa ministroak iragarri duenez. Abisu gehiago Valentzian eta Gaztela Mantxan hondamendia eragin ostean, euriteak Espainiako beste gune batzuetara zabaldu dira. Cadizen alerta gorria ezarri dute eta, arratsaldean, euriteek uholdeak sortu dituzte bertako zenbait herritan. Extremadura eta Aragoi abisu horian daude; baita, Herrialde Katalanetako zenbait gune —tartean, Bartzelona— eta Euskal Herrian, Nafarroa. Tanta hotzak Valentzian eragindako txikizioaren harira, Espainiako Diputatuen Kongresuan bertan behera utzi dute gaur egitekoa zuten saioa, eta Espainiako presidente Pedro Sanchez krisia kudeatzeko batzordearekin bildu da. Sanchezek eskatu du aurrekontua handitzeko, eta «behar adina baliabide» hitzeman ditu: «Ez zaituztegu bakarrik utziko». Aemeten arabera, denboralearen okerrena pasatu da jada, baina euria egingo du bihar ere, eta gutxiago igandera arte. Halere, euriteek Katalunia (Herrialde Katalanak) eta Aragoi (Espainia) ingurura egingo dute, eta Meteocat Kataluniako meteorologia agentziak alerta gorria ezarri du: arratsaldeko ordu biak arte jarri dute «arrisku maila gorena». Andaluzia (Espainia) mendebaldean ere gogotik egingo du euria, baina intentsitatea ez da orain artekoa izango. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak jada adierazi du uholdeek eragindako kalteak ordainduko dituela, perituak kaltetutako eremuetara joan eta kalteak baloratu ahal bezain laster. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa erakunde publiko-pribatua da, eta Espainiako Gobernuko Ekonomia Ministerioaren mende dago. Asegurua bermatzeko funts moduko bat da, ohiko aseguruek estaltzen ez dituzten ezbehar larri edo hondamendi natural jakin batzuetarako. Elkartasun oldea Ez dira gutxi Valentziari laguntza eskaini dioten autonomia erkidegoak. Aragoiko Gobernuak iragarri du hara bidaliko dituela larrialdietarako aire bidezko baliabideak, erreskate lanetan laguntzeko; Murtziako Babes Zibilerako eta Larrialdietarako Zuzendaritzak esan du, halaber, Valentziara bidaliko dituztela erreskate lanetarako helikoptero batzuk. Imanol Pradales lehendakariak ere «erabateko laguntza» eskaini dio Valentziako Generalitateko buru Carlos Mazoni, hondamendiaren ondorio tamalgarriak ahal den neurrian arintzen laguntzeko. EAJren Euzkadi Buru Batzarrak ere «doluminik sentikorrenak» eman dizkie hildakoen familiei, eta elkartasuna adierazi die galera materialak izan dituen orori ere. Nafarroako Gobernuko ordezkariek ere adierazi dute elkartasuna: Amparo Lopez Barne kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak esan du Valentziara bidean direla bi helikoptero, bi pilotu, garabilari bat eta bi suhiltzaile. Maria Txibite, berriz, kontaktuan jarri da bi autonomia erkidegoetako presidenteekin, eta X sare sozialaren bidez jakinarazi du baliabide tekniko eta pertsonalak jarri dituztela valentziarren eskura; elkartasuna ere adierazi du. Espainiako Kongresuan, Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramaileak babesa adierazi die uholdeen biktimei eta Valentziako herriari: «Iritsiko da analizatzeko eta ardura eskatzeko ordua, baina gaurkoa elkartasunerako eguna da». Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak ere «babes, gogo eta elkartasun osoa» adierazi die herritarrei. Javier de Andres PPko presidenteak «harridura» azaldu du euriteak utzi dituen «irudi lazgarriengatik», eta ohartarazi du euskal enpresa batzuk haiekin jarri direla harremanetan «zeregin espezializatuetan» laguntzeko. Txalotu egin du Eusko Jaurlaritzak Valentziako Gobernuari eta beste erkidego batzuei laguntza eskaini izana. Bizkaiko Batzar Nagusiek minutu bateko isilunea egin dute kaltetuei elkartasuna adierazteko eta biktimak oroitzeko. Urrutiagotik ere heldu dira elkartasun mezuak. EB Europako Batasunak Copernico satelite sistema jarri du abian erreskate taldeak koordinatzen laguntzeko. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek Espainiari eskaini dio Europako Batasuneko babes zibileko mekanismoa aktibatzea, horren pean batasuneko beste herrialde batzuek laguntza eman dezaketelako. «Europa laguntzeko prest dago», esan du. Europako Parlamentuko Roberta Metsolak ere adierazi du Europako Batasuna prest dagoela Espainiari laguntzeko, «ondorio katastrofikoen» aurrean. Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak ere laguntza hori berretsi du. Europako herrialdeetako agintariek ere eskaini dute laguntza. Tartean izan dira Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra, Luis Montenegro Portugalgo lehen ministroa eta Antonio Tajani Italiako Kanpo ministroa.
Aitor Esteban “oso pozik” agertu da bi zergak Kontzertu Ekonomikoaren parte izatea lortu dutelako. “Euskal herritar guztiei mesede” egiten diela adierazi du. Halaber, energia-enpesren zerga bertan behera geratzea “alderdi jeltzalearekin zerikusirik ez duten faktoreengatik” gertatuko dela diote
Arratsaldean, 2025eko aurrekontuen akordioa hitzartu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk. Koalizio abertzaleak abstentzio bidez ahalbidetuko du aurrera ateratzea datorren urteko gastu eta inbertsio publikoak zehazten dituen legea. «Akordio honekin, hamarkada bat beteko da UPNk eta eskuinak ez dituztela Nafarroako politika publikoak baldintzatzen», goraipatu du Laura Aznal EH BIlduko eledunak akordioa izenpetu ondotik. Behin akordioa besapean duela, biharko gobernu kontseiluan onartuko da lege proiektua, eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko du Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak haren edukia. Hura ere pozik azaldu da bi aldeek «norabide berean arraun egin dutelako». EH Bilduk konpromisoa hartu du legebiltzarreko tramitazioan eskuineko oposizioak aurkez ditzakeen osoko zuzenketen aurka bozkatzeko. Halaber, zuzenketa partzialen kasuan, hamabost milioi eurora arteko ekarpenak aurkez ditzakete gobernuko bazkideek —PSN, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak— eta EH Bilduk berak. Koalizio abertzalearen kasuan, 4,4 milioi eurora arteko zuzenketak aurkeztu ditzake. Lau indarrek beren proposamenak babestuko dituzte, eta atzera bota UPN, PP eta Voxenak. Akordioaren balio politikoa Akordioa sinatuta, pozik azaldu dira Laura Aznal eta Adolfo Araiz kazetarien aurrean. Lehen aldiz, aurrekontu akordioaren berri Nafarroako Jauregian eman ahal izan dute EH Bilduko ordezkariek. Hala ere, alde bakoitzak nahiago izan du hitzarmenaren berri bere kabuz egin. Hamar urteko testuinguruan akordioaren «balio politikoa» azpimarratu du Aznalek, EH Bilduren herritarrekiko konpromisoa eta «oposizio kolaboratzailea» islatzen duelako. «Ez gaude duela hamar urteko egoeran. Nafarroak arlo sozialean, ekonomikoan eta demokrazian aurrera egiteko norabidea finkatu dugu, eta epe luzeko begirada erabakigarria izaten ari da». «Ez gaude duela hamar urteko egoeran. Nafarroak arlo sozialean, ekonomikoan eta demokrazian aurrera egiteko norabidea finkatu dugu, eta epe luzeko begirada erabakigarria izaten ari da». LAURA AZNAL EH Bilduko eleduna Koalizio abertzaleak abstentzio bidez ahalbidetuko ditu aurrekontuak. «Ez dira guk nahiko genituzkeen aurrekontuak», aipatu du Aznalek, eta gogora ekarri du hainbat arlok bereizten dituztela. Dena den, uste du euren ekarpenei esker gobernuak hasieran aurkeztutako proposamena «hobetu» dutela. «Beheranzko doikuntzak egiteko mehatxuaren aurrean, soberakinak inbertsioetarako erabiltzeko formula bat aurkitzeko lan egin dugu gobernuarekin». Haren esanetan, EH Bilduren proposamenak departamentu guztietan jaso dituzte, eta aurreko urteetako batzuk «kontsolidatu» egin dira. Horien artean daude, trantsizio energetikoa, euskara, osasungintza, hezkuntza eta zaintza. Araizek goraipatu du aurtengo aurrekontuetan hitzartutako bi konpromiso bete egin dituela 2025eko aurrekontuetan: batetik, mutualitateetako 30.000 pentsioduni 150 milioi euro konpentsatuko zaie 2020tik 2024ra gehiegi ordaindu dutelako errenta zergan; bestetik, 1.040 eurora gutxieneko pentsioa bermatuko da. «Ez da erraza izan, bi aldeek hitz egin behar izan dugulako bat egiten dugun lehentasunen inguruan, eta gainditu bereizten gaituzten kontu ugari». JOSE LUIS ARASTI Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria Bi aldeek nabarmendu dute zaila izan dela ados jartzea. Azken egunetan hainbat bilera egin dituzte, eta eguerdian lortu dute, azkenik, akordioa. «Ez da erraza izan, bi aldeek hitz egin behar izan dugulako bat egiten dugun lehentasunen inguruan, eta gainditu bereizten gaituzten kontu ugari», aipatu du Arastik, EH Bilduren agerraldiaren ondotik. Aurrekontuez gain, zerga neurrien inguruan negoziatzen jarraitu dute. Ez dute akordiorik egin, baina bai onartu dute gutxieneko pentsioak errenta zergako kenkari bidez osatzea. Arastiren arabera, 10 milioi euroko kostua izango du osagarri horrek ogasunarentzat. Lege proiektua azaroaren 6an onartzea espero du gobernuak. PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa pozik azaldu dira akordioa lortu delako. Geroa Bairen ustez «2015ean hasitako bidea kontsolidatu egiten du». Zurekin Nafarroaren ustez, akordioak egonkortasuna emango dio Nafarroari, eta erakusten du gizarte politikak direla gobernuaren ardatz nagusi. Giltzak Euskara: Helduen alfabetatzeko laguntzak handituko dira, eta A1 maila doakoa izatea bermatuko da. Pentsioak: Errenta zergako kenkari bidez, urtean 14.450 euroko pentsioa bermatuko zaie pentsiodun guztiei. Osasungintza: Lehen arreta indartuko da, eta espezialitateetako itxaron zerrendak murrizteko konpromisoa hartu. Etxebizitza: Tentsio handiko eremu izendatzeko orduan udalen erabaki ahalmena errespetatuko du gobernuak. Zaintza: Zahar etxeen eredua aldatzeko plana landuko du gobernuak.