2.135 milioi banatu dituzte Europako funtsetatik
Horri batu behar zaio pandemiak osasunean, hezkuntzan eta beste programa sozialetan egindako gastu gehigarria finantzatzeko programa: 426 milioi jaso ditu Jaurlaritzak, eta 148 milioi Nafarroako Gobernuak.
Guztira 105 deialdi ebatzi dituzte, eta 2.800 onuradun izan dira; besteak beste, 1.550 enpresa eta 380 erakunde publiko. Iristeko dauden laguntzetako asko ESEPE deitutako programen bitartez banatuko ditu Madrilek; hor, besteak beste, auto elektrikoarekin eta hidrogenoarekin loturiko proiektuak daude. Deialdi horietako batzuk behin-behinean ebatzi dira: Mercedesek 159,3 milioi jasoko ditu, Sapak 25,2 milioi, Irizarrek 24 milioi eta Fagorrek zazpi. Urrian argituko dira beste batzuk.





