Ostalaritzako itunetik at geratu dira jatetxe kateak
2021eko lan erreformaz geroztik, sektoreko hitzarmen probintzialek dute lehentasuna, estatukoenen aldean. Horren arabera, Hego Euskal Herriko jatetxe guztietan probintziako itunetan jasotako baldintzak aplikatu behar lituzkete. Baina azaroan Sukaldaritza Markak sektorea eratu zuten, eta hitzarmen propioa erregistratu zuten. ELAren esanetan, ez dago «justifikaziorik» enpresa horien jarduera eta ostalaritzako ohiko jarduera bereizteko.
Salatu duenez, hitzarmen horretan ordainsariak ostalaritzako itun probintzialetan zehaztutakoak baino %40 txikiagoak dira, eta lanaldiak, berriz, 30 eta 50 ordu luzeagoak.




