Escrivak “pixkanaka” erretiroa hartzea proposatu du, “ordu gutxiago lan…

Escrivak “pixkanaka” erretiroa hartzea proposatu du, “ordu gutxiago lan eginez”


Duela zazpi urte Maryse Cachenauten segida hartu zuen Iñaki Berhokorigoinek (Gamarte, 1979) Lurrama elkarteko lehendakaritzan. Aitzinekoak bezainbat egitea aurreikusi zuen. Epea baino gehiago, uzteko momentu ona hautatu behar dela dio: “Utzi behar da segida sendi delarik, eta hor badaiteke segidarik”. Iazko Lurrama berezia izan zen, Arbonako lur okupatuetan egin baitzen, hango borrokari bururapena emateko. Heldu diren azaroaren 10ean, 11n eta 12an, lehen bezala, Miarritzeko Irati gelan eginen da.
Iaz, pandemiako baldintzen pean, laborantza lurren defentsan Arbonan egin zen Lurrama. Aurten, egoera normaltzearekin Miarritzera itzuliko da. Zer funtzio ikusten diozu Lurramari, gaur egun?
Hastapeneko eta betiko funtzioa atxikitzen du: kostaldeko eta barnealdeko bi munduen elkartzea. Batak bestea hezten eta hazten baitu. Gero, nahitaez Euskal Herriko Laborantza Ganbera da horren gibelean, Arrapitz sareko beste hainbat elkarterekin partaidetzan; beraz, urte guzian egiten den lanaren erakustazoka da. Hautetsiei begira, gaiaren mantentzea ere bada. Eta momentu goxo baten pasatzea besta eta lagun giroan. Badira kritikatzen dutenak, baizik eta bestak sobera leku hartu duela, eta ez ote duen Lurramak bere izatetik galtzen.
Bizkitartean, Biarritzerat itzuliko zinetela argi zenuten?
Iazkoa, Arbonako borrokari sostengua emateko antolatua zen, eta Miarritzen normalki egiteko baldintzak ez ziren beteak pandemia zela eta. Nik ere maitatu dut Arbonako esperientzia; bazen halako desobedientzia eta erradikaltasun aire hori, baina Lurrama Miarritzeko Iratin egiteak hunkitzen du publiko zabal bat, BABen bizi dena eta ez dena batere euskal munduan nahasten.
Zergatik hautatu duzue bortuaren gaia, orain?
Egia da. Zergatik orain, eta ez lehenago, jakinez mendialdean bizi garela? Normalki, Jura eskualdea jin beharra zen 2020an, baina ezeztatu zen pandemiagatik. Halere, hango delegazio polit bat jinen da. Aurtengo, hurbilago diren Pirinioetako beste laborari batzuekin egin dugu lotura eta mendiaren gaia atxiki. Ari ginen ere gerla garai hauetan, klima aldaketako giroan, arintasun pixka bat ekartzen duela.
Zer erran nahi duzue mendiari buruz?
Gai horrek laborari mundua hunkitzen du, baita hiriko jendea ere. Nahitaez, erabiltzaile diferenteak badira mendian. Eztabaida bada, jada: norena da mendia? Norentzat? Zer beharrentzat? Eta mendia hemengo laborantzaren oinarrian da. Bortua edo mendixkak frankok erabiltzen dituzte. Gero, eztabaidak izanen dira otso eta hartzarekiko elkarbizitzaz, historiaurreko mendiaz. Sentsibleak zaizkigun gai batzuez solastatzeko aukera ematea bada helburua.
Diru prima iturri ere izan daiteke bortua laborarientzat?
Egia da zenbaitek hori dutela motibazioa, eta hori kaltegarri da laborantzarendako. Sosak ez du bakarrik alde onik. Batzuek usaiak eta izatea galduko dituzte diru gehiagoren ukaiteko, eta hor zure izatea da aldatzen, eta harekin laborantza. Laguntzak izan daitezen nekezian direnentzat, beharrezkoa da. Baina inportantea da mendia zintzoki erabiltzea: etxaldearentzat lagungarri izateko, kanpoan eginahala bazka guti erosteko, mendia garbirik atxikitzeko. Erakutsiko da hemen praktika diferenteak ere badirela, bortuan lan nekea galdegiten duten guneak badirela eta araberako laguntzak behar direla. Beti, neurria eta oreka zainduz.
Turismo sailak mendiarekin dituen egitasmoek zer heinetaraino baldintza dezakete bortuaren geroa?
Turismoa lurralde guzira hedatu nahi da urte guzian. Bizikleta zirkuituak egiten dituzte eta istorio. Ez dakit zenbateraino arrisku bat den. Gauzak neurrian eta lekuko erabiltzaileen errespetuan egin behar dira. Gero, laborariak behar gara nonbrean izan mendiguneetan bizia zaintzeko; bestela, gure jendetza ttipituz, eremua utziko da, eta beste erabiltzaile batzuek erabiliko dute, arrazoiarekin. Laborariak bizi diren eremu bat baldin bada, masa turismoak gehiago kontuan hartu beharko gaitu. Desertua baldin bada, ez dute nehor trabatuko. Baina, bestalde, laborariek ezin dituzte kanpokoak errefusatu.
Etxalde anitzen segida ez delarik bermatua, laborari kopurua ttipituz doa alta?
Alimaleko desafioa da; hamarkada honetan berean. Lurrama ez dela aski engaiatua kritika egiten dutenei pentsatuz, ari nintzen: laborantzan engaiatzea funtsezko engaiamendua dela. Lurralde batean kokatzen zara, luzerat zure ideiak garatzen ahal dituzu, kalitatezko janaria ekoizten ahal duzu, lurra landu, iraunarazi, haziak bildu eta arralandatu. Laborariak behar ditugu, eta atzematen dut ez dela aski jende engaiatzeko prest. Plazer nuke etxalde bat libratzen den aldi oro balira hamar hautagai, eta, orotarik, biga seriosak izan daitezen, hor kokatzeko prest.
Lurrerat itzultzeko gutizia erakusten duen olde berri horretatik?
Balitz mugimendu bat jendea lurrerat berriz jinarazteko, jende frankok laborantza gustukoa lukete. Balitz nahikaria zinez laborari nonbrea emendarazteko martxatzen ahal litzateke. Baina orokorki ez da halakorik sendi laguntza sistemetan. EHLGk eta gure sareak lan bat egin dezake hautagai gehiago izateko; ofizioaren promozio bat.


Behobiatik (Irun) Eibarreraino, 75 kilometro Gipuzkoako lurretan. Ermuatik Usansolora (Galdakao), 31 kilometro Bizkaian. Eta Bilbo hegoaldeko saihesbidea batuz gero, ia beste 18 kilometro. Ekialdetik mendebaldera edo mendebaldetik ekialdera, Gipuzkoa eta Bizkaia ordubete pasatxoan zeharkatzeko aukera ematen duen errepidea da AP-8a. Bizkaiko bi zati (Basauri-Zornotza eta Zornotza-Durango) lehenagotik irekita bazeuden ere, irailean 50 urte bete ziren errepideak bi herrialdeak lotu zituenetik, orduan inauguratu baitzuten Durango eta Eibar arteko zatia.
Ikusi gehiago: «AP-8a emakidadun batek balu, ez genuke ordainduko hainbeste»
Testuingurua
Frankismo garaia zen artean. 1963an eskatu zion Espainiako Herri Lanetako Ministerioak enpresa bati Gasteiz, Bilbo eta Donostia inguruko errepide garraioari buruzko azterketa bat egiteko. Industria sendoa zegoen ordurako Euskal Herrian, eta autoak ere orokortuta zeuden. Azterketa haren arabera, autobide bat behar zen Bilbo eta Behobia artean; beste bat Bilbo eta Miranda de Ebro (Espainia) artean; beste bat Maltzaga (Eibar) eta Miranda de Ebro artean (Gasteiztik pasatuz); errepide bat Beasain eta Bergara artean (Gasteiz-Maltzagarekin lotzeko); eta beste errepide bat Altube gainaren (Zuia, Araba) eta Gasteizen artean.
Erabaki zuten horien guztien artean Bilbo eta Behobia artekoak zuela lehentasuna. Errepide sarea modernizatu nahi zuen Espainiako Gobernuak. Europan, 20.000 kilometrotik gora autobide zeuden 1970eko hamarkadaren hasieran; Espainiako Estatuan, 185 kilometro soilik. 1967an hasi zituzten AP-8a egiteko lanak, eta, osorik, 1976an amaitu.
Hainbat datu
Bizkaiko eta Gipuzkoako orografia ez zen erraza halako azpiegitura bat egiteko. Historia de una autopista Bilbao-Behovia, 1967-1976 liburuan jasota dagoenez, 165 zubi eta zubibide egin behar izan zituzten. Lur mugimendu handia eskatu zuen errepideak: 25 milioi metro kubiko ebaki zituzten, eta 40 milioi metro kubiko mugitu. Beste azpiegitura batzuetan ere egin behar izan zituzten lanak; besteak beste, trenbidean, ibaietan eta eskualdeko errepideetan. Era berean, argindar eta telefono lineak ere 520 puntutan aldatu behar izan zituztela jasotzen du liburuak.
Desjabetze ugari ekarri zituen errepideak: 9,5 milioi metro koadro desjabetu zituzten; autobideko kilometro bakoitzeko 90.000 metro koadro. 511 bizilagunek utzi behar izan zituzten etxe, baserri eta negozioak. 2.683 desjabetze espediente tramitatu zituzten, eta, batez beste, 215 pezeta ordaindu zituzten metro koadroko (1,29 euro).
35 urtez, Europistasek
1967an atera zuten lehiaketara errepidea eraikitzeko, mantentzeko eta ustiatzeko kontratua. Bi eskaintza egon ziren, eta Ferrovial, John Laing Construction eta Compagnie d’Entreprisesen proposamenak irabazi zuen -Europistas sortu zuten hiruren artean-. 35 urterako izango zen kontzesioa: 2003ko ekainaren 6ra arte.
Dirutza eskatzen zuen azpiegiturak. Europako bankuen partzuergoek eta nazioarteko erakundeek sartu zuten dirua, estatuaren bermearekin. Eta esleipena lortu zuten hiru eraikuntza enpresek eta euskal aurrezki kutxek enpresa bat eratu zuten. 1970eko hamarkadan, berrehun langile inguru zituen enpresak, bidesariak kobratzeko, errepidea mantentzeko eta abarretarako.
Hasieratik ordainpekoa
Ordainpeko errepidea izan da hasieratik AP-8a; Gipuzkoan Añorga eta Herrera (Donostia) arteko zatia (sei kilometro) eta Bizkaian Bilbo eta Basauri artekoa (zortzi kilometro) soilik ziren doakoak hasieran. “Bidesaria, hau da, autobidea erabiltzeagatik ordaindu beharra, ohikoa da mundu osoan. Kontua da erabiltzaileak ordaintzea jasotzen duen zerbitzuagatik, eta ez komunitateko gainerako kideek”, zioten orduan gobernuko iturriek.
Europistasen kontzesioaren amaiera zetorrela eta, 2003aren bueltan sortu zen itxaropena herritarren artean, bidesarien amaiera etorriko ote zen; aldundiek dute errepidearen gaineko eskumena, baina bidesariei eutsi egin diete. Interbiak sozietate publikoak kudeatzen du Bizkaiko zatia, eta Bidegik Gipuzkoakoa. Deskontu sistema batzuk ere badauden arren, tarifa arruntarekin 15,20 euro da joaneko bidaia osoa ibilgailu arinentzat, eta 34,89 euro astunenentzat. Hainbat gizarte mugimendu ere sortu dituzte urteotan doakotasuna eskatzeko.
Gertaera beltzak
Autobideak ekarriko zituen abantailen artean, segurtasuna nabarmentzen zuten garai hartako agintariek. Izan da, ordea, gertaera beltzik AP-8 errepidean. Aipagarriena 1991ko abenduaren 6an gertatu zen, Zornotza (Bizkaia) parean: 25 autok talka egin zuten, eta hamazazpi pertsona hil ziren. Behe laino itxiak eragin zuen istripu hura. Ikusmen faltak eraginda, bata bestearen aurka joan ziren autoak, eta talka egin zuten 25 autoetatik hemezortzik su hartu zuten. Ibilgailuetatik ezin aterata, erreduren eraginez hil ziren lagun gehienak.
Erabiltzaileak
COVID-19aren pandemiaren eraginez, bidaiari kopuruari begira bereziak izan dira aurreko bi urteak, ohi baino trafiko gutxiago izan baita. Interbiak elkartearen datuen arabera, 2019an, batez beste, 35.343 ibilgailu ibili ziren Usansolotik Gipuzkoako mugara arteko zatian; horietatik %10 inguru, ibilgailu astunak. Gipuzkoan, berriz, 33.626 auto ibili ziren, Bidegiren arabera.
Hitzarmena 1994an egin zuten, eta egun berrogeita hamar bat estatuk parte hartzen dute. Jatorriz, Sobietar Batasuneko izandako herrialdeetan inbertitzea erabakitzen zuten kanpoko konpainien interesak defendatzeko egin zen, gerta zitezkeen aldaketa politiko eta sozialetatik babesteko; adibidez, balizko nazionalizazioetatik edo ustiapen baimenetan eginiko aldaketetatik.
Orduan, nazioarteko testuingurua beste bat zen, eta klima krisia ez zen mehatxutzat hartzen. Orain, sinatzaile gehienek — batez ere Europako Batasunekoek — uste dute itunak ez duela zentzurik. Espainiak eta Frantziak iragarri berri dute utzi egingo dutela, baita Herbehereek eta Poloniak ere, eta Alemaniak ez du baztertzen bide bera hartzea. Italia duela sei urte joan zen.
Itunaren erreforma negoziatzen aritu dira, eta ekainean akordio bat iragarri bazuten ere, ez du aurrera egin testuak. Horren arabera, enpresek aukera izango zuten erregai fosilen ustiapen lizentziak 2030era arte luzatzeko, eta gas zentralen kasuan 2040ra arte. Horrek talka egiten du gobernu askoren erabakiekin, eta, bereziki, klima krisiaren aurka borrokatzeko Parisko Akordioan jasotako helburuekin.
Hitzarmenak eragina dauka gobernuek ingumen politiketan hartzen dituzten erabaki gehienetan: izan ikatzari loturikoetan, energia nuklearri buruzkoetan, gas eta petrolio ustiaketetan, eta baita ibaietan uraren kalitate estandarrei eta ingurumen inpaktuari buruzko erabakietan. Gaurko testuingurura ekarrita, adibidez, Errusiako Gazpromek erabil dezake Alemaniari milioi askoko konpentsazioak eskatzeko, NordStream 2 gasbidea erabiltzeko lizentzia ez emateagatik.
Lotsarik gabe
Horrelako beste itun batzuetan bezala, salaketak nazioarteko arbitraje auzitegietan ebazten dira: justizia sistema paralelo bat, non, besteak beste, ez den zuzenbide nazionala aplikatzen. Galduz gero, gobernuek kalte ordain handiak pagatu behar dituzte. Horrez gain, salaketa baten mehatxu soilak atzera eraman ditzake ingurumena babesteko legeak egiterakoan.
Adibidez, 2017an, Frantziak iragarri zuen, 2040tik aurrera erregai fosilak erauztea debekatuko zuela eta baimenen berritzea mugatuko. Herrialde hartan inbertsioak dituen Kanadako Vermillion konpainiak auzitara jotzeko keinua egin zuen; gaur egun, ustiapen baimenak 2040ra arte berritu daitezke, eta ondoren ere bai, baldintza jakin batzuekin. Beste adibide bat: 2019an Herbehereek iragarri zuten 2030etik aurrera ikatzaren bidez argindarra sortzea debekatuko zutela, eta han zentralak dituen Alemaniako RWEk salaketa jarri zuen iaz, 1.400 milioi euro eskatuz. Aurten, gobernuak ikatzezko zentralen ekoizpen ahalmena handitu du, gasaren krisia argudiatuta. Espainia da azken hamarkadan salaketa gehien jaso duen herrialdea; besteak beste, frackinga debekatzeagatik. Konpainiek 21 kasu irabazi dituzte, eta Madrilek 1.100 milioiko zigorra du ordaintzeke.
Transnational Institute erakundeak azpimarratu duenez, energia konpainien atzean kapital funts handiak daude, eta haiek egiten dituzte salaketen %85, abokatu bulego handien laguntzarekin. Gobernuen edozein erabaki hartzen dute aitzakia gisa negozioa egiteko. Adibidez, pandemian, estatuak auzitara eramatera animatu zituzten energia konpainiak, pobrezia energetikoari aurre egiteko hartutako neurriengatik; berriki, gauza bera egin dute gasa, argindarra zein gasolinaren prezioak murrizteagatik.
Litekeena da datozen hilabeteetan egun bizi dugun krisi energetikoa areagotzea eta, horrekin batera, konpainia handien eta gobernuen arteko borrokak. Herrialde batzuek hitzarmena uzteko urratsa egin dute. Damoklesen ezpata bizkar gainetik kenduta, hemendik aurrera ausartago jokatzeko aukera izango dute, eta erretzeari uzteko aitzakia bat gutxiago.
Munduko lehengai merkataritza eta meatzaritza talde handienetakoa da Glencore. Haren eskuetatik pasatzen dira munduan salerosten diren petrolioaren eta erregaien zati handi bat, eta baita kobrea, nikela eta beste hainbat metal ere.
Mark Rich ezagunak sortu zuen, 1974an, etaSuitzan du egoitza nagusia, baina mundu osoan barreiatuak ditu bulegoak, lantegiak, findegiak, meatzeak eta agenteak. Honela aurkezten du bere burua: «baliabide naturalen munduko konpainiarik handienetakoa».
Bere burua errudun
Eta joan den ekainean bere burua errudun ere deklaratu zuen eroskeriagatik Erresuma Batuan bere kontra zabaldutako auzian. Aste honetan itxi da epaia, auzitegiak Glencore Energy UK filiala 317 milioi euroko ordainketa egitera zigortu duenean.
Zazpi izan dira Glencoreri leporatutako salaketak; guztiak petrolio salerosketen ingurukoak eta guztiak Afrikan egindakoak. Erresuma Batuko SFO Iruzur Larrien Bulegoaren arabera, 2011tik 2016ra konpainiak 26 milioi euro erabili zituen petrolio konpainietako buruzagiak eta gobernuko kideak erosteko Nigerian, Ekuatore Ginean eta Boli Kostan. Herrialde horietan, Glencorek zeharka jokatu zuen tokiko agenteak erabiliz.
Kamerunen eta Hego Sudanen, aldiz, beste modu batzuk erabili zituen konpainiak, eroskeria delituak era zuzenagoan bere langileen bidez egiteko. SFOk azaldu duenez, 2011. urtean, Hego Sudanek independentzia lortu eta hilabete batera, Glencoreko bi langile hegazkin pribatuan joan ziren Juba hiriburura, 800.000 euro zeramatzatela eskudirutan, teorian bulego berri bat eratzeko, eta praktikan agenteei emateko, haiek agintari politikoak eros zitzaten.
Epailearen arabera, eroskeria «endemikoa» da Londresko bulegoan. Beste agente batek, esaterako, Glencoreren Suitzako kutxatik 6,3 milioi euro atera zituen hiru urtean, 25 alditan eroskeria delituak egiteko zenbait herrialdetan. Salaketak dioenez, diru hori ateratzeko ezinbestekoa zen konpainiako goi mailako arduradunen oniritzia, eta haien artean zeuden enpresa etikako arduradun bat eta etika batzordeko kide bat.
AEBetako isuna
Bere salaketak aurkezteko, SFOk milioi batetik gora agiri eta mezu aztertu ditu, eta elkarrizketak izan ditu Glencoreko zenbait buruzagirekin. Horien artean egon da Anthony Stimler konpainiako merkatari ohia. Stimlerrek aurretik eroskeria delituak egin izana aitortu zuen AEBetan Glencoreren kontra zabaldutako auzian.
AEBetako fronte judiziala lehenago itxi zuen Glencorek, maiatzean, Justizia Departamentuarekin akordio bat egin ostean. 1.100 milioi ordaintzea onartu zuen konpainia anglo-suitzarrak, Afrikako zazpi herrialdetan egindako petrolio tratuetan onurak lortzeko egindako eroskeria delituengatik eta AEBetako bi portutan petrolioaren prezioekin egindako manipulazioengatik.
Ez dira Glencorek eroskeriagatik izan dituen auzi bakarrak. Brasilen ere 40 milioi dolar ordaindu behar izan ditu, 30 Petrobrasi eta 10 milioi herrialdeko agintariei.
Gaur egun, Herbehereetan eta Suitzan ere ikerketak ditu zabalik Glencorek, Kongoko Errepublikan kobaltoaren meatzaritzan izandako jokabideengatik. Tartean dauden konpainiak Mutandako meatzean zuen bazkideetako bati, Dan Gertler enpresari israeldarrari, leporatutakoak. Ustiaketa kontratuak lortzeko Joseph Kabilarekin zituen harremanak erabiltzea leporatzen diote Gertlerri.
Afrikan eroskeria delituak egin izana aitortuagatik ere, herrialde horiek ez dute sosik ikusiko Glencorek AEBetan eta Erresuma Batuan ordaindutako zigorretatik. Ez zaie auzietan parte izaten utzi ere; Erresuma Batuan SFOk berak ukatu zion aukera Nigeriari.
Kontuak eginda
Eta argi dago ordaindu beharreko isunak nahiko merke atera zaizkiola konpainia suitzarrari. Kontuak ondo eginda zituen aurten Glencorek, urteko bere aurreikuspenetan 1,5 milioi dolar (beste hainbeste euro) apartu baitzituen auziekin etorriko zitzaizkion isunetarako. Eta hala izan da, aurreikusitakoak bete dira, eta zigorrak 1.500 milioi euro ingurukoak izan dira, iaz dibidendutan akziodunei 4.000 milioi euro ordaindu zizkien konpainiarentzat.
Maiatzean bertan, AEBetan akordioa iritsi zuenean, adierazi zuen ez zuela asmorik kopurua gehitzeko, seinale Erresuma Batuan zigor txikiagoa espero zuela. Eta hala izan da, aste honetan itxitako auzian berezko zigorraren herena soilik pagatu beharko baitu, bere burua errudun aitortzeagatik.
Kontuetan min handirik ez, baina irudian kaltea eragin diote auziek Glencoreri. Eta oraindik ez dira amaitu. Erresuma Batukoa, esaterako, konpainiaren kontrakoa izan da, baina SFOk orain salaketa indibidualekin hasteko asmoa du.
Glencorek, berriz, pasatutako garai bati buruz hitz egiten du. Izan ere, joan den maiatzean, Kalidas Madhavpeddi presidenteak esandakoaren arabera, «gaur egungo Glencore ez da jokabide okerren atzeko praktika onartezin hauek gertatu zirenean zen konpainia bera».

