Gutiziarik kutsagarriena
Iraupenaren datua garrantzitsua da, Frantziako Gobernua hegazkin pribatuen erabilera arautzea aztertzen ari baita, eta Europako Batasunera zabaldu nahi du asmoa. Eraginkortasun energetikoa eta kutsadura murriztea dira arauaren helburuak. Bi aukera aztertzen ari da; batetik, trenez —AHTak sare zabala du Frantzian— bi ordu eta erdian egin daitezkeen ibilbideetako hegaldiak debekatzea; eta, bestetik, hegaldi pribatuak sartzea CO2 emisioak zorpetzeko lege proposamenean.
Ekologistek neurri horiek eta gehiago eskatu dituzte, eta Greenpeacek txosten mardula egin du bere eskaera argudiatzeko. Haren arabera, Messiren 300 kilometroko hegaldia iaz Europan egin ziren 572.000 hegaldi pribatuetako bat izan zen. 2021arekin alderatuta, hegaldi kopurua %64 handitu zen, eta haiek isuritako CO2 tonak bikoiztu egin ziren. 2021ean 1,6 milioi tona isuri zituzten hegaldi pribatuek; iaz, aldiz, 3,3 milioi tona izan ziren. Alderatzen jarrita, Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen findegiak 2,6 milioi tona isurtzen ditu urtean.
«Hegazkinek izugarri kutsatzen dute, eta ez dira beharrezkoak gehienetan. Milioika pertsona klima aldaketa pairatzen ari dira, eta bitartean gutxiengo bat bihar eguzkiak argituko ez balu bezala ari da erregai astuna erretzen». Salaketa Doug Parrena da, Erresuma Batuko Greenpeaceren programa buruarena.
Bidaiari kopurua kontuan hartuta, hegazkin pribatu batek komertzial batek baino hamalau aldiz gehiago kutsatzen du, eta tren batek baino 50 aldiz gehiago. Europan iaz eginiko hegaldi pribatu bakoitzak 5,9 tona CO2 isuri zituen batez beste, gasolina auto batek 23.000 kilometro egiten kutsatuko lukeen adina. Munduan errepidez egin daitekeen bidaia luzeena da hori: Lurmutur Hiritik (Hegoafrika) Vladivostokeraino (Errusia), hain zuzen.
Trenak badaude
Hegaldi pribatu horien %55 750 kilometrotik beherakoak izan ziren, eta %24, berriz, 251 eta 500 kilometro artekoak. Greenpeacek salatu duenez, hegazkin pribatuek Europan egiten dituzten bidaia gehienek haiek ordezkatzeko balioko luketen tren konexio onak dituzte. Esaterako, iaz 3.357 hegaldi pribatu egon ziren Londres eta Paris artean; hura izan zen ibilbide ohikoena. Bada, egunero hamar tren zerbitzu daude bide hori bi ordu eta hamazazpi minutu eta bi ordu eta 37 minutuko tartean egiten dutenak. Paris eta Genevaren (Suitza) arteko bidaia da bigarrena zerrendan (2.745 hegaldi), eta hori ere trenez egin daiteke hiru ordu eta hamabost minutuan. Egunero zortzi daude. Hirugarrena Paris-Niza (Frantzia) hegaldia da (1.671 guztira), eta bide hori zazpi orduan egin daiteke trenez.
Mobilizazioak indar pixka bat galdu du, baina sindikatuek ez…
Egun hori iritsi bitartean, mobilizazioei eustea da sindikatuen xedea, eta gaur hasiko diren eskolako oporrek erreformaren aurkako haserrea ez itzaltzea. Baionan, behintzat, ez da gertatu. Xingar feria hasi zen atzo Lapurdiko hiriburuan, baina hura ez zen kaleak bete zituen egitasmo bakarra. Intersindikalak 15.000 pertsona batu zirela esan zuen, eta Poliziak 5.000 zenbatu zituen.
Mobilizazioa giro lasaian iragan zen, eta bezperan sindikatuetako buruek Elisabeth Borne lehen ministroarekin egindako bilera antzua izan zen aipagaietako bat. «Ez genuen deus espero bilkura horretatik, eta, beraz, ez gara asegabeturik atera; hala ere, garrantzitsua zen joatea, erakutsi behar baitzen intersindikala legea atzera botaz gero prest dagoela gobernuarekin hitz egiteko, eta blokeatzea gobernuarengandik datorrela», azaldu zuen Bartelemi Mottay FSU sindikatuko kideak. Mottayk oroitarazi zuen 2006an Frantziako Parlamentuak CPE lehen enplegatze kontratuaren legea onartu eta hamar egun geroago indargabetu zuela Kontseilu Konstituzionalak.
Patricia Gloryk (CGT) nabarmendu zuen Baiona inguruan bereziki trenbideetako langileak eta energia sektoreetako langileak daudela greban, eta LABeko kide asko ere hala direla gaineratu zuen Argitxu Dufau sindikatu abertzaleko arduradunak. Onartu zuen, ordea, haientzat egoera gero eta zailagoa dela. «Hala ere, sindikatu antolatuak gara, eta erresistentzia kutxa bat daukagu gure afiliatuentzat».
Dufauk greba mobilizazioek sortzen duten tentsioa «atxikitzeko prest» direla esan zuen, eta «nahi duten» beste sindikatuekin antolatzen direla ekonomia blokeatzeko xedez ekintzak egiteko. «Baldintzak sortu eta mantentzen baditugu, irabaziko dugu».
Grebalariei dagokienez, Hezkuntza Ministerioak esan zuen ostegunean irakasleen %8 zirela greban, baina FSU sindikatuak %20ra igo zuen kopurua lehen hezkuntzan. Beste langile publikoen artean, %4 eta %6 artean izan ziren.
Erreferenduma ere gogoan
Parisko manifestazioan 400.000 lagun bildu ziren, CGTren arabera. Sindikatu horretako idazkari berriak, Sophie Binetek, iragarri zuen «edozein gerta ere» mobilizazioak jarraituko duela erreforma bertan behera utzi arte.
Haren alboan, Laurent Berger CFDT sindikatu erreformistako buruak aldarrikatu zuen mobilizazioak «herritarren babesa» duela oraindik, eta azaldu zuen ez duela auzitan jarriko Konstituzionalaren epaia, «gustukoa izan ala ez».
Sindikatuek badute beste arrazoi bat Kontseilu Konstituzionalari begira egoteko: haren esku dago onartzea ekinaldi partekatuko erreferenduma. Ezkerreko parlamentariek egin dute eskaera, eta Konstituzionalak onartuko balu, hurrengo urratsa izango litzateke hautesleen %10en sinadura lortzea; guztira, 4,87 milioi sinadura.
Gutxienez 150 atxilotu Frantzian, pentsioen erreformaren aurkako 11. protesta…

Herrialdeko hiri nagusietan manifestaziok egin dira Gobernuaren eta sindikatuen arteko bileraren porrotaren ondoren. Baionan 15.000 lagun inguru bildu dira antolatzaileen arabera.
Nazioarteko Diru Funtsak % 3ko hazkunde ekonomiko globala iragarri…

Nazioarteko Diru Funtsak % 3ko hazkunde ekonomiko globala iragarri du hurrengo bost urteetarako. 90eko hamarkadatik aurreikuspenik txarrena da. India eta Txina munduko hazkundearen erdia izango dira; AEBn eta eurogunean, ordea, interes tasa altuek eskarian eragina dute.
Bizkaibus Enkarterriko langileek aurreakordioa babestu dute eta deitutako lanuzteak…

Sindikatuek eta Vectalia Enkarterri enpresak lortutako aurreakordioa babestu dute Bizkaibus Enkarterriko langileek, eta horrenbestez, bertan behera geratu dira apirilaren 17tik aurrera deitutako 18 greba egunak.
Eusko Jaurlaritzak “ezohiko garbiketa” egiteko agindua eman du Donostia…

Eusko Jaurlaritzak “ezohiko garbiketa” egiteko agindua eman du Donostia Ospitalean
Porrot egin du robotaren lehen saiakerak ‘Vilaboa Uno’ ontzira…

Porrot egin du robotaren lehen saiakerak ‘Vilaboa Uno’ ontzira iristeko, “korronte handiaren” eraginez
Ezerezean amaitu da sindikatuek eta Frantziako Gobernuak pentsioen erreformari…

Lehen Ministroak ez du testua atzera bota nahi izan eta sindikatuek biharko deituta dauden protesta-ekintzetan modu masiboan parte hartzeko deia egin dute. Pentsioen erreforma atzera botatzea eskatzeko hamaikagarren mobilizazio eguna izango da.