Industriaren ekoizpena apaltzen ari da
Ezkortasuna hedatzen ari da Alemanian, batez ere ikusita haren bezero onenetako bat, Txina, burumakur dabilela. Abuztuan %7,3 txikitu ditu inportazioak, eta are gehiago (%8,8) esportazioak.
Ezkortasuna hedatzen ari da Alemanian, batez ere ikusita haren bezero onenetako bat, Txina, burumakur dabilela. Abuztuan %7,3 txikitu ditu inportazioak, eta are gehiago (%8,8) esportazioak.
Urtebete da Europako Batzordeak merkataritza elektronikoari buruzko arauak eguneratu zituela. Bi lege onartu zituen zehazki Interneteko atari handiek merkatuan duten abusuzko praktikak murrizteko eta lehia orekatzeko: Zerbitzu Digitalen Araua (ZDA) eta Merkatu Digitalen Araua (MDA). Lege horiek aukera ematen diote batzordeari isunak jartzeko, uste badu enpresa batek merkatuaren lehia askea oztopatzen duela. Monopolio jarduna duela berretsiko lukeen ikerketa txostenik gabe zigortzeko ahalmena ematen dio, gainera.
Izan ere, Bruselak irizpide batzuk ezarri ditu horretarako, hau da, enpresa bat «atezain digitala» den edo ez ebazteko. Esaterako, azken hiru urteetan 7.500 milioi euroko fakturazioa izatea Europako Batasuneko herrialdeetan, edo gutxienez 45 milioi erabiltzaile aktibo izatea, eta 10.000 enpresa erabiltzaile. Arestian aipatutako enpresek betetzen dituzte baldintza horiek guztiak.
Datuak babesteko agindua
Zehazki, atari horiek ematen dituzten 22 zerbitzuk bete beharko dituzte monopolioaren aurkako legearen baldintzak: Facebook, Instagram, Tiktok eta Linkedin sare sozialek, Whatsapp eta Messenger mezularitza sistemek, Youtube bideo plataformak, Google bilatzaileak eta Chrome eta Safari nabigatzaileek. Baita iOS, Android eta Windows sistema operatiboek, aplikazioak erosteko atariek (App Store, Google Play), eta Googleren, Amazonen eta Metaren publizitate tresnek.
Aldiz, arautik kanpo geratu dira Bing bilatzailea, Edge nabigatzailea, Apple iMessage mezularitza zerbitzua, Appleren tabletako sistema operatiboa eta Gmail eta Outlook posta zerbitzuak. Dena den, batzordeak ikerketa bat abiatu du jakiteko ea horiei ere arauaren baldintzak betearazi behar zaizkien edo ez.
Atzoz geroztik, konpainiek Europako Batzordeari jakinarazi beharko diote beste enpresa bat erosi nahi dutenean, eta Bruselarekin harremana izango duen bitartekari bat izendatu beharko dute. Izan ere, gehienak AEBetakoak dira, eta Europako egoitza Irlandan izan ohi dute.
Merkataritza elektronikoaren arauak debekatu egiten die enpresei beren zerbitzuen bidez eskuratutako datuak beste zerbitzuekin lortutakoekin bateratzea. Alegia, Metak ezingo du Facebook bidez eta Whatsapp bidez lortutakoa bateratu. Era berean, ezingo dituzte erabiltzaileak behartu konpainiaren aplikazio jakin batzuk beren gailuetan instalatuta izatera. Eta finantza erakundeek ordainketa zerbitzu alternatiboak eskaini ahal izango dituzte, halaber. Araua urratuz gero, urteko sarreren %20rainoko isunak jaso ditzakete enpresek.
Indarkeriarengatik eta marengatik ezaguna zen herrialdea nazioarteko ekonomiaren foku mediatikoaren azpian jartzea lortu zuen Bukele presidenteak bitcoin legeari esker. Batzuentzat, esperimentu arriskutsua izan zen, baina bitcoin munduan ezaguna izatea lortu zuen, eta horrek enpresek bertan inbertitzea eragin. Beste batzuentzat, aldiz, bere autoritarismoa indartzeko hartutako erabakia izan zen.
Hainbat inbertsio enpresa ezagunek —JPMorgan-ek, Eaton Vancek eta PGIM Fixed Incomek, besteak beste—, El Salvadorko zorra erostea gomendatu dute edo zorra erosi dute, etorkizunean gorakada izango duelakoan. Beste inbertsore batzuentzat, berriz, arrisku handiko inbertsioa da, herrialdeak 2027tik aurrera ordaindu behar dituen zor guztiei begira.
Ordainketarako diru digitala da bitcoina, eta ez du banku edo administrazio zentralik. Ez du bitartekaririk behar salerosketak egiteko, eta horrek erraztu egiten du merkatu beltzeko trukaketak, online apustuak eta iruzurrak egitea. Herrialde bakoitzak erabakitzen du salerosketarako legezkoa edo legez kanpokoa den; hau da, ez du nazioarteko marko juridikorik.
Bukeleren esperimentuak askok iragarri zuten baino gehiago iraun du, eta gaur egun indarrean jarraitzen du. Tarte horretan, kriptodiruaren balioak %40 egin du behera, nahiz eta azken urtean goranzko joera duen. Horrek ez du aldarazi Bukeleren apustua, eta bitcoinak erosten jarraitu du; azkena, iazko azaroan. Guztira, 121 milioi dolar inbertitu ditu bitcoinetan, baina orain 76 milioi balio dute kriptodiru horiek.
Bictoina diru ofiziala egiteak aldaketa nabarmenak ekarri ditu Erdialdeko Amerikako herrialdean eta herritarren egunerokoan. Bitcoina eguneroko salerosketetarako nahiz erosketa handietarako erabili dezakete biztanleek, nahiz eta, 2022 amaierako inkesta baten arabera, herritarren %24k bakarrik esan zuten diru hori erabili zutela. Erabilera asko apaldu da azken hilabeteetan, baina, aldi berean, atzerriko enpresa batzuen inbertsioak erakarri ditu.
El Salvadorko Gobernuak 200 milioi dolar inbertitu zituen hasieran bitcoina hedatzeko. Kutxa automatikoak jarri zituen, eta Chivo Wallet billete zorro digitala sortu zuen herritarrek bertatik dirua atera zezaten eta eguneroko erosketak ordaintzea errazagoa izan zedin. Sortutako kontu gehienak hackeatuak izan ziren, ordea, eta, martxan jarri zen egunean bertan, ordu batzuetan ez zuen funtzionatu.
Berriz hautatua?
Kriptodiruekin egindako apustuak nahi zituen emaitzak eman ez dituen arren, Bukelek populartasun handia du gaur egun. 2024ko otsailean egingo diren hauteskundeetan berriro lehiatuko dela iragarri du, eta polemika handia sortu du El Salvadorren.
Eztabaida handia dago herrialdean hauteskundeei begira, konstituzioak debekatua baitu presidente batek bi legealdi egitea. Konstituzionalisten ustez, gutxienez bost artikuluk diote Bukele ezin dela berriro lehiatu. Horietako batek, 152. artikuluak, zehazten du ezin dela hauteskundeetara aurkeztu bozak baino sei hilabete lehenago kargua izan duen inor.
Hain zuzen ere, Bukeleren alderdikoek artikulu hori baliatu nahi dute: presidenteak eta presidenteordeak azaroan kargua utziz gero hautagaitza legezkoa izango dela aldarrikatu dute.
Ikusteko dago trikimailu horrek funtzionatzen ote dion, 154. artikuluak esaten baitu presidentearen funtzioak ekainaren 1ean hasi eta bukatzen direla.
Auzitegiei dagokienez oztopo gutxi aurki ditzake Bukelek. Haren Nuevas Ideas-ek kontrolatzen du Auzitegi Konstituzionala, eta 2021eko iraileko idatzi batean ebatzi zuen hauteskundeetara aurkezteak ez duela esan nahi presidente izan behar duenik, eta aukera bat besterik ez dela. Hauteskunde Auzitegiak tesi horri men egingo diola adierazi du.
Aurten 80 gurutzaontzik baino gehiagok egingo dute geldialdia Bilboko portuak haientzat egokituriko kaian, Getxon. Iaz 78 izan ziren; 2016an, pandemia aurreko urterik oparoenean, 61; eta 2009an, 30. Aurten, irailean egongo da mugimendu gehien, hogei ontzi iritsiko baitira. Portua ahalegin betean dabil kopuru hori handitzeko, batez ere neguan, baina neguan Kantauri itsasoa gurutzatzea ez da beti gozagarri.
«Ezagut gaitzatela da garrantzitsuena», azaldu du Gloria Frau Bilboko Portu Agintaritzako arduradunak: «Konpainia batek portu batean lehorreratzea erabakitzen duenerako xehetasun asko begiratzen ditu. Baina gu ezagutzen gaituenak errepikatu egiten du, lotu egiten dugu». Norwegian Cruise da Bilboko portuan lan gehien egiten duen taldea. Bere hiru konpainietako 22 gurutzaontzi etorriko dira aurten. MSC Fantasia da bigarrena, eta munduan dituen 300 ibilbideetatik seik egingo dute geldialdia Bilbon. Konpainia italiar-suitzarra da, gurutzaontzi gehien mugitzen dituen bosgarrena, eta urriaren 30ean Bilbotik irten eta Mediterraneoa gurutzatuz Dubaira joango den bidaia bat antolatu du.
Zazpi ordu Bilbon
Fantasia MSCren 22 gurutzaontzietako handienetakoa da, eta atzo Bilbon egin zuen etenaldia baliatuta ateak ireki zizkion BERRIAri. 333 metroko luzera, 38 metroko altuera —hamazazpi solairu ditu eta 1.637 kamaroteko ontzi erraldoia da. 4.300 bidaiarirentzako tokia du, eta 3.000rekin iritsi da, gehienak Alemaniakoak. Hanburgotik atera eta Bartzelonarantz doa. «Uda Europa iparraldean egin ondoren, ontzia neguan Mediterraneora doa. Bidaia horiek eskaintza bereziak egiteko baliatzen ditugu. Bidaia luzeagoak dira, hogei egunetik gorakoak, eta kostua 90-100 eurokoa da egun eta bidaiari bakoitzeko». Azalpena Sofia Basterra MSCko ordezkariarena da.
Bidaiari gehienak ontzitik atera ziren atzo. 09:00etan irten eta 16:00etarako bueltan ziren. «Gurutzaontzietako turistek errepikatu egiten dute, eta, hiri bat ezagutzen badute, ez dira ontzitik irteten. Bilbo, baina, ezezaguna da askorentzat», nabarmendu du Basterrak. Konpainiak txango ezberdinak antolatzen ditu geldialdi bakoitzean. Atzo, esaterako, Bilborako, Donostiarako eta Errioxako upategi baterako txangoak eskaini zituen. Hori zazpi ordu eskasean. Bilboko portuak onartu du erronka handietako bat geldialdi horien iraupena luzatzea dela.
Gurutzaontzia ur gainean dabilen luxuzko hotel bat da. Dantzalekuak ditu, tabernak, jatetxeak, igerilekuak… Garbitasuna muturrekoa da, eta kontsumismoa arnastu daiteke. 71 luxuzko logelak dira pastelaren ginga eta Madagaskarreko maiordomo batek erakutsi dizkie kazetariei. 1.370 langile ditu ontziak, 60 herrialdeetakoak. Ontziaren bandera Panamakoa da; kapitaina, italiarra; haren bigarrena, kroaziarra, eta zerbitzari eta garbitzaile gehienak Asiakoak eta Afrikakoak dira.
Nolakoak dira lan baldintzak? Basterrak erantzun du: «Oso ezberdinak, maila asko daude. Baina ez dugu langilerik aurkitzeko arazorik. Ostalaritzako baldintzak dira, eta mantenua eta etxea ordaindu gabe. Nik Euskal Herriko edozein gazteri aholkatuko nioke urte batez edo biz gurutzaontzi batean lan egitea, edozein zereginetan. Hala esan nien nire anaiei». Basterra Getxokoa da.
Kutsadura?
Europako hainbat hiritan gurutzaontziei mugak ezartzen hasi dira. Bi dira arrazoiak: kutsadura eta turista oldeak. Bilbo, oraingoz, urrun dago, esaterako, Bartzelonak urtean dituen kopurutik: gurutzaontzietako 2,2 milioi turista. Kutsadura, aldiz, hor dago. Basterrak, baina, azaldu du gutxitu daitekeela, eta portuek ere badutela erantzukizuna: «Fantasia 2008koa da, eta gasolioa erretzen du. Baditugu ontzi berriagoak gas likidotua erabiltzen dutenak, eta baita biogasarekin dabilen bat ere. Hori bai, portuan gaudenean sare elektrikora lotzeko egokituta gaude, kutsadura murrizteko, baina portuen %2 bakarrik daude elektrifikatuak. Bilbokoa, esaterako, buru-belarri dabil horretan».
Akitania Berria eskualdeko 4.086 enpresak erantzun dute merkataritza ganberen galdetegia, horien artean Ipar Euskal Herriko 212k. Inflazioa eta eskaeraren apaltzea dira enpresaburuek aipatzen dituzten kezka nagusiak. «Oro har, lehen seihilekoko egoera egonkorra da; izan ere, batez beste enpresaburuen heren batek irabaziak izan ditu, beste heren batek okerrera egin du, eta azken herenak negozio bolumena atxiki du», esplikatu du Andre Garreta MIGeko presidenteak. «Hala ere, enplegatzaile kargek pisua dute oraindik, eta mozkinak etengabe murrizten dira».
Frantzia mailako sentimendua emanez hasi da Garreta: urte hasieran, energiaren ingurukoa izan zen enpresaburuek zuten kezka nagusia, haren arabera: prezioen emendatzea, eta gas eta elektrizitate mozketak gertatzea. Lehen seihilekoan izandako «higatzearen» ondorioz, urte bukaera arte egoera «erdipurdikoa» izanen dela aurreikusi du, eta iragarri du BPGa COVID aitzineko mailara itzuliko dela. Gaur egungo problematika ekonomiko nagusia inflazioa dela azpimarratu du.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, profesionalen %74k konfiantza dute beren enpresaren etorkizunari begira, baina Frantziako egoera ekonomikoak sortzen ditu zalantzak. %31k baizik ez dute adierazten horri buruzko konfiantza —aitzineko seihilekotik bost puntu apaldu da—.
2023 hasieran, enpresa sortzeak eta itxierak biak apaldu dira, %9 bata zein bestea. Hala ere, balantza positiboa da: 623 enpresa berri daude Ipar Euskal Herrian. Halaber, zailtasunetan diren 138 enpresak abiatu dituzte prozedura kolektiboak.
Etxe berrien eraikuntza pixka bat apaldu dela esplikatu du Garretak, eta Baionako Portuaren jarduera ere aipatu du: energiaren prezioak apaltze bat ekarri badu ere, neurtua izan dela azaldu du MIGeko arduradunak.
Enpresaburuak baikor
Merkataritza eta Industria Ganberak egindako galdetegiaren arabera, enpresaburu gehienek konfiantza dute beren negozioaren etorkizunari begira. Salerosketen adierazleak «nahiko egonkor» ageri dira. Lehen seihilekoan, enpresen %21ek egin dituzte inbertsioak, eta %24k aurreikusten dute bigarren seihilekoan inbertsioak egitea.
Azken bi urteetan, negozio bolumena etengabe handitu da Ipar Euskal Herrian, baina aurtengo urte hasieran gelditu egin zen joera hori, MIGen arabera. Salmentak «egonkorrak» direla adierazi dute. Bezero kopuruaren apaltzearekin esplikatu dute. «Inflazioak jarraitzen du. Horrez gain, lehengaien eta energiaren kostuak, eta eskaria suspertzeko salmenta prezioetan enpresek egindako ahaleginek mozkinen apaltze handiak eragin dituzte». Hala ere, enpresaburuak «baikor» dira urte bukaerari begira, eta jarduera berriz abiatuko dela espero dute.
Sektoreka so eginez gero, industriako enpresen %40k irabazien emendatze bat izan dute. Enplegu sortzeak eta inbertsioak azpimarratu ditu MIGek; lehen seihilekoan industria sektoreko enpresen %38k egin dituzte inbertsioak. Eraikuntzako jarduerak, haatik, apaltze bat izan du, salmenten eta eskaeren kopurua erakusten duten adierazgailuak negatiboak baitira.
Komertzioan bezero gutxiago izan bada ere, salmentei eutsi diete. MIGen arabera, handizkako saltegien jarduerak esplikatzen du joera. Haatik, hiri erdiguneetatik haragoko komertzioek apaltzea izan dute.
Zerbitzuen sektorean bezero kopuru «ona» izan dutela uste du MIGek, baina iazkoa baino negozio bolumen txikiagoa izanen dutela iragarri du. Inflazioaren eragina irabaziak apalduz orekatu dutela erran dute.
Azkenik, turismo arloan apaltze bat izan da urte hasieran. Negozio bolumenaren apaltze bat izanen dela aurreikusi dute.




