EAJk eta PSE-EEk etxebizitza-eraikuntza bizkortzeko lege-proposamena erregistratu dute

Zehazki, sei lege aldatuko dira eskaintza zabaltzeko, lurzoruak mobilizatzeko, prozedura-kopurua murrizteko eta izapideak bizkortzeko. Aitor Esteban (EAJ) eta Eneko Andueza (PSE-EE) Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien buruzagien arabera, “laster ikusiko dira” neurrien ondorioak.