Innobasqueren Berrikuntza-profilak Europako Batzorderaren aintzapespena jaso du ETE-en Berrikuntza-kudeaketa…
Bazka ugaritzeko eta ureztatzea hobetzeko neurriak adostu dituzte
Uraren Agentziak lehortearen inguruan egindako txostenaren arabera, Araban egoera «zaila» da zenbait eremutan, eta are gehiago «larriagotu» da urte eta erdikoarekin alderatuta. Arabako Errioxan, bereziki, «muturrekoa» da egoera, eta Añana hegoaldean, «oso zaila»: ur falta handiak eta tenperatura altuek kalte handia eragin diezaiokete zerealari, eta uztaren %40tik gora galduko dela uste dute.
Aldiz, maiatzeko euri urek zertxobait apaldu dute larritasuna Mendialdean eta Lautadan, eta ez dute galera esanguratsurik espero. Dena den, ur putzuak ez dira bete neguan, eta iazko lehortearen ostean behar baino hutsago daude. Ondorioz, aurrera begira ureztatzeko izan daitezkeen zailtasunak direla eta, lehorreko laboreak ere gero eta gehiago dira jada.
Bizkaian eta Gipuzkoan ere ohi baino euri gutxiago egin du, eta, ondorioz, urteko belar ekoizpenaren erdia galtzeko arriskua dago. Lehen mozketa —urteko handiena— salbatu ahal izan dute, baina hurrengo hilabeteetan euririk egiten ez badu, arazoak izan daitezke udazkenean ganadua bazkatzeko. Izan ere, abeltzainek kanpotik ekarri beharko dute bazka, eta erosi ohi dituzten eskualdeetan egoera hemen baino «kritikoagoa» denez, prezioa nabarmen igoko dela espero da.
Neurriak prest
Kanpoan erositako bazkaren menpekotasuna txikitzeko eta laboreak ahalik eta modurik eraginkorrenean ureztatzeko beharra dagoela nabarmendu zuten ordezkariek, eta neurriak adostu zituzten horretarako. Bada, animalientzako bazka ekoizpena handitu egingo da, eta autokontsumoa sustatu. Uraren hornidura sarean hobekuntzak ere egingo dira ureztatze sistemak egokitzeko, eta ura modu arduratsuagoan erabiltzeko.
Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko sailburuak adierazi zuen Jaurlaritza prest dagoela zuzeneko diru laguntzak emateko. Eta gogorarazi zuen iaz Ukrainako gerraren harira sortutako finantzaketa tresna erabiliko dutela horretarako. Dena den, azpimarratu zuen diru laguntzak «puntualak» izango direla.
Nekazariek bat egin zuten diagnostikoarekin, eta ontzat eman zituzten neurriak. Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNEko bozeramailearen hitzetan, halere, neurri «estrukturalak» behar dira «elikagai krisiari» aurre egiteko. Bada, ezinbestekotzat jo zuen kontsumitzaileak ez ezik merkatariak ere kontzientziatzea, bertako produktuak ekoizpen kostuaren arabera saldu ahal izateko. UAGAk, berriz, berehalako laguntzak galdegin zituen, ohar bidez egindako balorazio batean. Esan zuten arazoa «orain» dutela, galerak «handiak» direlako.
Celsa taldearen krisia: hain gertu, hain urrun
Langile horien artean daude Nervaceroko 329ak (Trapagaran, Bizkaia), Celsa Atlanticeko 98ak (Gasteiz) —lehen Laminaciones Arregui zena— eta Celsa Franceko 200ak (Bokale, Lapurdi). Euskal Herrian dituen hiru plantak dira, eta hiruretan urrundik bizi dute krisia. «Hedabideen bidez izaten dugu albisteen berri; argitaratzen direnean baieztatzen dizkigu zuzendaritzak. Baina tira, epaileak ere ez du erraztu: urriaren 26an, ebatzi zuen alde sozialak ez zuela zertan izan negoziazioen berri». Kexa David Garciarena da (LAB), Celsa Atlanticeko langile batzordeko presidentearena.
«Espainian gertatzen denari buruz, biziki informazio gutxi dugu; Bartzelonako edo Coruñako kideek esaten digutena dakigu. Bankuek gehiengoa nahi dutela, taldea ez dagoela prest, gobernuak ez duela Celsa alboratu nahi estrategikoa delako…». Daniel Torres (CGT) Bokaleko plantako langile batzordeko kidea da, eta hark ere informazio falta kritikatu du. BERRIA Nervaceroko batzordeko buruarekin (UGT) harremanetan jartzen saiatu da, baina hark ez du gaiaz hitz egin nahi izan.
Gobernua ere tartean
Korapiloa ez baita erraza, eta Torresek aipatu dituen aldagai guztiak daude ekuazioan. Hartzekodunek estu hartu dute Rubiralta familia, eta, haiekin akordioa lortzea oso zaila gertatzen ari denez, Bartzelonako epaile bati eskatu diote beren esku utz dezala konpainia, bideragarritasun plana abian jarri ahal izateko. Planaren aukeretako bat inbertsio funts bati saltzea da, baina Espainiako Gobernuak oztopatu dezake hori. Legeak eskubidea ematen dio enpresa estrategikoa dela irizten badio, eta hartzekodunei esan die Espainian erroturiko talde industrial bat aurki dezatela.
Gasteizen eta Baionan ezberdin bizi dute egoera. «Ondo dakigu nola jokatzen duten putre funtsek: garbitu, murriztu eta saldu», iragarri du Garciak. Gasteizen urduri daude, eta, plantaren gertuko historiari erreparatuta, ez da harritzekoa. 2012. urtean, 300 langile ziren, eta, hainbat lan erregulazio eta grebaren ondoren, orain 98 dira. Egungo ekoizpena ordukoaren «seirena» dela gehitu du.
Beldur dira jabe berriek neurri gogorren bat hartuz gero nola eragingo dien beraiei. Horregatik, argi dute Celsa industria talde baten esku gelditzea nahi dutela. «Eusko Jaurlaritzari eskatu diogu bide horretan lan egiteko», azaldu du. Espainiako Gobernuaren asmoa hori da, eta badu blokeo erreminta ahaltsu bat. Iaz 550 milioi euro eman zizkion Celsari, zorra txikitzeko —zorraren zenbatekoa talde osoaren merkatu balioa baino handiagoa da—. Inoiz egin duen erreskate industrial handiena izan zen, eta, diru horren truke, baldintzak ezar diezazkioke jabe berriari.
Baionan, oparo
Bokalen ere industria talde batek erostea nahiago luketela onartu du Torresek, baina berak baldintza pare bat jarriko lituzke: «Arcelor saihestuko nuke; talde horretan egon ginenean, ez genbiltzan ongi. Eta burtsan kotizatua ez dagoen enpresa bat bada, hobe». Ikusteko dago ea Espainiaren babesak haiei eragiten dien, baina lasai daude. Duela urtebete, laminagailu berria martxan jarri zuten, eta, iaz, irabaziekin amaitu zuten. Hori dela eta, langileei gainsaria eman zieten abenduan. Azken 30 urteetan bigarren aldiz gertatu zen hori.
«Gu operaziotik kanpo uztea ez litzateke koherentea izango gurean egindako inbertsioekin. Taldeak duen langunerik errentagarriena gara, eta itsasbazterrean gaude, portu batekin. Ez da faltako gu erosteko asmoa duen enpresarik». Datuek berretsi egiten dute Torresen pragmatismoa. Celsaren datuen arabera, bere fakturazioaren %9k Bokaleko plantan du jatorria, eta Baionako portuko zama mugimenduaren %40k altzairutegiarekin harremana du.
Zamudioko ITP Aero enpresak 400 lanpostu berri sortuko ditu…

Zamudioko ITP Aero enpresak 400 lanpostu berri sortuko ditu 2023an. Horrekin batera, enpresak datozen 3 urteetan kualifikazio handiko beste 250 lanpostu sortu beharko dituela iragarri du.
Euskal nekazaritzaren eta abeltzaintzaren etorkizunerako, neurri guztiak beharrezko

Eusko Jaurlaritzak deituta, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da ostiral goizez Lakuan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek bizi dute egoera aztertu eta epe laburrean zein luzean hartu beharreko neurri eta erabakiak zehazten hasteko.
Bizkaiko erresidentzietako langileek beren lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute, giza-kate…

Bizkaiko erresidentzietako langileek beren lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute, giza-kate batekin. Beharginek, soldata igoera, “lehen egunetik” ordezkapenak egitea eta enpleguaren egonkortasuna eskatzen dute, besteak beste.
Lehortearen ostean dator ekaitza
Nazabalek uste du aurten, oraingoz, belar mozketa ondo doala, isurialde atlantikoan dauden ibarretan batez ere: «Negutik udaberrira bitartean eguraldia lehorragoa izan zen, baina garai honetako euriak on egiten ari dira. Azkenean, lurrak badu tenperatura, eta hezetasunak eta euriak laguntzen badio, belarrak eman egiten du». Haren hitzetan, udaberria ez da gaizki hasi, eta kasu batzuetan aurreko urteetan baino gehiago mozten ari dira, nahiz eta hasi besterik ez diren egin. Izan ere, etorkizunarekiko «ziurgabetasuna» nagusi da sektorean, eta horregatik ari dira hainbat nekazari belar mozketak aurreratzen. Hala ere, Nazabalek uste du «miraririk» ezin dela egin.
Iritzi berekoa da Daniel Barberarena nekazaria eta ELB Euskal Laborarien Batasuneko kidea. Uste du aurtengo urtea joan dena baino hobea izaten ari dela, iaz %30 apaldu baitzen jasotako belarra Ipar Euskal Herrian. Hala ere, iazko lehorte horrek «arazo anitz» ekarri dituela dio: «Ekain hastapenean belarrak egin genituen, eta hortik aurrera lehortea etorri zen». Udan abereak kanpoan bazkatzen hasten dira, baina, Barberarenaren hitzetan, belarraz gain jateko beste zerbait eman behar izan zieten, aurreko urtean nahikoa belarrik ez zegoelako, eta horrek biltegia hustea ekarri zuen. Elikagai eta ur faltagatik, baserritarrek «ohi baino lehenago» jaitsi behar izan zituzten abereak joan den udazkenean: «Badira 40 urte baserritarra naizela, eta uste dut azken urte hau horietatik guztietatik okerrena izan dugula».
Egoera horren ondorioak orain ari dira nozitzen, hainbat faktorerengatik bazkaren prezioak igo egin baitira. Gainera, Ipar Euskal Herriko larreetan udazkenero agertu ohi diren harrak inoiz baino gehiago agertu dira joan den urtearen amaieran, eta hainbat belardi «suntsituak geratu dira». Egoera muturrekoa da, eta Barberarenak adierazi du hainbat baserritar zorrak ordaindu ezinik daudela. Haren ustez, beste urte txar batek atzera-bueltarik gabeko egoera batean utz ditzake baserritar asko.
Nafarroaren egoera
Isurialde atlantikoan bazka ateratzen ari bada ere, hori ez da nahikoa abere guztiak elikatzeko, eta Nafarroaren egoerak Euskal Herriko beste abeltzainak ere kezkatzen ditu. Izan ere, eskualde batzuetan ez dute idorreko lurretako uztarik jasoko, landarea ez baita nahikoa hazi. Zereala bildu ostean, lastoa abereak elikatzeko eta energia produzitzeko erabili ohi dute, baina aurten askoz gutxiago bilduko da, nekazari askok ez dutelako uzta jaso ere egingo. Aurten ohi baino lasto gutxiago jasoko denez, EHNEk eta UAGN Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak eskatu dute lastoa ez dadila erabili biomasa produzitzeko.
Nafarroa hegoaldeko egoera krudelak, baina, bere mugak gainditzen ditu, lastoa eta bestelakoak esportatu ohi baitituzte. Euskal Herriaren azaleraren erdia hartzen du Nafarroak, eta gainontzeko lurraldeetako baserritar eta abeltzain asko Nafarroako uztaren menpeko dira. Nazabalek eta Barberarenak, biek ala biek, diote arreta handiz eta arduraz begiratzen dietela Nafarroako laborariei: «Alde batetik, enpatiagatik, eta, beste alde batetik, koiunturak nola eragingo digun kalkulatzeko».
Lasto gutxiago egongo denez, abeltzainek ohi baino pentsu eta zereal gehiago erosi beharko dute animaliak elikatzeko. Horrek kostuak igotzea ekarriko du, eta, ondorioz, haragiaren prezioa igoko da. Ipar Euskal Herrian ere Nafarroako lastoa erosi ohi dute abereak elikatzeko, baina udaberri honetako lehortea dela eta, Barberarenak adierazi du aurten agian debekatu egingo dutela lastoa mugaz beste saltzea. Oraingoz zurrumurruak direla dio, baina «arrangura handiak» dituzte baserritarrek, ez baitakite abereak elikatzeko izango duten ala ez.
Hiltegiak gainezka
Abereak elikatzeko zailtasunei animalia zaharrenak haragia egiteko sakrifikatuz erantzuten diete abeltzain askok. Nazabalek dio «gertatzen ari den eta gertatuko den» zerbait dela, baina luzerako arazoak ere sortzen dituela: «Ez da gauza berria. Iaz nabarmena izan zen, eta, aurten Nafarroan dagoen egoera ikusita, askotan gertatuko da. Kentzen den animalia kopuru hori errekuperatzeko, lasai asko hiru urte pasa daitezke, ez da pare bat hilabeteko kontua».
EHNEk eta UAGNk ere iragarri dute abereak elikatzeko nahikoa janik ez badago baserritar askok animaliak haragitarako sakrifikatzen hasteko erabakia har dezaketela.