Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara joango dira…

Lehendakaria eta 51 euskal enpresatako ordezkariak Japoniara doaz ostegunean, aldebiko harremanak areagotzeko. Urkulluren bisitak helburu du bi aldeen arteko harremanak bizitzea eta “Euskadi Basque Country” marka asiar herrialdean sustatzea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.


