Enpresa-batzordeak eta EMB Bizkaibusen emakidadun handienak hitzarmenari buruzko aurreakordioa…

Enpresa batzordeak eta EMB Bizkaibusen emakidadunak hitzarmenari buruzko aurreakordioa lortu dute






EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du gaur, Derion. «Sektorearen egoera iluna da; saiatuko gara argitasun apur bat ematen, eta landuko dugu zer bide jarraitu beharko genukeen», iragarri du Unzalu Salterain sindikatuko kideak. Europako Itun Berdeak daborduko markatu du norabidea. Baina badute kezka handi bat: lekukoa hartuko duen jendea falta zaie. Horri konponbidea eman eta ekoizpen eredu iraunkorragoen aldeko apustua egin ezean, etorkizuna arriskuan ikusten dute. Badute proposamen bat, eta gaur finduko dute.
Sektorea zaharkituta dago Bizkaian. Sindikatuak egindako kalkuluen arabera, nekazari eta abeltzain askok lana utziko dute datorren hamarkadan: %60 eta %65 artean daude erretiro adinetik gertu. Ondorioz, urtero laurogei langile berri beharko dira baserrietan eta ustiategietan. Bi urtean behin sartutakoen kopurua %25 hazi beharko dela esan du EHNE Bizkaiak: datozen bost urteetan, 550 pertsona berri; hamar urtean, 1.500. Aldi berean, Europak agindutako trantsizio ekosozialak eragin zuzena izango du ekonomiaren sektore guztietan. Salterainen esanetan, industrian edo turismoan, adibidez, desazkundea bultzatu beharko den arren, lehen sektorean gehiago ekoiztu beharko da. «Argi dago elikadura sistemak aldatu behar ditugula: ez da iraunkorra elikagaiak munduaren punta batetik bestera eramaten aritzea. Europako Batasunaren nekazaritza politikaren ardatz berria da tokian ekoizten dena tokian kontsumitzea. Horretarako, ezinbestean, pertsona gehiago erakarri beharko dira baserrira».
Diru sarrerak bermatuta
Dena den, ohartarazi du ezin dela edozelan egin. «Ezingo da eskema prekarizatu bat erabili». Baserrira egokitzeko bost urteko epea behar dela uste dute EHNE Bizkaikoek, ikusi ahal izateko bultzatu den proiektua bideragarria den edo ez. Ekoizle berriek inbertsio handia egin behar izaten dute ustiategia martxan jartzeko, eta kostatu egiten da inbertitutakoa amortizatu eta irabaziak lortzea. Horregatik, sindikatukoek proposatu dute bost urte horietan hileko 1.400 euroko gutxieneko soldata bermatzea ekoizle berriei. «Lehen urteetan gehiago lagundu beharko zaie, baina suposatzen da hirugarren edo laugarren urtetik aurrera jarduera martxa hartuta daukatela, eta diru sarrera handiagoak dituztela». Ekoizle berri asko ekonomikoki ito egiten dira lehen urte horietan. «Jendeak izugarrizko ilusioarekin hasten du proiektua, baina egunean hamabi orduz lan egin behar badu eta soldata oso prekarioa badu, azkenean utzi egingo du».
Baserrira gerturatuko diren horiei orientazioa ematea ere ezinbestekoa deritzo. Ikusi dute eredu agroekologikoan hasi direnek lortzen dutela irautea, batez ere. Ostera, ustiategi handiak bultzatu dituztenek errazago egin dute porrot. «Jendeari esan egin behar zaio inbertsio ekonomiko txikiagoa eskatzen duten proiektuekin hasi behar dutela: barazkigintzan, frutagintzan, arrautzetarako oiloekin, oilaskoak loditzen… Handitik hasiz gero, ito egingo zara». Horrez gainera, formulazio berriak behar direla uste dute: «Ikuspegi kolektibotik abiatu behar da; ez da erakargarria pertsona bat bera bakarrik baserri jardueran hastea».
Horri lotuta, zaintzaren auzia ere erdigunean ipini nahi dute, eta kongresuan landuko dute. Ez bakarrik nagusien zaintza, baita umeena ere. «Zaintza politiketan dekretuei eta arauei egokitu behar izaten da, baina uste dugu alderantziz izan behar dela. Landa eremuan zaintza zelan landu kontuan hartu behar da».
Egungo egoera erakunde publikoek azken 30 urteetan bultzatu duten ereduaren ondorio dela uste du Salterainek. «Ikusmolde hau bultzatu da: ekoitzi behar dugu asko eta merke. Norentzat? Elikadura industriarentzat eta multinazionalentzat. Zertarako? Elikagaiak munduan leku batetik bestera ibiltzeko». EHNE Bizkaikoek esan dute elikadura burujabetza posible dela. Nafarroari erreparatu dio Salterainek: herrialde hartan ekoizten denaren %95 esportatu egiten da. «Herri mailan ekoizteko gaitasun itzela dugu. Zergatik esportatzen da? Multinazionalen menpe gaudelako».
Menpekotasun hori arlo askotan nabaritzen da, gainera. Kontua ez da bakarrik nori saltzen zaion, baita nori erosten zaion ere: esaterako, pentsuen, lehengaien eta energiaren garestitzeak izugarri eragin die nekazaritzari eta abeltzaintzari. «Ekoizpen ereduak aldatu behar ditugu. Ezin dugu jarraitu okelatarako behiak bakarrik pentsuarekin eta lastoarekin loditzen. Ezin ditugu berrehun buruko esnetarako behien ustiategiak izan, eta kanpotik ekarritakoarekin elikatu. Lur gehiago behar dugu bazkarako». Horri lotuta egin dute beste eskaera bat: %30etik beherako malda duten Bizkaiko basogintza arloko lursailak nekazaritzara eta abeltzaintzara bideratzea, basogintzak berak bakarrik nekazaritzak eta abeltzaintzak halako hiru okupatzen duelako.
Erakundeen lana
Pandemiak eragindako krisialdiaren testuinguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak gogoeta mahai bat abiatu zuen iaz sektoreko eragileekin. Salterainek esan du han dagoeneko aurreratu dituztela proposamen horiek, eta uste dute erakundeek harrera ona egin dietela. Ohartarazi du erakundeek, oro har, baliabideak jarri behar dituztela. Esaterako, Bizkaiko abeltzainen arazorik larrienetakoa hiltegi falta da. Karrantzako udal hiltegia baino ez dago zabalik, herrikoentzat; txikia da, eta egokitze lanak behar ditu. Laster Urduñakoa berriro zabalduko dela iragarri du Salterainek, beste zerbitzu batzuk ere badituela, baina txikia da. Bilbokoak eta Durangokoak utzitako hutsunea betetzea ezinbestekoa deritzo.
Aldi berean, asteroko azokek bultzada behar dutela esan du EHNEko kideak. Durangoko merkatua datorren urterako guztiz berrituta egongo da, martxa berriari ekiteko prest. Iruditzen zaio Gernika-Lumokoak, Ondarroakoak eta beste herri batzuetakoek ere antzeko egokitze prozesua behar dutela, erakargarri egiteko. «Neurri horiek ekosistema berri bat sortuko dute, sistema lokalagoak garatuz joateko». Izan ere, tokiko erakundeek-udalek eta eskualdeetako landa garapen elkarteek- zer esan handia dutela iritzi diote EHNE Bizkaian. Hainbat herritako eskoletako jangeletan tokiko produktuak kontsumitzen dituen eredua bultzatzeko egin diren proiektuak ipini ditu Salterainek adibidetzat: «Lagundu dute lehendik zebilen jendea egonkortzen, baita etorri berri direnei bultzada ematen ere, eta berriak erakartzen». Era berean, eskualde bakoitzak bere errealitatera egokitutako estrategia garatu beharko lukeela uste dute. Errealitate horiek zein diren aztertuko dituzte gaur, besteak beste.
Aldaketa luze gabe egin daitekeela iruditzen zaie. «30 urtean egindakoa desegiteko, ez da beste horrenbeste beharko». Batetik, badira gaur egun dagoeneko eredu berrian lanean dabiltzan ekoizleak. Bestetik, sartuko liratekeen berriak eredu agroekologikora bideratuz gero, soilik hamar urtean sektorearen %60 eta %65 artean eraldatzea lortuko litzatekeela azaldu du Salterainek.
1 Orduan, txokolatea pilatuz joatea komeni? Bai, baina agian beranduegi da: duela sei hilabete hasi zen goraka, eta tarte horretan %22 garestitu da.
2 Hori ere Ukrainako gerrarengatik al da? Barka, baina ez dut uste han kakao zuhaitz asko egongo denik… Ironiko zabiltza gaur; txokolate pixka batek aldartea goxatzen lagunduko lizuke. Bada, ez, garestitze horren arrazoia Ghanan dago, munduko kakao ekoizlerik handienetan bigarrenean. Han biltzen dute guztiaren %21.
3 Eta zer gertatu da? Azken uzta oso txarra izan dela, lehorteagatik. 2021ean 703.000 tona kakao bildu zituzten han, eta iaz 850.000 tonara iristea espero zuten. Lehortearen ondorioz, baina, 408.000 bildu zituzten bakarrik, eta horrek estres handia eragin du merkatuetan.
4 Eskaerarengatik? Bai, noski. Urtez urte, handitzen ari da txokolate kontsumoa munduan. 2020-2025 bosturtekoan kakao eskaera %20 handitzea espero da. Pentsa, 1998tik 2018ra munduko kakao ekoizpena %59 handitu zen.
5 Normala, txokolatea baino gauza goxoagorik… Eskaera handitzearen oinarrian Txina eta India daude. Historikoki ez dira jatun handiak izan, baina, produktua ezagutu ahala, kakaoa inportatzen hasi dira. Euskal Herrian, esaterako, batez beste 4,5 kilo txokolate kontsumitzen ditugu urtean pertsonako.
6 Nik batezbesteko hori igotzen dudala uste dut. Beraz, beldurtzen hasia naiz… Tira, aurretik ere egon dira krisiak. 2020an eta 2018an antzeko prezioetan egon zen. Atzerago joanda, 2014tik 2016ra orain baino garestiago egon zen, eta 2015ean kakao tona 3.400 dolarrera iritsi zen, oraingo prezioa baino %17 gehiago.
7 Horrek ez nau asko lasaitu. Urtean bi kakao uzta daude. Hurrengoa ekainean da, eta hori ere txarra bada, orduan bai, larritu zaitez, hura izaten baita bietan oparoena.
Baina otsaileko kontseilutik egun gutxira, Finlandian fokuetatik kanpo bildu zirela, txosten bat mahai gainean aurkitu zuten EBZko kontseilariek. Horretan, etxeko teknikariek berek ohartarazi zieten 2022ko inflazioari 1,3 puntu eman zizkiotela enpresen irabaziek eta 0,7 soldatek.
Ideia horretan sakondu du aste honetan Oscar Arce EBZko Ekonomia zuzendariak, artikulu batean. Azaldu duenez, «historikoki ezohikoa» izan da enpresen irabazi tarteek inflazioari egindako ekarpena: 1999tik 2022ra, heren batekoa izan zen, baina bi herenekoa 2022an. Enpresa guztiek ez dituzte, noski, marjinak handitu, baina nahiko orokorra izan dela nabarmendu du EBZk: nekazaritzan, energian, manufakturan, eraikuntzan eta EBZk «harreman handiko zerbitzuak» deitutakoetan askoz gehiago handitu dira enpresen irabaziak langileen soldatak baino.
Arrazoia? Arcek berak eman ditu gako batzuk. COVID-19aren itxialdietatik ateratzean eta ekonomia berriro martxan jartzean, hornidura arazoak izan ziren zenbait sektoretan, energia asko garestitu zen, eta «enpresentzat errazagoa izan zen marjinak handitzea, zaila zelako zehaztea prezioak igotzea kostu handiagoen edo marjina handiagoen ondorio ote zen». Autogintzaren adibidea oso esanguratsua da: mikrotxipak eta beste osagai batzuk eskas zirenez, auto garestienetan jartzea hobetsi zuten, eta, eskaerak ekoizpena gainditzen zuenez, gehiago ordaintzeko prest zeuden bezeroak ez ziren falta. Ondorioz, salmentak gutxitu arren, irabazi handiak pilatu dituzte autogile gutiz gehienek.
Reuters, Natixis eta beste ‘iraultzaileak’
Banku zentralaren azterketa ez da bakana. Reutersen datuek diote iaz diru sarreren %10,7ra iritsi zela euroguneko kontsumo ondasunen enpresen irabazia, eta soldatak %5 handitu zirela, inflazioaren azpitik. Ez da, gainera, urte bakarreko kontua: Natixis bankuak esan du azken bi urteetan handitu direla gehien euroguneko enpresen irabaziak. Massachussetseko Unibertsitatearen azterketa batek dio Bigarren Mundu Gerraz geroztik iaz hazi zirela gehien AEBetako enpresen mozkinak. Ikusten denez, iraultzaile arriskutsuak dira horiek guztiak…
Etxera ere begiratu daiteke, Nafarroara zehazki. Nastat estatistika erakundea hasia da enpresen eta langileen errenten bilakaera zehazten barne produktu gordinari buruzko bere datuetan, eta 2022koak oso esanguratsuak dira: esplotazioaren soberakin gordina —enpresen eta langile autonomoen irabaziak, zergak ordaindu ondoren— %13,7 handitu zen iaz, eta soldatapekoen errenta, berriz, %6,0.
