Ekainaren 25etik eskatu ahal izango dira ibilgailu elektrikoak erosteko…

Ekainaren 25etik aurrera eskatu ahal izango dira ibilgailu elektrikoentzako 7000 eurorainoko laguntzak. Eusko Jaurlaritzak Moves III 2025 plana martxan jarriko du, 14,9 milioi eurorekin, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta autoak eta birkarga-puntuak erosteko diru-laguntzak emateko.


