Lan osasunean atzera egin dela eta lan-istripuek gora egin…

Lan osasunean atzera egin dela eta lan-istripuek gora egin dutela salatu du LAB sindikatuak. Eman dituzten datuen arabera, 2022an 65 lagun hil ziren Euskal Herrian lanean ari ziren bitartean. Gainera, lanak eragindako gaixotasunen ondorioz gertatu ziren heriotzak 276 izan zirela kalkulatu dute.





