Amiantoagatik itxitako pabiloiengatik erantzukizunak argitzea eskatu du CAFeko langileen…

Bi orduko lanuztea egin dute langileek udan gertatutakoa salatzeko. Hiru pabiloi itxita egon ziren Beasaingo plantan, teilatuan amiantoa agertu zelako. Lan-batzordeak salatu du enpresak produkzioa lehenesten duela beharginen osasunaren gainetik.



