Vectalia Txorierri enpresako bus gidariek greba egingo dute negoziazioek…

24 orduko bederatzi protesta-egun deitu dituzte, hurrengo bi asteetarako, bihartik, astelehenetik, aurrera.

Bilbo Dendak Bilboko merkatarien elkarteak erosketak etxera eramateko zerbitzu “bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa” ipini du martxan. Achesles bidalketa arloan lan egiten duen start-up-arekin eta The Good Riders banaketa enpresarekin elkarlanean egin du. Oraingoz, elkarteko kide diren zortzi saltokitan probatuko dute: Serie B, Olañeta, Perfumeria Erlai, Tuinkis, Sorprendeme, La Boutique de la Media, Foxter Shoes eta El rincon del vino. Dagoeneko hasi dira. Baina elkarteko presidente Rafael Gardeazabalek iragarri du euren asmoa dela kide guztietara zabaltzea. Hala, arropa, oinetako, ehun, opari, edari edo janari ez galkorrak etxera edo haiek aukeratzen duten lekuetara eroango dizkiete bezeroei.
Azpimarratu duenez, dagoeneko ohikoa da Bilboko merkatarien artean noiz edo noiz banaketa zarbitzuak erabiltzea: “Dendan ez dutelako, eta, iristen zaienean, bezeroari bidali behar diotelako, Internetez saldu dutelako, edo bezeroak eroateko zaila delako, ez da arraroa merkatariek banaketa zerbitzuak erabiltzea”. Bilbo Dendak elkarteak erraztu egin nahi du prozesu hori tresna honekin.
Mario Iñiguez da Achesles enpresako zuzendari nagusia, eta hiru printzipio ditu zerbitzuak: banaketa denbora laburra, bezeroaren datuen pribatutasuna eta erabateko jasangarritasuna. Beste enpresa batzuei ere ematen die zerbitzua Acheslesek, eta, Iñiguezek azpimarratu duenez, entregen %97k arrakasta izaten dute; beraz, banatzaileek saio gutxi egin behar izaten dituzte produktua bezeroari emateko, eta horrek “jasangarriagoa” egiten du zerbitzua.
Funtzionamendua oso erraza da. Saltzaileak helbide elektroniko bat edo Whatsapp duen sakelako telefonoaren zenbaki bat eskatu behar dio bezeroari. Horrek lotura bat jasoko du, eta, han sartuta, zehaztu beharko du produktua non jaso gura duen. Produktua itzuli gura badu, prozesua kontrakoa izango da: bezeroak saltzaileari bidaliko dio lotura, eta han saltzaileak non jaso nahi duen itzuliko dioten produktua -dendan bertan, biltegian…-.
Lotura horretan sartuta egin behar da banaketa zerbitzuaren ordainketa ere. Gardeazabalek esan du hori kasuaren arabera aldatuko dela: “Denda bakoitzak bere politika du; merkatari batzuek doan eskaintzen dute banaketa, eta beste batzuek bezeroari kobratzen diote zerbitzu hori”. Iñiguezek esan du aplikazioa etengabe moldatuko dutela, eta laster produktua bera ere web orri horretan bertan ordaintzeko aukera ere eskainiko diotela bezeroari. “Iaz hasi ginen aplikazioarekin lanean, eta martxan jarri dugunerako ez du antzik ere hasierako proiektuarekin. Gure aroan ezinbestekoa izaten da zerbitzua hobetuz joatea”.
The Good Riders enpresak bermatzen du joan-etorrietan ez dela CO2rik isurtzen. Hamar moto elektriko eta hamar banatzaileko talde bat ipini du The Good Riders enpresak. “Langileak elbarriak edo desgaitasunen bat dutenak dira, eta haien inklusioa da enpresak duen helburuetako bat”, azaldu du enpresako buru Miguel Ramosek. Lan itunean jasotako soldata kobratzen dutela azpimarratu du.
Baina auzoak eta auzoak daude. Batzuek Kazakhstan, Uzbekistan eta Armenia dute izena, eta beste batzuek Turkia eta Txina. EBk uste du batetik zein bestetik iristen direla bere produktuak Errusiara, baina badaki ez duela ondorio bera izango batzuk ala besteak zigortzeak.
Dagoeneko lehen ika-mikak azaldu dira Pekinekin, Europako Batzordeak Txinako zenbait enpresa zigortu nahi dituelako Errusiari armak egiten laguntzeagatik. «Norbere legeen ondorioz Txinari edo beste herrialde bati zigorrak ezartzearen aurka gaude. Eta, hori gertatuko balitz, oso irmo erantzungo genuke. Geure herriaren eta geure enpresen interes legitimoak defendatuko ditugu», ohartarazi zuen asteartean Qin Gang Txinako Atzerri ministroak. Bruselak zigortu nahi dituen enpresen artean AEBen zerrenda beltzeko lau enpresa daude. Horietako bati, King-Pai Technology izenekoari, misilen gidaritzan erabil daitezkeen osagai mikroelektronikoak Errusiari saltzea egotzi dio Washingtonek.
Txinaren erreakzioa ohar garbi bat da EBko gobernuentzat. Haien esku dago erabakitzea EBko enpresek zein produktu eta zein herrialdetara ezingo duten esportatu. Zigorrak ezartzeko arau proposamena joan den astean aurkeztu zien Europako Batzordeak estatu kideei, eta aste honetan hasi dute eztabaida. Akordioa, egotekotan, ez da espero gutxienez datorren astera arte.
Uzkur daudenen baiezkoa lortu nahian, zigorrak «tentu handiz» erabiliko direla ziurtatu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Gainera, estatu kideek betorako eskubidea izango dute, produktu bat edo herrialde bat zerrenda beltzetan sartzeko guztien adostasuna beharko delako.
Berez, Bruselaren asmoa da sortuko duten zigor sistema nahikoa izatea herrialde batzuek beren jarrera aldatu eta Errusiarako zenbait esportazio geratzeko. Asmo horrekin, David O’Sullivan EBko Zigorren mandataria Turkian, Uzbekistanen eta Kazakhstanen ibili da azken asteetan. Hiru horien artean, Turkia da kasurik zailena EBrentzat; harekin merkataritza harreman estuak ditu, eta mugazain gisa erabiltzen du etorkinen sarrera gutxitzeko.
Petroliontzia sutan
EBk erdizkako arrakasta (edo erdizkako porrota) eduki du Errusiara bere produktuak helarazteko debekuekin, baina hobeto funtzionatu diote Errusiak petrolioarekin lortzen dituen sarrerak mugatzeko neurriek. Bloomberg-ek aste honetan zabaldu duenez, azken hilabetean handitu egin ditu petrolio esportazioak, baina %45 jaitsi da horren truke lortutako dirua, eta hori zen G7koen helburua. Lehen Europara zihoazen upelak Txinara eta Indiara doaz orain, baina haiek merkeago erosten diote.
Baina Errusiak bere petrolioa saltzeko aurkitutako bide berriak baditu arrisku batzuk. Greziako banderako petroliontziak eta EBko eta Erresuma Batuko aseguruak erabiltzeko zailtasunei aurre egiteko, Errusiak ehunka itsasontzi zahar erosi ditu bere petrolioa esportatzeko, itzalpeko flota deitutakoa. Hori bera egin zuen Iranek AEBen zigorrei izkin egiteko, eta pentsatzekoa da Iranen itzalpeko ontzietako bat dela hilaren hasieran Malaysiatik 40 miliara leherketa handi bat jasandakoa, Pablo izenekoa. 28 marineletatik 25 erreskatatu ahal izan zituzten, baina itsasoaren erdian jarraitzen du, inork ez duelako haren kargu egin nahi. 1997ko ontzi zahar bat bat da, Gabongo bandera du, baina jabea Marshall uharteetan erregistratuta dago, eta beste ontzirik ez du, ezta asegururik ere. Zorionez ingurumenarentzat, Txinako portu batean 700.000 upel petrolio hustu berri zituen, eta haren hondarrak besterik ez zeuden sotoan.
Azken ikerketek uste hori berresten dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoko 50 langiletik gorako enpresetako administrazio kontseiluetako kideen %22 baino ez dira emakumeak, eta zuzendaritza organoetakoen %23. Nafarroan, berriz, azken datu bilketa 2018koa da: kontseiluetako kideen %13 ziren emakumeak, eta zuzendaritza organoetakoen %24. Alegia, teilatua sabairik altuena bada, enpresa handietan haiek ere kristalezkoak dira.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak AED Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendari Elkarteak bildu ditu, urtero egiten duen txostenean. Elkarteko burua Isabel Iturbe da, Bilbo Basketeko presidentea. «Gizartearen isla da: genero ezberdintasunak berdin azaleratzen dira aginte postuetan. Baina tira, aurten bilakaera positiboa ikusi dugu. Administrazio kontseiluetako datua %19tik %22ra igaro da. Epe motzegia da joera bat ikusteko, baina prozesu batean gaudela uste dugu. Hori bai, oso astiro doa».
Arantxa Elizondo EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea da, eta Emakundeko idazkari nagusi izan zen (2009-2012). Emakumeek aginte organo publiko eta pribatuetan duten presentzia sakon ikerturikoa da. «Gakoa boterea da, eta haren transmisioa. Botere hori gauzatzen den esparruetan, emakumeak arrotzak dira oraindik. Gizonezkoen korporatibismoa dago hor. Tira, gizon mota jakin batek lortzen du botere hori, klase eta arraza jakin batekoak». Iturbek aberastu du azalpena: «Ohitura batzuk oso errotuta daude. Esaterako, erabakiak bulegotik kanpo hartzea, konfiantza zirkuluetan, eta horiek gizonen eremuak dira oraindik».
2024 eta 2026
Kate hori hausteko, bi adituek begi onez ikusten dute presentzia kuotak legez ezartzea. Norabide horretan, Europako Batzordeak auzia arautzea erabaki du, eta horrela jakinarazi die estatuei, epe batzuk ezarriz. Burtsan kotizatzen duten enpresek 2024ko uztailaren 1era arteko tartea dute administrazio kontseiluetako kideen %40 gutxienez emakumeak izan daitezen. 250 langiletik gora edo 50 milioi euroko fakturazioa duten enpresei jarritako epea, berriz, 2026ko uztailera artekoa da.
Elizondo kexu da arau horrek ez duela zigorrik aurreikusten betetzen ez dutenentzat, baizik eta urtero txosten bat egin beharko dutela zergatik urratzen duten azaltzeko. Hala ere, arauaren aldekoa da: «Esparru publikoak erakusten du neurririk hartu gabe zaila dela aldaketak egotea. Niretzat, hori da bide bakarra. Kontrola, baina, ez da hain erraza. Hauteskunde zerrendak kontrolatzea erraza da, eta araua betetzen ez duena kanpoan gelditzen da. Eremu pribatuan, baina, zaila da urratzailea zigortzea».
Iturbek gehitu du «obligazio oso egingarria dela», eta inor ezin dela izutu, 250 langiletik gorako enpresak ez baitira hainbeste, eta horietan langileen hautaketa prozesuak egiteko sail bereziak baitituzte: «Egun, gizon baino emakume gehiagok amaitzen dituzte ekonomia eta enpresen kudeaketara zuzenduriko ikasketak. Ondo trebaturiko emakume asko daude lan merkatuan».
Elizondok «estereotipoen zama» gehitu dio ekuazioari, eta haien eraginez eraikitako barruko erresistentziak: «Denok gara gizarte bateko kideak, eta sozializazio prozesu orokorretan rol batzuk ezartzen dizkigute. Gauza batzuk egitean natural sentitzen dugu geure burua, eta beste batzuetan, arrotz. Horrek azaltzen du, besteak beste, enpresetako botere banaketaren muina».
Botere banaketa, sinbolikoa eta erreala. Zuzendaritza organoetako kargu guztiak ez dira berdinak, eta kideek normalean ardura ezberdinak izaten dituzte. Hor ere jarri du lupa AEDren txostenak, eta ondorioztatu du emakumeen presentzia handiagoa dela giza baliabideetan (%45) eta publizitatean (%45), eta txikia ekoizpenarekin (%5,9) edo teknologiarekin zerikusia dutenetan. Era berean, emakume gehiago daude zerbitzuen sektoreko enpresetako aginte organoetan. «Profil bat dagoela ikusi dugu», zehaztu du Iturbek: «Aldatuz doa, baina hori ere, apurka. Beste ikerketa batzuetan ikusi dugu emakumeek sorturiko enpresen %70 merkataritza arlokoak direla». Elizondo ere ez du harritu: «Eremu guztietan gertatzen da. Rol banaketa bat da, hori ere ezarria. Badirudi gizon eta emakumeek desira ezberdinak dituztela, baita esparru berean daudenean ere».
Pedagogia, gizonekin
Kuotak eta arauak beharrezkoak dira, baina baita pedagogia ere, «bide luzeena». Iturbek ereduen garrantzia nabarmendu du, eta berriz ere publikora jo du: «Hor errazagoa da emakumeak agintera iristea. Emakume boteretsuak, aginduak ematen, iritziak plazaratzen… Ikusgaitasuna dute». Azalpena luzatu du: «Kargu publikoetan, meritokraziaren bidea hor dago. Promoziorako ezaugarri objektiboak. Emakume asko seguruago sentitzen dira hor».
Eremu publikoa mugatua da, baina, eta horregatik esan du Iturbek pedagogia gizonezkoei ere zuzendu beharko litzaiekeela. «Gaztelaniaz bada esamolde bat hala dioena: ‘Gizon handi bakoitzaren atzean emakume handi bat dago’. Nik buelta emango nioke: ‘Emakume handi bakoitzaren atzean, harengan sinesteko prest dauden gizon asko behar dira’».




