Bizkaiak % 10eko beherapenak aplikatuko dizkie urtarriletik aurrera kamioilariei…

Bizkaiak % 10eko beherapenak aplikatuko dizkie urtarriletik aurrera kamioilariei AP-8an eta supersaihesbidean


Rebollok elektrifikazioaren defentsa sutsua egin du. «Gaur egun ez da beharrekoa industrian hidrokarburoak erabiltzea, ezta tenperatura beroak lortzeko ere». Era berean, agintariei esan die konpromiso handiagoa izan beharko luketela berriztagarriekin: «Egin nahi dutela esaten da, baina ekintzak ez datoz bat hitzekin».
Ekitaldian, Ingeteamen lau fundatzaileei omenaldia egin diete. Iñigo Urkullu lehendakariak itxi du ekitaldia, eta enpresa «sustraitze eredu» dela goratu du. Ingeteamek euskal gizarteari ekarpena egiten diola nabarmendu du, eta ez bakarrik enplegua sortuz, «baizik eta gizarte erantzukizun korporatiboan inplikatuz». Ingeteamek 25 herrialdetan ditu plantak.





Eizagirreren baikortasunak, baina, ez du bat egiten Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren zuhurtziarekin. Aranburuk nabarmendu du haien ustez ere greba egiteko arrazoiak daudela, eta bat egin du aldarrikapenetako askorekin. Hala ere, zehaztu du oraindik ez dutela erabaki zer egin, eta ELA kritikatu du balizko deialdiaren berri emateko moduarengatik: «ELAk alde bakarrez bere deialdia egitea lehenetsi du, interes korporatiboa erdigunean jarriz interes orokorraren gainetik».
Moduan bat egin ez arren, sakoneko kritikan bat datoz LAB eta ELA. Eizagirre: «Urkulluk gezurra esan zuen iragan astean. Ez da egia langile publikoen baldintzak hobetu ahal izatea Espainiaren esku bakarrik dagoela». ELAko ordezkariak azaldu du Jaurlaritzak baduela funtzionarioen baldintzak zehazteko eskumena, horrela egiten baitzuen «lehen», 2010eko krisiaren aurretik, eta orain egiten ez badu «borondate faltagatik» dela. Era berean, azaldu du Nafarroako Gobernuak ahalmen bera duela.
Aurten, %3,5eko igoera
Urkullu lehendakariak iragan astean azaldu zuen Espainiako Gobernuak adosten zituen soldata eguneraketak aplikatuko zizkiela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako langile publikoei. Igoera hori %9,5era irits daiteke hiru urtean (2022-2024 epea). Espainiako Gobernuak atzo baieztatu zuen neurria CCOOren eta UGTren babesarekin.
Eta nola aplikatuko da soldata igoera hori? Funtzionarioek aurten %3,5eko igoera izango dute azkenean. Urte hasieran %2koa aplikatu zitzaien, eta %1,5eko igoera bat erantsiko diete aurtengo inflazio handiarengatik. Atzerako eraginez aplikatuko zaie, urtarriletik alegia, eta urte osoko soldataren %1,5aren adinako ordainsari bat jasoko dute abenduan. 2023an %2,5 eguneratuko dizkiete soldatak, %3,5era iristeko aukerarekin KPIaren araberako aldagai batzuen arabera. 2024an, berriz, %2ko igoera finkoa izango dute, %2,5era igotzeko aukerarekin. Baldintza guztiak eman beharko lirateke %9,5eko igoerara iristeko.
Eskaintza hori KPIaren oso behetik legoke, bai behintzat lehen bi urtean. %5,5ekoa izan zen iaz eta %9koa aurtengo irailean. ELAren ustez, «koherentzia falta» handia da eguneratze horiek babesten dituen gobernu bat sostengatzea eta, era berean, zerbitzu publikoak indartu behar direla esatea. Alde horretatik mezu argia bidali die EAJri eta EH Bilduri: «Alderdiek Madrilen esku utzi dituzte langile publikoen inguruko erabakiak. Orain aurrekontuak negoziatzen ari dira, eta KPIaren araberako igoerak aplikatzea ezinbesteko baldintza izan beharko luke aurrekontu horiek babesteko».
Estu hartu ditu alderdi abertzaleak, eta eskaera zehatzak egin dizkie. Soldatei dagokienez, esaterako, funtzionarioen 2023ko lan baldintzak Euskal Herrian negoziatu daitezela eskatu die: 2022rako KPIa bermatu beharko lukete, eta azken hamarkadetan galdutako erosteko ahalmena negoziatzeko konpromisoa hartu. Beste eskaerak enpleguaren ingurukoak dira: behin-behinekotasuna %6tik jaisteko prozesuak bultzatzea eta ordezkatze tasak kentzea. «Ezin da onartu Madrilek erabakitzea Euskal Herrian zenbat erizain edo udaltzain izan ditzakegun», kritikatu du Miren Zubizarretak, ELAren Hezkuntza arduradunak. Haren arabera, Gernikako Estatutuak ahalmen hori aitortzen dio Jaurlaritzari.