Bizkaiko metalgintzako patronalak eta sindikatuek bihar bilera egingo dute…

Bizkaiko metalgintzako patronalak eta sindikatuek lan hitzarmena negoziatzeko bilera egingo dute bihar, hamahirugarrena. Azken bilera irailaren 26an egin zuten. Geroztik, sindikatuek hiru greba deitu dituzte urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako.






